Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Bascos e baleias

orakulua 2004/08/12 23:32

Eiquí tendes o novo artigo que o noso basco-brasileiro Estebe publicou a Euskonews. Anaquiños en euskera, anaquiños en portugues... hala, a praticar! Marilian bizi dan dan Estebe goierritar-brasileiroak argitaratu barri daben artikulua dozue hauxe.

Eiquí tendes o novo artigo que o noso basco-brasileiro Estebe publicou a Euskonews. Anaquiños en euskera, anaquiños en portugues... hala, a praticar! Marilian bizi dan dan Estebe goierritar-brasileiroak argitaratu barri daben artikulua dozue hauxe.

(link)

http://www.euskonews.com/0265zbk/kosmo26501.html

Euskaldunak eta balearen arrantza Brasilen. “Globalizazioaren” hastapenak

Estebe Ormazabal

“(...) vendo andar as baleias, que são a mesma graxa, por toda esta Bahia, sem haver quem as pescasse, ao que acudiou Deus, que tudo rege, e prova, movendo a vontade a um Pedro de Orecha, Biscainho, que quisesse vir fazer esta pescaria; este veio com o governador Diogo Botelho do reino no ano de mil seiscentos e três, trazendo duas naus e seu cargo de Biscainhos com os quais começo a pescar, ensinando os portugueses (...)”

“(...) baleak dabiltzala ikusiaz, koipe bera direnez, Bahia guzti honetan, inor arrantzan egiteko ez zegoelarik, eta Jainkoa hurbildu zen, dena agintzen duen Hura, froga da, Pedro de Orecha baten borondatea mugituz, Bizkaitarra, nahi izan zuelarik arrantza hori egitera etorri; Erreinutik etorri zen bera Diogo Botelho gobernariarekin mila seirehun eta hiruko urtean, bere gain Bizkaitarren bi untzi ekarriz zeinekin hasi zen arrantzan, portugesei erakutsiaz (...)

Frei Vicente do Salvador, “Historia do Brasil”, Salvador de Bahia, 1627.

Euskaldunen eta balearen arteko historia luzea eta ezaguna da. Kantauri itsasoko kostaldetik Ternuaraino zabaldu ziren euskaldunen arrantza tokiak eta aktibitate ekonomiko honek mugitzen zuen aberastasunak Euskal Herrian eragin handia izan zuen mendeetan zehar.

Euskaldunon eta balearen arteko historia honetan nahiko ezezaguna den kapitulu bat Brasilgo kostaldean balearen arrantzan aitzindariak izan ziren bizkaitarren historia da. Balearen berriak Brasilgo kolonian

Brasilera heldu ziren lehenengo europarrek bertako kostaldean aurkitu zuten bale ugaritasunak lilura izugarria sortu zuen, hauen artean Jean de Léryarkabuzez hondartzatik baleak ehizatzen zituztela kontatzen du, edo Anthoine Knivet, XVI. mendeko azken hamarkadan, São Sebastian-go irlan galdu ondoren balearen haragiaz elikatu zela kontatzen du erreskatatu zuten bitartean. Frantziarrak Guanabarako badian (Rio de Janeiro) 1557an.

Aita José de Anchieta berak ere, “Informação da Provincia do Brasil para o nosso Padre” idatzian, 1583 ingurukoa, Salvador de Bahiako Colegio da Bahia ikastetxeko leihotik bale ugari ikusteko aukera zutela kontatzen du:

“(...) andar saltando, (...) havendo muitas por tôda a costa”

“(...) saltoka dabiltzala, (...) kostalde guztian asko daudelarik”

  1. urtean Gabriel Soares de Almeidak Bizkaiatik arrantzaleak bidaltzeko eskatu zion Espainiako gorteari izan ere “(...) inon ez da aurkitzen horrenbeste balerik, bertan sei hilabetez geratzen direlarik, eta horrenbeste koipe sortuko dute ezingo baita nahiko itsasontzi lortu dena Hespanhara bidaltzeko”.

Frei Vicente Salvadorrekoak bere “Historia do Brasil”en dioenez balearen arrantza XVII mendearen lehenengo urteetan hasi zen Brasilen bizkaitarren (“biscainhos”) eskutik. Balearen koipea etxebizitzak eraikitzeko, argia egiteko eta esklaboak elikatzeko erabiltzen zen, eta Brasilen horren ugariak izanik, etzegoen nork arrantza eginik, beharrezkoa zena Cabo Verde eta Bizkaiatik inportatzen zelarik.

