Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

UEUko Baionako anbientillua

txiko 2006/07/17 16:54

Horra lehelengo, nere ikasle formalen kuadro konpletua:

Eta gero, illuntzetan Baionatik zihar egindako ibillaldixetan topatutako kirikixuetatik bat. Bermioko regicida, Getariko sadhua, Baionako garuntxoa eta Berrittuko tximiñuan konpainia onian.

eta azkenik, barreterapeutak ekiñian:

Espainiako Guda Zibilleko kronologixia Euskal Herrixan

txiko 2006/07/15 20:00

Bizi osua darabiltt inguruan Gerra Zibilla eta bere ondorixuak. Etxe gaineko mendixetan trintxerak eta porlanezko arrastuak; nagusixak bizi izandakuak (bonbardeuak, kartzela, abiaziñua, ebakuaziñuak, inkautaziñuak...); Gernikako urteroko urteurrena; Kajoitxun argazkixak; Eibarko eraikin zaharren gabezixa sospetxosua... Nahiz eta ni 35 urte geruago jaixotakua izan, burruka háren oihartzunak bizi-bizixak izan dira nere inguruan beti. Hala eta guztiz be, ez nau sekula bereziki interesatu izan. Historixa gai guztiak gustatzen jatazen legez, hala jakin izan dittudaz gerrako kontuak be, baiña berotasun berezirik barik.

Baiña ba dira detalle batzu, nere barruan gai hau “bestien modukua” ez dala izan pentsatuarazten nabenak. Interesatzen ez ba jataz... ¿zergaittik sirena bat entzutzian hotzikaria sartu izan jata beti? ¿zergaittik fantaseatzen neban umetan, Urkotik kañoi antiaereo batekin bonbardero guztiak garbitzen nittuala, amorru eta etsipenez? ¿zergaittik negar egitten doten pelikula bakarrak gerrakuak izaten dira?

Badirudi gaixa eskillarapian gordeta izan dotela beti, eta hautsa kentzeko momentu ekidineziña atzeratzen eta atzeratzen ibilli izan naizela oin arte. Informaziño kantidade itzala, eta nere inguruko fantasma ugarixak visible bihurtuko dirala jakitziak atzerarazi egin nabelako, edo... ez dakit. Alfombrapian egon da beti, lotan, eta halako baten nere bizitzan sartu da granada batek eztanda egitten daben modura.

Lagun baten gonbidapena porlan zati zahar batzu ezagutzeko; horren informaziño billa, gerrako arrastuak katalogatu nahixan dabillen taldia topatu; Bilboko jente batek egindako ibillaldi gidatu bat Bilboko Burdinezko Hesittik... eta kausalidadezko karanbola bati jarraittuta, Guda Zibillakin parez pare topatu naiz, nahi ez dotela. Berak deittu nau, eta nik gonbidapena jaso.

Han gertatu zana ulertzeko lehelengo pausua, golpisten erasuak eta errepublikazalien erresistentzixia espazial eta tenporalki kokatzia izan da. Horretarako, mobimenduak eta fetxak bildu eta mapan kokatu dittudaz egunik egun. Etxata ezer kostatzen daukaten materixala blogian argittaratzia, eta biharbada iñori interesatu leikixolakuan, hortxe doia.

Oharra: toki izen batzu ezin izan dittudaz mapan lokalizatu (“Loma roja”, “Monte Cónico”...) eta beraz eskertuko dot hónen gaiñeko barrixa izatia. Era berian, beste inprezisiño edo dato okerrik ikusten dabenak egin deixala bildur barik bere komentarixua.

Kondenatua

txiko 2006/07/14 23:20

kondenatua.jpg

Aurreko baten konprobatu najuan, Pablo eta bixok hainbestetan galdetu doguna. ¿Zergaittik geratzen juek bera kontroletan, batzutan oso une gogorrekin*, eta neri ez nabe ezelako pegarik ipiñi oin arte? Uste eze bera fitxatuta dagola, eta ni garbi. Hori ezin dala izan, gure poliziako fitxan ia ze kristo agertzen dan edo ez dan, ia zein neurrittararte dan legala ezelako kondena barik (caso sobreseido) fitxatuta geratu izatia...

