Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Bacon eta piparrezko "Martina"

orakulua 2005/10/30 21:47

Euskal txozna-zerbitzari agurgarri hori: ¿zenbat bidar geratu zara jaixetako genero sobrantiakin zer egin jakin ezinda? Seguru nago behin baiño gehixagotan izan dozuzela hortik bueltaka hasittako vodka botillak... plastikozko edarontzixak... eta aldez aurretik egindako tortillak.

Hain zuzen be, azken hónei erreparatuko detzagu orainguan. Bere horretan jan-eziñezkuak izaten ba dira be (legor-legorrak, lodixak... ittota hiltzeko modurik onena), imajinaziño pixkatekin oso gauza interesgarri eta goxuetarako balio leikie. Gaurkuan pizza baten oiñarri legez erabilliko doguz, Pontevedrako A Insua herriko “Heicho De Dar Queridiña” tabernako idea bat gogoratuta.

Sinplia da. Lau pertsonatako, tortilla bat erabilliko dogu. Lehenengo, tortillia bere zorrotik etara, eta erditik zabalduko dogu -“Norman Bates” tipoko aizto batekin hobeto- , biribil formako zati bi etarata. Zati bakoitzetik semicirculo bi etaratzen badoguz, errezago izango dogu laban sartzeko eta gero lagun bakoitzari bere zatixa banatzeko orduan. Labako apalian egokittu, eta tomate geruza sendo batez estaliko dogu oso-osorik; zenbat eta ladrillua gehixago umeldu, orduan eta jangarrixago.

Tomatian gaiñian, bacon edo halako okelazko zeozer ipiñi...

...eta laba barrura. Modu honetan lortuko dogu batetik tortillia berotzia; bestetik, gaiñeko tomatiak ura galtzia; eta azkenik, bacon edo dana dalakua erretzia. Hortxe mantenduko dogu ordu laurden inguru. Etaratzian, txoznatik sobran genkazen piparrak eta lontxetako gaztaia be aprobetxatu ahal izango dogu, beikonan gaiñian ipiñitta.

Nahikua izango dabe laba barruan lau-bost minuto, eta... ¡prest! Txakurrak be jan nahi ez daben ladrillua, “delicatessen borroka” bihurtuta.

Edari gomendagarrixa: txoznatik sobratutako “platanitua” (erdixa ginebria, erdixa mostua). ¡On egin!

Gorbeia

orakulua 2005/10/17 12:13

Udazkeneko sasoi politten hasten jagozak. Atzo Gorbeira juan nintzan aspaldiko partez, umia nintzanetik juan barik najenguan; eta goguan daukatena, beti laiñua, hotza, edurra eta aldapara latzak; ¡txarto pasatu, orraittiok! Atzo ostera, barriro adiskidetu nintzan mendi zahar horrekin. Aspaldi etxuat hain egun atsegiña pasatu. Hamen jarriko deuadaz irudi batzu: Egiriñaoko santutxua:

Aldamingo tontorra, Arrabarako bidetik:

Itxiñako artzai-korta bat:

Itxiñako Atxulaor atia:

Espeleologia ikastarua Amoroton

orakulua 2005/10/16 08:10

Amorotoko Udalak espeleologia ikastarua antolatzen dau, Gernikako ADES taldian kolaboraziñuakin. Hónek ekarriko dabe materixala: argi, kasko, sokak... ikasliak erropa zaharra baiño ez dabe ekarri biharko. Kanpoko praktikak Ereñoko kanterako hormetan egingo dira, eta barrukuak Abitta eta Atxurra-Elizburuko haitzuluetan.

Prezixua: lau hogerleko (ez dakit zehazki, baiña 10-20 bat euro izango dira: prezio sinbolikua beraz). Noiz: zapatu bi, Azaruan 5 eta 12xa. Apuntatzeko: 946 842 549 (Amorotoko Udala, antolatzaillia); 696 984 036 (Oscar, ADES)

Tear down the wall!

orakulua 2005/10/12 23:35

Hesia urraturik libratu huen kanta...

Hegoi egun baten idazten deuat, anaia. Mende batzu dittuk hire arbasuak auzokuen etxera zibilizaziño pizkat ekarri zebela, eta zuek ziñazien aurrerapenan eredu. Ekialdeko haize beruakin etorri ziran matematika, medikuntza, arkitektura eta artia erromatarren ostian kaosa nagusi zan lurralde horretara. Artian nere jentia euren modura zuan: artzaiña ez ba zuan, nekazarixa zan euskalduna, Europako hegoaldian bizi giñan tribu edo klan guztien arteko jokuan beste kide batzu. Sasoi illun hartan sartu zittuan hire arbasuak, eta zazpirehun urtez nagusi izan zittuan Al-Andalusen.

