Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Kultur iraina Mutrikun

orakulua 2004/11/29 22:35

Kultur irain gorria da, bai, Mutrikun Berriatua dorrearekin (Suilaingua izenez ere ezagutzen den etxea) gertatzen ari dena. Lehengo egunean bertara sartu ginen, ezkutuan, lapurrak bagina legez (hala sartzea bait da gaur egunean erdi aroko etxeorratz bitxi eta abandonatu hau ikusteko modu bakarra, Mutrikuko portu ederrean) eta hain geratu ginen harrituta, tristetuta, irainduta ze, orain irakurriko dituzuen lerro hauek tripekin, bihotzarekin daude idatzita (beharbada teknikoki buruarekin idaztea hobea den arren: datuak, fetxak, dokumentuak azalduta). Momentuko haserre honekin ezin dugu besterik egin ordea, eta beharbada hobeto, ea holan Mutrikuko herritarren konplizitatea eta gogoa piztea lortzen dugun. Asko esatea da, baina gure ustez Rafael Arruti apaizaren ohorea eta memoria goitik behera zikinduak daude gaur egunean, laster irakurriko duzuenaren arabera. Mutrikuko herrian gizon hau estimatzen zuen inor baldin ba dago oraindik, bere aulkitik jaiki eta bere ondasunekin gertatzen ari den bidegabekeria amaitzeko martxan jarri beharko litzateke artikulu hau irakurri besain laster.

Gatozen harira, gehiago luzatu barik. Hau etxe horretan sartu gineneko kronika sentimentala da beraz.

Kasualidadez sartu ginen Suilainguara. Tranpa kalean portura begira geundela, arratsalde eder bat pasatu eta gero, lagunari desapioa bota nion, brometan, ea torrean sartuko ote ginen. ¡Eta harek ustekabean baietz esan, eta nik atzera ezin egin...!

Sei pisotako torre ikusgarri honek parte bi ditu; ez dakit ea edifizio bi diren ala bat bakarrik. Portutik begiratu eta eskubian dagoen zatian jentea bizi da, baina ezkerraldekoa hutsik dago. Bajoan soto bat dago, horman pertika luze bi zintzilik, arrantzontziren baten bodega edo. XIII mendeko eraikuntzetan ez ziren ezagutzen karakol eskilarak, beraz goiko piso bakoitzak propio eginda du bide bat bertara heltzeko, mendiaren aldapa gogorrak lagunduta. Bigarrengo pisora ezkerreko patio-jardintxo batetik sartzen da. Handixek bertatik igotzen da etxearen kanpokaldetik eskilara luze eta enpinatu bat, hirugarren eta laugarren pisoetara joateko. Laugarrengo piso horren barrutik beste eskilara bat dago, bostgarrengo eta seigarrengo pisoetara igotzeko; pisu hauetatik gora Mutrikuko Beheko Plazara irtetzen da.

Bigarren, hirugarren, laugarrengo pisoetan nabarmen da orain dela hamarkada (mende?) asko ez dela inor bizi. Estruktura bera egurrezkoa da, eta dauden gelak (gutxi) zumezko horma faltsuekin banatuta daude, gero gainetik karea emanda, aintzinako erara. Lonja haundiak daude, traste zahar asko, egur kargak, banastak... ezagun da biltegi modura erabilli izan dela urte askoan. Egoera penagarrian daude piso hauek, bere ertaroko estruktura eta leiho dotoreekin, bere sabai altuekin...

Baina bostgarrengo pisora heldu ginenean, segiduan ikusten zen aldaketa bat. Sukalde bat, ekonomika batekin; hormak karearekin zurituta; papelak, koltxoiak, armarioak, aulkiak... Orain dela urte gutxirarte bizirik egon den etxe baten oihartzunak, nahiz eta dena behearen gainean botata eta apurtuta egon. Eta hor hasi nintzen mintzen eta goibeltzen. Beheko pisuetako hondamendiak pena ematen zidan bai, hain etxe ederra usteltzen lagata ikustearekin. Baina hemen, hortaz gain, beste min gehigarri bat zegoen: hil berriko kulturarena. Handik eta hemendik ikusten genituen arrastoekin, papelekin, gelak miatzearekin batera, gertatutakoaren zatitxoak bildu eta ulertzen hasi ginen.