Aurreragokuan, askotan legez, Gernika inguruan guardiazibillen kontrola. Eta gehixenetan modura, altua emon. Etxuek ikasten, terroristak ez dirala aspaldittik bizarra eta tirantedun kamisetiakin ibiltzen, txukun-txukun baiño. En fin... Kontrolak pauso errutinarixo batzu jaukek, eta badirudi eskolan ikasgairen bat izango dabela, “kontrolen psikologia” edo halako zeozer, eta praktikak egin bihar dittuezela. Euretako bat, DNIko datuak ahoz galdetu; baiña konbertsaziño informal itxuria emonda: nora zoiaz, Lekeitiora, ze bihar egitten dozu, fisioterapeuta, eta nun, Ondarrun (ez naiz detalletan hasten), eta ¿bihar asko ala?, bai, ez naiz kejatzen, eta nun bizi zara... bueno itxain hamen faborez (gehixenetan edukatu xamarrak, nahiz eta “naturaltasun ortopedikoz”... kotxera joiazak gero, eta hantxe hasten dok ordenadoria prut-prut-prut beriak botatzen; tarte majo baten ostian bueltan datozenian, hárek konprobatzera). ¿Sekulan egon zara deteniduta?... ¿Zergaittik?... ¿Eta kartzelan egon zinan?... ¿Eta nun?... ¿Eta anai-arrebarik dakazu?... ¿Eta zelan dauke izena?.... gauza pillo bat, ia DNIxan agertzen naizena benetan naizen eta fitxako gauzekin alderatuta kontradikziño bat egitten doten, edo zeozer ezkutatu nahixan nabillen... Batzutan bigarren guardiazibil bat etortzen dok eta segi interrogatorixua. Baiña eskerrak, oin arte etxatala tokatu hau baiño gauza okerragorik.

Pasa dan asteko guardiazibilla, barritsua zuan; kritika profesional neutro bat egittiarren, barritsuegixa poliziakua izateko. Hain da ze, kotxian doten AHT-an kontrako banderoliaz hasi, eta gure kartzelaldiko detalle humanuekin pizkat galdetzen jarraitu juan, eta enpatia horren harittik tiraka, ustekabian gure fitxa polizialeko gorabehera batzu egin jetsen iges. Oin arte ez nekixana: gure fitxetan “dana” eta “beti” agertzen dala (ezin dotelarik zehaztu “dana” zer dan zehazki, edo norarteko detalliekin). Pablori behin baiñ gehixagotan egindako “harreriangaittik”, zipaiuen akusaziñua agertzen jok gitxienez (desórdenes públicos, apologia del terrorismo, atentado a la autoridad). Dudia jaukat ia neurian bersiño suabiagua agertzen dan, edo parian tokatu jatazen poliziakuak zibilizatuaguak izan diran. Baiña kontua dok DNIxa konprobatzen jezten bakoitzian dana dalako hori agertu egitten duala, eta ulertuko dan moruan grazixa gitxi egitten jeztak horrek, polizia kontrol haiñ ugariko herri puta honetan.

Etxakixat zela egin gure fitxan zer agertzen dan behingoz jakitzeko, baiña uste juat mereziko dabela modu serixo batian saiatzia, eta ahal ba da aldatzia. Eta, nahiz eta errudunei eskua ezin sartu izan, sekulan etxata ahaztuko noren jokabide zikiñangaittik gagozen halan:

garzon.jpg

Garzon epaillia, bide extrajudizialetatik eta zer egin genduan jakin barik “chivo expiatorio” modura gure burua eskatu zebalako

ira14.jpg

eta Ertzaintzako poliziakuak (2002ko Iraillak 14ko operaziño-burua ezezaguna izatiak erakunde osua zikintzen jok), prebarikaziño kasu honi aurre egin barik eskarixa onartu eta kartzelara bialtzeko moduko akusaziñua neurrira asmatziangaittik.

Nere moroko euli txar batek etxaukak ahalmenik euren moduko mando tzar bixei zizt egitteko, baiña behintzat euren espediente “garbixan” nere euli-kakatxo hau geratu deilla.

Susmatzen dot-eta, bizitza osorako jasan biharko dittudazela eurak egun hartan esandako guzur txiki háren ondorixuak.

