Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Santa Cruz apaiza

txiko 2007/07/25 23:50

santa_cruz_apaiza.jpg

Bueno, halako baten jakin juat zeozer abare famosu honen gaiñian. Ba da markia gero, berak karlistadetan egindakuetatik 100 urte baiño gehixago pasau diran hónetan, ondiok entzutetsua izatia On Manuel xelebria.

“Orixe”n 1929ko liburu hau –hobeto esanda, apologixia- irakortzen nenguala, ba da pertsona bat behin eta barriro burura etorri jatana: Jose Luis Korta arraunlari-showmana. Honen modura, adimen gitxi eta karisma asko dakan pertsonajia jirudik Santa Cruz. Bere ekintzak ez ziran bape garrantzitsuak izan karlistadian martxan gorabeheran, baiña bere adoria eta testosterona usaiñari esker, jentian sinpatia guztiak jaso zittuen antza danez. Ha zelako pertsonajia.

Eta behin baiño gehixagotan pentsau juat karlisten moltzuan. Kulturarik bako jentia, ideal orokor pare batetik aparte (jangoikua eta lege zaharra) ideariorik ez zekenak, Santa Cruz moroko adoretsu, irreflexibo, integrista, fanatikuak. General azkar batek bere interesen bendian errez hartzekuak, “fuerza de choque” parebakuak. 36ko gerran Molak maisuki egin zeban moduan.

Idazlian integrismo eta intzentsu antza pizkat dispersau eta gero, liburua bera oso atsegiña dok irakortzeko. Euskeria aberatsa, herrikoia. Basarrittarren berba modu perifrastikua ederto jasotzen dabena –eta batzutan ulertzeko gatxa be, nahiz eta lexiko guztia ulertu, kostau egitten dok esanahixa harrapatzia-. Ia ba, Orixen beste zeozer irakortzen doten.

Han izanik hona naiz

txiko 2007/07/21 23:50

Idazle honen lanen irakurketa guztiz aleatorixuan, atxiñako nahiz gaur egungo liburuekin najabik. Uste dot idazle batendako nahikua frustrantia izan bihar dala bere antxiñako lanak goretsi eta gaur egunguak gitxiestia, eta etxakixat Sarrionaindia honekin hala gertatuko jatan be, baiña kasu honetan behintzat hala da: ipoin edo kontakizun motzetan, maisu. Jakiña: kontakizun batzu etxataz bape gustau –edo ez jittuadaz ulertu- baiña beste batzu, chapeau benetan. Zelako onak, adibidez “Hildakoarena”.

Astigarraren Ibia, ondare historiko-kulturala alperrik galtzen

txiko 2007/07/15 19:55


astigarribia tagged map by user - Tagzania

Askorena dan furgonetia, beti hondatuta. Horixe gertatzen jako herri edo bestelako erakunde territorial askoren artian banatuta dagozen eskualde naturalei. Bizkaia eta Gipuzkoa artian dagon Deba ibarreko barrenengo partian, ibaixa pasatzeko antxiñako toki estrategiko bat dago: astigar arbola ondoko ibixa . Astigarrabixa ibai haundixa pasatzeko toki errezena izango zan oin dala 1000-1500 bat urte. Handik juango ziran ganauak, burdixak –asmau ziranian-, gizakixen talde bidaiarixak etabar, ibixa pasatzeko modu desbardiñak erabiltzen, sasoian arabera. Agor denporan harririk harri saltoka pasatzeko modua egingo zeben, edo uretan sartu eta ondo bustitta pasatzera arriskatuko ziran. Hori, zurubixak eregitteko formia topau zeben arte; edozelan be, negu-udabarriko ufalak egurrezko pasarela guztiak eruango zittuezen. Urte barrixekin Debako astigarran ibixa ezingo zan erabilli, eta ibarran alde batetik bestera pasatzeko Maltzagaraiñok edo gorutzago juan biharko ziran gure arbasuak, mende askotan. Hala izango zan oin dala 700 bat urte arte; zurubi zaharren ordez harrizko pasarelak egitteko formak inportatuko ziran, eta teknikak hain izango ziran misteriotsuak eze, diabruak be lagunduko zeben eregitze-biharretan. Negozio ona zan edozelan be: jaun batek obra garesti hori bere kargu hartuta, laster amortizatuko zeban bertatik pasatzen zan guztiari bidesarixa ederto kobratuta. Hori, edo... Maltzagaraiñok juan, ibaixa pasatzera!

Toki garrantzitsua izan da Astigarrabixa beraz, “atzo goizerarte”. Azken 15.000 urtiak astebeteko epe bat bihurtuko bagendu, Astigarrabixak gaur eguneko Bilbo batek dakan garrantzi ekonomiko eta historikua izan dau... oin dala 3 ordurarte. XVIII menderarte, bertan gaur egunian be ikusteko moduan dagozen eraikin erlijiosuak (ermitta, Sasiolako komentu , klaustro, eliza...), industrialak (lonja, kargalekuak, moillak... ), zibillak (gitxienez 3 harrizko zubi, errotak, olak, erreboteko frontoia) etabar martxan egon dira. Atzo goizerarte ez: “oin dala 3 ordurarte”.

Gaur egunian Deba, Mutriku eta Mendarok hango lurrak banatzen badittuez be, Astigarrabixako “industrialdeak” denpora asko zeroian martxan hiru herrixak fundau ziranerako. Inguruko jente morduak egitten zeban biharra bertan.

