Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Cleptoconsumismo

txiko 2006/03/29 22:49

Diabruan abokatua izango naiz, gaur.

Ba dago jente "alternatibo-buenrollista-txurrero" bat, askotan gaztetxe eta gune okupatuetan zihar ibiltzen dana. Ni halako leku eta orbita zalia naiz, eta estimatzen dittudazelako hain zuzen be, ibiltzen naiz jentian jarrerei erreparatzen. Eta halan, aprobetxategixak eta parasituak bereiztia gustatzen jataz.

Ba da ekimen bat, munduan nahikua zabalduta, denda aberatsetan lapurtziana. Bere filosofixia dauka, eta koherentia begittantzen jata. Ondo eresten detzat, azken fiñian. Baiña, ekimen laudagarrixen arrimura askotan egitten dan modura, ba dago jarrera salagarririk:

  • Ezagutzen dot jentia, supermerkatura sartzen dan bakoitzian zeozer etaratzen dabela besapian. "¿Eta hori zetako?" galderiari, "¿Hau? Ba... ¡hartziarren! Hohohoho...". Hau konsumismuan kalko alternatibo bat da, kapitalismuan alde txarretako bat bereganatu dau "buenrollista" horrek.

Hillian behin etxeko trastuak basurara jaisteko egunetan, bardin. Neretako normalena da, etxia jazteko mueble billa ibiltzia, zaborretan. Zeozer bihar dotenian, nahikua da halako egunian buelta bat herrittik emotia, eta beti nator bihar dotenakin. Hori baiño Ikea hoberik ez dago.

  • Baiña hontan be, konsumismuan alde mizkiñena topatzen da personaje batzutan: kamioneta haundixakin dabiz (eta ez nabil ijittuengaittik, harek biharrian dagoz-ta) zer harrapatuko, eta askotan eruango dittuez etxera bihar ez dabezen gauzak "badaezpada", edo "eske hain zan aukera ona...". Pentsau bez ijittueri lagatzia, edo eurak baiño premiña gehixago daukan bati. Rebajetan egoten dirazen pareko eszenak ikusitta nago ni, zabor montoien onduan.

Animalixak izan gara juan dan 30.000 urtian eta atzo goizian gizondu giñan. Zeozetan igarri bihar. Baiña intelijentzia pizkat daukana, konturatu leike halako gauzekin.

Eztenkadak

txiko 2006/03/23 21:50

Euskal blogosferako idazle famatuena egingo juat: testua idazten juan ahala hamen argittara emon, zuzenketa eta guzti.

Eztenkadak liburua 1965kua dok, Zirikadak baiño 5 urte geruagokua. Eta igartzen dok, hainbeste gauzatan: hamen batzu, boteprontuan:

  • Zirikadetan mozkortixak sinpatixaz begiratzen bettu be, hamen tonua mingoztu egitten dok. Uste eze, nekatzen hasi dala eurekin, edo.
  • Istorixak elaboráuauak dittuk. Zirikadetan espontáneúauak dittuk, entzundako moduan blaust; hamen, desarrollatu egitten jittuk eta esango neuke lizentzia literarixuak hartzen dittuala. Hizkuntzia lehenengo liburuan be apaintzen juala uste dot; baiña hamen, gaiñera, susediduak osotu egitten dittuk, eta -ígual- pizkat asmau be.

Aurreko rebuznaketan idazten najuan ustezko apaintze horren adibide legez: "-e alde". Beste bat: "barik" esateko, "-ka" atzizkixa. Adibidez: "Sartu barik geratu zan" = "Sartzeka geratu zan". Asko be asko erabiltzen jok, ixa ipoin bakotxian. ¿Gaur 90 urteko jentiak erabiltzen ete jok, Asier?

Beste gauzarik: LXV zirikadan, Eibarko kalietan zabatzen ei diharduan "garbizaletasunan" kontra agertzen dok. Sevillan aspaldi bizi dan euskaldun bat da Martzelo, eta Eibarrera dator halako baten: lagunekin txikiteuan dabillela, euretako batek "izparringia" hartzera doiala eta, trago klase bat dala pentsatzen jok. Honekin argitzen dok nere aspaldiko duda bat: ia noiz sartutakuak diran berba klase hónek nere etxian. Izan be, gurian "izperringia" eta "orlegia" esaten juagu, eta honekin ba dakitt 50ko hamarkadan sartutakuak izango dirala, orduko kontuak dira, ta, Eztenkadenak.

