Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Indar armatuak

orakulua 2005/09/04 20:43

Xelebria dok pistoladun bat alde humanotik. Izen generiko moduan hauxe erabilliko juat: pistoladuna. Batzu hasarratu leikez honekin, zehatza ez dalako, eta ñabardurak egitten hasiko jatazak: ez dok bardiña militarra, eta poliziakua, eta gudarixa, eta seguratia… Baten, zipaio bati “zuen kuarteletan hauxe eta bestia egitten dozue” aittatu eta hasarratu egin jatan: “kuartelak guardiazibillenak izango dittuk; guriak basiak dittuk: ez gara bertan bizi”. Bueno, ni kanpotik ikusten juat indar armatuen mundua, eskutan pistolia darabixan jentiana; ba jaukek antzerakotasunik, eta gaur danen gaiñian jardungo juat. Musulman batek ermittia, basilikia eta katedrala bereizten ez dakixan moduan (danak “elizak” dittuk harendako) nik etxakat pistoladun klase desbardiñak bereizten jakin biharrik. Pistoladun batzu lotsatu egitten dittuk bere izaeria aitortzian. “¿Lanbidea?” galderiari “Funtzionarixua” erantzuten dabenak dira. Egoera barregarrixa dok, baiña euren ate-barruko dramian islada esanguratsua bebai. Alerta permanentia, inkognitua mantentzeko biharra, ezin kontrola galtzia...

Behiñ ezagupidia egin eta gero, jakiña, hasierako sekretu hori ez dok sekretua eta izan juat aukeria pistoladun baten barru-munduan pizkat sartzeko. Goguan jaukat zipaio batekin izandako konbertsaziñua: La Polla Records taldian musikia gustatzen ei jakon, eta irribarre lotsati batekin euren kantu baten bertsuak aittatu zittuan: “Era un hombre, y ahora es poli…”. Hauxe dok Evariston olerki osua:

Cuéntame que el paro,

cuéntame que el hambre,

cuéntame cien mil al mes,

Cuéntame que llueve.

Sabes que vas a comer

Por dar hostias a la gente.

Sabes para quien trabajas.

Tus lágrimas las compras

En las rebajas.

Era un hombre y ahora es poli.

Siempre obedeciendo.

Has vendido tu dignidad.

Eres una pieza ms,

Eres mi enemigo.

Gracias a tu estupidez,

gracias a tu humillación,

gracias a tus putas gracias,

Empezaron mis desgracias.

Era un hombre, y ahora es poli.

Kantua aittatzian zipaio honen aurpegixa ikustekua zan: lotsia, gaixari garrantzixa kentzeko guria... nahaste errukarri baten. Gizon hori ez zuan pozik bizi, behintzat.

Pistoladun klase honek nekez egingo detzu bere biharran apologixa bat. Gehixenak atxekixak baiño ez detzue emongo: berak nahixago izango zebala beste bihar bat topatu, baiña beste aukerarik ez zeukala, ta… Sarri entzutzen dan beste bat: bera bakarrik ofizinista dabillela...

Ba jagozak bebai bokazionalak, eta hónen artian elementu bildurgarrixenak: indarra erabiltzia gustokua dabe, eta zain egoten dittuk ugezabak noiz ugala askatuko, hegaztadan urten eta haginka egin ahal izateko (batzutan ugaletik iges egitten dabe... ¡kendu paretik orduan!). Betozkuan eta konbertsaziño monosilabikuan igartzen jakek espezialidadia. Gero badakik, leienda urbanuak: kokainia eraso aurretik, etabar... hori ezin jakin “beti” ala “batzutan” dan. Manifa baten aurrian egon danak jakingo jok zeren gaiñian nabillen...

Pistoladun tipikuak daukan beste ezaugarrixetako bat: pentsatu barik obeditzeko eginda jagozak. Felipe Gonzalezi baten aittu najetsan modura: “la población civil debe tener la palabra, y no las armas; y los militares deben tener las armas, pero no la palabra”. Hala dok, gaur eguneko gizartian. Horretara, neuri kostatu egitten jatak zipaio bati gorrotoz begiratzia: izatekotan, bere ugezaba gorrotatuko najeukek. Zipaiuak rottweiler txakurren modukuak dittuk: ez dauke ezerren kulparik, eurak eraso baiño etxakixek egitten. Rottweiler txakurrak gustatu egitten jatazak neuri; baiña batek erasotzen banau atxurrakin buruan joko dot jakiña. Gorrotorik ez izatiak ez dabelako esan nahi erantzun proporzionatu bat emon ezin zeinkianik.

