Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

A las barricadas!!!!!

txiko 2006/01/29 18:30
Egun pasarako aukera majua Xiberuan. Urdiñarbeko gaztiak oin dala pare bat aste hasi dira Maskaradia emoten, eta pare bat hillian domekero ibilliko dira herririk herri; goizian barrikadak egingo detze antzezliei (harreria, jan-erana... ikusliendako be ba dago); arratsaldian ostera, maskaradia bera. Hona argazki batzu aperitif modura.

Gathüzaina Alozeko elixian onduan bere hartazixei eragitten.

Alozeko Udaletxe parian, lehelengo dantzak eta kopauak.

Küküilleruak adi-adi nagusixei begira. Hónek izango dira etorkizunian dantzari.

Baltzak euren gaiztokerixak egitten, baitta barrikadetan be. Hamen, buhamiak, autobuseko maleterotik urtenda, lurrian pillatzen dira. Eta kerestuak gaiñera jauzi egin. Xorrotxak begira daukez.

Kauteretatik ezagunena: Pitxu txoriburua, beti olgetan eta biharretik iges.

Barrikadetan jan eta eran, animuak berotzen doiaz eta ¡zer egingo dabe ba lafiautako xiberotarrak! ba kantuan.

Anderea eta xorrotx bat.

Espontaneo ezaguna, laborarisa eta Kabana, kauteren buruzagixa.

Lehengo xorrotxa eta zamaltzaiña (kaletar jantzitta).

Oin datozenak arratsaldeko maskarada "propiamente dichua"nak dira.

Zamaltzain gaixuari kerestu biarnesak koskabilluak ebaten detze.

Basagaitz buruzagixa bere buhame alperrei ardaua zahatotik emoten.

Ez dakit seguro gure baltzak zertan dabizen hamen: gaiztakeriren baten, hori seguru.

Ikuslien artian jente gehixena gaztia; baiña ba zeguazen halako elementuak be.

Kauterak Jaunaren lapikua "konpontzen".

¡Ene! Montoi azpixan maspilduta hil da Pitxu. Bedezia agertzen da bere motor zurixan (ixa publikoko lagun batzu akabatuta) eta operaziño kirurgikua egitten detza, barruan dakazen kaka guztiak etaratzeko.

Pitxu berpiztuta, "happy end". Horra lurrian, bere sabeletik etaratako kaka guztiak. Karameluak be ba zeguazen baiña umiak bizkor ibilli dira. Oin bakoitza bere etxera, antzezle ta dantzarixak izan ezik: hárek parrandara eta ligoteora. ¡Oso sistema ona da-ta, maskaradia, neska-mutillak alternian ibiltzeko! ¡Hahaha!

***

Maskaradia hobeto ulertu gura dabenak, Sü Azia elkartiak etaratako liburutxo bat dauka hamen deskargatzeko moduan.

Apagoi saindua!

orakulua 2006/01/28 18:42

Esker ona apagoiari. Edurrez beteta dago Euskalherrixa, eta Bizkaiko parterik haundiña argi barik dago zapatu goiz honetan. Halan, beti atzeratzen ibilli naizen gauzak egitteko aukeria izan juat: pegoria garbittu, fraka batzu eta jartsixan kremalleria josi, komuneko apala horman esegi, komuna eta sukaldia garbittu eta gittarria jo. Zenbat gauza egitteko denporia egoten dan gaillu elektrikuak ez dabizenian. Pentsatzen juat hainbeste emakume ernalduko zirala gaur goizez edo behintzat bikotiak ondo igurtzi, kalefakziño bako goiza hotz eta zuri honetan.

Beste gauza bat pentsatzen juat: geek bizkaittarrak jo-ta-sua ibilliko dirala gaur euren blogetan idazten (ni, geek-a ez izan arren, gaur nabillen modura). Euren gadget guztiak KO egonda, ordenadore portatilla izango da martxan geratzen jaken gaillu bakarra. Baina ¡et! beste gauza batekin konturatu nauk: ezingo juek ez, blogian ezer argittaratu, euren LSD lineak ez diralako ibilliko argi barik ¡hehehe! Hortan bentajia nere moduan telefono hari kaskarretik konektatzen garanok. ¡To, aurrerabidia!

Euskal presuak (remix)

orakulua 2006/01/10 22:59

Egunotan presuak izan jittuadaz hausnartzeko gai, eta gauza solte batzu najittuan idatzitta. Bat bez ez zan argittaratzeko modukua, baiña pasa dan asteburuan azken ostikadatxua emon jeztak EITBk, Euskadi Irratian “ETA-ko presuen aldeko” manifestaziñuari buruz berba egittian, eta gaur refrito bat egittia pentsatu jata.

