Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Speleo erakusketia Ondarrun

txiko 2007/10/29 21:45

ades01.jpg

Ondarroan Domusantu egunian (Azaruak 1), 19.00etan gure 25 urteurren erakusketia aurkeztuko dogu. Lamerako Udal Erakusketa Aretuan izango da, Kafe Antzoki onduan, eta trago eta pintxo batzu hartzera gonbidatuta zagozie.

Erakusketia Azaruan 1etik 18ra egongo da zabalik, egunero 10.00etatik 22.00ak arte (jai egunetan bebai). Bertan gure ibilbide luuuuuzzzzziai buruzko informaziño ugari topauko dozue: exploraziñua, komikixak, kartografia, zinema, hidrologia, liburuak, arkeologia, biologia, kirola... espeleologixian milla aurpegixen artian zure gustokuena topau deizun. Erakusketia 25 panelez osatzen da haitzuluei buruzko testo, krokis eta argazki ikusgarriz beteta. Lea eta Artibai ibarretako zulo asko topauko dozuz bertan, Ondarroa ondo-ondokuak.

Hortaz gain, Azaruan zihar beste ekintza osagarri batzu egingo doguz:

  • Azaruan 11an, domekia, 19.00etan diaporama / hitzaldixa: "Lurpeko mundura leihatilla bat", Oier Gorosabelen eskutik (Guzurretxin).
  • Azaruan 18xan, domekia, 19.00etan Santi Urrutian laburmetrai bi: "Karlistaren leizea" eta "Solo en el silencio" (Guzurretxin).

Ondarrutar askori erakusketa ikusgarri hau ikustian abentura-gogua piztuko jakonez, Azaruan 24ian bisita gidatu bat egingo dogu eskualdeko kobazulo batera (apuntatzeko, erakusketan bertan egongo da kuaderno bat).

Ongi etorri lurpeko mundura!

Bidelaguna

txiko 2007/10/27 23:35

otoio.jpg

Otoixotik behera bide zatar batetik nentorrela, lagun politt bat suertau jata parian. Argazkixa etaratzen laga desta, eta obturadoria sakatu eta segundo batera, hegan urten da erlamandua.

Ispaster eta Gizaburuko plaza eta kale "barrixak"

txiko 2007/10/20 22:25

inubija04.jpg

Goierri auzuan, Iñubija eta Etxetxu basarrixan artian trenbide tunelan tamañuko 300 metroko korridore bat dago. Metrua jartzeko moduan dagoz Ispastertarrak...

Iñubija I-ko exploraziñuan, ADES taldiak 150 metro barri topografiau dittu gaur, 1050 metrotako espeleometria bat lortuta. Haitzulo honen haundittasuna eta izaera laberintikuangaittik, galtzia oso erreza da -onezkero behin baiño gehixago galdu gara- eta gela eta pasabidiei izenak ipintzen hasi bihar izan gara. Beraz, Ispaster eta Gizaburuagak kale eta plaza barrixak dakez, gizakixak sekulan zapaldu bako "auzo berezixak":

  • Faunuan Laberintue.
  • Aramuen Gelie.
  • 3a+ Pasue.
  • Lokatzan Gelie.
  • Goierriko Trenbideko Tunela.
  • Sigi-sagie.
  • Spaghettixen Gelie.
  • Gela zurixe.
  • Kilometroko Sifoie.
  • Merianda Lekue.
  • Saguzarren kanposantue.
  • Zisternie.
  • Amildegiko Katazulue.

Eta gehixago be etorriko dira, Katazulotik aurrera dagon amildegira ezin izan garalako jaitsi soka barik. 8 ordu egin doguz gaur Iñubija I-en guztira. Datorren astetik aurrera, kanpamento bat jarriko dogu Merianda Lekuen atsedena eta otorduak hartu ahal izateko, txokolate bero eta guzti. Espeleologia zientzia eta kirol gogorra dala? Bai horixe, baiña gorputzari gustua emonda.

Betiko moduan, gogoratu gure txangoak edonori zabalik dagozela. Interesa dakanak, nahikua dau gurekin harremanetan jartzia

******************** ades@euskalnet.net 94 - 625 23 52

Eibarko azken bunkerrak

txiko 2007/10/17 23:00

Eguneraketa: Javier Martin Lapeyra 2011 inguruan egon zan bertan, eta bere blogian ondo dokumentau dittu.

aginaga01.jpg

Hogetamaseiko gerran, Eibar eta Elgeta izan ziran Gipuzkoa osoko gune errepublikazale bakarrak, golpistak hartutako herrixez inguratuta. 7 hillian zihar, Eibar guztiz militarizatuta egon zan, "toque de queda" eta fortifikaziñoz betetako inguruekin.

