Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Seiñale zibilizatua

orakulua 2006/02/28 22:55

Eta aparteko kategorixia merezi dau Munittibarko plazako seiñale honek.

¡Zoriontsua Munittibar, arauak indarrez biharrian borondatez betearazten badittu!

(Argazkixa: Garikoitz Araolazaaaaaa)

Akatsak

orakulua 2006/02/28 22:55

Graffiti ehizian, batzutan beste espezimenak agertzen diraz. Adibidez, hamen dozuez hiru akats barregarri. (¡Benetan neuk jasotakuak dira gero! Ez interneten topatutakuak behintzat, adibidez hamen )

Pintadian urjentzixiak eraginda, seguru (tira, zipaiuak datozela, benga...!!!):

Mutrikun jasotakua

Beste hau ulertzeko, hizkuntzak jakin bihar dira. Gazteleradun batek egindako ingeles eta frantsesezko itzulpen hónek, adibide bat ipintziarren, "autobus ordutegia goiz/berandu" edo "erretzen debekatuta" esatian parekuak dira.

Espainian jasotakua

Eta azkenik, Ondarruko taberna baten jasotakua. Bere letrero guztiak erderaz jarri ohi daben taberna baten, hain zuzen be. Ez dalako bakarrik Markiñan gertatzen, erderaz egin norbere "mailla altua" erakusteko ustian, eta artaburu analfabeto baten modura geratzia.

Ondarrun jasotakua

Euskalki talking II

txiko 2006/02/28 17:06

Oiartzunen, Joxelux-en 74garren urtebetetzian txanpan botillia ekartzen juek mahaira.

"Horra Joxelux, ¡zabaldu txanpana!" diño parakaidistiak.

"¡Okiyo ezetz! ¡Zabaltzen badut gero bildu berko da ta!" diño berak, sano-sano.

Eta bixok hala-hala geratzen gara, erdi barrez erdi perplejo, harik eta bere alaba batek gauzak argitzen dittuan arte.

Parakaidistiak beste gauza bat ikasi dau: Naparrua aldian, eta batez be basarrittarren artian:

a) Ireki: zabaldu.

b) Zabaldu: gai bat sakabanatu (bedarra, lastua, intxaurra...)

Euskalki talking I

txiko 2006/02/28 16:56

Busturia. Joseba, euskaldunbarrixakin. Bermioko kalietan zihar zapatu eguardi baten, bazkari baten aurreko txikiteuan. "¿Zer nahi duzue?" Josebak, bere anfitrioi-biharrak ondo egin guran. "Txakoliña", "Baltz berezixa","Savin crianza", "Mostua"... Eta nik, ba... negu hotza, eta alkohola gustau ez, eta korputzari gustua emon nahixan, zeozer berua nahi, tta... "Joseba: hamen ¿tabernaren baten saldia egongo ete da?".

Joseba izoztuta geratzen dok, neri begira... bera, Bilbo haundiko etorkiña, 40 bat urte... ni, ule luzedun makarra itxurakua, pizkat gaztiagua... berak, 80 hamarkadako Ezkerraldeko mundu gogorra atzian lagatakua, Urdaibai paradisiakuan, bizitza barri bat egitteko... Bermio, HIESak gogorren jotako herrixa... atzera be aintziñako fantasma baltza...

"Ssal... saldia?" ¿Heroinia nun erosi neikian galdetzen nenguala etxuan pentsau ba, tipuak? Hárek barriak egin genduzenak.

¡Ez ikaratu, euskaldunbarrixak! mundu errealera urtetzen dozuenian. Jakizue, mendebaldian SALDIA eratekua dala, bero berua; kaballua ZALDIXA esaten da. Batueraz SALDA eta ZALDIA berben parekuak

Hormaspraykua

orakulua 2006/02/21 16:50

Ondarrun egin barriko pinttada hau erretratatzen ibilli naiz, ETBko ekipo bat "Postdata" saiorako elkarrizketa bat egitteko etorri jatan egun berian (antza danez, etzi eguenian emititzeko da).

¿Politta, ezta? "Uxu" emakume talde lokalak egin dau, kontserba fabrika baten atzekaldian. Hor daukazuez kontserberetako bihargiñak (%100 andrazkuak) bakoitza bere kezkak hausnartzen, antxobak garbitzen dabizen bittartian.

