Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Agur Linux

orakulua 2005/01/31 23:25

Juan dan hiru bat urtian ibilli nauk Linuxen atzetik, makil puntiaren atzeko zanahorixiaren atzetik doian manduaren moruan. Amore emango dot, behingoz. Alperrik dok. Microsoften magalera itzuliko nauk lotsatuta, belarrixak zimel, ilun, uzkur ta herabe. Bill Gatesen bular adeitsutik edoskiko juat barriro, etxetik iges egindako gaztetxo txoriburu damutua.

Gaur egun, Linux eta software libriori elite batzuendako baino ez dok. Hau irakorri ezkeriok hasarratu egingo jatazak Leioako gaztetxekuak, edo Lekitxoko Linux erabiltzaile taldekuak, etabar... baina hala sentitzen juat nik. “Elitia??? Iñoiz baino eskuragarrixago dago barren, duan da ta. Oso erreza dok: Shella zabaldu eta /mnt komandua tekleatu eta hauxe eta bestia eta partiziño bat egin disko duruan eta gero hau aplikaziñu hau instalatu, eta gero ez dakit zelako sekuentzixia bla bla bla...”. Txinua neretako. Ikusten nabillena zera da, Linuxa norbere ordenadorian instalatzeko jakitturixa maillia nahikua altua izan bihar duala, kaleko jentia daukaguna baino sendo altuagua bai behintzat. Eta nere modura, “a nivel usuario”ko nibela daukagun millaka lagunok... galdu egitten garala lehenengo bidekurutzian. Bill Gates maitakorraren produktuekin aldiz, edozein artaburuk idatzi leike testu bat, gorde eta inprimidu. Hain operazio sinplietan geratu nauk ataskatuta ni, behin eta barriro, Linuxen. Eta ez produktuaren akatsarengaittik, baizik eta bere erabilpenaren sekretuak ez ezagutziarengaittik.

2002ko Ilbeltzian izango zuan ordenadore portatilla erosi nebanian. Hasiera-hasieratik, eibarrespazixuan nerekin zebizen lagunen komentarixuekin berotuta, izan najuan Linux zera horrekin funtzionatzeko gogua. Garik lagundu jeztan, bere lantokixan, eta EAEko Jaurlaritzak duan banatutako Mandrake punto eztakitzer bersiñua jarri jeztan. Disko gogorra erdibittu egin genduan, erdixa Güindos eta erdixa Linux, ikasten juan ahala Microchofen produktuak gero eta gitxiago erabilli eta azkenik bakarrik Linuxekin funtzionatzeko asmoz.

Nik orduan ordenadoria idatzi eta inprimatzeko erabiltzen neban, baitta pazientien fitxak kudeatzeko, edo laneko kalkuluak egitteko. Mikrosoften Word, Access eta Excel beraz. Baitta posta elektronikua be, noski. Beste munduko ezebez. Holako gauzak egitteko moduko aplikaziñuak instalatzeko eskatu najetzan Gariri, eta berak pijo-pijo nere gurarixak asetu jittuan.

Hala juan nintzuan, poz pozik, etxera, eta orduan hasi ziran arazuak. Arazotxuak esan bihar: dokumentua idatzi baina gorde ezin; diskete bat sartu eta irakorri ez; ezin topatu gauzak nun dagozen artxibatuta; modema ezin dabela sarera konektatu... txikikerixak danak, baina asko. Barriro egin bihar izan najittuan biaje batzu Garirengana eta gauza batzu konpondu zestazen baina, bere esanetan, falta ziran gauzak ez jekixan zelan egin.

Desarmatuta geratu nintzuan: ¡Gari, gure gurua! Berak ez ba jakik ¿zeinek????

Nere portatillaren garunen Linux hemisferixua lozorruan geratu zuan ba, singladurako hurrengo portuaren zain.

