Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Iñubija I errebisatzen eta Galarregin prospekziñuan

txiko 2007/09/30 02:00

inubija01.jpg

Asteburu honetan, azkenian arrazoi desbardiñengaittik ezin izan garanez espeleosocorro praktiketara juan, gitxienez Lea eskualdian ibilli gara txiri-txiri.

Zapatuan, Iñubija I zulua errebisatzen egon gara (Galarregiko moltzua, Ispaster/Gizaburuaga). Zulo hau aspaldittik ezaguna da, Ispasterretik Ereñorutz doian estrata zaharran onduan, sorgiñendako moduko paraje umel eta zoragarrixan. GEV-ek (Grupo Espeleologico Vizcaino) esploratutzat emoten dau bere 1985ko kataloguan, 112 metro ibilli eta gero ur-sifoi baten amaitzen dala esanda. Askotan gertatzen dan modura, guk atzo hobeto begiratu eta sifoi hori gainditzeko bidia topau dogu. Soka nahikorik ez, baiña, eta hurrengo astian jarraittuko dogu exploraziñua. Kontuan hartu Iñubija I hondoko errekia Osiñeta eta Urgitxi-Ezunetatik pasatzen dan bera dala (Ispasterren hasi, eta mendi azpittik Gizaburura). Domekan, lasai-lasai ibilli gara Galarregi inguruko basuetan, eta begiratu barik be agertu egitten jakuzen zuluak eta arrakala, handik eta hamendik. Honekin konfirmatu dogu datozen urtietan garrantzi haundixa izango dabela Ispaster-Gizaburu-Aulestiko terra incognita hau arakatzia. Livingston Doktorian sasoiko exploraziñua, etxetik mobidu barik. Hau amama!

Gure blogian dozue asteburu honetan egindakuan gaiñeko informaziño gehixago (topografia/zirriborro bat eta argazkixak barne).

Betiko moduan, gogoratu gure txangoak edonori zabalik dagozela. Interesa dakanak, nahikua dau gurekin harremanetan jartzia.

Aviso a irakorrantes

txiko 2007/09/27 16:05

leg.jpg

Oharra: oi ene blogeko irakurle maittiak. Barkatu zuen mezu adeitsuei ez badetset erantzuten. Azalpen modura, arrantza literarixo hónen arrazoia esango dot: ni betidanik izan dot memorixa txarra. Irakorri ahala, ahaztu egitten dittudaz liburuak. Bardin pelikulak. Honek plazerrezko momentu asko ekarri destaz, modu honetan liburuak behin eta barriro irakortzeko aukeria izaten dot-eta, lehelengo bidarrez egingo baneu legez. Baiña liburu asko dago munduan, eta danak irakortzeko astirik ez, horregaittik penia da liburuak errepikatzen ibiltzia. Horregaittik idazten dittudaz hónek ohar txikixok, errezago gogoratzeko, liburuok laga desten markian ezaugarri nagusixak ipintzeko bada be.

Ba dago beste arrazoi bat: nik oso bizkor irakorri neike, testuan interesa badakat. Eta askotan pasatzen da, esku tartian dakarazen liburuak danak dirala interesantiak, eta onak: baiña beti emon izan desta pena haundixa “the end” irakorri orduko, beste liburu barrixakin hastiak. Ez dakit zergaittik: pentsatzen dot hain momentu onak pasatuarazi destan idazle horri errespetu kontu bat dala, igual. Bere biharra, bere liburu eder hori liseritzeko denporia hartzeko, pentsauarazi banau pentsatzeko pizkat... orduan, hurrengo liburua ez dot hasten ohar txiki bat idatzi arte.

Blogakin hasi nintzan arte, neretako idazten nittuan. Baiña halako baten, esan neban: ze kristo, relleno modura bada be ipiñi neikez, eta igual iñori interesauko jakoz. Bai hala izan be: ez neban uste jentia erantzuten hasiko jatanik!