Gaur hor hago, urratuta: afeittatzeko kutxillak baiño zorrotzago diran burdiñ-hesixei heltzeko arrazoi senduak bihar dittuk. Metal urratzailliari esku betiakin gogor sakatzeko, miña baiño gogorraguak diran arrazoiak. Horregaittik begiratzen haut errespetuz, eta kuriosidadez.

Baiña itsua ez nauk: ¿zer dala ta, azken egunetako “boom” mediatikua? Urtiak da hire anaiak etortzen ta etortzen dabizela... ¿zer gertatu dok oiñ ba medixo danak zuen odolari erreparatzeko? ¿Zeiñ jabik tajadia etaratzen? Bateronbat bai, eta ez zarie zuek. Zuekin trafikatzen dabenak izango juek zeresana: handik bidaltzen zaittuezenak edo hamendik zuen izardixa eta odola diru bihurtzen ibiltzen dittuanak.

Euskal arrantzalian ikur txapeldun eta surrandixa batzokiko komuneko atian baiño etxagok oiñ. Ondarruko barran galegoz eta wolofez entzutzen dok. Sasoia aldatu dok, eta etorkizuna lamerako zibili-zabuluetan jagok: binilua besain azal baltzeko umiak euskeraz dabizak bere lagun zurixekin jolasian...

Tear down the wall!

Ene lagun Txabi

orakulua 2005/10/02 23:35

Zipayuen kuartela bistan daukatela idazten juat hau. Barkatu, zipayuen basia. Gaur goizian Javier Balzan berbak entzunda sutan jarri nauk, eta desfogau biharra jaukat. Gaur manifestaziño bat egitten juek EHNAMekuak, Bilbon edo. Betiko legian, abertzale españolak galazo bihar dala ta ez dala... Eta hara nun agertzen jakun Javier Balza (lagunendako Txabi) esplikaziñuak emoten: "erakunde ilegalizatu batek konbokatuta egon ezkero, duda barik galazo egin bihar dala; baiña indibidualak konbokatutakua ba da, baimena emon bihar dala". Halako era biribillian, ¡to! Eta gero bestetik, beste gauza batzuei buruz berbetan, torturen kontrako protokolo famoso horren barruan (martxan oin dala urte pare batetik ei jagona) oin hasi bihar dirala inkomunikaziñuan egindako galdeketak grabatzen. Ointxe.

Berba biko gizona dogu Txabi. Noren aurrian dagola, eta kontestuan araberan, erantzun bat edo bestia izango jok prest. Edo biharbada prest ez, eta bihotzeko taupadak bultzatuta funtzionatzen jok. Argi jagok hainbeste iraindu banaiz nere kasu pertsonala afektatuta egotiangaittik dala: 2002ko Iraillan 14an izandako Bilboko manifa ha herrittar talde batek konbokatzen zeban; inun azpi-jokorik egon izan ez ba da konbokatzian, hantxe izan zuan. Epaille konpetentien aldetik ez zuan debekatzeko agindurik egon (Garzonek bota zittuan beriak, baina bera Auzitegi Nazionaleko instrukziño epaillia zan artian, konpetentziarik ez beraz halako zeozer agintzeko). Eta hala eta guzti be, Txabi Balzan neska-mutillak eraso egin ginttuen, min izugarrixa sortuta, bai fisiko bai psikologikua.

Berba biko gizona haiz Txabi.

Ba dakit politikan sartuta ibiltziak hori daukala: konfunditzeko aukeria, egoera larrixen aurrian erabaki konprometiduak hartu bihar izatia... Baiña erantzukizunak hartu bihar izaten dittuk be. Bestela, hobe heban hojalatero sartu, Txabi. Aittortuko baheu sikieran, egoera bardiñan aurrian desbardiñ jokatzen duan arrazoirik etxagola: haiziak nundik joten deuan, edo zure ugaleko txakurren odol gosia, zuen ganorabakotasuna dala erabagi bat edo beste hartzian arrazoia... diskulpa pizkat izango zendukie, inkonpetentzian atxekixan. Baiña neurri mental faltian atxekixa zure subordinatuak jaukek bakarrik, armak erabiltzeko makiña garun-bakuak. Heuk erantzukizuna daukak, erantzukizuna: eta iges ibiltziak, esplikatu eziñezkuari esplikaziño bat billatu nahixan, txarto egindakua onartu nahi ez duala, heure buruari buruz asko esaten jok. Goguan jaukat gure kasuan, heure subordinatu-kate horretako hankasartu galantarengaittik esplikaziño billa genbixazenian, zelan iges egitten heban behiñ eta barriro; ezin izan gajenduan heurekin berba egittia lortu, beti iges, zubelandara baten modura. Aurpegixa emon ezinda, mutiko lotsatixori. Konpondu zenduen, azkenian, zeuen legiak hankatartetik pasatzeko daukazuen ahalmen miragarrixa erakutsitta: heure mutillen akusaziño faltsuangaittik blastio bildurgarrixa eta 3 asteko kartzelaldixa “jan” eta gero, zeuek jarrittako salaketian gaiñetik pasatu eta epailliak kasua sobreseitzia lortu ei zenduen. “Ei” diñot bai: ez dakigulako zihur alkantarillapeko zeintzuk resortiak mobidu ete zenduezen zuen hankasartua zelan-edo-halan konpontzeko. Heu, zubelandarihori, ez hintzan kapaza izan gauzak argi esan eta arre edo ixo esateko, dana makur eta azpittik egin heban.