Hobeto ikusteko, hamen dagoz beste ikuspegi pare bat:

Parakaidista bati gorazarria

txiko 2006/02/20 23:40

Gaur konturatu naiz Luis Pedro Peña Santiagok nik uste nebana baiño gehixago markatu nabela.

Ahaztuta neukan Peña Santiago. Bueno, ahaztuta ez: artxibatuta. Gure apaletan asteburuero erabiltzen doguz eskutartian haren liburuak, fitxak... mendiko ibillalditxuak egitteko momentuan. Kajoi baten daukadaz gordeta El Delirio Vasco egunkarixan 80ko hamarkadan argittaratutako “Cita con Euskalherria” artikulu sortia. Baiña gaur arte, etxuat erreparatu zein neurrittararte eragin naben gizon honen ikuspuntuak nere ikuspuntu propixuan. Bere omenez egindako liburu bat ikusten egon naiz, eta konturatu naiz zergaittik gustatzen jatazen hainbeste bere kronikak: artzainekin berba egitten zebalako; etnologo baten “deformaziño profesionala” zeukalako; inguruarekiko maitte eta miña isladatzen zebalako; gizon bakarti haren sentimenduak oso neuriak sentitzen nittualako; anekdota historikuekin eta irudi kotidianuekin edertuta agertzen ziralako, txirla gozuak arroza edertzen daben moduan.

Urte batzu geruago “Cita con Euskalherria” barriro irakortzian, harrittu egin nok haren ikuspuntua zein neurrirarte neureganatu doten ikustian. Espillu baten begiratzia legez izan dok. Nik hainbestetan azaltzen doten parakaidista sentimentua, kuriosidade metodikua, lekukotasun isillan zaletasun hórrek... beriak dittuk, eta ez najenguan konturatuta. Ez dok sentimendu desatsegiña ez, hainbeste gozatuarazten naben jarkera hori halako pertsona miresgarri batetik ikasittakua dala deskubritzia.

Bere kroniketan miña agertzen zan sarri. Miña antxiñako bizimodu eta inguruen eraldatze edo galtziangaittik. Nahiz eta ordurako lagata zekan “El Diario Antivasco”rako kronikak idaztia, bere herixotzian barri izan genduanian pena haundixa hartu najuan. Ezin jakin zeintzuk arazo klasiak zeukazen, baiña bere burua hil zebala entzun nebanian segiduan pentsatu najuan maitte eta min horrek bultzatuta izango zuala.

Batek daki.

Oin orbel haizia dok.

Ivanhoe

txiko 2006/02/19 17:27

Bittorixan piso bat hustu biharra tokatu jatan igaz. Garbigunera egindako bidai aspergarrixen artian, hara nun topatu genduan altxor bat: papel kontainerran onduan, kartoizko kaja bat liburu txikiz beteta. Poltsikuan kabitzen diran hórretakuak, 50ko hamarkadako ediziño cutreluxa, biblia itxurako liburu txikixak: 80 bat guztira. Ibsen, Baroja, Chejov, Becquer, Loti... eta neretako (ondiok) ezezagunak dirazen beste hainbeste eta hainbeste idazle. ¡Ha zelako amama! Garbigunetik “zaborra” hartzia galazota dagoan arren... ¡¡ttak!! gure kotxian etorri zan kajia. Eta haren kontura oso liburu ederrak irakortzen nabil azkenaldixan: autobusian, kiroldegixan...

Takian-potian biajian nabil azkenaldixan, ba; eta hortik euren gaiñian idazteko gogua be; hain da ze, blog honetan sail barrixa zabaldu bihar izan doten: “arrantza literarixuak”. Arrantzak, ixa kasualidadez heldu diralako nere eskuetara, arraiñan moduan; baitta be hamen izango dan kritikian maillia astuana lakotxia izango dalako. Eibarrera bueltan “Las Epidemias de Egipto”-en gaiñian esplikaziñuak emoten zittuan eibartar haren parekuak edo.