Hori da ba arrazoia: nik ez dot kritika literarixorik egitten, arrantza baiño. Edozer irakortzen dotelako, eta nere iritzixa part botatzen dotelako, astuan arrantza modura. Irakorle zehe baten iritzixa da, eta hori bakarrik. Gustatzen jakonari hartu deixala, eta etxakonari gustatzen... Jeremiah Alcalde (lehen Johnson) olerkari irundarra parafraseatuta:

baina paperik ez ba dago

tabernako komunean

nire arrantzak erabili itzazu

nire arrantzak

Ifar aldeko orduak

txiko 2007/09/27 15:54

Hamar historia motz, bakotxa bere gusto indartsuakin, eta hamarren artian lotura-jokua. Asko gustau jatak giruak pintzelada lodi eta eskematikuekin zelan marrazten dittuan, karikaturista onen modura. Gehixen gustau jatana, bere loibiari gerrako kontu bat kontatzen diharduan aittittana: amaitzian, loibia lo geratu dala konturatzen dok. Bakarrik geratu dok berbetan, kaleko neoi argixen pian... Eta Bernat Etxepare olerkarixan barruko neguan deskribapena, norbera izozteko morokua... Bikaiñak, bikaiñak.

Osiñetako lezan

txiko 2007/09/23 02:00

osineta.jpg

Juan dan asteburuko mobimenduan ostian, lasaixago ibilli gara oingo astian.

Argatxako haitzuloko urteeria (Gautegiz-Arteaga) ezin izan da egin, GAES taldeko lagunak gure taladrua "bahittuta" dakelako. Horren ordez, Gernika inguruetan topografia praktikak egitten ibilli gara taldeko kide barrixekin. Izan be, datozen hilliak nahikua aktibuak izango dira Lekeitio ingurua exploratzen ibilliko garalako, eta garrantzitsua da laser, klinometro eta brujuliakin solturia eukitzia. Topautako haitzulo barrixak neurtu eta planuetan zihetz jarri bihar dira!

Bestetik, zapatuan Oxiñetako lezan ibilli giñan (Ispaster). Zulo ikusgarri honetako potzuetan, bertikalen jaitsi/igoeria praktikatu ahal izan dogu, taldeko kide barrixei erakustiaz gain. Leza honduan, Urgitxiko ubegittik (Gizaburuaga) urtetzen dabezen urak topatu doguz, eta barriro "gosiakin" geratu gara: han barruko laku illunan azpiko sifoittik pasatzia lortuko bagendu, Urgitxiko zulo ikusgarri eta luziakin enpalmatu eta espeleometrixia 5.000 metrotik gora igoko litzake... Biharbada ikasliekin lortuko dogu. Izan be, Oxiñetako lezan "espeleologia eskola" bat prestatzeko aukeria pentsatzen gabiz, bertako paso eta potzuak material inoxidable iraunkorrakin ekipatuta. Halan, espeleologo barrixak leza zirraragarri honetan trebatuko gendukez, esperientzia ahaztuezin bat eurendako. Eta bide batez, falta diran txokuak esploratu, eta igual... Urgitxikin enpalmatu!

Hauxe izan da dana. Datorren asteburuko plana: Euskal Espeleo Laguntza (EEL) taldian praktikak Kantabrian. 3 hilletik behin Euskal Herri osoko espeleologuak osatutako EEL erreskate taldiak praktikak egitten dittu. Garrantzitsua da ondo entrenatuta mantentzia, sekulan ezin leike jakin nun izango dan hurrengo istripua.

Riag entinak, elkartasuna basamortuan

txiko 2007/09/19 22:38

Betiko moduan, liburu honen irakurketia atzeratu-atzeratu ibilli nok, astuna zalakuan. Titulotik hasitta, ezker abertzaleko panfleto aspergarrixan itxuria hartzen najetsan. Eta gehixenetan moduan, sorpresa majua hartu juat.

Bikila honen idazkera formia kalekua dok, zihero. Antza danez kaletarra dok, baiña hala eta guzti be basarrittarren berbeta eta irudikapen bizi-bizixan trazia jaukak bere idazkeria. Halaxe, dibertigarrixa eta “kanpetxanua” dok guztiz (oin hau esaten doten bakotxian Espainiako erregiakin gogoratzen nok, hauxe markia). Liburua baiño, egunkari forman jagok idatzitta, Saharako maratoian parte hartzera juandako 3 bidaixen kronikia edo. Eta, nahi ez dala be, eta ixa konturatu barik, txiri-txiri enteratzen da bat Saharako basamortuko biztanlien azken urtietako gorabeheretaz. Baitta bertara juateko gogua sartu be!

