Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Ulia ebagi ta eskopetia kargau

Oier Gorosabel 2010/09/10 23:15
Herri txikixetan normalena: Ondarruko leku honetan, bardin eragin zeinkixo hartazixari edo eskopetian katuari.

 

Argazkiak.org | Hartazixa ta katua © cc-by-sa: txikillana

 

Agudeza visual

Oier Gorosabel 2010/09/09 23:58
10 segundu baiño lehen, deskubriduizu rosetoi gotiko honetan "énkajautako" piezá modernua.

 

Argazkiak.org | Rosetoia eta erroria © cc-by-sa: txikillana

 

1967ko irudi bi

Oier Gorosabel 2010/09/09 14:30
Gurasuen diapositiba zaharrak eskaneatzen, irudi esanguratsu pare bat agertu jataz. Arratekua bata, Kalamukua bestia.

 Argazkiak.org | Arrate 1967 © cc-by-sa: txikillana

Hamen dagoz Emma eta Oswaldo, nere anai-arrebak. Francon denporako kaikutxuekin, Arrateko kurutze aldian olgetan. Eta atzian hiru eraikin ikusten dira: eskuman, hurren dagona, kolonixak izango diraz; atzerago, erdikaldian, gaur egungo Krabelin hotela; eta gorengua, etxe txiki ha... Olabeneko txaleta. Sorpresa haundixa izan zan argazki hau neretako. Nik beti zelai huts lez ezagutu dot "la campa de Olabe" hori, baiña ez neban etxian irudirik ezagutzen. Hamen detalle gehixago.

 

 Argazkiak.org | Tomas Meabe 1967 © cc-by-sa: txikillana

Hamen, ostera,Tomas Meabe errefujixuan hondakiñak. Urtiak juan, urtiak etorri, pareta zaharrok Kalamuara igo izan garan guztien lekuko izan diraz, pizkaka-pizkaka jausten eta lurrakin bardintzen. Nik ez dot halako pareta garaurik ezagutu, jakiña, baiña bai ezagutzeko moroko etxe baten barrenak, haren historixa motzakin batera. Gaur egunian nekez ezagutu leike hondakiñik sasixen azpixan.

Ikuspegi orokorra aterpearen inaugurazioan zehar

 GureGipuzkoa.net | Ikuspegi orokorra aterpearen inaugurazioan zehar © CC BY-SA: Ojanguren, Indalecio

A cock

Oier Gorosabel 2010/09/07 18:55
Hau da: koko bat. Edo momorrua. Beti begittandu jataz oso ikusgarrixak. Hau Zarikietako mendixetan topau neban.

 Argazkiak.org | Koko bat © cc-by-sa: txikillana

 

Si yo canto es por tí, Locomia

Oier Gorosabel 2010/09/05 22:46
Krisisa eta irudimenari buruzko ipoiñ politta, Historias de la Historia blogetik. Kontakizun mediebalandako musika egokixakin: Locomia, Velvet Underground eta Siniestro Total. Azkenen "Si yo canto" ezagunan bertsiño orijinala topau dogu, Los Sirex taldiana. Eta ahotsak.com-etik, Pakita Iztueta ordiziarrak txarri hiltziaz eta ogixa egittiaz berba egin desku.

http://www.lametonesdeamor.com/blog/img/locomia.jpg

Entzuizu hamentxe saiuori.

Eta saio guztiak hamen dakazuz entzuteko moduan. Bestalde, Aittitta Raduga uhiñetan entzun zeinke: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7, Oiartzun irratixan... Eta interneten, Arrosa Sareko podcast bikaiñian be topauko gaittuzu.

Huinca onal

Oier Gorosabel 2010/09/03 15:56
Asel Luzarraga bialduko dabe, baiña horrekin ez da maputxien arazua konponduko Chilen eta Argentinan.

Oin dala gitxi entzun neban zeozer –ez dakitt ondo zer-, ez naiz akordatzen zehazki nun. Ederto beraz.

Baiña, azken fiñian, esaten zebana hau zan: maputxiak XXX herrixa balitzaz, beste zori batez ibilliko litzakezela. XXX horren lekuan, munduko elkartasuna jasotzeko kandidaturan arrakasta itzala lortutako herrixak ipiñi (antiglobi-buenrollítico bertsiñuan –zapatistak, saharauixak, etc- nahiz bertsiño ofizialistan –israeldarrak, esate baterako-). Maputxiak, ostera, ez dagoz modan. Hizkuntza arrarua dake, pizkat kakofonikua gure belarrixetara, eta euren arpegixak ez datoz bat Europako kanon estetikuakin...

Halan be, herri hau ausardixa eredua da: oin dala 100 urte eskas arte huincak (gizon zurixak) ezin izan zeben menderatu. Biharbada horrengaittik, beti sentitzen dot euren alde urtetzeko biharra, herri apal eta indartsu hori ezagutarazteko ahalegintxua egitteko gogua.

Asel Luzarraga be bihar horretan jardutiangaittik zapaltzen dihardue: ixa segurua dirudi Chiletik bialduko dabela azkenian. Hango agintarixak hala nahi dabe estrangulau nazioarteko elkartasuna: artaburuak...

"Huinca ona, blanco ladrón" diño kantu ezagun honek:

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi juan san martin julen_gabiria kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019