Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Kolosala izango da

txiko 2007/01/26 18:17

Hiru irakurtaldittan irakurri juat liburutxo hau. Asko gustau jata, batez be amaieria. Ume baten munduan moral-faltia edo noraeza be ederto isladatzen jok, modu guztiz txaketeruan errepublikazale izatetik fletxatapelayuen aldera bape konplejo barik zela pasatzen dan deskribatuta. Eta liburua ume horren kontzientzixia esnatzian atarixan amaitzen dok, etorkizuneko ibilbide antifrankista baten prehistorixan... Panfleto usaiñik etxako hartzen gaiñera, eta eskertzekua dok hori.

Azken urtietan Guda Zibillari buruzko idazkixetan best tonu bat somatzen dok. Protagonista zuzenak desagertzen joiazak (nahiz eta kaltetuak ondiok urte askuan iraungo daben) eta horrek 36ko gertakarixak modu nasai eta hotzaguan aztertzera eruaten jok, duda barik onerako. Goguan jaukadaz Hala Bedi irratixan entzundako Paracuellos del Jaramako aittamena (komunistak millaka preso frankista hil zittuezenekua), edo Jesus Gutierrez Eibarko sutia azaltzen (zati baten abiaziñuak eraginda, eta bestia errepublikazaliak eurak erretiradan), edo jentia kontatzen bere aittitta golpisten aldian egin zebala gerria... Liburu honek bat egitten jok honekin.

Aspaldiko sagardau tenporadarik onena

txiko 2007/01/21 10:05

Urteroko moruan , hamen juau sagardauan tenporadia. Betiko legez, aspaldiko kosetxarik onena izango zuan aurtengua (etxuat entrebistarik irakorri ondiok, baiña seguro hala dala). Izperringi asko etxuat aspaldixan irakortzen, baiña baakixat hainbeste suplemento agertuko dirala, sagardotegixen iragarki pajina betekin, eta Igartubeiti basarriko tolarian erreportai konpletu eta berritzailliakin.

Urteroko modura, hau izango dok sagardogillien bihar artesanal eta gogorra burutzeko sasoia: sagarrak bildu, legortu, garbittu, txikittu, arrak kendu...

¿¿¿Arrak kendu??? ¿Prozesuan zein momentutan egitten da hori operaziñuori? Hara: hamen juagu urteroko suplementuetako artikulo errepikakorrendako alternatibia. Arren kontribuziñua euskal sagardauan kalidadiari.

1937ko Ilbeltzan 18xa.

txiko 2007/01/18 11:00


370118 tagged map by user - Tagzania

370118: beste itxasontzi errepublikazale bat hondora.

  • Bilbo ingurua minaz garbitzen dabillela, Mari-Toya dragaminasak bat jo eta hondoratzen da; 6 tripulante hilda (tartian mina-garbitzeko zerbitzuan arduraduna).

1937ko Ilbeltzan 17xa

txiko 2007/01/17 11:00


370117 tagged map by user - Tagzania

370117: itxasontzi errepublikazale bat hondora.

  • Goizeko-Izarra itxasontzi errepublikazaliak minia jo eta 17 tripulantiekin hondora.

Purra! Purra! 2

txiko 2007/01/16 22:55

yon_etxaide.jpg

Etxakixat ezer idazle honen gaiñian, baiña agure zahar baten modura irudikatzen juat, gerrako batallitak kontatzeko zaletasuna jaukat. Agure zaharra, gauzak larregi esplikatzeko ipintzen daben enpeñuangaittik begittantzen jatak: oso kiskillosua dok, antxiña modura berbak biñaka ipintzen jittuk hobeto ulertzeko (“baiarte edo kamilla batean jarri zuten gudaria...”) eta esplikaziño pillua emoten jok kontakizunetan zer duan egixa ta zer fikziñua argitzeko. Honek, jakiña, literarioki kontakizun guztia “desinflatzen” jok, baiña horren trukian Espainiako Guda Zibilla ikertzen gabizenei oso baliogarrixa suertatzen jakuk.

