Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Zuberoako pintada bi

orakulua 2006/04/29 23:25

Pintada hau Pagolan dago eta oso landu eta artistikua da.

Aurreko baten esan neban Xiberuan pintada bakarra zeguala uste nebala. Baiña zorixonez oker nenguan: lehengunian Gotainetik pasa eta beste hau topatu neban.

Eibarko idazlien eta idazlanen antologixia

txiko 2006/04/27 19:30

Aukera oso ona emoten jok Izagirre, Lizarralde, Narbaizak egindako bilduma honek , sakabanatuta argittara emon dirazen testuak batera irakortzeko. Eibarko azpieuskalkixan idatzitta jagozak danak, eta liburuan egillien helburua euskalkixa lantzia da, modu arrazional eta entretenigarri baten. Ikastaro baterako testu-liburu legez erabiltzeko pentsatuta jagok, ariketa eta lanketa desbardiñak proposatuta.

Oso mamintsua da beraz, eta idazlan asko datoz bildu eta azalduta:

  • Acundia, lejarr(...)ga lejarbaga (egille ezezaguna)
  • Arrateko zelaiko bai floridadea (ezezaguna)
  • Contubarribat zuçediduda (ezezaguna)
  • Jaunac, en resumidas cuentas (udal ordenantzak)
  • Del perdon de las ofensas (Francisco Arrate)
  • Caleco biargiñac basarricueri (ezezaguna)
  • Gabonzar on-on batetik urtebarririk onenera (Romualdo Galdos)
  • Egazkiñak (Antonio Iturriotz)
  • Danetik pizkat (Antonio Iturriotz)
  • Itzulpenak (Toribio Etxebarria)
  • Zirikadak eta eztenkadak (Juan San Martin)
  • Eibar, gizon filosofi errikoikoak (Pedro Zelaia)
  • Humor eibarres (Pedro Zelaia)
  • Ezin ixilik egon (Marinaxi)
  • Granujak (Jon Beiztegi)
  • Umetako kontuak (E.M.)
  • Apurtu ez (Jon Beiztegi)
  • Markanokin Ameriketara (ezezaguna)
  • Arraindikalia (ezezaguna)
  • Arraguetari (Jose Bergaretxe)
  • Candido Egureni elkarrizketia (eta Kitto)
  • Maritxu eta Pakita Aierbe liburudendakuei elkarrizketia (eta Kitto)
  • Juanito Saez de Zaitegiri elkarrizketia (eta Kitto)
  • Pakita Arrizabalaga "Sahietsa"ri elkarrizketia (eta kitto)

Testu batzu gozuaguak bestiak baiño (bakotxan gusto eta interesan gorabeheran), baiña euskalkixa ikasteko behintzat primerakuak. Nere faborittuak Antonio Iturriozenak (bizixak eta zorrotzak) eta E.M. siñatzen daben horren "Umetako kontuak" (aittitta bat loibe preguntoi bat gaiñetik kendu ezinda dabillenana, je, je, je).

Pintada hirukotxa

orakulua 2006/04/24 23:05

Berrizen, autopistako zubipian topatu dot graffiti eder hau. Kolumna bakarran bueltan dagoz hirurak, eta ¿zein da lehelena eta zein azkena? Ikusliak erabagi bihar. Eta mezua be, horren arabera aldatzen da.

Euskal dieta jatorrizkua

orakulua 2006/04/23 21:10

Ni, kaletar honek, betidanik izan juat interesa lurrera lotuta bizi izateko, sasoiko produktuak, ortuarixak eta, zeintzuk diran jakitzeko, azken fiñian kultura zahar honetatik datozkuzen jateko ohitturetatik orekia etara, bai jaten doten kalidadiakin, baitta ahal danik eta gitxien kanpora juan eta bertoko gaixekin elikatzia, gasto ekologiko gitxiagokin kontizu...

Azkenian baiña, A8 autopistako restop baten topatu juat erantzuna. Eurak saltzen dabezen supermenuetako bat da, nik bihar dotena. Hooolan bai:

Momorro txiki bat sortzen (VI)

txiko 2006/04/22 09:58
"Calidad de vida" eta dutxako toallak.

Umia dutxan egon eta gero, ezta pentsatu be bañera barruan toalla bakarrakin sikatzia. Horren ordez, umiari lurrian toalla bat ipintzen erakutsiko detzagu; toalla horren gaiñian jarriko da dutxatik urtendakuan, ura darixola; bigarrengo toalla bat hartuko dau orduan, eta han sikatuko dittu korputza eta ulia. Gaiñera, toalla bi erabilli arren komuneko solo guztixa potzuz beteta lagako dau aingerutxuak.

