Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

1936ko Zemendixan 30a

txiko 2006/11/30 11:00


361130 tagged map by user - Tagzania

361130: Euzko Gudarosteak Legutiano erasotzen dau.

Errepublikazaliak Legutiano egunsentixan eraso, 15.000 soldadukin:

  • Lehelengo momentutik Zestafe, Elosu, Oketa (Gorbeia-txiki) eta Gorbeiako urtegi inguruaz jabetzen dira.
  • Goize guztian zihar Legutiano artillerixaz “prestatu”.
  • Arratsaldian, erasua hasten da blindatuen laguntziaz. Maroto mendixa hartzen dabe, eta handik herrixa inguratzen saiatu.
  • Meabe 1 “Largo Caballero” batalloia Nafarrate auzuan gotortzen da. Legutianotik posiziño aurreratua da, Hego, Eki eta Mendebaldetik golpistez (Naparruako brigadak, flandes eta Afrikako regularrak) inguratuta, eta artillerixa eraso etenbakuan azpixan Abenduan 7rarte egongo dira.

Errepublikazaliak Arlabandik Arrasate aldera eraso.

Golpistak (Soltxaga), 2.000 errekete eta soldadu, Gasteizeko errefuertzuekin Legutianon erasuari eusten detze. Elizako kanpantorrian ametralladora bat kokatzen dabe, errepublikazaliei baja asko eraginda. Zestafetik Nafarratera defentsa lerro bat (trintxerak eta porlan-abixak) eraiki dabe, gero errepublikazaliak hartu eta azkenian golpistak berreskuratuko dabena.

Errepublikazaliak irrati estaziño bat kokatzen dabe Landan, golpisten komunikaziñuak interzeptatzeko.

1936ko Zemendixan 29a

txiko 2006/11/29 11:00


361129 tagged map by user - Tagzania

361129: 4 bou gerrarako moldatzen dira; golpistak errepublikazalien defentsak aztertu dittuez.

Errepublikazaliak (Euzko Jaurlaritza) 4 bou moldatzen dittuez gerrarako, gris illunez pinttatu eta izena aldatu. Mistral=Gipuzkoa, Euzkal-Erria=Bizkaya, Hispania=Araba eta Vendaval=Nabarra izango dira aurrerantzian.

Golpisten (Franco) kuartel generalan informe baten araberan, Gipuzkoako mendebaldian hau da errepublikazalian defentsen egoeria:

  • Sección de Lequeitio: la posición de las tropas en esta sección no es desfavorable aunque la fortificación no es muy eficaz y la obra no es completa.
  • Sección de Marquina: la posición táctica de las tropas en esta sección es francamente desfavorable, tanto por lo que a la fortificación afecta como por la misma situación topográfica, de absoluta combinación desde las crestas de Kalamua y de Acarregui. Debo indicar al mando que dispuesta por el Estado Mayor rojo se inició ya en octubre una segunda línea en este frente de Marquina que fue trazada desde Ituiño-Mendi hasta el Urko pero a pesar del tiempo transcurrido esta obra puede evitarla y ha sido en éstos últimos días cuando se ha querido imprimir un ritmo acelerado a esta obra y efectivamente allí se han concentrado elementos que están actualmente, suponemos, que en plena actividad. Se proyectan algunos nidos de ametralladoras y alambradas repetidas que cierran el boquete natural formado entre el monte Zapala (sic, Zapola esan gura dau) y el Iturreta.
  • Sección de Eibar: la situación de Eibar se considera por el mando rojo insostenible y está prevista su evacuación hasta las estribaciones del monte Urko. Las fortificaciones de esta sección son tambien deficientes.
  • Sección de Elorrio: comprende las líneas marcadas por Elgueta-Campázar que el Mando rojo considera, como es natural, de grandísima importancia porque perdida esta línea ha opinado en repetidas ocasiones el Jefe de Estado Mayor de dicho mando que habría de replegarse al Cinturón de Bilbao, aunque escalonando algunas resistencias intermedias de poca eficacia. Las fortificaciones en este sector no resisten a un ataque aéreo.