Hau Leioako Udondo gaztetxeko “Metabolik” hacker laborategia izan zan. Ezin juat gogoratu zelan, baina halako baten Linux ikastaro bat egin bihar zebela jakin najuan. ¡Ah bai! Ba dakit zelan enteratu nintzan. Izperringian ciberjaialdi baten barri jakin najuan, Udondon izango zana, eta hainbeste gaixen artian, software libria eta halako gauzei buruz jardungo juela. Ni, nere gogo guztiekin batera, hara abixatu nintzan. Lagun batekin (Angel Bidaurrazaga) geratu nintzan bertan, baina ni berandu heldu eta nere laguna juanda zeguanez, han murgildu nintzan Blade Runner estiloko ciberjaialdi horretan. Laster topatu neban ezagunik (Juan Etxenike) eta jente barrixa ezagutu najuan laster (Osoitz Elkorobarrutia, JA del Moral). Orain dala urte batzu... ¡jasaus jasaus! haxe cuelguea izango nebana... baina urtiekin gero eta aurpegi gogorragua daukatenez, ba “from lost to the river” eta hantxe geratu nintzan, hangar illun eta izatez hotz horretan, daaaannnna ordenadore portatillez beteta, jipi itxurazko jentia pantalla baltza letra zurixez betetakuaren aurrian, entsaladia plastikozko plater baten... hori imajenori daukat bizixen... zenbat ordu eruango zittuan txurrero harek pantalliaren aurrian, logaritmuak eta komanduak eten barik pasatzen... Gaztetxe estetikaz adornatutako gaztetxe bero hartan, musika gaztetxerua, jentia uholdeka... Etorri ziran bebai Leioako “La Avanzada” etorbidera salidia, farola batetik argixa pintxatu eta wireless materixalarekin horma baten “Tron” pelikulia ikustia, botilletatik eranda 40 bat pertsona jai giruan, ia poliziakuak etortzen ziran bijilatuta... buf, ni nintzan olagarrua oso gustora garaje horretan.

Esan bihar juat berandu heldu nintzanez, Linuxari buruzko hitzaldixa galdu nebala. Baina orduantxe enteratu nintzan kurtsillo bat egin bihar zebala Guillek (¿?) beraz hantxe apuntatu nintzan di-da. Eta jaixarekin aurrera segidu, eta ciberhizkuntza ulertezinez mintzatzen zan jente sinpatikuaren artian ibilli, eta besua iraltsuz inmobilizatuta zeukan neska antiglobi eder hari begira ta begira eta ezer saiatu ez... en fin, ondo, betiko martxan.

Artian Eibarren bizi nintzan, eta benetako lio bat zan astelehen illuntzetako klasietara juatia. Ondarruko kontsultatik urten, autobusez Bilbora, Leioara metroz, 19.30ak aldean klasia hartu eta gabeko 22.00etan Deustura joan nere lagun Ernesto Sanchezen etxera, bere silloian lo egin eta goizeko 6.00etan autobusera, Markinako kontsultan 9.00etan egoteko. Baina ni prest najenguan, Linux ikastiarren.

Klase horretan, ciberjaixan besain galduta najenbillen, gitxi gora behera. Ikasle gehixenak ni baino askoz be gehixago jekixen, eta beraz beheko maillakuendako ezer gitxi jeguan. Gainera, Guillek borondate onenarekin emoten zittuan esplikaziñuekin (ondo antolatuta, eta euskeraz gainera) Linux sistema eragilliaren tripak aztertzen genduzen, eta... nik ez najuan hori nahi. Nik Windowseko ordenadore bat erabiltzen ikastea besain azalpen errezak nahi najittuan. Neri Linuxa zelan funtzionatzen daben ez zestan ardura; ni zelan erabiltzen zan nahi najuan jakin bakarrik.

Hala pasatu ziran aste asko, udako sasoia heldu zan arte. Gauza oso ona izan zuan: ondo antolatuta, serixua, duan, euskeraz.... Ikaskidiekin be oso ondo, eta han ezagutu najittuan Ainhoa Facal eta Ibon Igartua (diasporako forokideak) eta Mitxel Sarasketa (eibartarra), pertsonalki ezagutzen ez nittuanak. Baina nere maillako erabiltzaille batendako, handik etara neban probetxua hutsaren hurrengua izan zuan. Mandrake alboratu eta Knoppix aerodinamiko batez joan nintzan etxera, hori bai. Itxura desberdina, baina arazo bardinak. Ibonek, nitaz kupidaz jota, nere Winmodem errebelde horrendako moduko driver bat topatu jeztan, eta diskette baten isolatu najuan, altxor baten modura, baina gero ezin izan neban instalatu. Barriro lozorrora...