Iraingarrixa begittantzen jatak behin eta barriro entzutzia espresiñuori, “ETA-ko presuak”, euskal preso politikuen gaiñian aritzeko. Argi jagok goittik ezarrittako agindu bat dala, linea editorial bat. Etxakixat zer kortu nahi juen EITB-ko zuzendari politikuak identifikaziño horrekin. Identifikaziño injustua izatiaz gaiñ, faltsua dalako: ¿Joxemi Zumalabe fundaziñokuak ETA-kuak jittuk? ¿Egunkarikuak barruan egon ziranian be, ETA-kuak ete zittuan? Hala eta guzti be, takian potian entzutzen najittuan, oraingo moduan, “presos de ETA” expresiñua, euskal preso politikuen gaiñian berba egitteko. Makiña bat bidar protestatu izan juat, idatziz nahiz telefonoz, baiña langilliak nerekin ados egon arren, goittiko aginduak indartsuago jirudixek: etxuek bape aldatu irizpidia.

Beste partetik, Euskal Preso Politikuen Kolektibua deritzanan deklaraziño edo albiste ugari ikusi izan dira azkenaldixan. Eta, aurreko gehixagotan lez, halako sentsaziño mingotxa geratzen jata: uniformidade bat billatzen dau EPPK-k, negoziaziño bati aurre egitteko derrigorrez emon bihar daben itxura sendua. Eta hortik generalizaziñua, eta arrazoi politikuengaittik preso dagozen euskaldun guztiak ordezkatu nahixa.

Baiña ba jagozak EPPK-kuak ez dirazen e.p.p-ak. ¡Horixe, ba dagozela! Hormigoizko hillobi hórretan jagozak, eta ikusteziñak dittuk EPPK-ko kerizpian.

Baiña... EPPK-k ez dauka horren errurik. Eurak ondo egitten juek, euren interesen alde jokatzian. ¡Zelan ez! Konplikatua dok kartzela batian bizirautia, eta. Eta ondiok konplikatuagua talde moduan antolatzia, faktore guztiak kontra daukazuzela. Orduan: nik maltzurkerixarik ezin jetzat egotzi EPPK-ari euren funtzionamenduan: izan be, nekez pentsatu najeikek orain dauken funtzionamendua baiño sistema hoberik. Baiña horrek ez dezta gusto mingotxa kentzen...

Hónek dittuk, nere partetik, oraingo funtzionamenduak daukazen gabezixak edo alderdi injustuak:

  • Delegaziñua: ehundaka pertsonen jokabidia ordezkari batzu erabagi bihar izaten juek. Eziñezkua da militante bakoitzan iritzixa jaso eta sakonian eztabaidatzia, beraz kolektibuan sartzen danak boluntarioki hartzen jok “taldiak” hartutako erabagixak obeditzian konpromezua.
  • “La parte por el todo”: euskal preso politiko guztien artian, batzu EPPK-a osatzen dabe; EPPK-aren barruan, batzu EHNAM-ekoak dira; EHNAM-eko kidien artian, batzu ETAkuak izango dittuk. ETAko presuen iritzixan pisua ez da txikixa EPPK barruan, eta horregaittik hartzen dirazen erabagixak edo egitten dirazen ekimenak erakunde honen ildo ideologikotik hurre jagozak. Normala. Orduan, bertan integratzen dan edozein pertsona, batzutan, ETA-kin adostasuna erakutsi biharko jok; honek inplikaziño pertsonalak ekarriko jittuk (koherentzia kontuak batez be) eta aparato errepresibuan jopuntuan jarriko da EPPK-ko kide hori (ETA-n sustengatzaille modura). Biharbada hau izan lajeikek preso politiko askok “kolektibo”tik urtetzeko arrazoi nagusixa.

Gizalegez, esan bihar da EPPK-ak ez detzala beste preso politikuei laguntzarik ukatzen, batez be euskaldunak badira. Nik etxaukat isiltzeko bere garaian EPPK-angandik jasotako babesa. Bai hasieran, baitta kolektibuan ez giñala sartuko erabagi eta gero be, eurak bardin-bardin lagundu jeskuen. Askotan gainera, EPPK-ko kidiak hartzen juek kartzela barruko burruken arduria, bai ekintzak egitteko baitta errepresalixak jasateko be. Hau da: burrukian emaitzia ez eurak bakarrik gozatu, baizik eta preso guztiak. Horrek asko esaten jok EPPK-an jarrera orokorrari buruz.

Bakoitzari beria. Eta desadostasunak izanda be, kalian nahiko neukez konpondu.

¡Espetxeak eraitsi!

"Notitia Utriusque Vasconiae" Arnaud Oihenart, 1637

orakulua 2006/01/08 18:38

Aintzinako estilora idatzittako totxo bat da, lehelengo. Esaten dabenez, EH-xan egindako lehelengo lan historiografiko serixua da, eta hori berez estimatzekua dok. Ikusten da, bai, gizon honek urte luziak emon zittuala leku guztietako artxibuetan papel zaharren billa, haren idazkera gotikuak deszifratzen, eta etaratako datuak kontrastatzen.