Ezkurraundiko parapetua

txiko 2006/11/27 00:10

Markina-Xemeingo Ezkurraundi basarri ondoko muiñoko puntan, abixa (lehertua) eta parapeto hau dago. Errepublikazaliak eraiki zeben 1936-37 neguan. Frenteko 2º lineia osatzen zeban, eta Akarregiko 1º lineara apuntatzen dago, batetik, eta bestetik Zapola eta Iturreta arteko hutsune natural haundixa zaintzen (Bilborutzko pasua ixten beraz).

Argazki gehixago:

1936ko Zemendixan 18xa

txiko 2006/11/18 11:00


361118 tagged map by user - Tagzania

361118: arma gehixago Bilbora heldu.

  • Baionatik datozen 4 merkantiak Bilbora sartzen dira, Euzkal-Erria eta Vendaval bou errepublikazaliak eskoltatuta.

1936ko Zemendixan 17xa.

txiko 2006/11/17 11:00


361117 tagged map by user - Tagzania

361117: 4 merkante Baionatik urten.

  • Illuntzixan, 4 merkantiak Baionatik urtetzen dabe.

1936ko Zemendixan 16xa.

txiko 2006/11/16 11:00


361116 tagged map by user - Tagzania

361116: armak heltzen dira Bilbora.

  • Artza-Mendi merkantia Bilbon sartzen da Hispania bouak eskoltatuta, Leningradotiko arma kargamentu haundi batekin. Mistral eta Euzkal-Erria bouak sartzen dira bebai, baiña 4 merkantiak barik.

1936ko Zemendixan 15a.

Mikel Larreategi 2006/11/15 11:00


361115 tagged map by user - Tagzania

361115: itsas batallia Pasai parian.

  • Golpistak (Velasco destruktoria) Mistral eta Euzkal-Erria bouei eraso Pasaittik 40 millatara, Frantziatik 4 merkante ekartzera doiazela. Burrukan, Velasco jo eta erretiratu biharra dauka, eta Mistral metrallaz pizkat hondatu.

Los Baroxa en Oyarzun

txiko 2006/11/13 23:33

“Los Baroxa en Oyarzun”, Ramon Zulaika.

Imajinau daigun, Lekeittioko gazte heavy batek, Su Ta Gar eta EH Sukarra taldien zale amorratuak, Gorosabeltarrak eta Lekeitio lotzen dabezen loturak aztertzen hasten dala. Artxibuetan ibilli eta dokumentaziño asko bildu eta gero, bere aurkikuntzak liburu forman aztertzen dittu: pajina eta erdi Norton eta Aitorrek herrixan egin dittuezen kontzertuen erreferentziekin, eta... 60 pajina euren heren-gusu Oierren gainian: Oierrek lehelengotz buzoneatu zittuan propagandak; Oier Lekeittion erroldatu zaneko agiri orijinala; Oierrek izperringi baten argittaratutako artikulua; Oierrek ez-dakitt-nori bialdutako gutuna... eta halan dana, milla eta bat pajina-azpiko-oharrez lagunduta, berezittasun gramatikal guztiak eta ortografia akats txikixenak nabarmenduta gaiñera.

Gitxi gora behera hau da “Los Baroxa en Oyarzun” liburua, baiña Norton/Aitorren papelian Pio Baroja idazlia jarri, eta Oierrenian Rafael Baroxa idazlian birraittitta. Pio Barojak berak Oiartzun sekula zapaldu ez zebala kontuan hartuta, ba pixkat fortzaua da liburu honen justifikaziñua. Pajina larregi hain mamin gitxirako.

Baiña tira, Espainiako Fernando VIIgarrenan sasoian muga aldian egondako giruakin pixkat familiarizatzeko balixo izan jeskuk, eta gaitzerdi.