Etxaide hau jeltzale totala dok, eta horretara bere erara moldatzen jok kontakizuna: bere kristaletik ikusitta noski. Ikusten najabik baiña, Guda Zibilleko protagonisten kontakizun guztietan gertatzen dala hori eta normala dok gaiñera. Ikerlarixen biharra dok objetibatzia, eurak nahikua egin juen.

Pasarte batek oso modu grafikuan ekarri jestak orduko girua. Jente desbardiña, kontestu desbardiña, sasoi desbardiña zuan eta hori askotan etxuau ikusten 2007tik. Orduan, alistatutako errepublikazale askok (boluntarixo nahiz reklutak) ez zekixen gazteleraz. Gaur egunian guretako, Hegoaldeko biztanliondako, espresiño batzuk guztiz normalak dittuk (carguen armas!, rompan filas!, fuego a discreción!) soldauzkia egin dogulako edo pelikuletan bada be makiña bat bidar entzun izan dogulako. Baiña zinerik bako herri txiki batetik oiñaz etorrittako 17 urteko gazte batendako, 1918an jaixotakua, ulertueziñezko esaldixak baiño ez ziran. ¿Zelan eratu Armada bat zibillez, zelan bateratu hain jatorri eta kultura desbardiñetako soldauak, zelan inprobisatu neurrixak danak batera eta modu koordinatu baten ejerzito profesional bati eurre egitteko?

Duda eta inprobisaziño-ahalmen guzti hori etortzen jatak burura Joseba Imanol Iradi Irastorzaren Euzko Gudarosteko Gudari Agiritik kopiatutako testu honekin:

“Egun batzutan, armak heldu zain, instruzioa egin zuten korrika eta presaka, aginduak ahal bezala euskerara itzulirik, hala nola:

Bildu, mutillak! – A formar!

Errenkadan! – Alinearse!

Tokian, egon! – En su lugar, descanso!

Lasai, egon! – Discreción!

Mutillak, irmo! – Reclutas, firmes!

Eskuira begi, be! – Vista a la derecha!

Bira erdia, eup! – Media vuelta, mar!

Bira osoa! – Doble derecha!

Aurrera, eup! – De frente, mar!

Arin, eup! – Paso ligero, mar!

Laisterka, eup! – A la carrera, mar!

Astiro, eup! – Paso lento!

Luzatu/laburtu, eup! – Alargar/acortar el paso.

Neurtu pausoa, eup! – Marcar el paso, mar!

Geldi, ge! – Alto, alt!

Banatu mutillak! – Rompan filas!

Guzti hauek su-iskilurik gabe egiten zituzten. Su-iskiluekin, ostera (eta fusilik ez zegoelarik, eskopetekin edo makilekin) honela:

Agertu, izkiluak! – Presenten, armas!

Jetxi, izkiluak! – Descansen, armas!

Sorbaldara, izkiluak! – Sobre el hombro, armas!

Errendi, izkiluak! – Rindan, armas!

Jarri, karga! – Carguen, armas!

Giltzatu, izkiluak! – Seguro, armas!

Apunta, izkiluak! – Apunten, armas!

Atzera, izkiluak! – Retiren, armas!

Su! Kendu karga! – Fuego! Descarguen!

Belauniko! – De rodillas!

Eserita! – Sentado!

Etzinda! – Tendido!

Sua nai ala! – Fuego a discreción!

Geldi sua! – Alto el fuego!