Hauxe da eta, biharbada, lan honetako gauzarik miresgarrixena: Oihenarten asmuetako bat euskal historixiai buruzko uste edo konbentziño faltsuek ata anakronismuak ezabatzia izan zan, itturri dokumentalak erabillitta. Xelebria benetan eresten detzat, adibidez, 1650 urtian 800 urteko dokumento bat topatu, eta faltsua dala ondorioztatzeko kapaza izatiari. Oihenartek hala egitten jok askotan: datu hau eta hau koinziditzen ez dabela, eta Akizen gobernadore hau egon zanian Maulen ez zegoala halako kunterik, beraz, nahiz eta dokumentu honetan 800 urteko fetxia agertzen dan, 1100 urtian egindako faltsifikaziñua izan bihar dala. Miresgarrixa, eta balixotsua.

Halan, aristokrata zuberotarrak erresumaz erresuma errepasatzen jittuk ez bakarrik euskal lurralde guztiak, baitta zerikusixa dauken edo izan daben inguruko konterri eta erresumak. Erromatarren denporatik bere garairarteko historixa eskematiko bat egitten jok. Penia da historixa hori dokumentuetan agertzen diran datueri lotuta egotia; jakiña da dokumentuetan bakarrik jente diruduna agertzen dala, erregiak, kortesanuak... Liburuko azken zatixa obispo, noble eta erregien genealogia zehatzak dira, luziak eta astunak.

Bereziki interesgarrixa da historialari erromatarren datuekin egindako bilana: euren konkista kanpainetan berton topatutako indigenei buruzko datuak, euren tribuen distribuziñua, vaskoiak “vascongadoak” konkistatu zebenekua...

Naparruako erresuma independienteko historixia be argi eta garbixa geratzen da liburua irakorri eta gero: 800 urte inguruan sortu zan, eta 1520 inguruan amaittu. Euskaldunen historia luzian tarte bat bakarrik; baiña garrantzitsua eta kontuan hartu biharrekua.

Agotak be ez jaukek sekreturik neretako “Notitia Utriusque Vasconiae” irakorri eta gero. Oso fidagarrixa eresten detzat Baztango biztanle hónei buruz Oihenartek idatzittakuari. Artian, agotak ba jeguazen Naparruan, eta diskriminaziñua bizi-bizixa. Idazliak baztertzian zehaztasunak emoten dittu, ondorixo moralak etara barik. Eta parrafo esanguratsu bat nabarmenduko neuke: “Dokumentu zahar askoren araberan, aintziñan “kristauak” esaten jaken agotieri, eta gaur egunian indarrian dago izen hau. Eurak ostera, “pellutak” (uletsuak) esaten dezkue guri. Hortik hónek ondorixuak etaratzen dittuez batzuk: agotak aintziñan Akitania okupatu zeben goduen ondorenguak dirala; vaskoiak goduei zetsen gorrototik sortu dala egungo euskaldunak agotei detzen gorrotua; “kristauak” izena ordutik datorrela, artian kristauak goduak ziralako eta euskaldunak ez; eta “pellut” izena, aintziñako akitanuen itxuretatik datorrela”.

Eta hainbeste eta hainbeste datu.... Jaun Zuria... Carlomagno, Carlomán, Orreaga... Banu Quasitarrak... Padurako burrukia... bueno!

Liburu hau bere horretan astun xamarra da irakortzeko (Eusko Legebiltzarreko ediziñua da, 1992ekua, Javier Gorosterratzun latinetik gaztelerarako itzulpena). Ez dakit eginda egongo dan onezkero, baiña interesgarrixa izango litzake modu didaktikuago baten argittaratzia: ediziño kritiko bat, edo genealogia guztiak kendu eta dato historiko orokorrak modu argixago baten ordenatzia, edo...

Arrosako billera orokorra

txiko 2006/01/02 21:25
Urtarrilaren 14an, larunbatean, Arrosa proiektuan parte hartzen duten irratien Bilera Orokorra egingo da Eibarren, Matrallako Irratixak antolatuta.

 

Hitzordua goizeko 11.00etan da, Untzagako enparantzan, Udaletxearen arkupetan. Hor behean dituzue mapa batzu urrunetik zatoztenentzat. Puntualak izan mesedez, gero bilera beste leku batean izango baita.

Gero bazkaria egongo da soziedade baten, beraz komeni da jakitea zenbat pertsona izango garan bazkaltzeko. Erantzun mezu honi apuntatzeko.

Aholkuak:

  • Ordua kalkulatzerakoan, kontuan hartu aparkatzea zaila dela Eibarren (Udaletxe ondoan parking bat dago -ordaintzekoa-; bestela, auzo periferiko batean aparkatu eta 10 minutu oinez duzue zentrora).
  • Inor berandu ba dator, bilera (eta gero bazkaria) Beti Galdu soziedadean izango da, apuntatu telefonoa: 943 201 932

Edozein zalantza argitzeko, erantzun hemen hor beheko botoia sakatuta.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irratixa irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017