Igotz A

txiko 2006/11/11 20:35

igotz_a1.jpg

Markina-Xemeingo Zapola mendiko Igotz basarriko lurretan, ametralladora abixa hau dago. 1936ko neguan eraiki zeben errepublikazaliak. 1937ko Apirillan 26xan Lea-Artibai ebakuatzeko agindua jaso zeben. Zapola eta Ituiñomendin Otxandiano batalloia egon zan erretiradia kubritzen, eta Apirillan 27ko arratsaldian abandonatu zeben posiziño hau.

igotz_a3.jpg

igotz_a8.jpg

igotz_a16.jpg

Noviolencia aktiboko jardunaldixak Donostian

txiko 2006/11/02 00:04

BIDEA HELBURU taldiak bosgarren urtez antolatu dittu Indarkeria-eza Aktibuari buruzko jardunaldixak. Jardunaldixen bidez eta www.bideahelburu.org web gunea erabillitta, Indarkeria-eza Aktibuan ikuspuntutik gure gizartean gauzatu leikiazen balixo teoriko eta praktikuen gaineko hausnarketia bultzatu nahi dabe.

Ondarrutar txikixak kazetari

txiko 2006/11/01 18:20

ondarroa.jpg Ondarruko arrantzale-etxe bat, 1920-1925 aldian.

Ondarruko Lore Jokuetan izperringi bat etara dabe, eskoletako umiak kazetari biharretan. emaitza politta da, asko gustau jata. Batetik, momorro txikixak zeozer konstruktibotan jarri dittuez (ez da gitxi) eta bestetik euren ume-ikuspegixan atentziñua deitzen detzen gauzak zeintzuk dirazen ikustia.

Eta, hain zuzen be, azken hau da gehixen gustatu jatana. Ni Historiazale baiño gehixago naiz “mikrohistoriazale”, eta horretatik asko topatzen da izperringi honetan. Redakziño kaskarrian egindako idazkixetan hainbeste mikrohistoria eder agertzen dira, umien aittitta-amamak kontatuta seguru, aintziñako Ondarruko usain eta gustoz betetako flashak:

  • Mutilak gehienetan futbolean ibiltzen ziren etxeen sarrerak porteriak bezala hartuta eta Kaleandiko neskak txintxirrikan, soka saltoan eta goman jolasten zuten. Lehen Kaleandiko ume guztiak ez ziren egun guztian etxean sartuta egoten eta jolastera irteten zutenean denek denekin jolasten zuten.
  • Jendeak etxez etxe balkoi batetik bestera egiten zuen berba. Kaleandin hiru telefono inguru zeuden gutxi gora behera. Telefonoa zutenei deitzen zioten ez zutenen familiak eta gero, telefonoa zuenak besteari abisatzen zion eta bere telefonotik berbetan uzten zion.
  • Gizonak itsasotik etortzen zirenean Kaleandiko emakumeak beraien gizonek ekarritako arraina bizilagunen artean banatzen zuten.
  • Sutara bota behar ziren egurrak kalean ebakitzen zituzten emakumeak. Kalean emakumeak ikusten ziren aizkora hartuta egurrak ebakitzen.
  • Lehen lanazko koltxoiak erabityzen ziren eta koltxoi horiek garbitu beharra izaten zuten. Urte bitik behin emakumeak koltxoi horiek Artalekura ateratzen zuten eta bertan makilekin astintzen zuten. Telebistarik ez zegoen eta ume guztiak kalean egoten ziren.
  • Lehen sukaldeetan ez zegoen butanorik eta sua egurraz eta ikatzaz pizten zen.
  • Jaietan, zezenak soka barik ibiltzen ziren. Jentea entradetan sartzen zenean zezenak ere entradetan sartzen ziren. Jendea eskaileretan gora joaten zenean zezenak ere eskaileretan gora igotzen ziren baina zezenak hiruzpalau eskailera igotzen zuten.
  • Itsasotik txitxarroa edo berdela ekartzen zenean, Kalehandiko andre guztiak txitxarroa edo berdela erretzen zuten. Baina gero hainbeste kea ateratzen zutenez ataria ezin bilatuta ibiltzen ziren.
  • Gizonak marinel janzten ziren eta andreak berriz amantal urdinarekin.

Historixa liburuetan ez dira halakorik topatzen, ez horixe. Izperringi politta, benetan.

Akats bakarra: batuaz eginda dagoala. Badirudi hau ondarrutarren aje endemikua dala...

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irratixa irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017