Seguratak be ba jaukek beria. Poliziakua izateko etxuek asko eskatzen, eta gitxiago militar sartzeko: halan baldintza minimuetara heltzen ez dirazenen urtenbide naturala segurata sartzia izaten dok. Horretara, han topatu geinkian jentillajia ikustekua dok: bankuetan eta ikusten diran aurpegixak, plater-gorruak estututako garun txikixak... Ba daukat nik kuadrillako lagun bat seguratia dana. Nahikua normala eresten detzat; baiña baten entzun najetzan bere “erreminttian” gaiñian berbetan, eta ikaria sartu jatan: “Ez dakik zelako goooozzzzamena dan eskutan pistolia erabiltzia...” ziñuan, berben letra bakoitza gozatuta, adurra zerixola... Bai, arma bat eskutan izatian aldatu egitten dok pertsonia. Tamalez probatuta daukat.

Eztittuadaz ezagutu ETAko kide askorik, baiña batzu bai. Taldian izaeriangaittik beste pistoladunetatik nahikua bereizten diran arren, ez dittuk libratzen ajietatik: ideolojixa bat izatiak hezkuntza politiko bat emoten detze –bestiak ez daukena-, baiña militarrak dirazen neurrixan disziplinia bardiñ izaten dok itsu-itsua. Ezagutu dittudazen elementuak “aparkalekuan” ezagutu jittuadaz baiña eta, horretara, ezin jakin armak emoten daben harrotasuna –prepotentzixia, hobeto- zelan darabixen. Ezta odolan usaiñakin mozkortzian zela erantzuten daben. Baiña pertsonak izatian, susmatzen juat ez dirazela miserixa hónetatik libratuko.

ETA modokuen gudari klandestinuen kasuan beste gauza batetik libratzen dittuk: psikopatak eta biolentzixia atsegiñ daben pertsonetatik. Bateron bat egongo dok, leku danetan legez, jakiña; baiña salbuespena izango dalakuan nago. Halako figurak normalian polizia sartzen dittuk (eta ez ba juek lortzen, segurata). Beste bereizgarri bat be ba jagok: indar armatu “ofizialen” kasuan aginte-katiak markatzen badau erantzukizunen katia, zelula klandestinuak autonomuak izaten dittuk (kanpora begira, noski; barrutik ba jaukek mando-katia eta) eta, horregaittik, ekintzen erantzukizuna eta ordainketia gudari indibidualan gaiñian jausten dok oso-osuan. Seguru nago honek pertsonia burutsuago jokatzera bultzatzen dabela, atxilotu baten aurrian adibidez.

Frantziako estatuan ba dago CRS izeneko polizia bat, eta tokatu izan jata euren jokaeria ikustia be, DEMO mobimenduko kidiak astintzen. Harrittu nintzan kotxetik alarauka irainak botatzen ikustian, zipaio “beltza” edo pikoleto “txuskero” kaspadunenen forman; pentsatzen neban frantziarrak fiñaguak jarriko zittuezela edo... Gero egurtzeko denporan bai ikusi neban pertsonalidade pertsonalagua edo: jarrera prepotentia bai, baiña es espaiñolen... zelan esan... histeria puntuakin. CRS hónek oso gogor astintzen zittuezen manifestarixak, krudelki esango neuke gaiñera, sprayxak begixetara alukeriz apuntatuta, baiña gaiñera harro: zipaiuak dauken akonplejatu kokainatu puntu hori barik.