Abade bat bizi izan zen han, 80ko hamarkadararte gutxienez. Seguraski, bera hil zenean han geratu zen etxea, hutsik eta itxitta. Oinordekorik ez, bere gauzak jagoteko. Urteak pasatzen joan ahala, umeak -dena izorratzen duten ume puta hoiek behintzat-, bildurra gainditu eta abade horren etxea jarri zuten helburu modura. Konkistagai berri horretako atea zabaltzea ez zen lan gogorra izango. Hala, barrura sartzean itxitako etxe zahar bat topatuko zuten, dena armarioz, kajoiz, apalez eta liburuz beteta eta onena: zaindaririk gabe. ¡Zelako denporapasa guay'a! Kajoiak zabaldu, barruko guztia atera eta lurrera bota, altxorren baten bila. Topatuko zuten bai altxorren bat, seguru, eta baliorik ez zuten gauzak atera, apurtu, sakabanatu. Gure kalkuluen arabera 600 bat kilo "baliorik gabeko gauza" egongo ziren gure oinen azpian: liburuak (Orixe, Arturo Campion, Mitxelena, Nemesio Etxanizen obrak... bazterretan jaurtikita), aldizkariak (Euskaltzaindia, Jakin, Bascongada... euriak busti eta hautsak zikinduta), gutunak (ehundaka eskuizkribu lurrean nahastean, metro erdiko geruza bat osatuz). Hortaz gain arropak (izarak, sotanak, alzacuellosak....), koltxoiak, muebleak, sukaldeko tresnak... Ba zeuden botilak eta kontserba pote beteak ere bai, Don Rafael hil zenetik ukitu gabeak... Mutrikuko herriak apeztu zeneko 50garren urteurrenean oparitako zilarrezko plaka handi bat ere ikusi genuen, tertziopelozko estutxean. Ha zelako ironia: herriak abadeari errekonozimendua eman, eta gero behin bera hil ostean bere ondare guztia, jakituriaren tenplo xume hori, abandonatu. ¡Lotsa gogorra! Bizitza guztian zehar, batzutan nekez eta arriskuz seguraski, bildutako biblioteka hori holan ikustea lur jota laga gintuen, eta zihur egon abade horrek bere etxea holan ikusi ezkero, berriro hilko litzatekela penaz.

Sikieran ume apurtzaileak sartu beharrean lapurren bat sartu izan balitz, seguru nago haiek liburu guztiok etorkizun duinago bat izango zuketela, estimatzen dituen bateronbati salduta.

Mutrikuko Udal langile adeitsuen eskutik jakin izan ditugu Suilaingua etxe honi buruzko datu argigarri batzu. Madrileko familia aberats batena izan eta gero, jabe berri batek bereganatu zuen orain dela urte batzu. Haren esku dago orain beraz, eta noski, etxebizitza berriak eraikitzeko asmoarekin. Beharbada etxea berez noiz jauzteko zain egongo da, eraikuntza historiko bat zaindu beharrak ematen dituen buruhausteak sahiesteko (Markinako Kareaga torrearekin antzerako zerbait gertatzen da); holan jarraitu ezkero, ez dira urte asko pasatuko etxeak behea jo arte, papel eta guzti noski. Dena dela, seguraski etxearen edukina ofizialki jabearena denez, ezin da besterik gabe sartu eta gauzak eraman (nahiz eta umeak hala dabiltza aspalditik) artxibo batera eramateko. Hala ere, ez dugu uste zaila izango litzatekeenik hori egiteko baimena jasotzea etxearen gaur eguneko jabearen aldetik; errez ulertzen da berak ez diola etekinik atera ezta aterako Rafael Arrutiren liburutegiari. Gizalegez, normalena izango litzateke bere ardurapean dagoen kultur ondare hori hobeto zainduko duen norbaiten esku uztea. Elizak ere badu zeresanik hemen gure ustez.