Balearen arrantzaren hastapenak Brasilen

Felipe IIak “penintsularen batasuna” lortu eta Espainia eta Portugaleko errege zelarik, 1602an Pêro de Urecha edo Orecha kapitainari eta Julião Miguel bere kideari, biak bilbotarrak, urte hartako San Juan egunetik aurrera Brasilgo kostaldean hamar urtez baleak arrantza egiteko abantaila eman zien.

Baleak arrantzatzeko urtean hiru itsasontzi bidaltzeko baimena izango zuten, Bahia eta inguruneak bale koipez hornitzeko konpromisopean, eta ondoren, zuzenean Portugalera bueltatu beharko zuten bertako portuetan Brasildik zekarten bale koipea eta beste edozein salgai deskargatzeko bere gain zeuden zergak ordaindu ondoren. Honela zion 1602an Brasilen balearen arrantzari hasiera eman zion emate-agiriak.

“Eu el-Rey faço saber aos q´este meu alvará vire ey p.r bem de dar licemça a Pero de Urecha e a Julião Miguel Biscainhos vezinhos de Bilbao da provincia de Biscaya que por tempo de dez anos cõtados des do dia de São João passado deste pressente de seis cemtos e dous em diante, (...) possão ir cõ tres navios as costas de Brazil a pescar Baleas (...)”

Arquivo Historico Ultramarino de Lisboa

Pêro de Urecha kapitainaz ezer gutxi dakigu: hainbat tokitan Pêro de Orecha edo Pêro Fernão de Urecha bezala azaltzen da idatzita bere izena, bizkaitarra zen eta Bilbon bizi zela besterik ez dakigu.

Bere kidea, Julião Miguel edo Julien Michel, nahiz eta bilbotarra bezala azaldu, Nanteseko burgesa zen. François Pyrard de Laval bidaiari frantziarrak Bahian ezagutu zuen 1610ean eta “gizon oso atsegina” bezala deskribatzen du, negozio gizon aberatsa eta gaztelarra bezala aurkezten zuen bere burua (Frantziak Brasileko lurretan zituen kolonizatzaile mugimendu eta borrokek, negozioetan gutxi lagunduko baitzioten). François Pyrard de Laval bidaiari frantziarren informazioetatik pentsa genezake Julião Miguel izan zela kapitalista nagusia Brasilen balearen arrantzari hasiera emango zion ekintzan, Pêro de Urecha berriz alde teknikoaren arduradun izan zelarik. Bilbon bizi zen eta bertatik Bahiara joaten zen urtero 1602an Pêro de Urecha eta Diogo Botelho Brasilgo Gobernari-orokorrarekin (koloniako kargurik altuena) batera lehenengo bidaia egin ondoren.

Nahiz eta Brasilgo kostaldea erabat debekatua egon atzerritarrei, Julião Miguelek Espainiako erregeari eskainitako zerbitzu onengatik lortu zuen balea arrantzatzeko abantaila.

  1. eta 1612 bitartean urtero Bizkaiatik Bahia de Todos os Santosera bi edo hiru itsasontzi irtetzen ziren Pêro de Urecharen komandopean. Bertan, ekainetik iraila bitartean balearen arrantzari ekiten zioten, koipea eta beste etekin guztiak bilduz eta bide batez Brasilen bale arrantzaren teknikak zabalduz. Ez ziren ontzi oso handiak, ehun edo ehun eta berrogeita hamar tonatakoak gehienera. Tripulazioa, berrogeita hamar edo hirurogei gizonez osatua gutxi gora behera, gehienak baionarrak ziren. Arrantza garaia bukatu ondoren Europara bueltatzen ziren.

Bi itsasontziak eta fabrika edo balearen etekinak ateratzen ziren gunea (etxebizitza, tresneria e.a) 10 edo 12 mila cruzadoko kapitala osatzen zuten. Langile ugariek berriz, garaierako oso altuak ziren 3 mila cruzadotako soldatak jasotzen zituzten. Kapital inbertsiorik gabe ez zegoen bale arrantzarik antolatzerik.

Badirudi 1602ko emate-agiriak 1612 arte iraun zuela eta Pêro de Urecha eta Julião Miguelek bere lana bete zutela. Ondoren bizkaitarrak mantentzea pentsatu zuen erregeak baina proiektu honek ez zuen aurrera egin eta bizkaitarren misioa bukatutzat eman zen.

Ondorengo mendeetan balearen arrantzaren negozioa handitzen joan zen benetako industria baten sorkuntzarekin eta era berean baleen kopurua murrizten joan zen pixkanaka. Hogeigarren mendearen hasieran balearen arrantzaren aurkako lehen mugimenduak sortu ziren eta mendearen erdialderako legez debekatua izan zen balearen arrantza Brasilgo kostalde osoan.

