Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Eliza bat

txiko 2007/11/29 20:55

arantzazu 01.jpg

Aurreko egunian Oñatiko Arantzazu auzotik pasau nintzan Urbiara juateko. Bertan eliza bat dago, urtiak juan urtiak etorri erre eta hainbestetan berreraiki dana.

arantzazu 02.jpg

Amildegi baten ertz-ertzian dago (abare batek lekutan daka ortua!) eta atxei pegauta elixa zaharran basamentuak ikusten dira. Haren gaiñian, XX hamarkada hasierako eraikin zatartxo komentual batzu, eta guztian puntan 1960 inguruko torre eta eraikin abanguardistak. Politta ez da: sasoi horretako elizak “zer” bat dake, kasposo xamarra. Baiña espektakularra, horixe ba dala.

arantzazu 03.jpg

Egun argixa zan arren, laiño asko suertatu jakun eta oso politta zeguan dana. Elixako txoko guztietatik sartu giñan. Barrutik be, zatarra baiña inpresionantia. Entzunda nekan kripta bat zeguala, eta haren billa ibillitta segiduan topau genduan. Eskillara batzutan behera, nere broma faborituetako bat egin eta gero (komunetan sartu eta: “oh, zelako Artia! hauxe alikatadua!”. “Oier, hori komuna da”. “Ah, barkatu!”) heldu giñan beheko piso kriptikora.

arantzazu 04.jpg

Desilusiño pizkat, nik laberinto illun bat espero neban baiña areto haundi bat baiño ez zan, hormak graffiti konkurtsuen estilora pinttatuta. Fluoreszente argixak ondiok garaje itxura gehixago emoten zetsan.

arantzazu 05.jpg

Askoz be ebokadoriaguak basarri zahar bakanak eta Urbirako bide barriztautakua (idea oso ona grabillia, lehengo erosiñua penagarrixa zan).

Zapatu entretenigarrixa

txiko 2007/11/25 21:45

ondarrutarrak.jpg

Zapatu bete-betia eta emankorra izan dogu.

Goizian, 13 laguneko talde batekin (Ondarruko erakusketan apuntau ziranak) Amorotoko Lamiñen Zulotik sartu eta trabesia bat egin dogu lurpetik, Armiñako kobatik urtetzeko. Espediziokidiak gustora geratu dirala dirudi (gehixenendako koba batera lehelengo sartualdixa zan) eta ADES-eko arduradunak be oso pozik egon gara. Izan be talde responsablia gidatzia tokau jaku, eta ondo portatziaz gain euren artian askorek erakutsi dabe koben munduarekiko interesa, beraz biharbada datozen astietan baten batzuk animauko dira gure urteeretan parte hartzen...

Zapatu arratsaldian, Ispasterko Solarte auzuan prospekziñuan ibilli gara. Bertako biztanle batzun azalpenei jarraittuta, leza batzun billa ibilli gara, baitta topau be. Hurrengo baten, bertatik sartu eta nora garoien ikusi biharko da. Billaketa honek garrantzi partikularra daka Iñubijan darabigun esploraziñorako: lurrazalian topautako hónek lezon koordenadak, lurpian identifikatu doguzen tximinixa batzun koordenadekin bat datozelako. Beste modu baten esanda: Iñubijako sistemian bigarren sarrera bat topatzetik oso hurre gagoz.

Betiko moduan, gogoratu gure txangoak edonori zabalik dagozela. Interesa dakanak, nahikua dau gurekin harremanetan jartzia.

Diasporatik hartzera

txiko 2007/11/21 22:50

diasporavasca.jpg

Euskal diasporakingo nere interesa, hango senidiak topau nahi izatetik etorri zan. Urtietan zihar, 1910 inguruan gertatutako haustura ha lilluragarrixa izan da, lehelengo gure aittitta Demetriondako, gero tio Felixendako, gero aman lehengusu Victor Marindako, eta azkenik neretako. Bestiak egindako ikerketak korroborau nahi nittuan, eta internetak emoten zittuan aukeretaz baliatuta, zubi transatlantiko bat osatu. Helburu hori lortuta dago , eta ni pozik zentzu horretan.

Horixe izan zan Diaspora Vasca Elkartian sorkuntzan parte hartzera bultzatu ninduan motibaziño nagusixa. Haxe lortutakuan epeldu egin da nere partehartzia eta interesa, eta gaur egunian “asetuta” nago euskaldunez, nahiz eta ondiok hartuemonen bat mantentzen doten. Dana dala, 1997tik hona egindako ibilbide luzian gauza on asko jaso eta ezagutu dittudaz, eta nere parakaidista begixak kuriosidade haundiz deskubridu dabe denpora guztian guri begira dagon euskaldunez betetako mundu bat.