Orain hitza mutrikuarrena da; Udala, Eliza eta etxearen jabearekin batera soluzio bizkor bat aurkitu beharko lukete, traba burokratikoen gainetik pasatu eta ondare hori zaintzeko. Pasatzen den egun bakoitzeko eten gabe ari da hondatzen, are gehiago euri egunetan, isilean.

Bengala gorria jaurtikita dago; inork ikusiko ote?

Gaixorik nooooz

orakulua 2004/11/17 04:05

Bai, juan dan astetik hona bakterixak dirala, eta aspaldittik igartzen ez neban griña bat dala ta, pakerik ez daukat. Badira urte batzu klasikuak irakortziari ekin najetzala. Bai, nere ustetan badittuk "derrigorrez irakorri biharreko" liburu batzu, irakortzen duana irakortzen duala, aittatu egitten diranak han eta hamen. "Klasikuak" izen lausuagaz izendatzen diranak edo. Ba buruan sartu jatan harek guztiak irakorri bihar nittuala ba. Eta halan hasi nintzan Don Quijoterekin, segi Biblixiarekin, eta gero etorri dittuk Las Mil y Una Noches, La Ilíada, mito greziarrei buruzko Robert Gravesen argibidiak... Eta aittortu bihar juat latza egin jatala batzutan, eta aspaldiko irakortzeko plazerra (aspaldixan etxuat igarri, eta, egun hauetakua) ahaztuta neukala. Igual ez dok aukera zuzena izan, eta urte batzu galdu jittuadaz. Nere buruan beti "Irakurtzen gustatzen jata" pentsatu izan dot, eta hala da. "Baina ez juat irakortzen bape", eta bai, hori be egixa. Izan be, eguneroko dinamika barruan momentu libre gitxi neukazen, eta hauetatik irakortzeko tartia hartuta be, beti izperringia edo aldizkarixetako gauzekin agortzen jatan. Horri gehittu beti oheburuan neukan liburutzarraren irakorterreztasun faltia, ba produktua urte luzetan libururik GUSTORA (holan, argi eta garbi) irakorri barik egon naizela.

Izan be, informaziño zurrunbillo baten sartuta ikusi izan juat neure burua, eta esango najeukek zurrunbillo asegarri hori danian hedatuta dagoala, eta urtiak pasatzen juan ahala -teknologixa barrixekin eta- gero eta trinkuagua dala. Nere garunaren pentsamentu-rhytma'rendako baino gehixago dok ordia, eta urte batzutatik hona eskufrenua ondo helduta jaukat. Nere inguruko esttrukturak eta informaziño-sariak izorratzen nabillela bajakixat (hain inportantia ez naizen arren, badakit darabixadan lan-kapazidadia %100ra jarriko baneu ondo eskertuko leukiela hainbat erakunde euskaltzale-militante-iraultzailetan), baina... lehentasuna neu naiz, eta nere garunak ez dau emoten. Edo hobeto esanda bai, emoten jok, baina ekarriko leukian stressa eta buruhaustia ez jittuadaz nahi ezta...

Ezinezko helburua da, klasiko danak irakortzia (¿noiz bukatu?) eta gainera... zertarako, ze krixto? Fase barri baten nartuko naiz: irakorrittako totxuak ondo irakorritta jagozak, horixe baietz. Badagoz, hala eta guzti be, beste batzu listadesperan (Odisea, Peru Abarka, Notitia Utriusque Vasconiae...), baina ez nauk iñundik iñora harek irakortzeko zain egongo, beste barri batzu hasteko.

Desenkadenantia Mendigreen jauna izan dok (azkenaldixan zopan be agertzen jatan gizona). Bai, ene lagun maitte baten liburutegi oparoan kuskuseatzen, hara nun topatzen doten bere "Berriro igo nauzu" liburua, eta lehenengo berbak gainetik irakortziarekin batera, hantxe jarraitzen dot, eta... ez dot liburua soltau jo-ta bukatu arte, ¡egun bakarrian! Hau oso gitxittan egin izan dot nik. Ez dot esango obra maestra bat danik -gogoratzen dot zelan pentsatzen neban "Honek Goenkaleko gidoia jirudik"- baina entretenidua! eta barregarrixa!... Bueno bueno.