Kalbarixo honen hurrengo pausua Ondarroan bertan; informatika denda bateko enplegatu bat topatu najuan, Ibai, Linuxez asko zekixana. Harek lortu zeban nere modema behingoz instalatzia, eta azkenian korreo elektronikua eta nabegadoria martxan neukazen. Testu prozesaketan eta ordenadoriaren erabilpen arazo txikixengaittik be hainbeste bidar juan nintzan, galdetu netzan, ahal nebana nik egin, ezin nebana berari laga ordenadoria eta gero fakturia ordaindu... ¡hori zan nik nahi nebana! Izan be, denda gehixenetan “¿Trabajais con Linux?” galdetzian aurpegixa desekajatu egitten jake. Asistentzia tekniko profesionalez umezurtz gagoz.

Baina... etorri zuan honen bueltia be. Denda honetako morroi hau, esandako moduan, enplegatua dok. Eta berak Linux lanak oso pozik egitten zestazen arren, bere jefiak ez juan begi onez ikusten hainbeste denpora kentzen zetzan gauza arraro hori, eta hau konponketetarako oztopua zan, eta nik portatilla bizkor bihar neban (nere lan instrumento garrantzitsua zan) eta ezin netzan astebete laga ia hueco bat noiz topatzen zeban eta...

Postre moduan, gabonetan portatillaren LSD pantaila horretan kolpetxo batek eraginda, neguko izar adartsu psikodeliko haundixa agertu zan, eta akabo. Nere portatilla ez da onezkero portatilla, eta etxian geratu da. Eta nik ez daukat kotxerik, eta ezin ordenadoriakin atzera eta aurrera ibilli. Eta amore ematea erabaki dot, eta agur Linux.

Gure Bill, zeruetan zarana... ...barkatu gure zorrak.

Hai’l a hai’l Bill.

Lekeition atzo

orakulua 2005/01/27 22:25

Atzo mariak gora egin zeban unian, eta edur ekaitza eta ipar haize polarrak Tala ingurua astintzen zeben momentuan, orakulua San Juan ermittako pulpitura igo zan. ¿Feligresak? Bapez. Norbere sermoia bota eziñian, erretratatzeko kamaria hartu eta nere inguruari argazki batzu etara netzazen.

Zuek, ordenadore aurreko epel horretan, ez dozue siñistuko haiziak zela astintzen ninduan, eta txanoko zulotik sartzen zan haizia (kamariak ez zeban zulo osua tapatzen) arpegixan min emoten zestan, eta 10 erretratu etara orduko eskuetan minik ez neukan, ez nittualako igartzen. Iparraiziak jaurtittako edurrak rebufo bat egitten zeban olatuen aldian eta behetik goraka etortzen jatan maluta zaparradia.

Eta Isuntza edo Ondartzabaletik, hala ikusten zan Talia.

Sagardotegi ostixak

orakulua 2005/01/24 22:54

Kokoterarte nago sagardotegi ostixekin. Euskal prentsia irakortzen doten aldetik, urte osuan nabil tragatzen sagardauaren promoziño kanpaina etenbakua, informaziño modura mozorrotuta. Urtian behin baina, promoziño kanpaina hori jasaneziña bihurtzen dok: oraintxe, hain zuzen be.

Itxura danez, sagardauaren ekoizpen prozesuan urte sasoi jakin baten zabaltzen dittuk upelak, “txotx” dalako zeremonixa moduko baten. Zeremonixia diñot, bai, ze urterik urte pantomima bardiña errepikatzen dok: albiste berezixa, txotx’a egin dala ta ez dala, sagardangille baten argazkixa txorropian edarontzixa betetzen, hainbeste kazetari eta telebisiño kamara aurrian, “aurtengo sagardoa oso ona da” esaten… ¡Kaka! ¿Zergaittik dok urtero sagardaua hain ona? ¿Ez da sagardaua txarra urtetzen sekulan bez ala? Publizidade usain hutsa, ez tradiziñorik ez kulturarik ez ostirik be: dirua, eta ostalarixen betiko zurikerixia. Azkenaldixan gainera, “ecos de sociedad”etako lizun usainarekin, famosillo bat gonbidatzen dok urtero txotx asunto horretara, flash argixen artian lehelengo basokadia eran (¡bai zera lehelengua!) eta “oso ona dago” esan degixan, irribarre haundiegi baten atzian hotzikaria disimulatuta.