Ikasgai honetatik, umiak gauza bi ikasiko dittu:

1- Toalla bakarra erabiltziak edo bi erabiltziak prezio bardiña ba dauka, erabilli beti toalla bi.

2- Komuna hankaz gora laga ezkero, beti etorriko da atzetik gurasua txukundu eta sikatzera.

Ume bat baiño gehixago ba dagoz, jakiña: bakoitzak bere toalla bixak erabilliko dittu. ¡Zer toalla bardiña erabilli ta ze otxo-kuarto! ¿Hirugarrengo munduan gagoz ala? Gaiñera, ia ez daben umetxuak plumunixia hartuko, toalla erdi-bustixa erabiltziagaittik.

Momorro txiki bat sortzen (V)

txiko 2006/04/22 09:56
Nagusixak eguneko menua, umiak "a la carta".

Jatorduak aurreko aholkua (baimena eskatzia) praktikatzeko aukera parebakuak dira. Tabernan, momentu oso onak pasatu geinkez mahaixan jarrittako nagusi guztiak etxeko txikixari begira: ¿arroza nahi dozu? eta “ez”, ¿makarroiak nahi dozuz? eta “ez”, ¿frituak? eta “ez”... “ez”, “ez”, “ez”... 10 minutu pasatu eta gero, eta zerbitzarixan poker arpegixan aurrian (bai desatsegiña zerbitzarixori) frituak eta solomua patatekin lortu dozu “etxeko erregian” erdi-baiezkua (dieta desorekatua garrantzitsua da-ta, momorro txiki baten billakaeran).

Eskatutakua plater gaiñian daukanian, inpultso natural ekidiñezin bati jarraittuta, umiak ondokuan platerekua begiz joko dau. Hamen izango dozu hurrengo aukeria, guraso amantisimo hori, zure pedagogia aboziñau horretan jarduteko: bere negarrei erantzunda, umiak gura daben plateran jabia konbentziduko dozu bere “entrecot a las finas hierbas” solomo-patatekin trukatzeko (oin poker-arpegixa jatunak jarriko dau, irribarre hotz batekin kamuflatuta).

Guraso amantisimua: labaña-tenedorrakin okelia ebateko momentua dozu hau (umiak tresna hauek jolasteko eta edarontzixetan musikia egitteko erabilliko dittu bakarrik-eta). Halan, gure txikixak zati guztiak bata bestian atzetik sartu ahal izango dittu ahuan -iruntsi aurretik- eta okela moltzo geruago eta haundixagua pillatuko jako matralletan. Laster baten, etxako gehixago kabiduko eta hantxe juan biharko zara zu, okela pelotia eskutan jaso eta serbilleta baten bilduta botatzeko. Gaiñera, ordurako aspertuta egongo da hoztutako entrekota jaten (“beteta nagoooo...”), eta erdixa platerian lagako dau. Orduan antxitxiketan juango da umia jolastera, solomo tajada legorrak jan dittuanan –eta entrecota ordainduko daben- puñala lakotxe begiradapian. ¡Bai sinpatikua umia!

Postrietan, hogei minuto geruago, barriro agertuko jaku etxeko erregia: “gosia dakaaaaat...”. Amantisimua izatiaz gain, gurasua, izan burutsua eta ez eixozu postria lehen solomua jan bihar izan dabenari kendu. Aukeratu orain beste bazkaltiar baten postria –¡zelan ukatu, ume ederrari!- eta harekin asetu zure monstruo txikixan gosia. Kunplidizu halan jatekuari buruzko arau garrantzitsuenetako bat: “ez jateko normalik emon umiari, litxarrerixekin elikatu bazeinke”.

Ez daukazu, baiña, zertan asteburura itxain bihar restaurante batetara juan eta momorro txikixan hezkuntzia lantzeko. Etxian bertan be, gauza asko egin zeinke. Adibidez: afarittarako gauza bat ba dago prestatuta, galdetuixozu umiari ia hori jango daben, ala nahixago daben beste zeozer. BETI nahiko dau beste zeozer; modu horretan, afaltzeko zain dagozenak beste ordu erdi gehixago itxain ahal izango dabe umiandako jateko berezixa prestatu artian.

Momorro txiki bat sortzen (IV)

txiko 2006/04/22 09:52
Eguneko arropia aukeratzen.

Kalera goiaz; umiari jazterako orduan egin bihar detzazuzen galderak:

  • Lehelengo: ¿nahi dozu jantzi?
  • Gero: ¿zer jantziko dogu, jartse gorrixa ala urdiña? ¿fraka bakerua ala telazkua?

