Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

1936ko Iraillan 29xa

txiko 2006/09/29 11:00


360929 tagged map by user - Tagzania

360929: Arraten burruka isolatua.

  • Errepublikazaliak Arratera kontraerasua.

1936ko Iraillan 28xa.

txiko 2006/09/28 11:00


360928 tagged map by user - Tagzania

360928: frentia Arrate-Akondia-Kalamua, Karakate-Illordo- Intxorta lerruan.

  • Golpistak (Diez de Rivera) Kalamua eta Arrate okupatu.
  • Golpistak (Cayuela) Urkarregi okupatzen dau.
  • Frentia: Arrate-Akondia-Kalamua, Karakate-Illordo-Intxorta.

1936ko Iraillan 27a

txiko 2006/09/27 11:00


360927 tagged map by user - Tagzania

360927: golpistak Mutrikun.

  • Golpistak Mutrikun sartu eta azken posiziñuak Santa Cruz-ko ermittan (Ondarru gainian) jartzen dittuez. Artillerixia Tontorramendin kokatzen dabe.

1936ko Iraillan 26xa.

txiko 2006/09/26 11:00


360926 tagged map by user - Tagzania

360926: Arrasateko burrukak

  • Golpistak Kurtzetxiki eraso: Korua eta Bedoñatik artillerixa eta ametralladorekin lehelengo, eta gero asaltuan eraso eta hartzen dabe. Hortik, Arrasate eraso eta hartzen dabe, arratsaldian. Golpisten posiziño aurreratuenak Korua (Aretxabaletako bidia aseguratzen), Kurtzetxiki (Aramaiona eta Elorrixoko bidiak) eta Santa Barbaran (Arrasaten bertan) geratuko dira.

1936ko Iraillan 25a.

txiko 2006/09/25 11:00


360925 tagged map by user - Tagzania

360925: Deba ibarrian burrukak darraixe.

  • Golpistak, burruka gogorren ostian, Urkimendi eta Bedoña hartzen dabez. Eraso errepublikazaliak eten bakuak dira eta Galbantxo larri zauritzen dabe.
  • Errepublikazaliak (asaltokuak, mikeletiak, milizianuak) Azkonabietatik Kanpazarrerarteko tartian gotortuta dagoz. Goizaldian, 4 konpainia gehitzen jakez Elgetako urteeratik Intxorta, Kortazarko mendatia (Tranpaluarri inguruan) eta Zabaleta basarrixetan kokatuta, fusillak eta 4 ametralladora Hotchkinss-ekin. Azken posiziño errepublikazalia Arrasateko Kurtzetxiki mendixa da.
  • Los Arcos kolumna golpistiak ezin dau aurrera egin, errepublikazalien erresistentzia gogorrangaittik, eta bere posiziñuetan egonkortzen da: Elgoibar (Diez de Rivera), San Prudencio (Saleta), Angiozar (Tejero), Soraluze (Perez Salas).

1936ko Iraillan 24a.

txiko 2006/09/24 11:00


360924 tagged map by user - Tagzania

360924: Mutriku inguruan burrukak, itxaso eta lihorretik; errepublikazaliak Kalamendi eta Ondarru gainian gotortzen dira; Aretxabaleta inguruan burruka gogorrak.

  • Golpistak Muneta/Karakate eraso eta okupatu, Soraluze-Azkoittiko komunikaziñua sigurtatuta.
  • Golpistak (Latorre) Mutriku eraso, baiña errepublikazalien erantzunakin (31 baja) geratu.
  • Golpistak (Gonzalez Unzalu) Arnon kokatzen dira, Mutriku hegoaldetik erasotzeko.
  • Errepublikazaliak Mutrikutik erretiratzen dira inguratuta ez geratzeko, "Jaime I", "Cervantes" eta "Libertad" (eta “Republica”?) itxasontzi errepublikazaliak Deba eta Arnoko golpistak bonbardeatzen dabizen bittartian.
  • Errepublikazaliak (ondarrutarrak) Ikaitta basarrixa eta Kalamendin (Etxano basarrixan) gotortzen dira.
  • Golpistak Mendigain (Barrusok “Mendiagin” diño), Otalazelai eta Korua gaiña okupatzen dittuez..
  • Golpistak (Saleta) Apotzaga eraso, erantzun errepublikazale gogorrakin. Arrasaterako errepidian lehergailluak desaktibatzen dittuez. Aretxabaletako urteeran Alonso Vegan artillerixian eta 3 blindatu errepublikazalien arteko burruka bat gertatzen da. Egun amaieran, Alonso Vegak 53 baja (8 hildako) eta errepublikazalien partetik 10 hildako eta abioi bat eraitsitta.

1936ko Iraillan 23a.

txiko 2006/09/23 11:00


360923 tagged map by user - Tagzania

360923: Deba Goien eta Barrenian burrukak.

