Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Bilboko irudi epikuak

txiko 2007/04/30 21:10

Kapittaletik nindoiala, paisaje eder bat ikusten zan.

epika1.jpg

Baiña... zer da han goixan dagona?

epika2.jpg

Baloria bihar da gero hor goixan pinttadia egitteko! Zein izango ete zan egillia. Superboteriak izan biharko zittuan derrigor!

Eta... Ganekogortan topau genduan.

epika3.jpg

1937ko Jorraillan 30a.

txiko 2007/04/30 10:00

370430: España akorazatua hondora; golpistak (CTV) Bermiora heldu.

  • Golpisten España akorazatuak mina propio bat joten dau Santander parian eta hondora doia. Golpisten minak eragindako biktima garrantzitsuena bihurtzen da.
  • Golpistak (italiarrak) Urdaibai pasatzen dabe, eta Bermeo hartu.


370430 tagged map by user - Tagzania

1937ko Jorraillan 29xa.

txiko 2007/04/29 10:00


370429 tagged map by user - Tagzania

370429: Gernikan burrukak; errepublikazaliak Bilbo babesteko hesira erreplegatu.

  • Golpistak (Velasco itxasontzixa) Bilbo ingurua minatzen dau. Dragaminak 4 egun emoten dabez minak biltzen, kalterik jasan barik.
  • Golpistak Gernika okupatu.
  • Errepublikazaliak kontraerasua saiatzen dabe Gernika Hegoaldetik. Golpistak Llarch koronela, kapitain bi eta teniente bat atxilotu eta Ajangizen afusillatzen dittuez Soltxaga generalan aginduz.
  • Errepublikazalien buruzagitziak Bilbo babesteko hirukira erreplegatzeko agindua emoten dau: Jata, Sollube eta Bizkargi.

Txapelak hegan

txiko 2007/04/28 22:20
Txapelak hegan

Badajoz aldian afusillatzen.

Hamar mutiko gazte illaran, eskuak bizkarrian lotuta. Zuri tta baltzeko irudixak dittuk, definiziño gitxikuak, antxiñako zineko fotograma bizkorretan. Arpegi lausotuen bildurra, panikua ezin lajeikek igarri: betula baltzak, surra eta ahua ozta-oztan. Erropak be zaharrak, indefiniduak. Batzuk txapelak buruan.

Irudi mutuetan, ez da kabuan abotsa entzutzen aginduak emoten. Deskargia batera da, ostera, eta derrepentian txapel guztiak batera hegan urtetzen dira. Korputzak hamar kopin legez aurrera jausten dira, berunan bultzakadiakin.

Eta gure ama, irudixok ikustiakin batera negar zotinka hasi da. Sei urte baiño ez zittuan; nahikua baiña, bildurraren metal hotza bizkarrian ondo sustraittuta betiko eruateko.

Irudixotan baiña, Anttoni agertzen da bebai. Amama maittagarri, ule zuriduna, kafeterixan lagunekin kartetan topatzen dogun emakume paketsu hórretakua, uste eze bere bizitzia halako gozo eta lasaixa izan dala beti. Erdi-irribarre mingotxa daka baiña, hatzaparra zela galdu zeban kontatzen dabenian: bera bortxatzera etorri zirala; aitta aurre egin soldauei; orduan tirua jo zetsela buruan; berak eskua ipiñi zulua tapatzeko; bigarren tiruak eskua zulatu.

Batzu malko asko bota biharra, beste batzu barriz danak agortuta.

1937ko Jorraillan 28xa.

txiko 2007/04/28 10:00


golpistak Lekeition map - Tagzania

  • 370428: Golpistak (Corpo de Truppe Volontarie) Lekeitio okupatu.

1937ko Jorraillan 27xa.

txiko 2007/04/27 10:00


370427 tagged map by user - Tagzania

370427: golpistak Markinan; Urdaibaiko biztanlien ebakuaziñua.