Xelebria da, oiñ esku artian daukatena: Ivanhoe. Walter Scott izeneko gizon batek idatzi zeban XVIII mende amaieran, bere biharrak lagatzen zetsan denpora librian. Esan biharra daukat morroiak biharra egin, egin zebala, dokumentaziño kontuetan behintzat (Erdi Aroko kodize zaharretan etabar...). Hala eta guzti be, akats historiko batzu ba dagoz, baiña tira: 1780xan ofizinista batek zeukazen ikerketa-ahalmenak ez ziran oraingo lakuak, eta barkatzeko modukuak dira. Hala eta guzti be, XI mendeko Europa eta bereziki Inglaterraren gaiñian hainbeste gauza ikasteko asko balixo dau nobeliak. Scottek ahalegin berezixa egitten dau sasoi hartako basarri-girua deskribatzen, jantzixak, eraikiñak... Eta ni behintzat han egon naiz murgilduta juan dan 3 astian. Hortaz gain, testu osua dago llamada, asterisko eta notaz beteta, eta hainbeste kuriosidade jakitzen dira, kontakizunetik aparte. Izan be, kontakizuna nahikua ganorabakua da, literaturan eten barik errepikatzen dan estandarra: maitte diran neska-mutil bi ezin dira ezkondu neskian aittan baimena ez daukelako; eta azkenian, milla penalidade pasatuta, lortzen dabe. Baiña, esandako moduan, istorixia bera ez da garrantzitsua, horren harira kontatzen diran gauza “sekundarixuak” baiño. Ezagun da Scotten objetibua dibulgaziñua zala, sasoi ha errekreatzia.

Hona, nobela honi esker ikasi dittudazen hainbeste kuriosidade.

X menderarte, Inglaterran saxoiak bizi ziran (Alemaniako Sajoniatik etorrittakuak, mende batzu lehenago). Orduan, Normanduak inbadidu zeben Inglaterra; saxoiak zapalduta egon ziran pare bat mendez. Aristokratak normanduak ziran eta frantsesez egitten zeben, eta klase bajuko jentian berbetia saxoia zan. Horren nahastian ondorixua da gaur egungo inglesa.

Walter Scott argi ta garbi azaltzen da saxoien ohittura zaharren alde, eta kuriosua da momentu batzutan zelako doiñu epiko abertzalia nagusitzen dan: bertako ingles jatorrak (ahaztu egitten jako Alemaniatik etorrittakuak zirala) kanpoko frantses gaiztuen kontra. Nobela moduan oso txarra dala eresten detzat: pertsonajiak zuri edo baltzak dira (gaiztuak oso gaiztuak, onak aingeruak), pertsonaien ohoria eta superzintzotasuna groteskua da (ez sinistekua)... azken fiñian Ivanhoek antziñako caballeria-novelen lekukua hartzen dau, eta 1950ko hamarkadan nagusittu zan disneylandiako Erdi-Aro horren oiñarrixa izan zan. Baiña pertsonajien karakterizaziño eskasa eta historixian fundamento faltatik aparte, oso interesgarrixa da dibulgaziño modura; XVIII mendeko Toti Martinez de Lezea, onerako eta txarrerako.

Coningsburgeko gazteluan deskribapena politta da zihero. Antza, Scott bere ruinak exploratzen ibilli zan (Xaho eta Mauleko gaztelüakin gogoratzen nintzan) eta enamoratuta geratu zan hárekin ruinekin. Akatsetako bat hamen dago: XI mendeko Coningsburg (gaur egungo Conisbrough) ez zan izan aintziñatik zetorren gaztelu saxoia, orduan normanduak eraikittakua baiño. Anakronismo bat beraz; dana dala, Scottek bere garaiko deskribapen oso ebokadoria egitten dau (1780 urtian zelan zeguanekua). Ni neu imajiñatzen dot harri zaharren artian ibiltzen, ganbarak, bodegak eta tunelak deskubritzen, Eslovakiako Stary Hraden ibilli nintzan moduan. ¡Ha zelako plazerra, Walter Scottena! Ez zan izango gero, gaur egungo lorategi eta fokoz inguratutako ruina inmakulatua.

Nobelia gertatzen dan sasoi hori berori da Bizkaiko Jaun Zurian istorixia (Ulisesenakin antz pizkat ba daukana), Eskoziatik etorrittako familixakua bera. Orduantxe izan zan be Kruzaden proiektu zorua, Europa guztiko diruzaliak mobilizatu zittuana... eta beste kuriosidade bat destapatu deztana. Espainia aldian ba da ume-kantu bat

“Mambrú se fue a la guerra,

qué dolor, qué dolor, qué pena

Mambrú se fue a la guerra,

no sé cuándo vendrá

do-re-mi, do-re-fa, no sé cuándo vendrá.”