Eta holan.

Orduan atzo Mendigreenena bukatuta, eta liburu bat jo-ta-iruntstiaren plazerraz mozkor mozkor eginda, gaur liburudendara joan eta Julen Gabirianen "Han goitik itsasoa ikusten da" erosi juat, lehendik be irakortzeko gogua neukana. Ez jata grazixa haundirik egitten Superelkar Supereditore Superidazlearen bapateko engantxe-monopolitiko honek, baina tira, mozkorraldixaren atxekixiarekin nere buruari permitidu egingo detzat. ¡Fiesta! Etorriko dittuk gero editoriale alternatibuaguak.

Slovakiako bidia aidetik

txiko 2004/11/08 01:00

ETA Karpatuen herrixan

orakulua 2004/11/07 21:40

Slovakiako bidaixaren kronikiak hainbeste erantzun piztu jittuk blogian, eta beraz erantzun kolektibo bat egin biharko juat.

Luistxok: - Eta bueno, Oier, itxuria Euskal Herrixan zaoz ya. Ekarri dozu estufiori? Pikoluen aurretik pasau ziñuan mugan... Etaraixozu erretratoren bat, ea estufiak be ETA ageri-agerixan dakarren etiketia! - Marka eslovakua barik, zuzenian txekua dala emoten dau. Enpresaren web ofiziala hau da, www.eta.cz

Oierrek: Ba bai, lagunak erosi juan bere pisorako, bidaixaren kronikian agertzen dan ETA'ko denda horretan bertan. Behin erosi eta gero konturatu ginan aireportuetan ekipajiak ikuskatzen egoten diranak pikoluak, guardiasobillak, sardinzaharrak dirala, eta gure terrorista arpegixen aurrian halako trastua topau ezkero, ahal dan beste izorratzen saiatuko zirala (ordu batzu zain egotia bakarrik ba da be). Gero, Iturgaitz jaunaren aurrian bidaixa egin, eta Loiun motxilen zain genguazela (han barruan zetorren materixala) uste genduan salbatuta genguazela. Baina gure motxila bixak ez zittuan agertzen. Halako baten, aireportuko langille bat etorri eta gure motxilak beste zintta baten zetozela, EB'tik kanpo zetozelako... pasatzen gaittuk beste ate batera, eta areto haundi bateko zintta baten gure motxilak bakar-bakarrik bueltaka... eta noski, EB'tik kanpo datorrena guardiazibillen pasillo berezittik pasatu bihar dok "¿Algo que declarar?" eta gu ezetz (¡glup!). Ez jezkuen motxilak zabalduarazi.

Luistxok: - Zu Eslovakian ziñala bota dabe ETBn La Pelota Basquea konpletua, hiru bat kapitulotan. Zeu be ikusi zinddudazan! Grazia egin zestan: bakarrak esango dau (bueno, tostoi guztia ez dot ikusi, iñundi'pe) dokumental horretan: "Nik ez detsat sekula botua eman HBri". Beste iñork ba ete zekan hori esateko premiñarik?

Oierrek: ETB'n bota dabena TB bertsiñúa dok (hiru bertsiño jagozak: zine ordu 2, tele 5 ordu, DVD 7 ordu). Eta bai, imajiñatzen juat beste elkarrizketatu asko ez juela premiñarik halakorik esateko, batzu guztiz alde eta beste batzu guztiz kontra agertuta nahikua argi lagatzen zebelako. Bide batez, Ira-14ko manifa haren eta geroko "espainiar estolderixa saretiko bidai aluzinantia" hamentxe blogian argittaratzeko asmua jaukat, argazki eta guzti. Ez jakixat noiz.