  • “(...) en realidad escribía para contarte mi salida por Barajas. El madero de los pasaportes tecleo mi nombre en el ordenador, se sorprendió, me preguntó el nombre de mis padres, permaneció un rato en silencio mirándolo y mirándome y mirando la foto del pasaporte para a continuar musitar: "¿A cuantos compañeros te has cargado?". Volumen bajo, eso entendí pero pensé que había oído mal así que le hice mi famoso "¿Perdón?" y ya me lo repitió más fuerte. Pequeña discusión a continuación (cerró la puerta a mis espaldas para que nadie más pasara). Que si mis amigos terroristas, que me acordara de su cara porque nos volveríamos a encontrar porque se iba a meter a los GEOS. (...) Salió de nuevo y mientras ya marchábamos me volvió a decir que me acordara de su cara y que andara con mucho cuidado. Le contesté que siempre andaba con mucho cuidado y ya nos fuimos. A la vuelta voy a moverme un poco para ver qué cojones pone en ese ordenador cuando se teclea mi nombre. No sé cuando prescriben los antecedentes policiales, pero sospecho que en esa ficha pone cosas excesivas. Aunque a lo mejor es que me encontré sin más con un loco energúmeno. Y tenía pipa. ¡Joder, que peligro! (...)”

Gurs-eko konzentraziño esparruan

txiko 2006/07/14 23:20

Entzunda najeukan bai, gerrako kanposantu batetik pasatzia zelako inpresionantia izaten dan. Azkena amari, Normandian ikusittakua. Baiña sekulan etxatak tokau halako batian egotia gaur arte; eta bai, plastateko baten modukua izan dok.

Barkoxetik Baionarutz, Gurs-etik pasatu bihar nintzuan, eta denporaz niñoianez ba, geratu egin nok. Lehelengo momentutik geratu nok inpresionauta, sarreran halako arte-montaje bat dago-eta. Izan be, konzentraziño eremutik gitxi geratzen da, urte batzutan ruinetan geratu eta guztiz desmantelatu ziralako egurrezko eraikin guztiak, eta 1946xan zugaitzak landatu. Geratzen dana berez zangak, bidiak, eta presuak egindako bide harriztatu batzu dira. Sarrerako arte-montajiori judixo batek 1994ian egindakua dok, trenbidia, andena, alanbradak, porlana eta barrakoi bat irudikatzen.

Basua itzala dok. Itzala gero. Eta ikaria emoten jok pentsatzia Gurs kanpo “txikixa” izan zala. ¿Haundixak zer izango zittuan ba?

Hasieran, Espainiatik etorrittako refugiauak hartzeko eraiki zuan, 1939xan. Hantxe sartzen jittuezen alanbrada artian, traban egon ez zeittien. Begi txarrez ikusitta gaiñera, ze Ipar Euskalherrixan (Zuberoatik 5 kilometrora gagoz, Bearne vascofonuan) eskuin-muturra zan nagusi. EAJ-ko gudarixak erretiratuta, kristiñau gitxi jeguazen Gurs-etik pasatutako 32.385 errepublikazalien artian (tartian 6.555 euskaldun eta 6.808 brigada internazionaletakuak). Gero gerra mundialian jente gehixago sartzeko erabilliko juen: 26.641 judixo, 1.470 frantses eta 63 ijitto etorri zittuan Gurs-eko bide lokaztu eta txabola-ugarte (“ilot”) egurrezkuen artian usteltzera.

Hamahiru txabola-ugarte jeguazen, alkarrengandik alanbradekin isolatuta; ugarte bakoitzian 1740 errefuxiatu, 30 barrakoittan sartuta

Esandako moduan, gaur egunian parte haundiña basua dok. Eskulturia dagoan inguru horretan dagoz oroitarri batzu, enfermera baten postua (refugiauekin ondo portatzen ei zana, eta eskerronez etxuen eraikiña desmontatu), ur deposittuan oiñarrixa... eta kanposantua.

Hildakuak 1.072 izan ziran konzentraziño esparruan 1939tik 1943era. Gehixen-gehixenak judixuak izan zittuan, baiña kanposanto barrenera helduta errepublikazalien txokua jagok: milizianuak eta brigada internazionaletakuak. Lapida bakoitzak zintta gorri-hori-morau bana jaukak jarritta gaiñian harritxo batzukin eutsitta, bateronbatek ipiñitta.