Euskaldun izate hutsak ez nabelako erakartzen, aspertu naiz euskal diasporaz. Baiña parakaidistia beste lekuetara begira jarri dan arren, ikasittako guztiaz pizkat gogoratu nahi da.

Hasieran, asko ardura ninduan euskal gatazkiak. Eta horregaittik, lilluraz beteta ikusi neban euskal diasporian ahalmen bat: gure alderdikerixen gaiñetik begiratzeko kapazak ziran, gure alkar ezin ikusixa gaindittu eta ideologietaz gain kolaboratzeko kapazak ziran, gatazkian konponbidia helburu. Artian, EAJ zan nagusi atzerrixan eta euskal etxietan “ez zan politikaz berba egitten” , beste modu baten esanda, EAE-ko politika ofizialaz bakarrik berba egin zeikian. Josu Legarretaz aparte beste euskal mundu bat zabaltzen zala azaltzia bihar lilluragarrixa izan zan; jente askori kendu gentsan zapixa begixetatik, eta horixe izan zan sasoirik ederrena. Diasporako euskaldun autonomuak sortu ziran, kritikuak, alderdi bateri bez ez zetsenak mon egitten, eta horren ordez danei entzuteko prest zeguazenak.

Egoera honi erantzunda, kezkia sortu zan ordurarte norabide ideologikua (boto-emoille asko) eta ekonomikua (subentzio asko) manejatu izan zebenen partez. EAJ-k mobimenduak egin zittuan. Izperringietan gero eta gehixago agertzen hasi ziran diasporako euskaldunak, eta alderdixak beti alderdi, bakotxak bere terrenora erakarri nahi izan zittuezen. Ezker abertzaletik be, indar dexente bideratu zan Ameriketan proselitismorako.

Gaur egunian, hasierako euskaldun autonomo asko – gehixenak- tamalez alineauta dagoz. Hasierako ikuspegi kritikua, “extralurtarren” begirada gardena, nahikua kakaztu da eta esan geinke Euskalherriko panorama politiko gaiztotua diasporara aldatu dala, bere aje guztiekin . La Plata ibarrera bai behintzat: hortik kanpo – EEBB, esate baterako- ondiok EAJ eta “euskal etxietan (Alderdikuaz aparteko) politikarik ez” lelua dalako jaun eta jabe.

Esan biharko dot bebai, bere kasa pentsatzen daben euskaldunen faltan, nahixago dotela polarizatutako euskal diasporia, monopolizatutakua baiño.

Kulturalki sorpresak hartu nittuan be. Argentinako euskaldunen artera juan nintzanian, atzera eragitten zestan haraiñok juan eta txistu eta tanboril artian ibilli biharrak. Eta hainbesterako ez zala deskubridu neban: festa momentuetarako euskal gauzen inguruan biltzen baziran be, eurak argentinarrak ziran, hango gizartian muiñ-muiñian integratuta. Eta horixe interesatzen jatan gehixen neuri.

Han egon nintzanian be, izan zan Eusketxen sorreria. Modu sinplifikatu baten esateko, “Laurak bat” euskal etxe zaharrian inkomodo bihurtu zan kulturalki –ez politikoki- oso aktibua zan talde bat (Euskaltzaleak) eta handik bialdu egin zittuezen . Funtzionario alperren artera biharra egitteko gogodun bat datorrenian legez, mobbing puruena eginda kanporatu zittuezen –alokairua hirukoiztuz, “corralituan” epokan-. Baiña... zorixonez, esan biharko dogu. Izan be, gaur egunian Eusketxe erakunde independientia da eta oso bizixa . Ixa-ixa, lastria kentzia legez izan da: Laurak Bat, diru asko euki arren, momiaz betetako soziedade bat baiño ez dalako. Ostera, Eusketxek lamaikorik ez daka baiña jente gaztez irakitzen dago, dinamismoz. Buenos Airesetara jausten dan edozeiñendako erreferentzia puntua da.

Eurak bisittatzeko aukera ona izango da Abenduan 3an ospatuko daben Euskeraren Eguna . Gure kulturaz eta hizkuntzaz egarri dagon jente asko topauko dozuez, eta handik zihar bidaiatu bihar badozue bidelagun paregabiak.

Quousque brasa

txiko 2007/11/21 20:55

quousque.jpg

Jorge Oteizan biharra, trayektoria bitala eta idazlanak astunak, aspergarrixak eta ulertueziñezkuak begittantzen jataz. Izperringietan-eta beran gaiñeko artikulu edo zeren bat irakortzen dotenian beti geratzen jata sentsaziño bera: burutik eginda zeguan tipo bat, maniatikua, antipatikua eta inkoherentia, adoratzaille masa akritiko batek inguratu eta babestuta.