El subcomandante Barkoxe

txiko 2006/03/21 23:10

Egunotan Polo Garat argazkilarixa izan dizügü etxian. Indalezio Ojanguren xiberotar baten modura, harat eta hunat ibilli düzü bere kajoitxuakin, graffitixak erretratatzen. Izan be, Orakulua-Pertokiz-Garmendia konexiñuari esker egin dogu kontaktua: nik bilduta daukadazen 200tik gora grafitixak ikusi eta háretako batzukin argazki-lan bat egitteko asmuakin etorri da. Eta, jakiña, betikua gertatu da: astebeterako bialdu juek Pays Basque Magazinetik (askondako egitten jok biharra berak, free-lance estilora) baiña hillebetian jarduteko besteko harrobixa topatu jok.

Hala ibilli gaittuk ba, astegunetan Lea-Artibaikuak egitten ibilli jok, eta gero astebürüan ba, ehizara juan gaittuk. Xelebria izan dok: nik graffiti jakin batzu erakusteko asmuakin eruan juat Trabakua, Berriz, Durango, Leioara... eta nik ezagutzen nittuazen %80ª desagertuta jagozak. Baiña.... tatatxaaaan.... háren ordez 15-20 pintada barri erretratatuta ekarri jittuadaz.

Egixa esanda, ondo pasatu juat. Astegunetan arratsalde partian erakusten netzen pintadak Polo eta bere laguntzaile Laetitia Kitegi-ri, eta bixamunian nik biharrian najiharduan artian, eurak be beria egitten juen. Lantzian behin urten, eta eurekin egon, eta... oso kuriosua zan 20 killotako kamara-metralleta hori montatzen eta erabiltzen ikustia, dana burdiñezkua, tripode haundixakin, hauspuak eta bururako tela baltzakin, 12x15 negatibo plantxa haundi-haundixekin... Erretratu bakoitzakin ordubete pasatzen juen, gehixago ez ba zan: montatu metralletia, enkuadratu, argixa milla bidar neurtu, eguzkixa ez-dakit-nora mobitzeko zain egon... Interesgarrixa, oso.

Artista benetakua dok Polo, hori ebidentia da; baiña ez dok hori gustatzen jatana, pertsona normala eta apala dala baiño. Halako montajia eta kalidade horretako biharrak egitten dittuana, etxakixat ba... harruagua eta “estrellona” tipokua espero najuan, eta iñundik bez. Izan be, lotsatiegixa dala esango najeukek, eta kostatzen jakola bere buruari daukan balixua emotia. Bera Okzitaniako Tolosan bizi da 17 urte zeukazenetik, eta Frantziako aldizkarixekin egitten jok biharra gehixenbat (Liberation, Pyrenees Magazine, le Monde...). Hala eta guzti be, xiberotar tipikua legez, beti jagok Euskalherrira begira, sarri etortzen dok aitañi eta gurasuak bisittatzera, eta ba dakit gogo onez hurreratuko litzakela EH-ko aldizkarixendako biharra egittera. ¡Baiña ez dok bape saltzaille ona!

Pays Basque Magazinendako biharra amaittu dok onezkero, baiña susmua daukat gehixagotan be agertuko dala Polo graffiti billa...

Zirikadak

orakulua 2006/03/21 22:55

Zelako ondo pasau doten liburu hau irakortzen. Aspaldixan nekan Zirikadak eta Eztenkaden barri, baiña esku tartian etxatan subertau. Pasa dan udan baiña, Úntzagan izaten dan feria del libruetako baten, hantxe ikusi nittuan eta ¡tak! etxerako. Ondo merkiak gaiñera, bosna euro. Hasieran pentsatu neban reediziñuak izango zirala, baiña liburuak diñuanari jaramon egin bihar badetzat 1960 eta 65an Itxaropenak etaratakuak ei dira, bere depositto legal eta guzti... arrarua egitten jata 45 urteko liburuak hain barri-itxuriakin egotia... Bai ete?

“Zirikadak” liburuan autuak edo barriketak kontatzen dira. San Martiñek kalian entzundakuak ei dira, eta bertan nahastatuta agertzen dira kalian benetan gertatutako susediduak, Euskalherrixan zihar zabalduta dagozen ipoin batzukin, edo txiste itxuria dauken kontakizun motz-motzekin. Ezagun da idazliak ez dabela jasotakua interpretatu nahi izan, eta umoriari emon detzala garrantzixa nagusixa, Eibarko euskeria erreibindikatziaz gain (artian euskera batu ofiziala ondiok sortu barik zeguala).

Darabixan Eibarko euskerian kontura dudia daukat, ia benetan kalekua dan ala berak pizkat txukundutakua. Pentsamendu horretara bultzatzen nabe takian potian erabiltzen dittuan espresiño batzu: “(aditza)-e alde”, asmua adierazteko, adibidez (ate paretik kajak kendu zittuan, pasabidia libratze alde). Besteren bat be oso sarri erabiltzen dau, eta nahixago neuke Eibartzaindiako kideren batek zeozer argittuko balesta.