Gerria amaittu zanian, irabazliak arrasto guztiak garbitzen saiatu ziran. Akondia eta Kalamua inguruko lurretan hainbeste lubaki, porlan eta metal zati topatzen dira handik eta hamendik, dana txikittuta. Baiña oso eibartar gitxirek daki herrixan ondiok bunker bi dakezela oso-osorik.

aginaga03.jpg

Agiñagatik Urkorutz mendi gangarretik gora goiazela, 650 metroko tontortxuan ametralladora-abixa bi dagoz:

Agiñaga A: Kalamura begira, hormigoi kubua, 30 bat zm-tako lodieria, ezkerreko sarrera tapautakua, ranura de disparo biribilla.

aginaga02.jpg

Agiñaga B: 10 m beherago eta Itturretara begira, txikixagua, aurre eta gaiñeko hormigoi parapetua, 10 zm-tako lodieria, sarrera lateral bikin.

aginaga04.jpg

Europan, II Mundu Gerrako arrasto esanguratsuak Ondare Historiko izendatzen dihardue onezkero. Hamen ostera, ondiok zaharraguak dirazen arrastuok sasixak janda dagoz, edozein hondakin modura.

aginaga05.jpg

aginaga06.jpg

BVE eta Jesus Mari Zubikarai

txiko 2007/10/14 21:15

gisa01.jpg

1980xan, Batallón Vasco Español erakunde armatuak Jesus Mari Zubikarai ondarrutarra bahittu zeban. EE-ko militantia zan. Eibarko Agiñaga auzora eruanda, bertako errekazulo baten erahil zeben.

Handik denpora gitxira, bateronbatek Zubikarain erahilketan parte hartutako BVE-kidietako bat bahittu, leku berera eruan eta bertan erahil zeban.

Bertan monumentu ikusgarri bat dago aspaldittik, ondarrutarran omenez. Urte askuan sasixak janda egon bada be, oin dala gitxi bateronbatek ederto garbittu dau. Hamen beheian dozuez gaur bertan etaratako argazki batzu:

gisa02.jpg

gisa03.jpg

gisa04.jpg


Zubikaraiñ monumentua Agiñagan map - Tagzania

Iñubija I-n sorpresa haundixa

txiko 2007/10/14 19:35

Iñubija I-ko exploraziñuak emaitza harrigarrixak emon dittu aste honetan.

Eguenian, goiko galerixetatik aurrera egitteko modua topau genduan. Inundautako galerixak gaindittuta, sektore fosilletan sartu giñan, oin arte ez bezela estalaktita eta estalagmita ikusgarriz betetako geletara helduta. 120 metro barri topografiatu eta gero, telemetrua hondatuta geratu bihar izan giñan. Hala eta guzti be, gela oso haundi batera (80x30x60m) heldu giñan, eta beraz haitzuluak oin arte erakutsi daben arpegixa -estu eta bigurrixa- goittik behera aldatu zan. Zapatuan, "Lokatzan Gela" haundi horretara barriro helduta, exploraziñua jarraittu genduan. Gure sorpresarako, 4x5m-tako tunel fosil haundi bat topau genduan. Pauso bizkorrian, ekialderutzko norabidian eten barik ibiltziari ekin gentsan. 9 ordu eta erdi pasatu eta gero, exploraziñua geratu bihar izan genduan denpora eta konbustible arazuengaittik. Egun bakarrian, Iñubija I leziak oin arteko espeleometrixia BIKOIZTU egin dau (gure webgunian ikusi zeinkie krokis bat). Honekin, Ispasterko koba "txiki" honek Lea ibarreko haitzulo haundixenen talde selektuan sartu da. Eta ondiok asko geratzen da esploratzeko.

Betiko moduan, gogoratu gure txangoak edonori zabalik dagozela. Interesa dakanak, nahikua dau gurekin harremanetan jartzia

inubija03.jpg

ETAko kartela

txiko 2007/10/09 18:30

sanfermin.jpg

Larogetamargarren hamarkada hasieran izango zan, Eibarko Talde Antimilitaristako 3 insumiso (Antxon, Patxi eta Gorka)zipayuen kuartelera juan eta furgoneten aurrian "Roncalesa" tipoko entzierrua egin zebenian. Oso dibertigarrixa izan zan, danok izperringiekin furgonetiari tentatzen... Periodikueri eragin eta furgonetia bazetorren, orduan korrikan hasi... Txaranga eta guzti ibilli giñala gogoratzen dot. Azkenian harrapau eta ENTZIERROA burutzia lortu zeben!

Aste trepidantia

txiko 2007/10/07 02:00

inubija02.jpg

Aste trepidantia, hauxe.

Iñubija I (Ispaster) haitzuluan egitten gabizen rebisiñuak emaitza ederra emoten dihardu. 1985an neurtu ziran 120 metruak 400 metro bihurtu dira onezkero, eta exploraziñua ez da amaittu. Eguenian, asteburura ezin itxainda "Kakalarri Komanduak" koban sartu eta 7 orduko ekittaldixan 100 bat metro barri topografiau zittuan. Atzo zapatuan, beste 7 ordu sartuta 150 metro inguru exploratu eta neurtu doguz, beti be gizakixak sekulan zapaldutako tunel barrixak ezagututa. Haitzulo ederra da Iñubija I, ariketa fisiko gogorra eta mitxelin guztiak erretzeko aukeria emoten dabena.

Gogoratu gure txangoak edonori zabalik dagozela. Mitxeliñak galtzeko interesa dakana, etorri dedilla. Hurrengo zapatuan segiduko dogu Iñubija I-en mundu barrixak deskubritzen.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irratixa irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017