Halan, lehelengo galderiari “ezetz” erantzuna jaso ahal izango dogu. ¡Fenomeno! Kalera juan bihar gara eta umiak ez dau jantzi nahi. Azkenian mesedez eta faborez eskatuta, lortzen dogu umian onespena. Jantziko da (gu berakin zorretan geratuko garala) eta bigarrengo galderak erresolbitzia izango da hurrengua. Izan be, umiak ez dauka idea putarik kalian ze egualdi egingo daben, edo udan ezi’leikela forro polar polittori jantzi, eta gure galderia bera izango dogu urkamendi: oin konbenzidu bihar, blusia eta fraka motzak jantzi biharra daukala. Baina jakiña, aurretik aukeria emon detzazunez, ba... umiak berak aukeratutakua jantzi nahi. Normala. Momorro txikixan sorrera prozesuan, asko lagunduko dau umiari baimena eskatze honek: bere omni-potentzia sentimendua indartuta agertuko da.

Atun latiakin mexamela

txiko 2006/04/20 09:20

Askoz be merkiagua urtetzen dok atun lata haundixak erostiak, killo erdikuak. Gero baiña, orixo asko sobran geratzen dok eta penia dok fregaderatik botatzia, ta... haxe aprobetxatzeko modu ederra da hau. Azken fiñian, mexamela egitteko bihar dan koipia (guriña normalian) orixo honekin ordezkatzia da.

Osagaixak: orixo sobrantedun latia (barruan atun-izpi asko izango dittuana), urun ona eta esnia. Gu mexamel hori porro batzu gratinatzeko erabilliko juagu.

Prozesua:

  • latan bertan berotu pizkat orixua, mehetu daixan, gero lapikora errezago botatzeko.

  • Orixua bero-berua egoneran, bota pare bat kollarakada urun, eta ondo nahastatu. Denpora larregi es pasatu, bestela urun-pillota disolbatu eziñezkua egingo jatzu.

  • Aldian esne berua izango juagu, aurretik prestatuta. Pixka-pixkaka bota eta nahastatu, harik eta gura dogun texturia lortu arte.

Azken pausuak izango dira: porruak eta dana dalakua egosi, mexamela gaiñetik bota eta gaztai pizkatekin laban gratinau. Horra.

100 urte geruago, bihargiñak Tallarrian

orakulua 2006/04/15 00:15

Kuriosua dok: gaur egunian, 100 urte lehenagoko moduan, Eibarko gazte iraultzailliak tallar baten inguruan biltzen dittuk. XX mende hasierako Meabe, Madinabeitia eta Amuategi gorrixak zerikusi gehixago izango leukiek Eibarko gaztetxian biltzen dirazen gazte gorri-baltzekin, PSOE-ko “fucsiekin” baiño.

4 urte bete barri dittuk, gazte talde batek Asua Errekako tallar zahar bat okupatu zebanetik. Horrekin batera, Gazte Asanblada barri bat osatu zan (nik goguan daukaten sasoittik, IV edo V-garrena) eta talde heterogeneo honek bultzatu zittuan lehenengo mobimenduak. Nahiz eta ni ez nintzan alberjinia-ortu horretan sartu (29 urtekin ez neban nere burua gazte asanbladetarako ikusten), ordutik harretaz jarraittu izan dot euren ibilbidia: batetik, estimatzen doten jentia dagoalako bertan (1995ko I gazte asanbladatik ezagunak), eta bestetik, ixa-ixa momentu berian sortu zalako Matrallako Irratixakin sinergixa naturalian ibilli dalako.

Pozten nauk 4 urte eta gero, ondiok bizi-bizi jarraitzia asuntuak; aittortu bihar juat hasieran ez netzela denpora asko botatzen. Baiña alde batetik okupaziñua “profesionalki” egin zebela (ez juen edozer eta edozelan okupatu), eta bestetik taldian jente fiña dagoalako, iraun eta hazi egin dittuk.

Dana perfektua ez da izango eta hor be ikusten jittuk batzutan gauza eskasik: joera sektarixuak (ez dabenak asko laguntzen, ekimenak sozializatzeko orduan) edo irreflexibuak (zera ludiko hutsian geratuta), baiña tira, elementu soltiak dira eta beste gazte taldiekin alderatuta balantzia benetan pozgarrixa da.

4 urte eta gero be, beste gauza batekin konturatu nok. ¡Etxuat esango ez ona ez txarra danik, gero! Hasierako gazte talde okupatzaillian azpi-talde nabarmen bi jeguazen: EHNAM eta anarkistak. 4 urteren buruan, faktore abertzalia asko disolbatu da, eta zapore gorri-baltz sendua dauka oingo talde ekitzailliak. Pentsatzen dot ordezkari abertzaliak lanpetuegi egongo dirala euren mobimendu politikuan azkenaldixan, eta horregaittik izango dala.