Enekok: - Aupa primo, Hormasprayko bilduma bezalakoa, ETA marka duten produktuen bilduma egin dezakezu. Hemen produktu batzuk ezagunak dira, eta zuen berogailutaz aparte hortik zehar ikusi ditudan batzuk:

  • Turkiako ETA: Ekipman-Teknoloji-Aritma (ETA)http://www.etaekipman.com/default.asp Energia, ura, aurrezteko ekipoak eta beste gauza asko
  • ETA Elkartea: European Thyroid Association )http://www.eurothyroid.com/
  • ETA enplegu eta formakuntzarako erakundea. Employment & Training Administration Gizajoek Bush-en menpean beste lau urteetan: http://www.doleta.gov/
  • Bideoak: Video ETA: http://videoeta.com/
  • Hurrengoan Australiara bazoaz, hobe hango ETA-rekin (Electronic Travel Authority) hartuemanetan ipintzen bazara. "If you are planning a holiday visit or a short business trip to Australia, you will need to apply for either a visa or an ETA (Electronic Travel Authority)". http://www.eta.immi.gov.au/
  • seguru asko gehiago daudela... - Beste bat: ETA systems: The Power Just Keeps On Comming. http://www.etasys.com/index.htm denak erosiz gero, etxea trastoz beteko duzue :-) ondo segi!

     

    Oierrek: Eskerrikasko Eneko, erakundiaren saria internazionala duala argi jagok, eta hi bere profeta nagusixa. ¿Badakik zein duan enpresako produktuen lelua? "ETA: zurekin bizi da".

    "Telezaborra" gatxizendun batek: - Elektrotresnak egiten dituen ETA enpresa horrek FAGORrekin elkarlanean ariten omen dira. Google-en "ETA slovakia Fagor" bilatuz gero argi ikusten da.

    Oierrek: Bai, MCC'ko kooperatiba asko jabizak Ekialdeko Europan tallarrak zabaltzen. Nik dakittela, Berriatuako Cikautxok laster zabalduko jok planta bat Slovakian bertan. Fagor markia bera asko ikusten zuan.

    Tak-eta-erriala (koniec)

    orakulua 2004/11/03 22:30

    Ondarroa, 2004ko Urrillak 25, astelehena.

    Astelehen zoriontsua, ez jatak bape gatxa egitten biharrera bueltia. Asteburuan lasai egoteko eta aspertzeko denporia izan juagu, hori be ona dok eta, nahi danian.

    Barixaku goizian denpora pasan ibilli ginan Josefov aldetik, judixuen azkenengo arrastuak ikusten (sinagogak eta kanposantua, batez be) baina motxilero moduan, hau da, 30 killotako konkorrarekin bankorik banko, parkerik parke. Sinagogen onduan irribarria urtetzen jakuan, ia ez ginttuen martiri islamikuekin konfundiduko... Politta izan bihar dok judixuen museua ikustia, baina takillara heldu eta "kippah" edo txapel txiki hori janztiaz gain (horrek ez dezta ardura) ¡ixa hamabost euro ordaindu bihar zittuan! Hori EH'n garestixa badok, etara kontuak Txekian.

    Bajirudik hamen kapitalismuari etekiña etaratzen detzen badakixela judixuak. Ez eurak bakarrik: alde barriko abenida haundi baten ba jagok "Komunismuaren Museua". Iragarkixak jaukek hiri guztittik, eta umoria eta morbua erabiltzen jittuek: bata boltxevike bat zeuregana hatzaparrarekin apuntatzen, edo bestea matriushka bat vampiro letagin luziekin... "visit the museum of communism". Aurrekotz egon ginanian ikusi genduzen letreruak, eta juateko gogua sartu jakun: "Dream? Nightmare? Visit the museum of communism". Susmatzen genduan halako kartelen egilliak ez zittuala regimenzaliak izango, baina heldu ginanian larregikua izan zuan: eraikuntza aberats baten, Kasino bat jeguan; eta museua, kasino honen gela batzutan jeguan. Sarreria galdetu genduan, eta... ¡14 euro! Bueltia egin eta alde egin genduan. Handik atetik erdi-ikusi genduzen Leninen estatuak, kalien izenen plakak... gauza bat morbillua dok, baina aberatsak -eta aprobetxategixak- gehixago aberasteko gogorik ez genkan.