Esaten dabe San Martiñek “amor-odio” harreman bat zeukala eibartar jentiakin, edataille eta ardurabakotzat zeukezela. Nik ez dakitt 1960ian hala izango zan be, baiña ederto egitten dau barre liburu honetan mozkortixekin (ez mozkortixen kontura), sinpatia haundixa somatzen jako behintzat. Andrengaittik barriz, gaur egunian politikoki bape zuzenak ez diran gauzak botatzen dittu, baiña tira: bere sasoi eta kontestuan kokatu biharreko jarrera bat da, orduan normalena seguru.

Antz haundixa hartu detzat irakortzen nabillen beste liburu batekin: Resurreccion Maria Azkuen “Euskaleriaren Yakintza” sortan dagoan ipoin zaharren bolumenakin. Azkuek oin dala 120 urte bilduko zittuan hárek, eta San Martinek oin dala 50, baiña ipoiñetako askok antzerako zapore eta usaiña dauke. Esaten dabe bai, gizartia eta kaleko jentian bizimodua bardin-xamarra izan zala 1950 alderarte, gero etorri zala gaur eguneko aurrerabide abixara zoro hau.

¡Aktoriak gorroto dittudaz!

orakulua 2006/03/07 23:15

Ondo pasatu dot liburu hau irakortzen, engantxatu egin nau.

Esaten neban ba, aurrekuan, Disneylandiako Ivanhoe bat zana nik ezagutzen nebana, Hollywoodeko kartoizko gazteluena. Ba, hain zuzen be, gaztelu hónen atzian sartu da irakorri doten liburua.

Ben Hecht XIX mendeko amaieran New Yorken jaixo zan, eta “amets amerikarran” eredua da. Mutiko pobre eta ikasketa bakua zan zirko batekin juan zanian, etxetik iges eginda; antzerki talde batekin ibilli zan bebai, harik eta kazetari biharretan hasi; bere estilo zorrotz eta gaiztuakin (oso iparamerikarra) arrakasta haundixa lortu, eta nobelak egitten hasi zan. Hortik zine industriara pasatu zan, gidoilari biharretan lehelengo eta produktore, zuzendari eta danetik amaitzeko.

Behin baiño gehixagotan pensatu dot zerk egitten daben iparamerikarran estereotipua hain berezixa. Eta uste dot erantzuna topatu dotela. Hartu kaleko jentia; kalian hazi ta hezittakuak, azkarrak, pobreziak emoten daben bizittasuna daukenak, eta egun batetik bestera aberastizuz. Luxu asiatikuan bizitzia gustatzen jakon kuadrilla bat lortuko dozu, derrotxadoriak, erropa eta kotxe ikusgarrixekin (biharbada ikusgarriegixak), eraikin supermodernuetan, ehundaka bihargiñ dauken enpresa haundixen jabiak... baiña eskulangille afrikarra, jornalero andaluza edo mariñel ondarrutarran modu eta formekin, adarjotzailliak, bizixak, zazkarrak. Biharbada horrengaittik egitten jaku hain sinpatiko estereotipoko iparamerikarra; kaleko jentian formak haundiki baten azalian.

Eta jente klase hori da Ben Hecht-en liburuan agertzen dana, kaso honetan estudixo (fabrika) zinematografikuetako fristi berezixak. Liburuan titulua ikusi nebanian irribarre gaiztua jarri jatan, bambalinetatik kanpoko mundua pixka-pixkat ezagutzen dotelako, eta benetan milla liburu idazteko lain dagoalako aktorien mania eta histrionismuakin. Hala agertzen dira, fidelki erretratatuta liburuan: diva harrua, lur-sorotik metro bateko altura baten oinez doiana; zahartutako galana, gaztaroko arrakastiari eutsi nahixan; kilometroko arpegi gogorreko politta, sedukziñuan bittartez biharra lortu nahixan; aktorien arteko protagonismo burruka irrigarri eta infantillak... eta ez aktoriak bakarrik: danengandik dirua etara nahixan danei guzurretan diharduan errepresentantia, estudixuetako jabe ahalguztiduna (“faraoi” berbia erabiltzen dau Hecht-ek), poliziakuak baiño inbestigaziño zorrotzaguak egitten dittuan kazetarixa... danak zoruan pare eta dialogo bizi-bizixekin, Ondarruko portuan entzun leikezenen parekuak.

Aktorien mundu harruan begirada gaizto horren billa nebillen ni eta hala da, zati baten, liburu hau. Munduan parekua baiña apartekua dan ilusiñozko mundu hutsal horretan sartzen da idazlia, berorren papela eginda –Empire estudixuetako gidoilarixetako bat da- eta portaera barregarri/tamalgarri horretxen lekuko zuzena da. Gero krimen-maitasun-enredozko-argumentu tipiko bat desarrollatzen dau –azken fiñian, idazlia Hollywoodeko gidoilarixa da- eta interesgarri eta engantxadoria da, bai, baiña tira, hori ezagunagua egitten jatan eta ez neukan hainbeste kuriosidade.

