Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

1937ko Epaillan 31a

txiko 2007/03/31 10:00

370331: golpistak Bizkaiko erasua prestatzen; Durangon bonbardaketa gogorrak, eta Otxandiano lurrez eta aidez eraso.

  • Errepublikazaliak Bilboko portuko sarrerako mina garbiketia amaittu.
  • Golpistak (Aviazione Legionariako 40 hegazkin eta 128 artillerixa pieza) Durango bonbardatu, Bilbora bidia libratzeko: frenteko posiziñuak, komunikaziñoko bidegurutziak, inguruko herrixetako kuartel eta aginte-postuak eta herrixa bera erasotzen dira bortizki 289 hildako eraginda.
  • Errepublikazaliak Otxandiano defendatzeko “Mekoletako defentsa-lerrua” dauke, gotorleku nagusixak Motxotegi, Kastillo eta Mirugain dirala.
  • Golpistak Otxandiano artillerixa eta hegazkiñekin gogor bonbardatu (98 tona bonba eta 45.000 ametralladora kartutxo). I Naparruako brigadiak Legutianotik urten eta Albertia, Maroto eta Jarindo mendixak eraso eta hartzen dittu (bertako gotorlekuetako planuak eskutan, Goikoetxea salatarixari esker). IV Naparruako brigadiak Lenizko baillaratik eraso.


370331 tagged map by user - Tagzania

Juan San Martinen antologia. Eganen argitaratuak.

txiko 2007/03/17 21:15

jsm.jpg

Oier San Martin tokaio eta umetako auzokidiak egindako bilduma honetatik, eta berari tokatzen jakonangaittik... Ezin heban erratak korrejidu gitxienez? Testu orijinalak errespetau biharrez, errata eta guzti (eta ez gitxi) ekarri dittu izperringi eta aldizkarixetatik.

Antologixa bat dan neurrixan, hainbeste gai jotzen dira artikuluetan, batzuk interesekuak eta bestiak ez hainbeste. Baiña, orokorrian, gustatzen jata gizon honen estilo zatikatua, inbestigadore polifazetikuari tokatzen jakon moduan. Eta tarteka, exploradoriandako urre pipittak emoten dittuana.

Eibarko Agirre medikuak, Antxon Narbaiza.

txiko 2007/03/17 21:15

ciriaco_agirre.jpg

Etxakixat “Eibarko kuadernuak” bildumian baldintza bat izango dan erdi euskeraz erdi erderaz argitaratziana, edo autorian manixa partikularra, baiña nere partez behintzat nahikua irritantia eresten detzat argitaralpen klase honi. Testu gehixena errepikatuta dago, baiña zati gitxi batzu ez: horretara, dan-dana irakorri nahixan ibiltzen bahaiz esan leike liburua birrittan irakorri biokela.

Tira. Hori alde batera lagata, oso atsegiña izan da Agirretarren barri izatia. XIX mende erdi parteko Eibarko girua pizkat ezagutzia batetik (Vicente Agirre zaharran bizitzan), eta XX mende hasierako detalle gehixago jakitzia (Ciriaco Agirren sasoian). Oin arte gure bisabuelo Akilinon parteko historixak nekixazen bakarrik, eta politta da haren kontenporaneuen kontuak jakitzia be, baitta arerixo politikuena be, pizkaka pizkaka danon artian sasoi hartako girua kolore desbardiñetako pintzeladez osatuta.

Herriko berbetian aldaketian detalle interesgarri batzu be: “zuek zara” moroko formak dira nagusi Agirre zaharran denporan, 1860 aldian. Bizkaiera kutsu haundixagua bebai (“-gaz”, “handi”), ondiok abare gipuzkuarren eragiña igarri barik antza...

Graffiti haboro

txiko 2007/03/14 21:58

Agur Xanpol! Heben ditutzü igaran igandian aiphatü zonbait graffiti. Alerik interesatzen bazaizü, erran niri eta eramanen zitüt.

Ondarroan (Bizkaia), hipermarché baten kuntre.

Angelun (Lapurdi). Graffiti handiago baten amiñibat.

Bidarten (Lapurdi).

Elorrion (Bizkaia). "Oroimena, duintasuna eta borroka", Francok hildako azken presoak orhoitzeko.

Azken hirurak Oreretan (Gipuzkoa). Lehenik, ber muralaren bi bista: militante baten orhoimenez eta "Gaztaño errepublika independientea" (Gaztaño quartier horren izena düzü); hirurgarrena, presoen fabore.

Hau Intxorta mendi püntan, Elgetan (Gipuzkoa). Intxortan alimaleko batailla agitü züan 1936ko Gerla Zibilean, eta eüskaldünak irabazi.

Eta azkenik hau Lezon (Gipuzkoa). "Kultur jarduera libre" (liberté d'action culturelle).

1937ko Epaillan 12xa.

txiko 2007/03/12 10:00


370312 tagged map by user - Tagzania

370312: Donostia boua hondatuta.

  • Donostia boua Arcachonetik urten, baiña barriro aberixatzen da eta La Pallicen sartu biharra dauka; hor geratuko da Urrirarte, eta gero errepublikazalien artian burrukatuko dau.

1937ko Epaillan 6xa.

txiko 2007/03/06 10:00


370306 tagged map by user - Tagzania

370306: - Donostia boua Arcachonen sartzen da.

1937ko Epaillan 5a.

txiko 2007/03/05 08:11

370305: Matxitxakoko burrukia:

  1. Baionatik Galdames merkantia urtetzen da Bilbora bidian, Gipuzkoa, Bizkaya, Nabarra eta Donostia bouak eskoltatuta.
  2. Bidian, Canarias kruzero golpistiakin topatzen dira, Yorkbrook merkantia preso daroiala. Canariasek Gipuzkoa jotzen dau kañoiekin.
  3. Errepublikazaliak Punta Galea eta Punta Luceroko baterixetatik tiro eta Canarias urrindu egitten da; Gipuzkoa boua, sutan, Portugaleten sartzen da hildako eta zaurittu batzukin.
  4. Bizkaya bouak Yorkbrook askatu eta Bermiora daroia.
  5. Matxitxako iparraldian, Canarias kruzeruak Nabarra, Donostia eta Galdames topatu eta erasotzen dittu. Burruka luze eta gogorran ostian, Canariasek Nabarra hondoratu (29 hildako, euren artian Moreno komandantia), bizirik geratu diranak jaso eta Galdames atxilotzen dau. Donostiak Frantziarutz iges egitten dau, aberixa txikixekin.


370305 tagged map by user - Tagzania

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irratixa irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017