Urtero bebai 8 pajinatako suplemento berezixak bete biharrak, eta beeeeetti artikulo bardiñak noski, historixia ez dok eta, urte batetik bestera aldatzen: Richard Lionheart’en zorixoneko arauak sagastixak babesten, Igartubeiti basarri miresgarrixa eta bere potruetako tolaria, milla datu, zifra eta estadistika kontsumo eta ekoizpenari buruz, pajina bakotxeko hogei sagardotegixen iragarkixak, bertako sagarra vs. kanpoko sagarra, bla, bla, bla eta bla.

Egixa izango dok, bai, sagardaua ez dan beste produktu “arrotzen” kanpainia be urte osua eta etenbakua jasaten dotela bebai, eta ez dotela tautik be esaten. Bai, hala izango dok. Baina idazki hauek guztiz subjetibuak diranez, ez juat nere burua oreka, justizixa eta ekidistantzixan egotera derrigortuta ikusten. Eta nere sentimendua hau ba dok, hau dok eta kittu. Badakik, etxekuarekin beti gogorrago jartzen gaittuk...

La chica de la Herriko, mi amor

orakulua 2005/01/17 23:05

Segi’ko logotipoko neska borrokilliak ¿helburu ezkutu bat izango ete jok? Joan dan hiru bat urtian erabiltzen juek euren karteletan. Uniforme borrokillia soinian, a saber: malla erreixadunak, manga bako brusa jipi orlegia “imperio” estiloko titi-kruzado majikuarekin, azpittik mangaluzeko kamiseta morau estua, ulia gorrixa noski, lanazko braga batekin atzeraka bilduta. Uniformiaz aparte, spray bat eskutan, desafiozko jarkeriaz tente, eta arpegixan keiñu bat... ¿zelan esango neuke? Etxian frustraziñoz bizittako bizimodu bat kalian burrukan desahogatu biharrekuarena edo, nerabe insoportable baten egonezina modu honetan bideratu dabenarena –eskekuak jipoitzen bardin bideratu zeikialarik-, eta gainera estreñimendu kronikua jasaten ari dana. Sentitzen dot, baina Segi’ren maskota hau ikusten doten bakoitzian hauxe da burura datortena, eta inundik inora bez gazte kontzientziatu eta iraultzaile batena.

Helburu ezkutuena. Bai, ¿izan leike halako zeozer izatia, ondo kalkulatutako estrategixa bat? Izan be, neskatilla borrokillak oso erakargarrixak dittuk, Mendigreen’en edo neure kasuan behintzat ukatu ezinezkua dok zaletasuna. Ez nintzake harrittuko beraz, militantzixara hurreratzen diran mutil askoren arrazoiak lamin xarmangarri ulegorrixekiko maittasunarekin zerikusi gehixago badauke, aberrixarekiko maittasunarekin baino. Hau hala ba dok, imajinatzen juat (konpartitzen ez) gidari politikoren baten kezkia, eta Mugimenduko idealen korrupziño hori ekidin eta zuzendu biharreko premiñia aldarrikatzen, eta bonbillia piztuta halako maskota okaztagarri bat asmatzen, gu satiruon masta puntak biguntzeko.

Alperrik baina. Gizakixa gizakixa dok, ez makiñia, eta idealik puruenak beti egon dira mixeria eta birtude humanuekin lagunduta. ¿Zenbat iraultzailek aldatu juek norabidia feromona usain gozuak eraginda? ¿ Zenbat errelijiñozalek egokittu juek bere sinismena sexu harremanengaitik edo harremanetarako? ¿Zenbat billeratan agertzen dittuk desadostasun edo adostasunak, ez argumentuekin lotuta baizik eta antipatixa pertsonalekin, edo erakarpen fisikuarekin, edo...? Naturala dok. Tentaziñuak narruzko edo pentsamentuzko zigorrarekin baretu bihar diranian, naturiaren kontra gabiz. Onartu, ulertu eta integratu ezkeriok, askoz be hobe danondako.

Markina Xemein eta Xiberua

orakulua 2005/01/17 23:05

Juan diran gabonetan, ETBn aspaldixan ikusi doten saixo polittenetakuan, Niko Etxartek, Xiberuan basarrittar mentalidadia dala nagusi esaten entzun najuan, eta horregaittik Hegoaldekuekin ba dagoela halako inkomunikaziño bat. Zeaitxik eze, Hegoaldian, baitta basarrittarrak be “kaletar mentalidadia” izaten hasi ei dittuk haren eretxiz.