  • Golpistak Markina okupatu.
  • Errepublikazaliak Lekeitioko biztanliak ebakuatu. Dragamina ontzixak laguntzen dabe Angel Gabiña kapitaiñan agindupian, eta hurrengo egunetan Elantxobe, Bermeo, Mundaka... ebakuatzen egongo dira.

1937ko Jorraillan 26xa.

txiko 2007/04/26 10:00


370426 tagged map by user - Tagzania

370426: Gernikako bonbardaketia; errepublikazaliak Urkotik erretiratu; golpistak Deba ibarretik Ibaizabalera sartzen.

  • Golpistak (Legion Condor) Gernika bonbardatu.
  • Errepublikazaliak (Amuategi batalloia) akorralatuta geratzeko arriskuangaittik Urkotik erretiratzen dira; baso artetik ezkutuan Gernikarutz doiaz, ha bonbardeatzen diharduen abioen pian.
  • Golpistak Durango, Oiz eta Eibar okupatu.

1937ko Jorraillan 25a.

txiko 2007/04/25 10:00

370425: Eibar sutan dagola, errepublikazaliak (Amuategi batalloia) Urkon gotortzeko azken saiakera bat egitten dabe.


370425 tagged map by user - Tagzania

Lagun Izoztua

txiko 2007/04/24 22:49

Etxata ba gustau liburua. Irakorri errez egin juat, eta hiru historia desbardiñen jarraipen simultaneuana bere grazixia be ba jakak: lagun izoztuana, Antarktikarako bidaiana eta ume denporakua. Baiña amaieran... ez dakitt ba, nik espero neban hiru historixen arteko lotura logiko bat topatzia, edo jakitzia ze kristongaittik izoztu dan morroia... eta ezebe-ezebez. Edo igual etxuat nik ulertu mezu subliminala. Ze, izan be, horretatik asko jagok: filosofixia, eta erbesteratuak herrixakin jaukan harreman mingotxa, baiña... horretako nahikua najeukan Markos Zapiainen rolluetako bat irakorri.

1937ko Jorraillan 24a.

txiko 2007/04/24 10:00

370424: Eibarko bonbardaketia; Intxortan frentia hausten da.

Hegazkin golpistak Eibar bonbardatu.

Intxortan:

  • Goizaldian, golpistak Elorrixo aldetik Memaia hartu eta Kanpazar inguratu dabe; bertan zeguan Larrañaga batalloia erretiratu egitten da, baitta hurrengua be (UHP, Zabaletamendin zeguana).
  • Golpistak Zabaletamendin kokatzen dira.
  • Lerroko hurrengo taldia (Martiartu batalloia) ez da konturatzen ondoko batalloiak juan jakozela 16.00ak arte (atzetik erretiratu dira; gaiñera, enlazeko guardiak ez dittuez egitten, UHP eta Martiartun artian mendi-bittarte bat dagoelako alde bakotxetik trintxerekin babestuta). Konpainia bat ikuskatzera biladu, eta ixa inguratuta dagozela konturatzen dira.
  • Golpistak Intxorta hartu dabe.
  • Errepublikazaliak posiziñuak ebakuatzen hasi: Salbador ermittako errekazulotik behera doiaz, materixala kamionetetan eruanda (ezin izaten dabe dana hartu), Intxortako golpisten ametralladoren tiropian.
  • Golpisten artillerixia sartzen da erasora.
  • Errepublikazaliak defentsa-lerro probisionala Goikomendin, Afrikako Regularrei eusten.
  • Errepublikazaliak (Kirikiño eta beste batalloi batzu) Karabieta babesten.
  • Errepublikazaliak (Martiartu batalloia) Eibarrera ebakuatu. Egunotako burruketan 200 baja izan dittu, hortik 37 hilda.
  • Errepublikazaliak ahal daben lekutik doiaz erretiradan. Asko Kanpazartik saiatzen dira (Martiartu, Dragones...) baiña golpistekin topatzian atxilotu eta afusillatzen dittuez.
  • Egun amaierarako, golpistak Elgeta hartu.


370424 tagged map by user - Tagzania

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017