    Hala bota genduzen azken begiradak, eta ondo asetuta eta etxerako gogoz -era berian penaz- hegazkiñian hegan urten giñan Bruselarutz, Ane abioiaren punta baten eta ni bestian. Ordu ta erdiz banatuta pasatziaren errebantxa gozagarrixa Bruselatik Bilborako bidian etorri zuan: alkarrekin eseritta izatiaz gain, Aneren jezarlekuaren atzian ilustre bat izan genduan: Carlos Iturgaitz jauna. Ez genduzen ba barre gitxi bota, ia asientua atzera botatzeko botoiari sakatu edo ez sakatu, holan, "nahi gabe, jolasten eta enredando...".

    KONIEC.

    Golem'aren xerka

    orakulua 2004/11/03 22:30

    Praha, 2004ko Urrillak 21, eguena.

    Prahako kaliak ondo miatu jittuagu gaur. Batez be Kafka eta Golem'aren usainaren atzetik, hiriko alde zaharraren eskinetatik galdu egin gaittuk gure borondatez. Hala ikasi jittuagu Vltava ibaixaren ugarte eta kanal eta ur geldixen eta zubipe izugarrixen bihurgune guztiak, eta muralla zati apur illunen usaina, eta turista japonesez betetako Karlovy most bukaezinaren estatuen aurpegixak (ah! pretillian jarri gaittuk, lehertuta, eta zaindari batzu etorri jakuzak zubixan ezin dala jarri esanda...). Jakin juagu Josefov'eko juderixia orain dala 100 urte baino gehixago eraitsi juela, judixuen baimenarekin, hirixaren elegantzixiaren izenian; eta Kafka pijillo bat zuala, aberatsa eta filo-germanikua... tira, mituak eta errealidadiak konparatuz eta egokittuz ibilli gaittuk kalietan gora eta behera. Oso hiri politta, baina gaurtik aurrera misterixorik bakua neretako.

    Mendigreen Bratislavan

    orakulua 2004/11/03 22:30

    Praha, 2004ko Urrillak 20, eguastena

    Gaur goizian alde egin juagu Bratislavatik, etzi urtetzen jakuk eta hegazkiña Prahatik. Hantxe laga juagu Roko, bere lan errutina normalian, barnetegixa bukatu jakola. Euskeraz jarduteko desiatzen egoten dok mutilla, bere kasa jabilk eta ikasten, eta dana irakorritta, beraz ez jiharduk soltura asko hartzen berba egitteko momentuan. Baina tira, bajirudik negu honetan EH'ra egingo dabela osteratxo bat.

    Pentsiño billa zoruaren pare ez ibiltziarren, aurretik egondako agentzixara jo juagu. Hamen nahikua arrunta dok, antza. Ofizinatxo baten, herri osotik sakabanatutako gelak eta apartamentuak jaukez, etxe partikularretan. Ez dok karuegixa, orainguan gela bat alokatu juagu Pstrosova kalian, alde zaharrian bertan, gabe bat 39 euro. Etxia oso politta dok, zahar zaharra hori bai, baina xarmangarrixa eta garbixa. Gelian píanua eta josteko makiñia jaukaguz, etara kontuak, eta kale nagusira begira miradore bat.

    Parene buchty

    orakulua 2004/11/03 22:30

    Bratislava, 2004ko Urrillak 19, martitzena.

    Gaur goizian, gu lo genguazela, Rokoren ama Irenak jatekua ekarri jetzak bere mutikuari, gehixen gustatzen jakona: "parene buchty". Buñuelo moduko batzu dittuk, ogi guri-gurixa, eta gainetik "mak" botata (amapola hazixak eixota, azukriaz nahastatuta). Rokok diño bere drogia dala, eta izango dok bai, heroinia antzerako loretatik etaratzen dok eta... Gero lasai lasai danok. Hauxe izan dok gure bazkarixa.