Edozelan be, zorionak Tallarra Gaztetxiari eta horren atzian dagoan gazte asanblada ameslari eta pragmatiko horri. Zelakuak dirazen gauzak, 100 urte eta gero.

Azkuna Glotón

txiko 2006/04/12 22:15

Horra, Patxi Lurrak bere blogian aittatzen daben hormaspraykua.

Artxandako "Parque de Atracciones"

txiko 2006/04/10 21:10

90ko hamarkadan itxi zan eta gaur egun abandonatuta dago. Sasixak eta ugarrak janda, rottweiler txakur hiltzailliak sare atzetik zaunka agertzen jatzuz, ongi etorrixa emotera. Txapa metaliko ustelez egindako txabola batetik, Hammer produktorako filme batetik urtenda dirurixan segurata bat urten eta zuri begira geratzen da. Hotzikaria lepuan behera...

Nere umetzaroko oroitzapenak pol-pol datoz kanpora, eta aspaldi ahaztutako gomutak agertzen hasten dira, hauts kapa lodi baten azpittik:

  • Kale luze bat, atrakziñuak eskuma-ezkerrian.
  • Rekorrido bat, bertan parrapas bat, eta illuntasuna, eta... amaieran lavadora batena moduko tambor haundi bat, bueltaka denpora guztian, oiñez pasatu bihar zana, eta mobimenduakin lurrera bota egitten zinttuana, lavadora barruan erropia lez...
  • Tragaperraz betetako sala haundi bat, baiña tragaperra berezixak: hamar orlokokuak bota, eta superfizie baten pillatu; zirri-zarra juan-etorri mobimendu batekin mobitzen ziran, eta zure txanponak bestiei bultza egitteko moduan ipintzia lortzen ba zenduan... klin-klin-klin... txanpon pillua zulotik jauzi, eta haxe premixua.
  • Parkian amaiera partian, eskillara pillua jaitsi eta bedartza baten kotxe zirkuitto moroko bat... kotxiak halako rail batzutatik zoiazen, baiña ixa ixa gidatzia lakoxia zan...
  • Espilluen laberinttua: nere ume oroitzapenetan lilluragarrixena. Hainbestetan sartu nintzan ze, azkenian sekulan ez nintzan galtzen, baiña nere burua milla bidar errepikatuta ikustia hain zan ederra, eta hain misteriotsua laberinttua...
  • Lodixago edo meheiago egitteko espilluak: barre asko eragitten zebenak, baiña behin lehelengo sorpresa hori eta gero, ezebe ez zekenak.
  • Zinia, pelikula fantastikuena. Uste dot sekula ez ninduela eruan, baiña beti gogoratzen dot bildur/kuriosidade zera batekin kartel bat: Inframan, halako robot edo gizaki bildurgarri batena. Kartel ha behiñ edo ikusi neban, baiña egin kontu hainbeste inpresionatu ninduana gaur arte ez naizela ahaztu. Baiña memorixako zokondo hórretatik aparte be ez dot erabilli izan izen hori, ezta sekulan horri buruz berba egin. Eta gaur, idazten nagoan honetan, lehelengoz idatzi dot izen hori, eta Googlen billatu, eta.... hara! Pelikula serie ezaguna da "Inframan", 70ko hamarkadako zientzia-fikziño kutre xarmangarri hórretakua.

  • Parkiña: 70 hamarkadako arkitektura cutrelux horrekin, ondo baiño hobeto gogoratzen dot haxe izaten zala gure seat 131 orlegian atsedenlekua, eta bertatik oiñez juaten giñala gero.

Oso atsegiñ eta emozionantia izan da nere umetzaro gazi-gozo horretako oroitzapen moltzo horrekin tope egittia. Hantxe dago, abandonatuta, Ganguren mendixan pian, lotan.

Gure aitta zanakin zuzen-zuzenian lotuta doiaz gaiñera, hórrek oroitzapenok, eta oso atsegiña da ha be gogora ekartzia. Nere gurasuekin juan izan nintzan beti, batzutan gogoz kontra edo bestetan hasarre be, artian ez nintzan jabetzen-eta zenbat maitte nittuan.

¡Ha zelako sentimendu entsaladia, Artxandako "Parque de Atracciones"ian!

Aidetik perfektamente ikusten da, Tagzanian, eta bere kaliak ikusitta: ¿gogoratzen ete dozu zuk, irakorle, zerk betetzen zeban hor agertzen dirazen hórrek hutsuniok?

Barasorda

orakulua 2006/04/03 18:50

Domekan Barasordako kalan egon gara, bertan dagozen ruina industrialak zihar.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017