  • Errepublikazaliak Munetako Atxetatik (Karakate) Soraluzeko golpistak Azkoittiko erretaguardixiakin dauken konexiñua eteteko eraso.
  • Errepublikazaliak San Prudentzio eraso (Arrasate-Bergara artian, Saleta golpistian esku).
  • Errepublikazaliak Urko eta Arraten; Elgoibarren dagozen golpistei (Diez de Rivera) tiroz erasoka 4 hildako eta 24 zaurittu eragin.
  • Golpistak (Tejero) Angiozarrera heldu eta han geratzen da, Intxorta aldeko errepublikazaliekin burrukatu eta gero (18 baja).
  • Golpistak (Campomar) Eskoriatza okupatu. Alonso Vegan indar gehixenak pillatzen dira bertan, baitta errefuertzo gehixago be (infanteria konpainia bi, ametralladora konpainia bat Zuloagan agindupian). Errepublikazaliak fusil, kañoi eta abioiekin eraso eten barik, muniziño gitxikin baiña; egun honetan golpistei 5 hildako eta 10 zaurittu eragin.

1936ko Iraillan 22xa.

txiko 2006/09/22 11:00


360922 tagged map by user - Tagzania

360922: burruka isolatuak Deba eta Eskoriatzan.

  • Golpistak (Cayuela) Arroatik urtenda 10 orduan egitten dittu Debararteko 10 kilometruak (milizianuekin burrukak, 12 baja); azkenian, Deba okupatu.
  • Golpistak (Galbantxo) Aitzorrotzeko ermittiari eraso; burruka baten ostian, Leteko Santa Luzia ermittararte heldu.

1936ko Iraillan 21a.

txiko 2006/09/21 11:00


360921 tagged map by user - Tagzania

360921: golpistak Deba Goienetik behera.

  • Golpistak (Tejero) Bergara okupatu, erresistentzia barik.
  • Golpistak (Perez Salas) goizian Azkaratetik urten eta Irukurutzeta eta Atxolin mendixetatik aurreratzen dira, Soraluzera heldu eta illuntzixan okupatuta.
  • Golpistak (Latorre) Zarautz eta Zumaia okupatu.
  • Golpistak (Cayuela) Zestoa eta Arroa okupatu.
  • Golpistak (Galbantxo) Leniz-Gatzagako Santa Marina gaiñera heldu eta Txurrutegi eta San Bernabe gainei eraso. Nahiz eta errepublikazaliak ondo gotortuta egon (lur-zakuak, alanbradak, eta Txurrutegin erretaguardian blockhaus bat) muniziño faltan dagoz eta agortu ahala erretiratu biharra dauke. Bardin gertatzen jakue Debagoieneko beste gotorlekuetan, eta golpistak okupatzen dittuez abandunatutako posiziñuak.
  • Golpistak Aitzorrotz ingurua okupatu, Arlabango portuaz jabetu eta Leniz-Gatzaga okupatzen dabe.
  • Golpistak (Saleta) Izuskitza eraso.
  • Errepublikazaliak (hegazkinak) eten barik dabiz bonbardeatzen Arabatik datorren Alonso Vegan kolumnak, baiña ezin dittuez geratu.

1936ko Iraillan 20xa.

txiko 2006/09/20 11:00


360920 tagged map by user - Tagzania

360920: golpistak Deba ibarreko atarixan; errepublikazalien eraso isolatu bat Araban.

  • Golpistak (Tejero) aurrera egitten dau Zumarraga, Urretxu, Deskarga eta Antzuola okupatuta.
  • Golpistak (Perez Salas) Beizamatik urten eta Urrestilla, Azpeitia eta Azkoitia okupatu. Azkaraten errepublikazaliekin burrukak, eta azkenian ha be okupatu.
  • Errepublikazaliak Elgoibar ebakuatu (Eibarrera erretiratu).
  • Golpistak (Saleta) Oñati okupatu, tiroteo baten ostian.
  • Golpisten Alonso Vega kolumnia osatzen da Bittorixan, eta Debagoienerutz doiaz talde bittan: - Saleta eta Campomarrek Ulibarri-Ganboan pasatzen dabe gabia. - Galbantxo eta plana mayorra Marietan.
  • Errepublikazaliak, oin arte hegoaldeko frentia geldirik egon dalako, Debagoieneko punto batzutan gotortu dira: Lizargarate (50 miliziano), Irazabal (60), Izuskitza (62), San Bernabe (93), Arlaban (62), Krutzeta (42), Jarindo (104) eta Maroto (90). 20 zapadoreko taldia gehittuta, 500 miliziano.
  • Errepublikazaliak (oñatiarrak) Araia okupatu; 35 preso errepublikazale askatu eta Accion Popularreko sekretarixua hil.
  • Golpistak (Cayuela) Irumuño hartu errepublikazalien erretiratuta, eta Pagoeta okupatu.
  • Golpistak (Latorre) Orixo eta Aia okupatu.
  • Errepublikazaliak Zarautzetik Debara erretiratu; CNT-kuak Zarautzeko Udaletxia erre.
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017