Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Pintada politiko sozialak

orakulua 2005/03/28 18:55

Aspaldixan ez najittuan topatu blogian jartzeko moduko pintadarik, eta hara nun gaur bi grafiti eder harrapatu dittudazen, bakoitza bere estilo berezixarekin.

Lehenengo hau Munittibarreko plazan dago. Sinplia, zuzena, koloretsua, orijinala, demoledoria.

Bigarren hau aspaldi ikusi dittudazenen artian fresku eta sinpatikuena. Ikusten dok: ez da oso elaboratua, baina barre asko egitten dabil Lekeitxioko jentia herriko horma dan-danetan agertu dalako. Jose Mª Cazalis alkatiaren karikatura bat da -karikatura ona gainera- eta Lekittoko Gaztiak taldiak egindako azken kanpainia da.

Urtebete pasatu da herriko gazte talde batek zaharren egoitza haundixaren dependentzixa abandonatu bat (Mandasketxia) okupatu zebanetik. Okupaziño hau kanpaina luziago baten bukaeria izan zuan: etxebizitza faltia salatzen zebana. Izan be, Lekeitxion nahikua dramatikua dok gaztien egoeria. Herriko etxebizitzen erdixa inguru hutsik egoten dok urte osuan, eta udan be ez dok betetzen. Piso asko inmobilizatuta dagoz beraz, eta ez dira merkatura etaratzen, ez saldu ez alokatzeko. Egitten dirazen piso barrixak be, salneurri astronomikuak jaukezek, eta hala eta guzti be ti-ta batian saltzen dittuk, Bilbo aldeko jente diruduna pagatzeko prest dagoalako. Halan, bertako gazte jentia gurasuen etxian bizi biharra jaukak, eta inoiz beretako etxia gura badau, herrittik alde egin biharra jaukak. Pizkaka-pizkaka, noski, Lekeitxio herri fantasma bat bihurtzen dihardu opor tenporadatik aparte: etxe guztiak itxitta eta biztanle guztiak zaharrak. Egoera hau inmorala da, batez be etxebizitza asko (milla ta piku, esaten da) urte osuan hutsik egoten diranian. Eta turnoko Udal agintarixak (orain Cazalis-PNV, baina baitta lehen Aretxabaleta-Batasuna, eta lehenagoko beste illara luzia...) ez dittuk kapazak egoeriari bueltia emoteko, eta inertzixa hutsez dantzatzen juek eraikuntza industrixak jotako txistu-doiñua.

LG taldiak beraz, aspaldittik datorren arazo bati heldu jetsan orain dala urte ta piku, eta arrazoiz gainera. Biharbada ez dok talderik aproposena planifikaziño urbanistikuari buruzko azterketa sakona egitteko, edota ikuspegi inpartziala emoteko, baina kasu honetan ez detza ardura. Kezka erreal bat dago, arazo erreal baten gainian, eta LG'ren kanpaina hao premiña erreala horren isladia dok. Erabaki politikuen bittartez inmobilizatutako etxebizitza horiek merkatura etara bihar dittuk, eta zillegi eresten jetzat honen alde gogor burrukatziari, ekintza zuzenaren bittartez.

Bukatzeko, esango deuat pasa dan urtian okupaziñua martxan jarri zanian, Zaharren Egoitzako zuzendarixak oso jokaera zikiña izan zebala. Gaztiekin negoziaketa zuri bat eruan ostian, gabe baten zipaiuak eta bulldozerrak ekarri, eta Mandasketxia eraitsi juan. Atxekixa edadetuendako eguneko zentro bat egin bihar zebela izan zan. Guzur ezaguna: esan ekipamendu sozialak egin bihar dirazela, herrittarrak okupatzailliak ez babesteko, eta behin desalojua gauzatu eta gero... "si te he visto no me acuerdo".

Aragoiko euskal diasporan

txiko 2005/03/19 22:15

Hala nabil bai, lagunaren zain etxian trago batzu hartzeko eta bere etxeko LSD lineia aprobetxatzen, denporia pasatzen, eta orakuluzalien zorixonerako, barriketan ibiltzeko denpora eta gogo (¿beta?) askorekin.

Zaragozatik idazten nabil. Hillian behin edo etortzen naiz Unibertsitatera, osteopatixia ikastera. Aurten seigarrengo urtez, eta datorren urtian "doktoradutzia", tesisa eta paripé ofizial guztiak etorriko ei dira.