Agure zahar honen gaiñian zeozer jakin nahixan nebixala, hara nun enteratu naizen Juan San Martinen maisuetako bat izan zala (ez eskolakua, bestelakua baiño). Pasarte polittak jatozak “Jakin” aldizkarixan egindako artikulo honetan :

Urte hartan eskatu nion Yoni, Eibarko euskaltzale tal- de bati hitzaldiren bat emateko, euskal literaturari buruz. Jakina, mendian klandestinoki izan behar zuen, bestela ezin baitzen urte haietan. 1955. urteko udaberrian zela uste dut, gure eskari hura bete zuena. Elgetako Egotxeaga pagadipean, bere gogozko autorerik hoberenen bizitza eta lanen berriak emanez. Horretarako, Egoarbitza gailurrean eta beste zenbait muinotan jarri genituen zaintzaileak, badaezpada, goardia zibil edo beste inor zalantzagarri izan zitekeenik hurbilduko balitz aditzera eman ziezaguten. Hala ziren denborak.

Oso interesgarrixa artikulua, eta (glups!) irakorrittako liburua meheia dan arren, “peso pesado” batek idatzittakua dala jakitzian lotsa pizkat be emoten jok idatzi dotena idaztia. Baiña tira, halakuetan sekulan etxuat berridazten eta eginda jagok.

1937ko Ilbeltzan 16xa.

txiko 2007/01/16 11:00


370116 tagged map by user - Tagzania

370116: Bilbo minatua.

  • Gabian golpistak (Velasco eta Genoveva) Bilbo ingurua barriro minatzen.

Malintxearen gerizpean

txiko 2007/01/15 20:54

Papel lodi eta letra haundiko liburua, seguraski mamin faltian aurrian argittaralpenari itxura hobia emoteko. Ipoin motzen bilduma bat dok hau, sentimentuz gaiñezka, elkartasunez bero (Nikaraguako eta munduko emakume pobriekiko), prologuak diñuanez “emakume batek idatzitta eta emakumiei zuzenduta”. Biharbada horregaittik, nere gizon garunari etxako liburua gustau. Historixak hain dittuk inpresionistak eze, batzutan hizkuntz-korapilluak estrangulatu eta ulertueziñezkuak egitten jatazela; esaldi asko txarto jositta agertzen dittuk; “Egunero hasten delako” liburuan kasuan legez, gazteleraz pentsatzen daben pertsona baten idazki bat emoten jok (biharbada idazle generaziño haren ajia zuan hau). Historia batzu salbatzen dittuk, dana dala: Nayito eta Ritan istorixak esate baterako. Beste pare baten hizkuntzia poetikua oso ederra geratu dok -nahiz eta ez dan ezer aitzen- eta irrati grabaketa pare baterako morokuak dittuk (halakuetan “zer” diñuan baiño garrantzitsuagua dok “zelan” diñuan). Baiña, esandako moduan: helburu eta ideal oso errespetagarrixen gaiñian idaztiak ez dok liburu makal bat ona bihurtzen, eta orokorrian hala gertatzen jako honi liburuari. Beste mailla baten, errata asko agertzen dira, eta euskerazko hainbeste berban idazkeria anakronikua dok (hestu, naharoki, mahaina, hibaia...); hankasartze galantak be ba dagoz, adibidez 1220garren urtian bale bat garraiatu zeban “baporiana”... Hónek guztiok baiña, argitaletxian, Euskaltzaindian eta idazlian artian heren bana partitzeko dittuk.

1937ko Ilbeltzan 8xa.

txiko 2007/01/08 11:00

370108: Bilbo inguruan itxas tiroteua.

  • Gabian golpistak (Velasco eta Genoveva itxasontzixak) Bilbo ingurua minatu nahixan dabizela, Nabarra bouak kañoikadaka uxatzen dittu.


370108 tagged map by user - Tagzania

Juan Carlos gure errege...