Hamen ostian joiak argazki sorta luzia:

Artikuloburuan agertzen dan antzeko ikuspuntutik, gaur egunian

"Ugarte" bakoitzan inguruan jeguazen bidiak eta banaketak markatuta jagozak, proportziñuen ideia bat egin daigun

Hona errefujiatuetako batek egindako marrazki bat; Gurs-en bizi izandakuak bereziki goguan jaukek eurixa egittian (takian potian) bidietan egitten zuan basatzia

"Ugarte" bakoitzan barrura sartu ezkeriok (baso eta sasitzan) zanga haundixak topatu geinkez, kloakak itxuria

Esandako moduan, nahiz eta gehixena desmantelatuta eta basuak janda egon, dependentzia bakoitzak zeukan tokixak señalizatuta jagozak; hamen lokutorixua, presuak bisittatzera zetozenendako

Horra "ugartien" distribuziñua; fijatu ezkeriok, bakoitzan inguruko alanbraden distribuziñuakin

Errepublikazale talde bat

Baso barrura sartu...

...eta "gauzak" agertzen dira

Adibidez, bide printzipaletik pizkat apartatuta..

...presuak eurak porlanez harriztatutako "kale" printzipaletako baten arrastuak

Barrakoi horma bat harbel legez erabillitta, errefuxiatu ikasle eta maisuak

Tximiñuak kaixolan legez

Hónek goiko argazkixok 1994n egindako monumentua dira, konzentraziño esparruetan hildako ehundaka millaka pertsonak gogoratzeko. Gurs-en ez zan egon trenik. Hor agertzen dan barrakoi eskeletua bai da hamen eguazenen erreprodukziñua

Oroitarri asko dagoz Gursen, erakunde desbardiñak eraikittakuak: EAEko jaurlaritza, Baden-go komunitate judua...

Eta azkenik, kanposantua

Kanposantuko gehixenak judixuak dira. Baiña plaka honetan, argitzen da errepublikazaliak be topatuko doguzela bertan

Sartu eta 1.072 lapida artian pasiatzen hasten gara; baiña begiratu han, barrenian, zugaitzen artian

Kanposantuko barrenian, errepublikazaliendako txoko berezi bat gorde da

Bere oroitarrixan inskripziñua hauxe dala

Batzuk errepresiño motibo bikotxa izan zeben: gorrixak eta gaiñera judixuak

Gerria galdu zeben, baiña arrazoia edo maittasunan indarrak banderatxo errepublikazale bana mantentzen dau euren hillarrixen gaiñian, 70 urte eta gero

Karreterako fristixak

orakulua 2006/07/07 18:30

img_543

Ez nauk asko ibiltzen karreteraz. Kotxian ibiltziak mortalian aspertzen nauk, eta ahal dan gehixenetan autobusa hartzen juat biharrera juateko, edo egualdi onakin bizikletia. Horregaittik –errutinako gauzia ez dalako- kotxia hartzia tokatzen jatanian, zeozekin entretenidu bihar eta kiroldegixan modura jokatzen juat (han be borondate haundi barik ibiltzen naizen seiñale): inguruko fauniari erreparatu. Hango moruan, hamen be inguruko gidarixei eta oiñezkuei begiratzen jetzadaz denporia pasatzeko.

*Ziklista kakalarrixak*

Ni neu ziklistia naizen aldetik, ulertzen juat kotxe bat atzian izatian urduri jartzen dala txirrindularixa. Baiña ezinbestekua dok seguridaderako, eta izorrau bihar; edonun adelantatzia dok bestia, eta iñork neuri egittia gustatzen etxatan moruan, ba nik be ez dittudaz ziklistak edonun adelantatzen. Eta hala tokatzen da batzutan, kilometro batzu egittia ziklistia aurretik, eta nere kotxia atzetik, sosiguz. Nik etxaukat horretan problemarik, kotxian ibiltzia daukan gauzia dok-eta; baiña txirrindulari batzuei halako egonezin bat sartzen jakue, nun modu konpulsibo baten eskuakin “paso” emoten hasten dittuk, hire kotxia atzetik kendu guran. Eta jakiña: nik ez ba daukat visibilidaderik, etxuat pasatzen. Nahiz eta ziklistia seiñaleka ibilli. Etxatak ba gitxittan pasau, kakalarrixeri jaramon egiñ, honutz datorren kotxia agertu, bolantazua, eta ziklistia baztarra jo biharrian jarri. Bihar ez dana gertatu ezkeriok, ¿zer? errua neuria. Retrobisoretik begiratuta, ikustekua izanten dok kakapirrixan arpegi zurixa. Hurrenguan etxok “paso” emongo harek, ez...