Mambrú hori “Marlborough” berbian pronuntziaziño deformatu bat da; Marlborough hori gudari famatu bat izan ei zan; hori argi xamar dago, irakorri dotenangaittik. Baiña segun eta zeiñek kontatzen daben, XVII mendeko edo XI mendeko kontuak dira kantuanak. Elantxoben jasotako Jaun Zurian erromantze zaharrak hala diño:

“Nor da hori, mambru hori

mambru herriko truku hori

mambru herriko truku hori

trukukumian semiori”

Kontuan hartuta Jaun Zurian historixia nozkua dan, eta artian Kruzadetan zaldun asko ibilli zirala, eta ordutik “truku” edo “mairu” berbak gauza edo pertsona txarra izendatzeko erabiltzen dirala... ba dirudi XI mendeko bertsiñua egi itxura gehixago daukala.

Walter Scottek ondo ezagutuko zittuan erdi aroko caballeria liburuak. Ivanhoe idaztian (beste liburuetan ez dakit) benetako pertsonai historiko-legendarixuak sartu zittuan, eta berak asmatutako pertsonajiak sasoi haretako kontestu historikuan txertatu zittuan, emaitza interesantiakin. Horretara, Richard I erregia (Lehoi-Bihotza), Locksleyko Robin (Hood) eta bere kuadrillia agertzen dira nobelan, Sherwood basuetako bizimoduan erretratu nahikua polittian.

Gaztelerako itzulpen bat irakorri dot nik, Frankon denporan egindakua. Baitta orduko itzulpen irizpide kaskarrangaittik liburua pizkat estropeatuta irakorri be. Izan be, hainbeste bertso agertzen dira jatorrizko testuan; gaztelerara itzultzian, errimatzeko moduan egokittuarazi dittuez. Ez daukat fede askorik beraz, nik irakorrittakua Scottek idatzittakuakin bat datorren...

Beste gauza xelebre bat, eta hau orijinalian. Ba da pertsonai bat, Athelstane, aintziñako errege saxoien oiñordekua dana, eta halako baten gaiztuak akabau egitten dau. Ba bueno, antza danez Walter Scotten editoriak disgusto haundixa hartu zeban Athelstanen herixotziakin. Scotti aldatzeko eskatu zetsan, eta honek onartu. Halan, hildakua “berpiztu” egitten da lizentzia majiko lotsagarri baten bittartez, total lekuz kanpuan. Ulertu neike Scott diru biharrian egotia eta hasieran hori onartzia, baiña Ivanhoe idatzi ostian oso famoso bihurtu eta aberastu zan; ¡aldatu zeikian atzera, testu orijinalera! Hori da ez dotena ulertzen, txaplata lotsagarri hori bere horretan lagatzia. Adibide bat ipintziarren: hartu “El nombre de la rosa” moduko nobela bat. Ondo konstruiduta, dokumentatuta, ondo enkajatzen daben puzzle konplikatua, kartesianua, razionala; eta halako baten, korapillo erdixan zerua zabaltzen da eta Jangoikua agertzen da mirakulu majiko bat eginda. Hainbestekua da Athelstanen berpizkunde disonante hori.

Entzunda neukan ingelesez berba diferentiak dagozela hildako nahiz biziriko patarixendako, baiña ez nekixan gauza zihetzik. Scott jaunari eskerrak, nere kuriosidadia asetu dot. Kasu askotan berba saxoi zaharra gorde zan basarrixan bizirik zebillenerako (saxoi pobrien ingurua), eta berba normando barrixa etorri zan jateko ordurako (normando aberatsen mahaixetarako). Horretara, txarri bizixa “swine” da, eta platerian “pork”; bardin “ox” eta “beef” (txahala); baitta “calf” eta “veau” (oreina? ez nago seguro)...

Gauza on eta txar guztiekin, engantxatu egin naben liburua. ¡Ondo gozatutakua gero!.

Maitte gaittue gero

txiko 2006/02/15 15:05

"Ene herri on bakhezalea, eliza zuriz bethea, Goizerritiko Jaungoikoaren herri hautetsi maitea..."