Gaur egun, euskaldunak lehenengo aldiz balearen arrantzari ekin zioten ur berdinetan, berriz ere baleak igeri egiten ikus daitezke, oraingo honetan turisten gozamenerako.

Bibliografia eta loturak

· “Aspectos da pesca da baleia no Brasil colonial” , Myriam Ellis, Coleção da “Revista de Historia”, São Paulo, Brasil, 1958.

· “A baleia no Brasil colonial”, Myriam Ellis, Edições Melhoramentos, Editora da Universidade de São Paulo, São Paulo, Brasil, 1969.

· “História e paisagens do Brasil; coqueirais e chapadões”, L. F. Tollenare, Salvador de Bahia, Brasil, 1817. http://www.irdeb.ba.gov.br/bahiahistoriadocpescabaleia.htm

· “Grito de Alerta”, Everaldo Queiroz, Correio da Bahia, 2002.· http://geocities.yahoo.com.br/whalesonlinebr/pescabrasil1.htm · http://www.cce.ufsc.br/~pescador/hbaleia.html

· “História do Brasil, Capítulo Quadragésimo”, Frei Vicente do Salvador, 1627.

· “Memória Sobre a Pesca das Baleias, e extração do seu azeite, com algumas reflexões a respeito das nossas pescarias”, Memórias Econômicas da Academa Real das Ciências de Lisboa. T. II, 1790.

· http://www.baleiafranca.org.br

Kaleratzeko sinadura bilketa hasi du Diasporak

orakulua 2004/08/09 04:02

Euskal Diaspora Elkartea (ADV) Mexikon dauden sei euskal presoak kaleratzeko sinadura bilketa egiten ari da. Egin duen adierazpenean, atxiloketak «antolaketa polizial-politiko baten parte izan» zirela nabarmendu du. Era berean, estradizio prozesua «irregulartasun larriez beteta» dagoela adierazi du ADVk. «Estradizioa gauzatzekotan, bidegabekeria galanta egingo litzateke eta fisiko nahi psikologikoki torturatzen duen estatu baten esku utziko lituzkete», adierazi du.

Bai idatzi hori baita sei euskal presoei buruzko bestelako informazioak ere www.6demexico.org web orrian eskuragarri daude. Orain arte sinadura eman dutenen artean, Argentinako, Uruguaiko, Venezuelako, Korsikako, Estatu frantseseko eta Euskal Herriko biztanleak daude. Azalpenen atalean, berriz, ondorengo hauek irakur daitezke: «Haize askatasun boladak Mexikora ere irits daitezela»; «Noiz arte izango dira euskal herritarrak trukerako txanpon? Nahikoa da», eta «Errugabeak lehenbailehen askatu».

Karraspio borroka

txiko 2004/08/08 18:45

Gaur oso sorpresa ederra hartu juat. Aspaldiko partez Karraspixon izperringia irakortzen najenguala, presuak hurreratzeko manifestaldi eder bat ikusi juat. Ederra diñot, forman ikusgarrixa eta izatez eraginkorra begittandu jatalako. ¿Ba ete goiaz ikasten?

Nere ohitturen kontran eta eguraldi lainotsua zeguala aprobetxatuta, hondarrerutz abixau nauk eguardixan eta Abadien Mollan jente moltzua ikusi dot. Hurreratu naizenian, konturatu nauk: gaur eguardixan presuen aldeko mobilizaziñuak jeguazen. Ondotik pasatu eta jarraittu juat; ez jaukat ezer haien kontran, baina nik ez juat parte hartuko su eten barik. 13.00ak aldera, kotxe bat agertu da; 2000 bat watiotako bafle bi ipini pretillan gainian, eta musika atsegiña jarri dabe, ikurrik agertu barik. Lehenengo, Imanolen "Mendian Gora"; gero, Mikel Laboina, Ruper Urdurika... halan ordu laurden inguru.

Halako baten, berbaro bat entzutzen da, eta jende illara luzzze bat agertzen da Kurrutxuko puntatik, aurrian umien burditxo baten bafle bat daukela, diskurtsoa botatzen. Hurrengo, "Euskal presoak Euskalherrira" eta "Basque prisoners to the Basque Country" diñuen pankarta haundixak datoz, berba bakoitza bi-hiru pertsonan artian eutsitta. Banan-banan datoz, eta pankarta haundixen atzetik soka luze bat dago, Senideak'en logotipodun zapixak txintxilizk; hantxe helduta datoz 150 bat pertsona. Eta sokia bukatu eta gero, beste 70 bat pertsona gehixago, "Euskal presoak EHra" banderoliakin. Geldiro doiaz, pasio martxan, eta denpora asko emoten dabe leku bakotxetik pasatzen, asko dira ta.