Orduan: hórrek sustuak gertatu ostekua dok nere jarreriau. Oin, ziklista baten atzian jartzen naizenian visibilidadia daukaten zati baten zain, dibertigarrixa izaten dok haren jarreria asmatzia. Gehixenak zirkiñik be etxuek egitten (jarrera egokixa); batzu, “pasua” behin emon eta adelantatzen ez duala ikustian etxuek insistitzen; eta bakan batzu ostera, sutan jartzen dittuk. “Benga” eta “benga”, behiñ eta barriro, eta azkenian buruari bueltia egin eta oju bebai, norbera izango balitza legez txarto dabillena. Nere partetik ¿zer egingo juat ba? Barre, eta visibilidadia daukatenian (ez lehenago, txirrindu-larrixa ahotik bitsetan jarri arren) orduan adelantatu.

Eta ezpadabe halakorik nahi, ba, etxakixat ba, velodromo batera juatia jaukek.

Los que “les gusta conducir”.

Normalian kotxe haundi eta karuak izaten dittuk, edadeko gizonezkuak gidatuta. Udan, ukondo puntia leihatillatik bistan darabixe, 20-30 km.orduko abixaran. Sekulan bez 40 baiño gehixago. Esan bihar dot ni ez naizela bizkor ibiltzeko zalia –nahiz eta prisaka ibilli-, baiña kotxe anuntzixo ha jarraitzen daben gidari klase honen abixaria ez dok izaten seguridaderako onena, orraittiok. Lekeittio inguruko errepidietan normala dok 70an ibiltzia, eta halako bat kurba oste baten suertatu ezkeriok, oso erreza dok ipurdikara on bat hartzia turistiak; ze, dana esan biharra jagok, gehixenak bilbotar itxurakuak izaten dittuk, andria pasiuan etaratakuak. Eta aldagarri arriskutsu/irritantiago bat ba jagok, ez pentsatu: azelera-frena eten barik dabillena. Normalian paisajia edertzen danian gertatzen dok: gure aurrian daroiagun “itxasontziko gidarixa”, panorama zirraragarrixakin aztoratuta, nahi barik azeleradoria nasaittu, eta 40, 30, 20, 10ra... jaisten da. Orduan, derrepente konturatu eta azeleratu egitten dau... hurrengo atx, basarri edo lapatz ondotik pasatu arte. Eta atzekuak –kola luzia egitten dok, azkenian- bere zotiñen erritmuan dantzan.

Autoestima bako kotxe gidarixak.

Baten entzun najuan, eta ¡ala jainkua! sarri baieztatzen dan gauzia dala: “Gidari baten autoestimia, bere automobillan zilindradian inversamente proportzionala da”. Nere inguruan suertatzen jatazenak normalian markiñarrak izaten dittuk, baiña tira, pentsatzen juat eskualde bakoitzian izango dala kotxe-karreren zaletasun haundiko herriren bat. Hónen kasua arruntagua dok: zure kotxian popatik 30 bat zentimetrotara mantentzia, eta ezin dan lekuetan adelantatzia. Lehelengo kasuetan, sistema erreza erabiltzen juat: lantzian behiñ tik-tik-tik frenuan pedala ikutu, justo-justo argi gorrixak ixotzeko laiñ baiña benetan frenatu barik, Txus Jaio frustratua sustatu eta pizkat urrindu deiñ. Eta bigarrenian, soluziñua emon ez baiña asaskatu bai egitten daben maniobria: sasi-fitipaldixa pasatu eta gero, argi edo klaxonakin atentziñua deittu eta retrobisorera begiratzen dabenerako, eskua leiho kanpuan izan erdiko hatzaparra gora. Dana nasai-nasai baiña, eta irribarre internua galdu barik.

Horra hiru espezie, asfalto gaiñeko oihaneko fristixen artian. Gehixago ba jagozak, baiña ni asaskatu nauk nahikua ¡Goguak najittuan gero, honen gaiñian idazteko! Killo ta erdiko mokordua errunda leztxe geratu nauk. To, hori.

