Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

"Karlistaren leizea" + "Solo en el silencio"

txiko 2007/06/30 00:05

urgitxi.jpg

Uztaillan 1-ian, arratsaldeko 19:30etan, ADES espeleologia taldiak ekoitzittako dokumental bixok proiektatuko doguz Markina-Xemeingo Uhagon Kultur Gunean

  • KARLISTAREN LEIZEA
  • SOLO EN EL SILENCIO (Estatuko dokumental onena Bartzelonako espeleologia bideo lehiaketan)

Zuzendarixa ADES-eko Santi Urrutia da (estatuko dokumental onenan sarixa birrittan irabazittakua, soziologian doktoria, EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultatean irakaslia).

Dokumentalen proiekziñua ADES taldian 25 urteurreneko erakusketa barruan kokatuta dago. Erakusketa hau Uztaillan 4rarte ikusgai egongo da Uhagonen 1º pisuan.

Eibar, origenes y evolucion

orakulua 2007/06/26 23:33

Bai liburu bikaiña. Zenbat gauza ikasi doten berakin. Kapituloz kapitulo, nere garuneko esponjia txupatzen-txupatzen erabilli dot (ia aprobetxatzen doten), eta antxiñako Eibarko mapak ondo-onduan erabilli dittudaz, gerran galdu ziran kale zaharretan gora eta behera ibiltzeko, Birjiñapetik Amarrenengua eta Ulsagako errota inguruan kale laberintiko medieval illunak zihar. Asko gozatu dot, eta Erdi Aruan bertan bueltaka ikusi dot nere burua, Elgetako portala pasau eta Usubilgo etxetik, eta Txirixo eta Elgeta kalien arteko karkabatik, eta... Hiru kaletako herri txiki-txikittik jaitsi eta Barrenkaleko zubittik Ibarrako errebalera pasau, eta... Kontadoriak kontadorekua eregi zeban sasoian ta... Egurrezko etxe zaharretan txarrixak libre ibiltzen ziranian ta... Buelta eta buelta, benetako goguak nekazen ezagutu ez doten Eibar horretan ibiltzeko. Eskerrikasko liburu honen idazle Javier Elorza Maiztegi... plaentxiarrari.

Dokumentaziño zahar askon azterketian ondorixua da, liburua. Liburu amaieran dokumentuak euren transkribapenak agertzen dira. Jakiña, astun-astunak; gehixenak dokumentu legalak dira (ezkontza kontratuak, pleituak...) eta gaiñera gaztelera zaharrian. Baiña eurak irakortzeko astixa hartu ezkeriok (nik ez dot egin, idazliak bai) dato marjinal pillua agertzen dira, hain zuzen be antxiñako eibartarren eguneroko bizimoduan hainbeste eta hainbeste eta hainbeste detalle erakusten deskuenak. Hori erabilli dau Elorzak, gaika sailkatu eta modu oso didaktiko batian liburu bikain hau osatzeko.

Urtebete Itsasargian

txiko 2007/06/21 17:16

“Los cinco” liburuak asko gustatzen jatazen, neuri. Kirrin ugartian lekuan, Antzorizeko Santa Catalina farua jarri eta Miren Agur Meaben nobelatxo honek urtetzen dau. Gerria gordiña izan zan, eta 13 urteko nerabiak pertsonai nagusixak hiltzen ikustia be puntu bat da. Hau ez zan gertatzen Castawayen eta jengibrezko galletak meriandatzen udako oporrak pasatzen zittuezen gaztetxuen artian.

El requete que grito gora Euskadi

txiko 2007/06/21 17:14

Jarrizu napar basarrittar haundi eta on bat uruguayar euskaldun baten ikuspuntu sarkastiko fiñian. Jarri gerran errekete sartu eta hamaika salbajada egin bihar izana, eta gerra ostian “Franco, franco, franco / nos prometiste pan blanco / y ahora que eres caudillo / nos das poco y amarillo” maximapian Euskalherrittik alde egin biharra. Superviviente bat, heroismo gitxi, norbere duinttasuna gorde nahi eta ezin izatia, eta biharra, bihar asko. Liburu bikaiña eta sentikorra, baiña “el vasco” Argiñarenan historixia halakotxia izan dalako.