Onartzen dot hau ganora haundirik bako komentarixua dala. Askok esango deste: ia zein naizen ni halakorik esateko, ez dotela bere Obria ondo ezagutzen, ez naizela kapaza Artia ulertzeko... eta seguraski hala da. Baiña nahiz eta halakorik esatia Euskalherriko Hegoaldian ixa pekatu mortala dan, nik kriston gogua nekan esateko. Hala.

Zapatu alternatibua

txiko 2007/11/20 08:50


Ungino map - Tagzania

Asteburu honetan, SEMAC erakundian 8garren billeran egon gara gonbidatu modura (Sociedad Española de Medicina y Auxilio en Cavidades). Zapatu osuan egon giñan Kexanan (Araba). Goizian, Ungino mendixan inguruko ibillaldi eder bat egin genduan, Garobel mendizerran, eta arratsaldian zihar hitzaldi zientifiko interesgarrixak izan genduzen:

1- Espeleolaguntzako aktibidade txostena 2007 urtian (Diego Dulanto, Basurtuko Ospittaleko anestesiologua).

2- O2/CO2 konzentraziñuak eta fisiologian eragiñak Garraf mendixen haitzuluetan (Ignasi Izagirre, Gavá Udaleko kirol medikua).

3- Analgesia tratamenduak espeleologian (Diego Dulanto).

4- Antibioterapia ospittaletik kanpoko tratamenduetan (Unai Salinas, Basurtuko Ospittaleko MIR).

5- Isabako AN-51 lezan 2007 Abuztuan espeleologa belgiar batek izandako istripuan erreskatia (Laureano Gomez, guardiazibillen GREIM erreskate taldeko kapittana).

6- Berogaillu sistemadun hamaka baten azalpena (Pere Miralles, Creu Blava osasun zentruko traumatologua).

Bestalde, Ondarruko erakusketian azken egunian balantze oso positibua egin dogu. Jente asko pasatu da Udal Erakusketa Aretotik, eta horixe izan da deigarrixena; hitzaldixetan jente gitxitxuago izan dogu. Datorren zapatuan, apuntatu dan jentiakin exkurtsiño bat egingo dogu eskualdeko kobazulo batera.

Betiko moduan, gogoratu gure txangoak edonori zabalik dagozela. Interesa dakanak, nahikua dau gurekin harremanetan jartzia.

Madari bat ez behintzat

txiko 2007/11/15 22:55

madari1.jpg

Hamabost urtian egon nok halako itxuria izan nahi eta ezinda. Oin lortu juat anorexikuen arazo mentala ulertzia, euren benetako izaeria ikusten lagatzen ez detsen itsutasuna. 15 urte “Lee” markako fraka bakero estuak gordetzen, erosi nebazenian be estu geratzen jatazenak. Kirola, speeda edo dana dalakuari esker argaldu eta iñoiz jantzi ahal izango nittuanak. ¿Anorexikuak itsu? Ni bai itsu. Iñoiz baiño kirol gehixago egitten nabillen honetan, koipia juan da bai, kanpoko kapetatik, baiña tripako tanborrak hor dirau. Adar paternoko heredentzixia ez dok alperrik, kupel hau estrukturala dok eta ez daok 18 urtekin nekan gerrixa berreskuratzerik. Kostau jatak konturatzen, gero.

¿Eta zelan konturatu naizen? Inguruari begira-begira egonda. Nere inguruan madari formako elementuak tokau jatazak: gaztien erropa estuez jantzittako kuarentoiak, sorbalda eta hanka estilizauak baiña erdixan... ¡odolostia! Makiña bat barre nere kolkorako, eta ¡hotzikarak neure burua hala imajiñatzian! Ez eta ez. Naizena naiz, eta armarixuan entresaka bat egin biharra jaukat.

Eskerrak errealidade dutxa honi. Uste dot zoriontsuagua izango naizela. Hobe dot hamendik aurrera nere itxura eredua aldatzia; goikuena baiño, hamen behekuan itxura gehixago izango dabelakuan nagok.

madari2.jpg

Elkartasuna

txiko 2007/11/12 23:34

Euskalherri ondoko Herrialde batian, egoera lotsagarrixa pasatzen dihardue. Errege anakroniko bat dauke estatuburutzat, askoren ustetan atzeratu mentala; lorontzi garestixan funtziño hutsa betetziaz aparte, euren Herrialdia lotsagarri lagatzen abilla da. Espainian jente on asko dago, eta euretatik gero eta gehixagok eskatzen dabe III Errepublikia. ¡Laster ikusi daigula!