Honekin barriro gogoratu jatak pasa dan udako parakaidista bidaixan ondorixoztatutakua: Xiberotarrak eta Markinarrak antz haundixa jaukela. Astopotruak, euskalki aberatsdunak... eta erdalzale porrokatuak. Baina, hala eta guzti be, ezberdintasunak nabarmenak dittuk, bestiak beste hauxe: Markiñarrak, buru ta bihotzez erderaz egitten saixatu arren, sekulan ez dabela lortuko inguruko euskeriak daukan presiño naturala gainditzia; xiberotarrak ordia, albatia apur bat zabaldu eta erdera ufal baten galtzen dabizak hizkuntzia.

Mantazko umien begirakadak

orakulua 2005/01/16 22:47

Ume txikixen begirakadak gustatzen jatazak. Ez najabilk, baina, esaten kumara hurreratu eta hots guturalak etaratzen hasten naizela, edo lagun baten umiaren argazkixaren aurrian betiko komentarixo iñuxentiak hasten naizenik, ez. Kontrara, umeren bat kuadrillako erdigunia bihurtzen danian ni bestekaldera begira hasten nauk, arnasa billa. Egongo dok hontan esangura psikoanalitiko bat, seguru...

Baina ez najabilk hortaz. Taberna baten ama amantísima jasanezinezko horretako bat jagok, bere lagunarekin topikuetaz berbetan, neri bizkarra emoten; eta besuetan mantazko umia jaukak, korroskadak bota eragitten edo dana dalakua. Ume hori begira geratzen jak indefectiblemente. Besteren batek bistia apartatuko lajeukek, edo babuarena egitten hasi, baina nik ez: ni begira hasten najako, bere moduko umia naizelako, mundua egunero deskubritzen diharduan umia, nere 32 edo 33 urte hauekin, ez nauk ondo gogoratzen. Ez detzat desafioka begiratzen, zeinek begiradia lehenengo apartatu. Ez nik ez berak ez jaukagu lotsarik, eta zera diñotsat isilttasunarekin: “Kaixo, ibilttari: bidegurutze honetan topatu gaittuk, eta bakoitzak gure bidian jarraittuko juagu. Zorte ona izan degizula bidaixan”. Gero mihina etaratzen jetzat, eta harriduraz zabaltzen jittuk begixak unekada batez, harik eta beste zeozerk bere atentziñua deittu eta buru dardartixa bestekaldera begira jartzen dan arte. Eta orduan berarekin ahaztu, eta izperringia irakortzen jarraitzen juat.

Zirazko erropak

orakulua 2005/01/15 14:50

img_148

Ondarroa, 1950ko hamarkadia. Etxeko neskatillia bodegara jaisten da, errixo ertzera. Nasa kaleko etxiak arrantzalien etxiak dittuk, Eibarren 3 pisoko etxien altura berian 5 piso sartzen dittuk, etara kontuak, etxe barruan salto egin eta kaskarrarekin sapaixa joteko moduan. Umia ez dok konturatzen baina, ha ondiok txikixa dok eta. Korrikan jaisten dok aittittaren etxeko bodegara, hantxe dago ta arrantzale gizona bere trepetxuak zertzen. Umiak usain fuerte hari erreparatzen jetzak: umeltasuna, itxiduria, errixuko lokatza eguzkittan... eta aittittaren zirazko erropak.

Arrantzaliak pobriak dittuk artian: ez dok etorri ondiok 60ko hamarkadako aurrerakada teknologikua, arrantzuen igokera exponentziala eta etxerako partilla aberatsak, gero Eibarko kalietan zarataka gastatzekuak. Itxasua arriskutsua dok, gaur egunian baino askoz be gehixago, eta takian potian hiltzen dittuk mariñelak, han eta hamen. Karelian zibili-zabuluan dabizen arrantzalien tresnak eta arropak eskasak dirttuk, eta izardi patsetan ez danian, kresal lizundutan bustita jaukek arropak, eta mantak, eta dana. Danian ura.