Eta zurubirik bako denporara salto egitten badogu be, garrantzi honen zantzuak topau geinkez. Penintsula gehixena musulmana zanian, bertatik pasatzen zan oiñezko nahiz garraiatzaillien kaltzada printzipaletako bat; han dagoz arrastuak, interesa dakenak ikusteko moduan. Eta Erdi Aro Bajuko denpora illunetan murgilduta, idatzi eta dokumentu bako sasoietan sartuta, orduko jentian biharrak, zorion eta zoritxarrak imajiñatziakin konformau biharko gara. Baiña denporian makiñiak 15.500 urte atzera markatzen deskuenian, tunel baltz ezezagunian zihar argitxo bat ixotzen da. Arkeologuei eskerrak, Astigarrabixa gaiñe-gaiñian dagozen Ermittia eta Prailehaitz mendi inguruetan hainbeste eta hainbeste arrasto aurkitzen gabiz, orduko gure arbaso cavernicolak ze bizimodu zeken pizkat argittu ahal izango deskuenak... lagatzen badeskue.

Izan be, Astigarrabixa-Sasiolako eraikin gehixenen egoera orokorrian penagarrixa dan arren, historiaurreko arrastuak dagoz txartuen: batetik, tokiko administraziñuak ez dau begi oso onez ikusten aurkikuntzia, eta bestetik, bertako haitzak enpresa eraikitzaille boteretsu batek porlana egitteko erabilli nahi dittu. Hori eta hiru herrixen artian banatuta egotiak ez detsa bere balixuan aitortziari asko laguntzen.

Munduko beste toki baten bagengoz, Astigarrabixa-Sasiolan dagozen altxor historiko-kulturalen erdixakin be eukiko genduan euro-eskualde, parke tematiko edo bestelako kultur-explotaziño formularen bat konjunto osuari babesa emoteko. Baiña zer espero leike garrulo kuadrilla horrengandik?

(Miren Azkaraten esanetan, “Pena bat izan zan Prailehaitzen pintturak aurkittu izatia”. Ondare kulturala aktibidade industrialendako "traba" kontsideratzen daben kultur arduradun batekin, lekutara goiaz).

Gora Euzcadi Chistulari

txiko 2007/07/03 09:25

gech.jpg

Normalian egunero ordu honetan chi-kung saiua egitten doten arren, gaur radixo onduan geratu naiz Eibarko Matrallako irratiko Gora Euzcadi Chistulari saiuan azken alia osorik entzutzeko.

Ander Arroitajauregik juan dan 5 urtian martitzenero goizeko 7.30etan gidatu daben saiua kantuz agurtu dau. “Quien canta su mal espanta” diñue ondoko herrialdian, eta ni triste jarri banaiz be, siñisten dot Ander histrioiak be bere bihotztxua izango dabela perilla luzian atzian, eta azken agurran momentuan, marraskilluen musikia azpixan dakala, nahixago izan dabela kantuan eta dantzan emon. Nik bardiña egingo neuke. Hurrengorarte eta eskerrikasko zure programa bikaiñakin Euskal Herri guztian zihar zabaldutako zirixengaittik.

Matrallako irratixa 2002 (¿) urtian hasi zanian, bildur asko izan genduan eta saiatu giñan ahal danik eta egittura establiena emoten, ahal danik eta denpora luzien iraun ahal izateko. Nahiz eta irratixa irratikidien arteko asanbladan auto-gidatuko zan, “poder en la sombra” bat eratzeko premiñia ikusi genduan. Mobimendu asanbleario guztien modura manipulatzeko erreza zalako, interes politikuen araberako “desenbarkuak” sufritzeko arriskua ikusten genduan eta asanbladia apurtzeko eskubidia gorde genduan “Marmarra elkartia” osatzen dogun 8-9 pertsona talde batek. Kuriosua da eze, broma asko jasan daben talde honetan ezkerreko jentia nagusi bazan be, batzuk abertzaliak eta beste batzu anarkista ildotik giñoian eta bakoitzak bere bildurren araberako estatuto batzu bultzatu zittuan. Nere partetik, interes printzipala ezker abertzalian mendeko organo ez bihurtzia zan; beste batzuk beste kezka batzu zittuen, eta danon artian irratixan “libertade superbisatu” hau bermatu nahi izan genduan, sobiet estilo puruan.

Ba bost urte geruago, benetan asko poztutzen naiz “poder en la sombra” osatzen dogun hórrek ez garalako behin be bildu. Behin bez, gero! Irratixa benetan autonomua izan da, irratikidien asanbladia izan da erabagi guzti-guztiak hartu izan dittuana eta ez dogu ezelako desenbarko politikorik jasan. Marmarra elkarteko jentia sakabanatu egin da (nere moduan, Lekeitxion bizi naizena) eta oin radixuan dagon jente gehixena ez daka zerikusirik hasierako talde harekin. Martzinkus erretorea adibidez (GECH), juan dan 5 urtian radixuan buru-belarri jardun dabena, eta beronena izan da Matrallako irratiko programa zabalduena Euskalherrixan zihar. Benetan poztekua da hau, eze, nik behintzat ez neban gusto-gustora hartzen be “poder en la sombra”ko kontu hori.

Antxiñako Pottoka irratixan iraupen-errekorra pulberizatuta dago onezkero. Arroita/Martzinkusek ziñuan modura, ikusteko dago oin jente barrixari radixuan parte hartziak kili-kili egitten detsan, oin teknologixa barrixen laguntzia dakagula eta Euskalherri osuan Arrosa sarian bittartez entzutzen gaittuela, edo beste barik modia pasatu eta irratixa berez emetau eta hil egingo dan. Hala izan bihar ba da hala izan deilla, eta beste putre batzu hondakiñak aprobetxatuko doguz behintzat, yek, yek, yek!

Eskerrikasko Ander, plazer bat izan düzü!

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irratixa irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017