txiko 2007/01/07 09:39

"Deia" egunkarixa dagonik eta txarrenetakua begittantzen jatak. Baiña, paradoxikoki, bere umorezko suplementua euskal kioskuetatik onenetakua, onena ez bada. "Caduca hoy" jaukak izena. Aurreko baten, Espainiako erregian gaiñeko txiste bat argittaratziangaittik eta salaketa legal bat jaso juek Audientzia Nazionaletik. Badakik (eta hala ez bada, neuk esango deuat) gure auzokuen herrialdeko agintari gorenak ba daukala hainbeste aje ondo ezagunak dirazenak baiña tabú diranak komunikabidietan, benetako tabuak gero: Borboien atzerapen mental hereditarixua (Juan Carlos eta Elena bere alaban agerixena), erregiak alkoholakin daukazen arazuak, bere sexuzaletasun konfliktibua (Barbara Rey, Paloma San Basilio artista espainiarrak izan dittuk bere maittale ezagunenetakuak), bere anai nagusiña -legez erregetzia hari tokatzen jakon- tiroz akabatu izana umetan, kaza istripuan... eta gehixago be. Bueno, ba hauxe izan dok salatutako fotomontajihori.

Hau jakinda, zelan ez gogora ekarri oin dala denporaldi bat Mahoman karikaturekin gertatutakua . Islamisten protesta haundixak gertatu zittuan, eta Europako iritzi publikua, orokorrian (sektore katolikuak barne) "moruak" gitxiesten, ez zala hainbesterako eta intolerante fanatikuak baiño ez zirala... ¡Ay amigo! Onda Cerokuak Amabirjiña santuan "birjintasuna" (juo, juo) katxondeogaitzat hartu juen arte. Orduan kristauak etara juen turbante eta alfanjia.

Dana dok adarra jotzeko morokua, dan-dana.

Pro crepitu ventris

txiko 2007/01/06 09:37

Compostelako liburu azokan erosittako facsimil dibertigarri hau irakorri juat barriro (Librerias Paris-Valencia-n argittarapena). Sermoi moroko bat dok, puzkarren alde egindako diskurtso barregarrixa. Nere kautan etaratako konklusiñua: Martí hori noble eta aberatsen artian ibiltzen zan abare graziosillo bat izango zan kontizu (*), eta festetan gatz eta pipar haundixakin botako juan “puzkarren aldeko sermoia”, latiñez jakiña, elizako sermoi grabe eta solemne baten tonuan. Imajiñatzen jittuaraz bere lagunen barriak. Arrakastia izango juan sermoitxuak, eta halako baten gaztelerara itzuli eta inprimidu egingo zeban aberats lagunen artian banatzeko edo. Sasoi hartan eliziak erabiltzen zittuan metoduekin, pentsatzekua dok argitarapena ezkutu xamarrian egingo zebela.

Barregarrixa dok liburutxua. Atxiñako umorezko gauza guztiekin gertatzen dan modura, hainbeste gauza ez dezkue egittten graziarik 250 urte geruago, baiña beste asko ondiok oso onak dittuk eta hala eta guzti be harrigarrixa dok halako gauza bat esku artian izatia.

Gero, bigarrengo parte motzago bat jaukak liburua: “Gracias y desgracias del nobilissimo Señor Ojo del Culo. Dirigidas a Don Chupas de la necesaria monton de passa por arrobas. Escriviolas Juan Lamas el del camisón cagado”. Azken parte honen hizkuntzia askoz be ariñagua eta “kaletarra” dok, ez lehelengo zatixan modura, sermoi kulto bat imittatzen dabena, eta igual horretxengaittik ez dau hainbeste grazixa egitten. Baiña hala eta guzti be merezi jok irakortzia, zapore herrikoixagua daukalako edo.

Vale.

(*) Interneten topatu juat bere barri. Castelló-n jaixo zan 1663ian, eta bai, “Pro crepitu ventris” bere hitzaldi ezagun bat izan zan, 1694an esan zeban estrainekoz eta batek daki zenbat bidar gehixago errepikatuko zeban bere sermoi solemnia, noblien irri artian, harik eta 39 urte geruago gaztelerazko ediziñua inprimatu zan arte. (“Su presencia era requerida en los círculos literarios y sus intervenciones eran celebradas y aplaudidas tanto en recitales de versos italianos, en cuya composición adquirió gran habilidad, como en los discursos de ingenio, uno de los cuales se hizo famoso con el título de Pro crepitu ventris”).

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017