Aitxitxak 50 bat urte izango dittuk, baina zihero zahartuta jagok; gaur egungo ikuspegixarekin begiratuta, 65 urte botako gentzakez errez. Asteroko operaziñua dok gaur egitten dabillen hori: zirazko erropa zaharrei linaza orixua emon, ura sartu ez dagixen... edo. Zirazko erropak karuak dittuk, baina dirurik ez daukanak be nunbaittetik etaratzen jok dirua eurak erosteko: mariñelaren bizimodu gogorra gozatzeko, edozer gitxi dok. Zirazko erropak gizonen korputzak apur bat legorrago mantentzeko balixo juek... barrixak dirazenian. Erabiltzen-erabiltzen, inpermeabletasuna emoten detzan argizari moduko hori galdu egitten da, eta ura sartzen hasi. Erropak iraunarazi bihar dittuk baina, eta horregaittik astian behin edo, olixo kirastun hori emon bihar ei jako txanuari, jakiari, eta frakei. Gero bodegan txintxilizk geratuko dittuk legortzeko, nahiz eta koipia sekulan ez dok legortzen; bixaramonian, ordu txikixetan seiñeruaren deixari erantzunda jaikitzian, "kaben dios" batzu eskapatuko jakoz arropa hotz, pringoso eta latz harek jaztian, haren antza ez usaintzeko haizia ahotik hartzen daben bittartian.

Egunsentixak portutik itxasoratzian harrapatuko jok.

Pajeo honekin hasi, eta ahaztu egin jatak zergaittik hasi nintzan hau idazten. Zera: gure etxian sekulan ez dok erabilli "zira" edo "sira" berbia, gurian beti "txubaskerua". Nik lagunei entzutzen najetsen "ziria" gora ta "ziria" behera, eta ez neban ulertzen. Azkenian jakin najuan, eta hala geratu zan asuntua, beste berba ezezagun bat. Baina orain dala hille batzu, Ondarruko Lur Otxoantesanarekin berbetan hara nun kontatzen deztan bere etxeko zirazko erropena, eta... ¿eureka? Zira=argizarixa ba da, misterixua argittuta jagok. Ia zer diñuen gure ziberfilologuek...

Gainera, pajeo honetako hainbeste detalle neuk asmatu edo suposatutakuak dira, eta seguraski Kafe Marinaren inguruan erantzun zestan ondarrutar harek edo, topatuko dittu inprezisiñuak edo gauza okerrak. Biziki eskertuko dittuk korrekziñuak, arrantzalien bizimodu gogor eta ederra fidelago irudikatzeko balio badezku behintzat.

EGUNERAKETA 2016-III-12 (Olatzen iruzkina hamentxe):

"Ixan be, atzo amagaz-ta berbetan, itsasorako entzerauak zelan eitten eta konpontzen zirian komenta eben. Antza, "manupaturia" emoten eutsen algodozko erropari, ta gero esegi eitten ebezen sikatuteko, gogortuten zirian arte ("gixon eindda" gelidittu arte Lekitton). Tarratadaren bat eitten bajakon, txatala pegaten jakon apurtuniko lekuan, pintzelagaz "manupaturia" emonda.

Damaseneko dendan eitten zirian eta saltzen zirian entzerauak -beste leku batzutan be eingo zirian-. Halan esan euskun Damasek berak Ahotsak weberako ein eutsagun grabazinoian, baina harek "manupaturia" barik parafafinia aittatuten eban"

Sasiola II

orakulua 2005/01/12 23:38

Lehengunian barriro juan ginuazen Sasiolara, argazkixak etaratzera. Egun ederra egin juan, eta funtsian ez ba genduan gauza barri askorik jakin be, atsegiña izan zuen zaindarixarekin barriketan atzera be ibiltzia. Gaztelu zahar bateko fantasma baten modura, hantxe agertu zuan aguria gure onduan, isi-isillik, txakurraren zaunkadak abisatuta.

Eraikiñian sartu aurretik, neretako elementurik kuriosuenian buelta batzu: erreboteko frontoi txikixa, Sindika basarrixaren onduan. Osorik dagoan horma bakarraren inguruan nabillela, aurreragokuan ikusi bako elementu bi: epailliaren harrizko mahai ta bankotxua, eta kantxiaren solua bardintzeko terrenua jasota dagoela (erreka aldian kontrafuertiak ondo ikusten dittuk). Orain kantxan kipulak eta ortuarixak jagozak, paparrera heltzen diran bedarrak ez dagozen tokixan.