Surfa eta sexu anala

txiko 2006/07/02 22:48

Etxakixat zer dauken surfzaliak ipurdiko zuluakin. Bai, ba jakixat musika mota hori asmau zebenak, “The Beach Boys”, zera baiño geishaguak zirala, baiña ez najuan uste euren estereotipuan jarraitzailliak aukera sexualakin be bardin egingo zebenik. Elantxobeko The Uskis agertu ziranian ba, tira, ha zelako izena eta beste barik hala geratu zuan. Baiña aste honetan jakin dotenian ba dala beste surf talde bat Euskalherrixan, eta euren izena The Sfinters dala, ba, zera, dana errelazionatzen hasi nok. ¿Zelako fijaziñua uzkixekin? ¿Lagako olatu artian dabizen gorputz eburneuak beste ikuspegi batekin begiratu bihar jittuadaz oindik aurrera? Bai, txotxo: heavy estetikiak (muskulo, ule luziak, narruzko erropak eta potruak ondo markatuta) Rob Halford armarixotik urten eta gero beste usain bat hartu zeban legez, beste horrenbeste gertatuko dok kontizu olatu artian korrikan dabillen morroskuekin. ¡Ai bandidos...! Ondo pasatu, baiña gogoratizue penetraziño analaz aparte ba dagozela beste plazerrak. Deskantso pizkat emon zuluari, ipiñi beste izenak zuen musika taldiei: "The Hairy Titiburus", edo "The Tasty Joysticks" edo...

Azken fusila

orakulua 2006/07/02 22:40

Nobela mingotxa dok hau, 1950ko hamarkada illunian kokatuta. Makisak etsitta eta bakardadian burrukia abandonatu zebeneko giro opresibua ondo usaintzen dok Mundaka inguruan girotutako kontakizunian. Pinttura estilo batekin alderatuta, impresionistia dala esango najeukek. Gertakarixen hari lineala milla zatittan mozten jok Jimenezek, kontestua eta detalliak isildu eta Onofre protagonistian begi bigurrixetatik errealidadiari begiratuta, haitzulo baten linternian fokuak esferako puntutxo bakarra erakusten daben legez. Begirakune partikularra, eta hortik kanpora geratzen dan guztia (gehixena) norberak imajinatu bihar.

Onofren karakterizaziñua gustatu jatak gehixen. Gizon torturatua barrutik, pintzelada lodi eta bortitzekin maisuki pinttatzen jok idazliak bere barruko... ¿degeneraziñua, desmoronamendua? Etxakixat zela esan. Amaieria be, ezohizkua dok; pajina batzu lehenago esaten najuan: “Hara, aurretik badakitt zela amaittuko dan hau: Onofre epelak bere gerra denporako pasibidadian zamia arintzeko, ekintza heroiko baten hilko da”. Ba ez. Amaieria erreala da, bere hotz eta gristasun garratzakin.

Kostatu egin jatak hizkuntzia irunstia. Etxakixat nik, nere kostunbre faltia izango dalakuan najagok, eze, etxuat uste parian tokatutako euskerazko idazle danak txarrak izango diranik orraittiok. Dana dala, bai uste juat Jimenez honek pixkat gaztelerian estrukturia emoten detzala bere idazkeriari: esaldi subordinatu asko, oso luziak eta korapillotsuak... Erramun Gerrikagoitiak bere blogian deskuartizatzeko morokuak. Berak errejistro bi erabiltzen jittuk, batueria narradoriandako eta bizkaieria dialoguetarako. Batuerazko zatixetan izan jittuadaz ulertzeko arazo haundiñak; dialoguetan errezago baiña ez euskalkixan jeguazelako, esaldixak motz eta zatikatuaguak ziralako baiño. Erratak majo zittuan be, batez be azken partian (Susak beste korrektore bat hartuko ete juan). Halan da eze, korapillo eta errata, esaldi batzutan ataskatu eta ulertu barik jo-ta-pasa egin bihar, irakortzen jarraittu nahi baneban.

Kuadro inpresionista horretako inpresiño sakonena, arrarua badok be, Onofren tabako hatsa izan dok. Erre ta erre ta erre pasatu jok nobela osua (¿idazlian isladia?) eta harekin berba egin ezkeriok bere ahua metro ta erdira izatia onena. ¡Antza...!

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017