Ederra da Zaragoza. Fatxa asko dagoz, baina baitta ezkerreko mobimendu indartsua be; bereziki anarkistia. Jentia sano-sanua da, euren azentu xarmangarrixarekin. Naparren modukuak dira, zeozelan deskribatzekotan. Sikuak, zuzenak eta ekintzailliak. Eta ba dago euskaldunik. Fisioterapia eta Beterinarixo ikastera etortzen dirazen uso-pasietaz gain (harek hiru urte eta hanka), bertan bizi dirazenik ba dagoz. Ni neu Pablo iruñarraren etxian egoten naiz, eta tratu asko daukat Tuterako Luisekin be. Bertan ondo baino hobeto integratuta bixak, baina euskaldun nortasuna ondo gordeta. Bihar dan moduan, ez ghetto baten.

Datorren hillia bereziki astuna izango da neretako. Aste bi jarraixan daukaguz seminarixuak, eta kontuan hartzen badogu mintegi bakotxa lau egunekua dala, ba... a zelako... palua! (Serafiñen laguntzia biharko neuke, ¿zela esaten da hori Eibarren? Zaragozan ez daukat eskura lexikoirik).

¿Hau zergaittik diñoten? Ba gustora juango nintzakelako Élgetako Espaloian antolatu dan blogisten topaketa horretara . Entre pitos y flautas, blogistetatik makiñatxo bat ezagutzen dittudaz onezkero, eta beste batzu be ezagutzeko kuriosidadez nago. Alkarri adarra jo, lizunkerixak dirala, galdera ikurrak dirala, argazki polittak dirazela... Gainera, morbillua emoten dezta frikixak harremanak "oholeztatzeko" dauken forma lotsatixa. Soziologixa klase baterako gaixa. ¿Zelan egingo dau salto plaza publikora bakardadian eta bere etxian pontifikatzen diharduan teknomanua?

Baina... justo arratsalde horretan Zaragozatik bueltako biajia daukat, autobusian. Lehelengo sasoiz heldu biharko nitzake. Eta behin nere betiko autobusez autobuseko saltuak egin eta gero, Élgetara azken saltotxua lagun kotxedun batekin egin biharko neuke. Eta, goguak bai, baina ez nago seguro blogistekin egotiarren hainbeste stress pagatzeko prest ete nagoan.

Azken momenturarte ezin jakin. ¡Suspensia hauxe da...!

Ixiltarzüna

txiko 2005/03/19 21:05

Leihua erdi zabalik, gabardixa dok. Girua freskua, ixa epela. Udabarrixa jatork. Urriñian, rrrrr.... rrrr..... kotxiak pasatzen dittuk, eten barik baina egunez baiño askoz be gitxiago. Bat pasatu, eta hurrengua pasatu arte 15 segundo igual.

Kaletik jenterik ez. Espaloi luziak hutsik, eta hi hoia bakarrik, tarteka-tarteka kotxe bako kaliak ziharkatzen. 800 metroko kale luzia dakusk aurretik, semaforuetako gizontxo guztiak kiñuka, gorrittik orlegira eta alrebes, paso zebra hutsen gainian. Illuna jagok, baina argi indar anaranjaduzko illunttasun hirittarra dok.

Tasixak gora ta behera, argi orlegiarekin disponible, bezero ehizian. Baina gaur ez detzuet emongo, nere itxura patibularixua dala ta, plantoia emoteko aukerarik. Gaur oinez juateko gogua daukat, juan zaittie haixia hartzera. Gaur bide luzia gozatzen najabik.

Udabarrixak aurrera egitten dabenian, azahar lorak errebentauko juek eta gabardiko ibillaldixak denpora zaharretako gomutak ekarriko jestez. Hiri erdiko erreka zabal legorrari jarraittuta egindako etxera bueltak, bihotzeko ekaitzetan, usain bardiñarekin mozkortuta. Eta monoxido pizkat bebai, atsegiña. Xelebria, ni, naturazalia naizen hau, holan bizitzia asuntua. Karmeneko Serranos dorrietatik Kasal Popularraren ondotik pasatu, eta Benimaclet'erarte. Edo une gozo batzutan, Rio Nervion kalerarte, Moncadako bidian gora. Ai oroimina, ¡lehenengo maittasuna!

Monoxidorik ustelena lurrun ederra bihurtzeko bestekua.