Gustau jatan beste gauza bat, gizon honen begi kuriosuak, edo halako inozentetasuna bere begiradan. Zentzu horretan parakaidista xamarra dok hau be, eta etxakak bape damurik bere prejuiziuak aittortu eta zela apurtu jakozen kontatzen. Nagusi-morroi konplexua, edo fronteria hiru profesiño diferentez pasatzen dabenekua, edo mendiko bakardadian zelakuak pasatzen jakozen burutik... hurbillekua somau juat gizona.

Disyuntiva aboziñaua

txiko 2007/09/18 23:55
Disyuntiva aboziñaua

Kondaira orijinaleko irudixa

Sekulan etxuat ulertu umetan mezetan milla bidar entzundako esaldi hau:

Jauna, ni ez naiz iñor zure etxian sartzeko baiña esan hitz bat eta sendatuko naiz

¿¿¿???

Jauna, nik ez dut unibertsitatean ikasi baiña euria ari du oin momentuan.

Jauna, atzo heldu nintzan Tenerifetik baiña tomatiak garesti daude dendan.

Ia, teologoren bat hor zihar?

Mobimendu haundiko asteburua

txiko 2007/09/17 02:00

Asteburu hau mobimendu haundikua izan da. Zapatuan, (Iraillak 15) ekipo bat Lekeitioko Larrotegi auzuan ibilli da haitzuluak lokalizatu, erretratatu, neurtu eta topografiatzen. Beste ekipua ostera, Burrutxuganeko artadixetan ibilli da (Ereño) lezak lokalizatzen. Ekipo bixen lana oso emankorra izan da, eta katalogatutako 7 kobak materixal ugari biltzeko balixo izan desku.

Domekan (Iraillak 16) aurreko egunian Burrutxuganen lokalizatutako lezetatik batera juan gara barriro, bere sakonera haundixangaittik bertikaletako materixala biharrezkua bait zan. Bertako urak Argatxa-Osiña haitzulo sisteman biltzen dirala jakin arren, 60 metrotako sakoneratik ezin izan gara pasatu, harri eta lokatzakin tapatuta zegualako.Goiza aprobetxatzeko, Burrutxuganeko txaran prospekziño biharretan egon gara.

Datorren asteburuan (Iraillak 22-23) Argatxako axpetik gora juango gara, ekialdeko sektorian aurrera segitzeko asmoz. Gogoratu Gautegiz-Arteagako haitzulo itzel hau dala azken urtietan gure ikerketen ardatzetako bat; 4 kilometro galerixa baiño gehixago aurkittu doguz, eta exploraziñua ez da amaittu.

ADES espeleologia taldian blog barrixak

txiko 2007/09/16 19:00

hades.jpg

Kabernikolak be modernizatzen diralako, ADES-eko espeleologuak gure martxian barri emoteko blog batzuk estrenau doguz. Oindik aurrera beraz, ez dozue hamen honen gaiñian gauza haundirik irakorriko, eta lurpeko terra incognitiari buruzko azken aurkikuntzen barri nahi dabenak, hona jotia daka:

Asteroko urteeren kronikia

Taldeko barrixak

Webgune nagusixa (zaharra)

Agirre zaharraren kartzelaldi berriak

txiko 2007/09/06 23:10

Liburu, pelikula edo bestelako akuluetan gehixen estimatzen dotena, sorpresia dok. Eta liburu honek sorprendidu egin nok, benetan.

Guzurra dok. Ez dok historikua. Oxtabenaz oxtabena joiak, modu fantasmagorikuan sartu-urtenian dabillen agure erdi-zoro bat. Agirre’tar Nikola miliziano zaharra ez dok historikoki balixo, idazlian alter-ego bat dok eta ariete legez erabiltzen jok konbentziño sozial-militantiak astintzeko. Ariketa ederra. Gai labana. Bikaiña, magistrala. Eta guzurra izatera, Dorian Gay sinsorgo horrek baiño mamin gehixagoduna

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irratixa irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017