    Jatekuari buruz beste oharra: Roko jaunak hamen maharajaen tratua emoten ari jakula konturatu gaittuk, esnekixak jan eta jan. Izan be, esnekixak Slovakiako jateko tradizionalen oinarrixa dittuk, baina Europar Batasunian sartu diranetik, eskuetatik "iges" egitten jetzek mendebaldeko batasunkidiengana. Noski, guretako oso merkia (eta kalidade onekua) dalako. Halan, prezixuak gora egin juek eta hor jabizak: eurak ekoiztu baina ezin kontsumidu.

    Armada Gorrixaren epikia - La pelota basqua

    orakulua 2004/11/03 22:30

    Illunabarrian oso leku ederrera eruan gaittu Rokok. Estetika komunistiarekiko nere pasiñuaz konturatuta, muño baten gainian dagoen Soviet Armadiaren "slavin" edo monumentu batera eruan gaittu. Bratislava osua menderatzen dok handik, eta parke haundi oso bat hartzen juek estatua epikuak, panteoiak, zutarri kolosala, bajorrelieviak, inskripziñuak... Antza, 2º gerra mundialian Bratislavan gertatu ziran burruketan (Slovakia eta Txekia nazixak okupatuta jeguazen) Soviet Armadiak 6850 gudari galdu zittuan, eta hantxe jagozak danak lurperatuta. Rokok kontatzen dezkuanez, bera gaztetxua zanian panteoia zabalik egoten zuan eta Txeko-slovakiako militarrak gaba eta egun egoten zittuan haien omenezko "betiko su" bat zaintzen. Slovakiako gaztiak be, hara eruaten jittuezen euren abertzaletasuna indartzeko. Orain panteoia itxita jagok, mastetan ez jagok ikurrinik, handik kristorik be ez dok ibiltzen (zaindarixak kenduta) eta mapetan ixa agertu be ez dok egitten slavin hau, Slovakiako agintarixak ezkutatu nahixan edo. Igual polittagua dok holan, dekadentzixan, orain dala 15 urte baino (militarrez beteta). Ba jagok elementu barri bat. Komunismo aruan, Txeko-Slovakiako agintari Alexandr Dubcek'i egindako lorategitxo bat. Bajirudik tipua, komunistia izan arren, herrixa mendebalari zabaldu nahi izan zetsala edo, baina Sobiet Batasunak armadia bidaldu juan eta iraultzia erreprimidu (1968 urtian, "Prahako Udabarrixa" izenarekin ezagutzen dok).

    Eta gabez (20.00ak), kaleko postu baten bokadillo eder bat hartu eta gero, Kino Cafe'ra "La Pelota Vasca" ikustera. Rokok pelikulako azpitituluak slovakierara itzultzeko gogoz hasi zanian, adarra jotzen netzan e-mailuz: "¡Ah, ba gonbidatzen banauk juango nauk Bratislavara hitzalditxo bat emotera!". Alkarri berotzen hasi, eta hortik urten jok aste biko oporraldi ahaztueziñezko hau. Tira, berak itzultze lanekin jarraittu, eta halako baten bukatu jok (ez jakixat Julio Medemek zer eretxiko detzan). Orain dala pare bat hille saiatu zuan proiekziño bat egitten, baina arazo teknikuak izan zittuan eta bildu ziran 10 pertsonak (bera poz-pozik jeguan ikusle kopuruarekin) ezin izan juen pelikulia ikusi.

    Azaldu biharko juat Kino Cafe hori zer dan. Nik ez juat halakorik orain arte ikusi. Ba dok lokal bat, alderdi baten ziber-taberna normala dana, 20 bat ordenagaillurekin (apur bat karotxua, dana esan bihar dok); baina beste alderdixan tabernia besain haundixa dan zinema gelia jagok, kabaret baten modukua. Ez jagozak zine butakak, baizik eta mahaitxuak eta sofak, eta tabernerak bertara traguak ekartzen. Ideia erreza dirudi, bai, baina EH'xan ez juat halakorik ezagutzen.