Ba jakixat, jakin be, heure gaiñetik eta azpittik dagozenak kulpa haundixa daukela. Ez bakarrik gure asuntuana: beste batzun kasuan onduan fribolidade bat dok, azken fiñian. Eta bajakixat be Indiako zipayuen kasuan legez, ba jagoala zure polizia kolonial horren gaiñian Erresuma bat, erantzule subsidiarixua. Baiña haretxek beria merezi juela argi lagata, heu erantzule zuzena haiz, Txabi Balza, eta nere txikitasunetik (neuk berbia baiño etxaukat, heuk ostera gerra makinaria indartsua) esan bihar deuat koldarra eta berba bikua izatiaz gain putaseme haundi bat haizela. Neurekin erakutsi duan begirune bardiñakin jiñuat.

Treneko ixkua

txiko 2005/10/01 01:09

Julen Gabiria-n blogian tren-barruko susedido baten barri irakortzian, nere garun barruetan gordeta najeukan egoera bat harrotu dok, eta gogora etorri.

Ahaztuta najeukan, benetan: Eibartik Markiñara juateko goizeko 7.30etako tranbixia hartzen nebanekua da gomutia, eta biharbada erdi lotan juaten nintzalako najeukan erdi-lurperatuta neuronen azpixan.

Ardantzatik urten, eta parada batzu zetozen: Amaña, San Lorenzo (Sanlórentzó, esatari elektronikuan berbetan), goguan ez daukaten beste bat, eta Ermuko Geltokixa. Han jaitsi bihar izaten nintzuan, eta orduan zetorrena ikustekua zuan.

Zortzirak hamar gitxiago izango zittuan, eta geltoki horretan ehundaka nerabe jeguazen ez-dakit-nora juateko. Kontua zan, danak gu gentozen tren horretara sartu bihar izaten zirala, eta jakiña: zein lehenago sartu, harek harrapau jarrilekua. Biajia tente ez egittiarren, kristonak eta bi egitteko prest jeguazen hagiñetako aparatodun hárek, euren abots disonante-destenplauekin barre eta zarataka.

Kontua zera zuan: trena pizkaka geratzen juan ahala, andeneko jente ufal ha irakitzen hasten zuan, bagoian ate eta leihuen kontra; hain zan trinkua ze, haize konprimidozko atiak zabaldu arren, parian suertatzen zan granodun moltzua geldi geratzen zuan. Ganga baten harri batak bestia eusten daben modura. Halako baten arkua hausi, eta bagoi barruraka errebentatzen zuan artaldia, eta danak korrika eta txillixoka asiento billa, eta barruan genguazenok ezin urtenda egoten giñuazen minuto batzutan.

Ordu horretan brometarako ez nintzan egoten. Eta konturatu nintzanian egunero errepikatuko zala, eta Eibartik gentozen beste bidaiarixak marmarka ibiltzia baiño ez zekixela, iniziatibia hartzia erabagi neban. Esandako moduan, ordu hórretan asko etxuat bihar izaten zaunka hasteko. Egun haretatik aurrera, Ermuko geltokira heldu baiño lehenago jaiki, sakela, berokixa eta guardasola ondo lotu eta jantzi, eta urteerako parian jartzen nintzuan. Betiko panoramia errepikatzian, atia zabaldu eta nerabe-pareta nere aurrian agertzian, ez nintzan geratzen bagoi barruraka noiz errebentauko. Karrerillia hartu eta nik neuk apurtzen najuan sorbalda-ukondua aurrian jarritta ¡¡¡danba!!! baiña kanporaka.

Eguna hasteko modu parebakua, ¡erregular!

Eta gauza kuriosua: nahiz eta egunero egitten najuan maniobrihau, gazte artalde ha ez zuan kapaza izan egun baten bez neri aurre egitteko (¡ehundaka zittuan!) edo paretik kentzeko. Egunero-egunero hartzen juan kriston takatekua nere sorbaldetik (baten batek hartuko juan, bai, miña...).

Izorrau edo espabillau.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irratixa irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017