Eliziaren barrukaldera argixa sartzen dok orainguan, rosetoittik eta alboko leihuetatik. Aurreko aldixan izandako misterixo giro larrixa beraz ez jagok, eta illuntasunaren barruan argittasunezko ugartiak jagozak.

Masmaretxiak, hautsa, koruko arku bakartixa (koru bakua), santuak eta egurrezko moldurak plastikuetan batuta, erretablo haundixan lapurrak lagatako hutsune eta txikiziñuak... porlanez estalittako aintzinako egur zoruan ezebez, baina aldare aldian, osorik baina jauzi biharrian dagoan zapai zati azpixan, harrizko hillobixak. Sindikak bere esku senduekin harlauza haundi bat jasotzen jok; ezagun da ondo ezagutzen dabela mobimendua, harri bera hamar milla bidar jaso daben harrijasotzailliaren modura. Hor behean femur bat eta hainbeste sahiets, orainguan argi (aurreragokuan zuluaren illunetan hazurren argittasun bildurgarri indefinidua ixa-ikusi baino ez genduan egin).

Elixako jarrilekuak danak pillatuta, kurutze haundi bat hormiaren kontran, hormako karia jauzitta dagoanez, ondo ikusten dittuk sasoi desberdiñetan zabaldutako eta tapatutako arkuak, atiak, aintzinako sarreria...

Kontestua hobeto ikusten juat orainguan. Sorpresa faktoria kontrolpian, Sindikaren barriketa etenbakuan elementu garrantzitsuak eta akzesorixuak bereizten najoiak. Bidegurutze honetan (Astigarrabixa-Sasiola) dagoazen elementuen araberan, Erdi Aro zaharrian (herrixak eurak fundatu baino lehenago) garrantzi haundi-haundiko inguru bat izan zuala ezagun dok: basarrixetako, edo mendixen goikaldetan bizi zittuan biztanlien “plazagunia“. ¿Zein eremutan? Oso eremu zabalian, esango najeukek.

Santiago bide bat bajagok hamen bertan, bere ospittal eta guzti (gaur egunian korta moduan erabiltzen duan basarri erdi bat da, ospittale barrittik geratzen dan arrasto bakarra). Ospittale zaharra ba ei jeguan bebai, komentuaren inguruan.

Baitta lonja barrixa (oso zaharra dana) eta lonja zaharra be (gaur egunian lokalizatu bakua). Komentu barruko moillak, errekara karga/deskarga zuzenian egitteko, ondiok nahikua osorik jagozak eta bi bat metroko lodierako hormak babestuta jagozak. Sindikak diñuan moruan, “Garixa bakarrik ez juen kargatuko, halako babesa egin bihar izateko“. ¿Ze materixal, baina? ¿Mia hain balixotsua izango ete zuan? Zaindarixak erakusten dezkuan ladrillo zahar pisutsuaren masan argi ikusten dittuk mia-zati baltzak. ¿Tellerixak, burdiñolak?

Zubi bat be ba jagok, edo hobeto esanda, haren orpuak, komentutik 100 bat metrora errekan behera. Untzak janda dagoanez, bertara joan ezian ez dok ikusten.

Astigar-ibixa, leku estrategikua. ¿Zenbat toki egongo zittuan VIII mendian Deba ibaixa pasatzeko? Menderik mende egindako eraikin pilluaren ondorixua dogu gaurko hau. Moillen eraikuntzako albuetan halako zulo batzu, ibaixaren alde batetik bestera transbordadore baten kable gidarixak pasatzeko morokuak.

Azken kuriosidade bat, Deba ibarreko sasoi bateko garbittasunaren harira (gaur egun “Eibartik datorren zikiña“ aittatuta laga barik): ez nauk akordatzen zein langille klasek (olagizonak? Frailliak?), baina Sindikaren esanetan ba jagozak dokumentuak haien eta bere ugezaben arteko liskarren lekuko, zergaittik eta “izokiña astian hirutan baino gehixago ez juelako jan nahi“. Ugarixa izan bihar zuan lehen ba, angulen modura: zaindarixak Sasiolako angula-lekuen barri emoten jezkuk (xehetasun asko barik, badaezpada), kaka-trosko eta azido artian igarixan dabizen arraintxuak harrapatu eta gero Eibarko plazan killoko 1000 eurotan zela saltzen diran...

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017