    Bueno, ba hantxe joan gaittuk Ane eta bixok, funtziñua apur bat erakargarrixago egittiarren eruandako atrakzio indigena legez. Proiektatu biharreko bertsiñua zinemakua zuan, ordu bikua (ni ez nauk agertzen beraz), baina hala eta guzti be gure asmua jentiaren kuriosidadiak asetzia zan, hango gauzei buruzko galderak erantzuten (ni), bertso batzu botatzen (Ane) edo dana dalakuari aurre egitten. Ordu erdi bat edo kanpuan egon ginuazen, Lapelotavaskia hasi baino lehenago jeguan beste pelikulia bukatzeko zain (sesiño kontinuuan izaten dittuk), eta hurrengo txandan gurekin batera 30 bat pertsona sartu dittuk, asko Rokoren ezagunak. Proiekziñua hasi eta pizkaka pizkaka jente gehiago heldu da, euren traguekin, eta jarrileku danak bete jittuk; azkenian 60 bat pertsona egongo zittuan, batzu beheiangainian jarritta. Exito totala, etara kontuak: Lapelotavaskia bukatu eta danak alde egin juek lau edo bost izan ezik (hurrengua Broadwayi buruzko pelikula amerikanua zan, ona).

    ¿Zer erantzun jentiak? Ba, slovakiarrak apur bat ezagututa, oso ona. Esan gura dot jente lotsatixa dala ezezagunekin, uzkurra, apur bat hotza, orokorrian; gero noski, ezagutzen juan ahala gauzia berotu eta azkenian maitagarrixak dittuk. Beraz, ikusle kopuruari bakarrik erreparatuta, erantzuna oso ona kontsideratu gajeinkek. Pelikuliaren aurkezpenian aittatu gaittuanian txalo egin jezkuek danak. Gero batez be Rokorekin egin juek berba, eta ez dittuk animatu debate edo solasaldi "formala" egittera. Hari komentatu jetzena, baina, adierazgarrixa izan dok: askorek ez zekixen EH'xa nun zeguan bez; zeozer zekixenak, bonba eta atentatuen albistiak esandakua bakarrik. Medemek pelikulia batez be gaizki informatutako publikuarendako egin jok (espainiarrak eta frantziarrak batez be), baina bape informatuta ez dagoen publikuak ez jittuk gauza guztiak harrapatzen, kontizu, ziharkako erreferentzixa eta sobreentendido asko jagozak. Hala eta guztiz be jente gehixenak pelikulia bukatu arte aguantatu jok (eta luzia dok gero).

    Come mierda - La guarida de la ETA

    orakulua 2004/11/03 22:30

    Bratislava, 2004ko Urrillak 18, astelehena.

    Popradeko punk kontzertu surrealista haren ostian, atzo Bratislavarako bidia hartu gajenduan Roko, Ane eta hirurok, Maia hanxe lagata (tortolituak banatu zittuan ¡snif snif!) eta bidai luzia izan gajenduan kapittalerarte, 5 ordu. Kantuan eta berbetan arinagua egin jakuan. Orainguan, Slovakia ziharkatzen genguazela, hango soro zabalak, fabrikak eta zentral termonuklearrak ikusitta... ekonomixa eta ekologixia izan genduzen hizpide, beti be diktadura komunistatik diktadura kapitalistarako transiziñuan kokatuta. "Lehen agintarixei gauza haundixak gustatzen jakezen. Fabrika batek, zenbat eta kei gehixago bota, orduan eta hobia zan". Dana zuan reutilizablia, kristalezkua, konpontzekua; gerora plastikua eta gauza desetxabliak etorri eta jentia zoratzen jarri zuan, dana botatzen eta zabor bolumena exponentzialki haundittuaz. "Lehen dendan produktu marka bakarra henkan, papel zatar baten batuta, baina genero ona behintzat; orain aldiz, milla markako produktuak jaukazak, baina danak kaka bera dittuk. Hori bai, zelofanezko papel polittetan batuta". Soy libre, puedo escoger el color de mi marrón.

    Gaur goizian Erakundiaren ofizinetara joan gaittuk estufa bat erostera. Ia espainiar fronteran pikoluak ez dezkuen arazorik jartzen ETA berogaillua esku tartian hartzian.

    Aurkezpena

    Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

     

    Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

    Txorrotxioak
    Etiketak
    ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irratixa irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
    hgikj
    2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017