Kobalde

orakulua 2005/03/15 23:30

Errutina gozua dastatzen, ba dira hille batzu domekak mendira juateko erabiltzen nabillela. Baina hurreko mendixetara, sekulan bez Ahüñe Mendi baino altuagokorik. Gehixenetan ez dot tontorrik zapaltzen gainera, eta haranik haran ibilli daroiat. Jentiarekin berba -ahal danian- eta leku izen barrixak ezagutzen. Taberna txikixetan hamaiketakua hartu. Eta kilometro kopuru majua egin, ez pentsau... baina gehixenetan etxetik 10 kilometro baino gehixago hurrindu barik. Argazki hau Olatz baillarako Kobalde izeneko lekuan hartutakua da.

Arrosa irrati sareko bileratxo bat

orakulua 2005/03/03 00:05

Bai, ez naiz hasiko Arrosa zer dan esplikatzen. Irrati txikixen sare haundi bat. Irrati txikixok beti daukagu arazua programaziñua betetzeko, egunian zuzeneko bi-hiru orduetaz aparte ez daukagulako audio materixal onik, musikiaz aparte.

Horregaittik sortu genduan sare bat orain dala lau urte. Lan nekezaren ostian, lortu dogu internet bidez alkarri lotzia eta programaziñua konpartitzia. Serbitzari edo programa banku amankomun bat daukagu, eta bertan eskuratzen dogu hainbeste materixal interesgarri. Irrati bakoitzetik saixorik onenak hartuz, norbere irrati txikixaren programaziño kaskarra hobetu egin leike. Adibideza, gu Lekeitioko Arrakala irratixan ekoiztutako saixuak Matrallako irratixak hartu leikez Eibarren eta uhiñen bittartez emitidu.

Hori da Arrosa. Ez da komunikabidietan azaltzen, eta ez dau zaratarik egitten: azpiko infraestrukturia dalako. Gero eta hobeto betetzen dittu bere funtziñuak, eta gero eta irrati gehixago konturatzen ari da programaziñua konpartitziaren arrakastiaz.

Lan nekeza esan dogu: bai, hala da. Baina nekezena ez da teknika, edo zerbitzarixa, edo dirua lortzea... gatxena hainbeste jente koordinatzia da. Egin kontu: irrati bakoitzaren atzian lan talde bat egoten da, zenbat eta “libriago” orduan eta jente gehixago (40 pertsona...). Telefono dei bat egittian adibidez, edo errekadu bat lagatzian, gatxa da mezua heldu bihar dan lekura allegatu araztia... Beraz hortan erabiltzen doguz indar gehixenak.

Adibidez, juan dan zapatuan billera bat egin genduan Hernanin eta apur bat atzeratuta dabizenak zerbitzarixa erabiltzen ikasi zeben.

Bileria ez zan nahikua izan, eta beraz jarraitzia erabaki genduan. Jojo, Patas, Iñako eta Anek prestatu zeben mahaixa, eta ixa ez zeskuen txorixorik laga bestioi.

Koordinaziño lanak errezteko, batzutan lan taldeka banatu eta apartera juaten giñan berba egittera. Hamen Patas, Xara, Jojo, Pittu eta Txolarrek dabiz.

Maila altuko hizlarixak eta iraultzailliak gero eta ideia hobiaguak zeukezen, nahiz eta kei persistente bat etorri alde guztietatik. Hamen Txemari entzutzen dabiz Jojo, Pepe, Ane eta Antxeta.

Hasibarrixak bere dudak esan, eta esperientziadunak erakusten saiatzen ziran eten barik.

Baina hala eta guzti be, gazte gara gazte eta ez gaude konforme.

Noski, takian potian agertu ziran ideia brillantiak, gehixenak Gorka eta Txemaren artian.

Eta gure Latex-Oier-Felix Linares eibartar elgoibartartua be tartian zeguan. Ezin eskapau. Harrapau zaittuagu txoritxua.

Sentitzen dot, baina kronistía ez da “gizon-man” eta ezin izan zetsan eutsi mozkorrari. Danak iraultzen eta iraultzen ziharduela, txafardero honek eran da eran, da...

En fin, gero Hernani-la-nuit bizi izan genduan, “typical-spanish-sidrua” mobida artian, olagarrua garajian. Tabernetan itto biharrian, Ane Irantzu eta Patas argazki honetan ez bezela. Ondo baina. Azkenian alde egin neban... ejem... kaja eta guzti. ¡7 bat euro ohostu netzuen Arrosakidiok! Mozkorrak diskulpia dauke beti kontizu.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irratixa irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017