Goierrixa lurpetik ziharkatzen

txiko 2007/11/12 08:35

inubija06.jpg

Aste honetan, Ispasterko Iñubija I haitzuluko esploraziñuak aurrera jarraittu dau. Amildegixan topautako erreka printzipaleko topografixa lanetan ibilli gara, neoprenoz forratuta. Aurretik uste genduan moduan, sifoietan amaittu da ibilbidia, Esmeitxu basarri azpixan (70 metro lurpeko sakoneran) eta hurrengo pausua sifoiok eskaladekin gainditzia izango da, altura haundiko geletan dagoz-eta.

Bestalde, Ondarruko erakusketa arrakastatsuan ekittaldi osagarritzat, domeka gabian "Lurpeko mundura leihatilla bat" hitzaldixa emon dogu Guzur Etxian. Publiko asko be ez zan egon, baiña egon ziranak gustora egon ziran behintzat.

Azkenik, datorren zapaturako plana bikoitza da: talde batek Iñubijako esploraziñuan jarraittuko dau, begiratu barik dagozen dozenaka bide barrixekin; beste taldeak, SEMAC (Sociedad Española de Medicina y Auxilio en Cavidades) erakundian billera baten parte hartuko dau Orduñan.

Betiko moduan, gogoratu gure txangoak edonori zabalik dagozela. Interesa dakanak, nahikua dau gurekin harremanetan jartzia.

Plan ona Sakanan

txiko 2007/11/10 00:08

Aspaldi ez neban hain ideia onan barri izaten. Naparruan, mutil eta neskazar bikain pillua kriston aziendekin... aide bertara eta harrapau bat!

Antiajuekin ez ba dozue ondo irakortzen, klikatu hamen beheian:

Alberto, Alaitz eta "sunormala"

txiko 2007/11/08 17:30

gittarria.jpg

(...)

Gittarria jotzen ikastera juaten nintzuan Udaletxera, munipen bulegotik sartu, egurrezko eskillara luzietan gora, azken pisuan zeguazen geletara. Ana Caballerok emoten zittuan klasiak, gaur egunian gitarrajole ospetsua bihurtzen diharduan neskatuan ama. Ama eta alabia, neska ikusgarri eta guapak; baiña ni nintzan umia ez jeguan horri begira, neretako tortura bat zalako ha klasera juatia.

Bazeguazen nere edade inguruko beste ikaskide batzu, eta ume kuadrilletan beti aukeratzen dala bakartixena bere kontura barre egitteko. Neu nintzuan. Danak ikastolakumiak zittuan, euren artian erderaz beti egitten daben hórretakuak. Bereziki goguan jaukat Alberto izeneko bat; etxakixat abizena, baiña ez zittuan izen horrekin asko egongo ikastolan. Pavorrealana lako “plumiakin”, bere taldeko zaratosuena zuan, bere lagunen aurrian nabarmendu nahixan edo. Beste batek Alaitz edo halako izenen bat zekan, eta arpegi biko putoi bat zuan; guapia izanda, arma modura erabiltzen zekixan gauzak lortzeko. Beste baten izena etxuat gogoratzen, baiña bai bere arpegixa: berezixa zan, pekaz beteta, txarritxo batena moroko surrakin, Down sindromedun jentia gogoratzen jestan beti; zazkarra eta krudela zan. Ba jeguan beste ikaskiderik, baiña gehixenak eklipsauta geratzen jatazen; euretako bat gogoratzen juat bakarrik, Xabi, nerekin atsegiña zana; gerora Sutagarreko gitarrajole moduan egin da ezaguna. Esandako moduan, putaseme-alaba háren artian txarrena Alberto izeneko hori zuan; urte asko pasau dittuk baiña, hamabost inguru, eta gaur egunian distantziakin gauzak desbardin ikusten dittuk. Horregaittik, Alberto honi desiatzen detsaten bakarra, nobixuak abandonatzia dok; HIES-a pegau eta gero, ahal ba da.

Halako edadiakin ez dok asko bihar izaten lotsatzeko, eta nere ikaskidien “laguntziakin” gittarra klase hárek umetzaroko momentu gogorrenetakuen artian gogoratzen jittuadaz. Ez nintzan Paco de Lucia bat, baiña gustora jotzen najuan; eta Alberto, Alaitz eta beste “sunormalan” abegikortasunak zerikusi haundixa izango zeban kurtsuak errepikatzen hasi eta azkenian ikasketak lagatziakin.

In memoriam.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017