Sekta batzu modu berezixa izaten dabe jentia kaptatzeko. Nere graffiti bilduman (zatitxo bat dakazue hamentxe ) atal berezixa dauke errelijiño kristauko tenpluetan agertzen dirazen ikurrak. Horra, kanposantu batzutan topatutako esperantzaz betetako mezu batzu.

¡¡Gora bihotzak!!!

Mendexako ortusantua

Oiartzungo kanposantua

Otxandianoko hillerrixa

Polittak izaten dira bebai elixetako erlojuetan egoten dirazen leluak. Eibarko San Andresen ba dago bat (edo egon zan esan biharko neuke, ixa ikusi eziñezkua dalako gaur egunian): OMNIS DUBIA, MULTIS ULTIMA. Halakorik ezagutzen badozue abisatu eta juango naiz nere erretratatzeko makiñatxuakin.

Arkeologia ikastaro bat

txiko 2006/02/14 23:07

Arkeologia ikastaroa antolatu dabe Euskal Unibertsitateak eta Aranzadi Zientzi Elkarteak. Goiko estekan dago informaziño gehixago...

Gaztetan halako bat harrapatu izan baneu... igual oin ez nintzake hazurrak konpontzen ibilliko, desenterratzen baiño. Oin berandu da neretako, eta liburuak irakortziakin konformatu bihar. Baiña bateronbat hortan sakondu gura ba dau, kriston itxura eta perspektibia dauka kurtsuorrek.

Militarren ipurdixa bistarazi

txiko 2006/02/11 22:30

Euskal blogosferako superstarrak gai interesgarrixa etara dau bere kulpittuan.

Eta melankolikoki arma fabrikak Tagzanian markatzia proposatzen dau.

Gauza bat epaitzia da: armak egittia ondo edo txarto dagoan. "Nik ez ba dot lan egitten hor, beste batek egingo jok". "¿Ba dakizu zenbat familixa bizi diran hortatik Euskalherrixan?" (eibartarra naiz ni). Atxeki razonabliak dira. Baiña epaitzia, gatxa.

Gauza bat epaitzia da, bai: ni ez nauk hortan sartuko.

Baiña beste gauza bat JAKITZIA da. ¿Zergaittik ez jakin zer eta nun egitten dan? Fabrika honetan gatilluak, beste horretan espoletak eta han karkasak egitten dirala, gero trafikante legal edo ilegalei saltzeko? ¿Zein dago horren kontra? Bai, fabrika horretako langilliak pakian bizi nahi dau, berak ez detzalakuan iñori kalte egitten. Nik ezin detzat esan ez hor biharrik egitteko. Baiña errealidadiari aurre egitteko, bai eskatu neikixo. Konsekuentzia pizkat edo.

Gai honek antz haundixa daka okelia jatiakin. "Neri xerrak, eta jamoia gustatzen jataz, baiña ezin dot txarrixan begixak ikusi, penia emoten dezta eta". Eta haren orruak entzun, zer esanik bez.

Ni okelazalia naiz, eta kontsekuente izaten saiatzen naiz. Ba dagoz okelazale batzu lehenago egingo litzakezenak begetariano, euren eskuekin animali bat akabatu baiño. "Ezingo neuke, peniangaittik". Kontsekuentzixiangaittik, eta errespetuangaittik, hori ezin da hala izan. Zuk okeliori jan deizun, animali bat hil egin da, eta errekonozimendu bat merezi dau. Errespetua. JAKIN egin bihar dogu xerra hori txahal politt eta xamur batena zala lehen, eta eskerrak emon bihar detzaguz. Sadismoz ez; errespetuz. Hori pentsatzian gosia kentzen bajaku, fallo bat dago.

Armen asuntuakin bardin: bihargin horrek, bere familixiak, bere auzokuak jakin egin bihar dabe zertan dabillen bihargiñori. Eta horren konsziente izanda, biharrian jarraitzen badau, nere errespetu osua izango dau. Ez ba dau nahi jakin... Patxitraperok eta hainbeste talde antimilitaristak proposatutako gogoz kontrako propaganda hori merezi dabe. Jakiñan gaiñian egoteko.

Indar Armatuen miserixak (fabrikak, basiak, kartzelak, saltzailliak, erosliak...) Tagzanian markatzera gonbidatzen zaittuet, militar epigrafian.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irratixa irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017