Ba dago pasarte bat be, gustatu jatana. Nobelia 1945 aldian idatzittakua da, eta XIX mende amaierako datu etnografiko kurioso bat agertzen da, historia liburuetan sekulan ikusiko ez dogun datu sabroso bat. Nobelian gorabeheran ez dauka bape garrantzirik, baiña gure arbasuen mundura teletransportatzen gaittu:

(Jentiak zine-izarrei detzen miresmenandako esplikaziño bat topatu nahixan dabil idazlia)

“(...) biharbada arrazoi nagusixa jentia fotografixa-zale amorratuak izatia da. Zinia sortu baiño lehenago, jente guztia gaba osua pasau zeikian familixako argazki-albuma ikusten. Biharbada pelikukak oingo familixako argazki-albumak dira, eta zine izarrak gure iseko, osaba eta oin dala urte batzu hildako lehengusu bilduma barrixak.(...)"

Hala izango zan ba, gure etxietan be.

Hecht honen liburu gehixago topatu egin biharko jittuagu. Atsegiña.

Konturatzen ete dira efektu kolateralakin?

txiko 2006/03/01 23:10

Telebisiñua geruago eta gitxiago ikusten dot, eta harro nago. Dakirazen gorabehera edo kotilleuak, "Telezaborra" blogian irakorrittakuak dira. Eta artikulu hau be, bertan egokittuko litzake hobeto hamen baiño, baiña...

Nere bizilagunak fidelki jarraitzen dau El sodomizador del fin del mundo telesailla. Hala egin zeban aurreko ediziñuan, eta hala dabil oingo honetan be. Ni, telebisiñuari bizkarra emonda, irakortzen edo idazten jarduten dot egongelan, eta ezin dot ekidin lantzian behin zeozertaz enteratzia.

Jakin neban, adibidez, lehelengo ediziñuan EH-ko eta Argentinako euskaldunak jarri zittuezela alkarrekin lehixan. Tira, ez zeukan itxura txarrik: alkarrezagutzia, konpetiziño sano bat... Baiña gero, harrittuta, jakin neban zelan EHko guztiak batu eta blokian bialdu zittuezen Argentinarrak. Poker arpegixakin, pentsatu neban nere kautan: Hauxe da, Eusko Jaurlaritzan telebisiñuak "diasporako anai-arrebekin" daukan konsideraziñuan adibidia?

Nere martxan segidu neban, telebisiñua ikusi barik. Eta halako baten, hor ikusten dot barriro nere bizilagun ttikixa engantxatuta: "¿Zer, barriro ala?" eta "Bai" eta...

Nun enteratzen naizen... ¿ez dabe ba lehenengo programako euskal-argentinar konfliktibuena hartu, probokaziño legez?

Eta, oinguan, ba, zer esangotzuet, ba... iraindu egin naiz, aizue. Nik ulertzen dot espektakulua bihar dala, antzerkirako. Konkursantiak ez badabe nahikua eskandalu egitten, bronkia sortu bihar dala reality-show eta telezaborrian. Baiña arraixua! Lehelengo programan egindakua eginda (Argentinarrak popatik hartzera bialdu) eta bigarrenian orduango alderik txarrena berreskuratu nahi, ba... ¿zer nahi dabe lortu?

Oin hasi gara ba euskal diasporako jentiakin komunikaziñua gero eta fluiduago egitten, eta ¿¿¡¡oiñ hauxe!!?? ¿Ze kristo nahi dabe lortu programako ekoizliak oillar-burruka horrekin?

Ez naiz konspiraziño judeomasonikuak edonun ikusteko zalia, baiña ez lejatake zorakeri bat irudittuko enfrentamendu artifizial hórrek EAEko Jaurlaritzako apparatchiken oniritziz diseinatutakuak izatia. Hain zuzen be, enanituak hazten hasi jakez azken urtietan, eta lehen jangoikua eta lege zarrekuak "fisura barik" ziran Euskal Etxietan gero eta galdera gehixago egitten dira, ekimen desbardiñak nahi dabez egin, EH-ko konfliktuan interbenidu nahi dabe ... Eta bat baiño gehixago pirrilera kronikuakin dabil juan dan 5 urtian.

Baiña tira, seguraski hau ez da hala izango, eta beste arrazoiren bat egongo da EHko eta Argentinako euskaldunak alkarren kontra xaxatzeko.

¿Bateron batek esplikatuko dezta, mesedez?

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017