Guda zibilleko zera

txiko 2007/06/20 23:35

Guda zibilleko "zera" egitteko, erabilli doten informaziño nagusiña hauxe izan da:

  • Verano y revolución Pedro Barruson liburua. Batalloien partietatik etaratako informaziño interesgarrixa, mobimendu militarren gorabeheran.
  • Los anarquistas y la guerra en Euskadi; la comuna de San Sebastián Manuel Chiapuson liburua. Nahiz eta oso partzial eta subjetibua dan, hainbeste irudi humano interesgarri dakaz.
  • "Espainiako gerra zibila Euskalherrian" (Josu Chueca, Luis Fernandez) Egunkaria bilduma, 1997.
  • GCE Alberto Bru, Jordi Pedrosa eta Txema Pradan webgunian hainbeste atalmonografiko dagoz.
  • La marina auxiliar de guerra itxas guduan gaiñeko datu biduma exhaustibua.
  • "Intxortas" Jartanda ikerlarixak burrukagune honen gaiñian egindako webgune monografikua.
  • They still draw pictures Iparrameriketako Elkartasun Komiteak 1938xan argitaratutako liburua, Aldous Huxley-en hitzaurriakin, erbesteratutako umien marrazkixak biltzen.
  • Mendikat Javi Urrutian webgunia puntu geografikuak kokatzeko oso oso erabilgarrixa.
  • Jon Lersundi ondarrutarrak emondako argibidiak, Joseba Elosegin "Quiero morir por algo" liburua eta Auñamendi entziklopedixia be lagungarrixak izan dira.

Eta oin, bildumia hobetu eta txukuntzera. Eta batez be, mendixetan arrastuak topatzera.

Egitten da pistola, josteko makiña...

txiko 2007/06/20 22:05
Egitten da pistola, josteko makiña...

Placido Zuloaga eibartarrak egindako pistola ametralladoria

Eibarren armak eguneroko gauzia izan dira eta dira; kalian, fabriketan... Gure familixetatik asko etara dabe hortik bizimodua, eta pertsonak hiltzeko eginda dagozela alde batera lagata, polittak be ba dira batzutan.

Begiratu bestela, XIX mendian Placido Zuloagak berak egindako marabilla hau ;-)

Amebas a la deriva blogetik hartuta.

1937ko Ekaiñan 20xa.

txiko 2007/06/20 10:00

artzaina.jpg

370626: Espainiako Guda Zibillan amaieria Euskalherrixan.

  • Euzko Gudarostiak (gudarixak eta anarkistak) azken erasua egitten dau Kolitzako ermittia berreskuratzeko. Hegazkin eta artillerixa laguntzaille barik, atzera egitten dabe. Euzko Gudarostia disolbatzen da; zati batek burrukia lagatzen dau, bestia Espainiako Armada Errepublikazalian integratzen da burrukan jarraitzeko.


370620 tagged map by user - Tagzania

1937ko Ekaiñan 19xa

txiko 2007/06/19 10:00

sananton.jpg

370619: golpistak Bilbo okupatu; errepublikazaliak Enkarterrixetatik erretiratu.

  • Errepublikazaliak Bilbo erdialdeko zubixak dinamitatu, goizaldian. Erretiradia hasten da, baiña batalloi batzu geratu egitten dira (Otxandiano, Itxasalde...).
  • Golpistak Bilbo okupatzen dabe, azken batalloietako jentia harrapatuta (5.000 soldadu inguru).
  • Euzko Gudarostea Muskiz, Karrantza, Turtzioztik Kantabriara erretiratzen da.


370619 tagged map by user - Tagzania

1937ko Ekaiñan 18xa.

txiko 2007/06/18 10:00


370618 tagged map by user - Tagzania

370618: artillerixa erasuak; ontzi errepublikazaliak Santanderrera.

  • Golpistak Malmasinetik San Adriango posiziñuei erasoka, artillerixiakin.
  • D12, D16, D17 dragaminak eta L6 ontzi laguntzailliak Santoñara doiaz, L4 Frantziara eta beste dragamina eta laguntzailliak Santanderrera.
  • Golpistak (Cervera kruzerua eta Ciriza, Fantastico eta Galerna bouak) Santoñako ontzixak bonbardeatzen. Gipuzkoa bouari jo eta Bizkaiak kontraeraso. Egun batzu geruago, Marina Auxiliar de Euzkadiko bouak desartillatu egingo dittuez.

1937ko Ekaiñan 17xa.

txiko 2007/06/17 10:00


370617 tagged map by user - Tagzania

370617: errepublikazalien azken erasua, Bilbotik erretiradan.

  • Tropa golpistak atzera egin eta Galdakaon pasatzen dabe ibaixa, handik Malmasin gaiña okupatu arte.
  • Errepublikazaliak azken posiziñuetatik (San Adriango meategi inguruan) Artxanda eta Malmasin artillerixiakin bonbardatzen.
  • Euzko Jaurlaritzak Bilbotik erretiratzeko agindua emoten dau. Erretirada hau kubritzeko, 3 batalloi (gudarixak) Artxandara eraso suizida bat egitten dabe, eta ordu batzutan kasinua errekuperatzen dabe, nahiz eta gero golpistak atzera be hartuko daben.
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irratixa irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017