Guardiazibillik etxuat ezagutu pertsonalian. Lagun baten familixia Avilakua da, eta hango kuadrillan ba jaukazak bai guardia zibillak bai militarrak. Toki batzutan normal xamarra ei dok hori, antza. Bakoitzak bere ideia propixuak garatzen hasi ziran sasoian, etorri zan aldentzia: lagunak jakin juan zela sartu ziran akademian... bere Kortatun kamisetei begirada arraruak hasi zittuan... kuadrilla bereko jentia alkarri berbarik bez egitten... Etara kontuak, denporiakin enteratu zuan bere lagun pikoletuak Euskalherrixan biharra egitten zebala, nun eta GEO taldian. Sekulan ez ei juek horri buruz berba egin: gaur egunian be, topatzen diranian zer moduz, ondo, bixar egualdixak hobera egingo dau, bai hala da, ta... halakuak izaten dittuk euren konbertsaziño tentsuak.

Ni neu mobidu naizen giruan mobidu izan nauk, eta inguru horretakua da nere esperientzia txikixa. Honetatik kanpo, ba da beste pistoladunik, jakiña, baiña ezin juat ezer komentatu ez dittudazelako “probatu”: Espainiako maderuak, Frantziako gendarmeak, Naparruako polizia forala, Iruñako udaltzainak, Gipuzkoako mikeletiak, Arabako miñoiak...

Oiñ konklusiñua etorri biharko litzake. Baiña etxagok konklusiñorik. Hau aurkezpen bat izan dok bakarrik, entomologo batek bere intereseko intsektuei biruz egin leikiana legez. Aldia ba jagok baiña: ni ez nauk infiltratu pistoladun taldietan, arrantzaliei buruz dokumentala egiteko Rockallera eurekin juan zan ondarrutar haren modura. Ni Garagoittiko Orakulo apala naiz, eta pulpittotik ondo eta txarto dagoana markatzen saiatzen naiz bakarrik.

Aspaldiko ikuspegixa

orakulua 2005/09/04 19:55

Egunotan Eibarko zaharrak obra-hesixetan jagozak begira: “¡Eneee..! Zenbat urte ez nebala hamen errekia ikusten!”. Eta bai, Alfako derribuen edo Urkusuko parke ingurutik pasatzian irudi xelebriak ikusten dittuk: nere edadeko jentiak Indalezio Ojangurenen argazkixetan baiño ikusi ez doguzenak, eta zaharrak gaztaruan bizi izandako Eibartik gogoratzen dabezenak.

Gure ama (75 urte) entzun juat horren gaiñian berbetan: umia zala, Bidebarrixetan behera errekia agerixan jeguala, ta... Aldapatxon, Ariatzan ta Ardantzan jeguan panoramia, ta... Arikitxaneko zubixa benetako zubixa zanekua, ta... Alfa inguru guztia libre, piszina famosuakin, ta... oin etxuat ondo gogoratzen, baiña nere edadekuak eta baitta nagusixaguak be ezagutu dogun porlan-osotasun-denpora guzti hau (hasi Olerrian eta Azittaiñerarte, errekia desagertu) ez dok halan izan beti. Ha zelako tontokerixia, esango dok: “¡Danok dakigu ez dala halan beti izan barren!”. Bai, baiña gauza bat dok jakiñ, eta bestia sentidu. Eta neretako Kajoitxun argazkixak beste mundu edo dimentsiñoko gauzia izan dittuk beti. Hain zerikusi gitxi jaukek gaur egungo kaliak, usteze inamovibliak dirazela, juan dan 30 urtian beti bardiñ, erretratuetan ikusten dirazen irudi aldakorrekin: oiñ erreka tunel bat, oiñ jauregi bat, oiñ eskonbro mendi bat...

Oin dala 20 urte izandako ufaletan kaliak lehertu egin zittuan, naturaleziak beria dana berreskuratu nahi izaten dau eta. Orduan susmau genduan hor azpixan zer egon zeikian, obra-hesixen atzetik. Udaletxia konpondu zebenian eta bere solu guztiak kendu, zutarrixen artian ikusten ziran pozu illunak be oso sujerentiak izan zittuan: hor beheian zeozer jeguan, ur hotsa behintzat bai. Eta Alfa eraitsi dabenian arku eta dinteldun formak agertu dittuk (Makalarro edo Kakalardokua pasabidiakin batera: jakin bai hor jeguala, baiña nere modukuak ezin konprobatu). Konfirmaziñua dok: hor jagok benetan, eztok montaje bat ez, enkorsetatutako errekia.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017