Goiko pasiotik aurrera, hiru-lau lekutan egin juek geldialdixa, leku bakotxian diskurtsua lau hizkuntzatan botata. Inpresiñua egitten jok hortxe goixan geldirik ikustia, pulpittu baten legez, beheian beraneante ardurabakuak, udako lozorrotik urtenda harrittuta gagozen bittartian. Batzu beste barik ezikusixana egitten juek, bestiok "ya están aquí los de siemprrrre" esanda amorratuta, bestiak eskuorrixak banatzen jiharduezen neskei papela hartu eta irakortzen... Nere kautan "hauxe dok hau bidia" pentsatu juat, Demo'en formak hegoaldian sartzen juateko esperantzaz.

Ibilbidia aurrera, kordelerixarutz juan eta gero ur ertzetik etorri dittuk, sistema bera baina itxas aldetik errepikatuz. Hantxe, ur ertzian, jentiari begira... benetan bati baino gehixago dijestiñua mozteko moduko jarreran, beti baina baketsu eta irribarretsu. Halako baten, Laboinaren "Oi Pello Pello" joten hasi da eta disolbatu egin dira.

Euskal gatazkiarekin lotutako eguna diruri honek, era batian ero bestian horri buruzko gogoetak agertu jataz.

Pako Aristik "Berrian" zera esaten, preso hogetaka urtiak egondakuen gogoetak nahiko leukezela entzun. Bere ustez, kalera urtetzian egitten jakezen entrebistak beti bardiñak izaten dittuala, kidiei eta militantzixiari burrukan jarraitzeko animuak emotera zuzenduta. Baina berak nahixago leukela eurak gure bizimoduari buruz pentsatzen dabiena (zelan aldatu garan...), esan barik geratzen diran gauzei buruz aritzia: espetxearen esperientzia pertsonala, ez kolektiboa, ametsak, ilusioak, grinak, desilusioak... Diño: "Zein gustora irakurriko nukeen horietako batek bihotzez, barrutik, naturaltasunez eta zintzotasunez idatzitako liburu bat, nolabait beste militanteen morala mantentzeko edo eredugarri izateko agertu behar diren arrazoibideetatik apartatuko litzatekeen liburua".

Eta izperringian barrukaldian, ez jakixat kasualidadez ala kalkulatuta, 20 bat urte kartzelan egindako lau presuei egindako alkarrizketia: hain zuzen be sentimentuak eta sentsazio subjetiboez gainezka. Aspaldi egitten nabilen bildumarako oso egokixak bixak.

Eta azkenik (nahiz eta denporan lehenengua izan duan) ETAk gaur Kantabrian eta Asturixetan jarrittako bi petardituen barri izan juat. Egixa esan, nere lehenengo pentsamentua hauxe izan dok: "Ondo eginda". Bai, ze ez dok biktimarik egon eta kalte materixalak be gitxi. Baina era berian, espainolak (biztanliak eta gobernantiak) esnatzeko balixo dau. Bai, ze, izan be, urtebetian gure militar bihurrixak ez juek ezertxo egin, eta biharbada espainolen artian "gatazkia desagertu dala" pentsatzen hasittakuak izango ziran. ETA desagertuta, gatazkia desagertuta kontizu. Eta ez: espainiar gobernuak ez dau kiñu txikirik be egin hamengua konpontzeko, eta hori be ez jagok ondo. Esnatzia dauke.

Eta azkenondorengotik... katalan batek, Daniel Gomezek liburu bat idatzi jok "ETA i Catalunya". Interesgarrixa eta didaktikua jirudik, neuretako behintzat, politika gorenari buruz jakitturixa eta interes gitxi daukan honendako. Eta kako batzuk ondo harrapatu dittuala jirudik. Adibidez: "Espainiako agintariek beti aitortu dute han [Catalunyan] eginiko atentatuek eragin handiagoa izan dutela. Gizartearen erreakzioa desberdina da. Espainian, atentatu bat gertatzean, jendeak eskatzen du ETAri poliziaren bidez jazartzeko. Katalunian aldiz, elkarrizketaren aldeko deiak dira nagusi. ETAk ondo asko daki hori eta Katalunia erabili du Espainia gogorrago astintzeko. Halaber, Kataluniako adibideak frogatu du ETAk ahalmen handiagoa duela politikan eragiteko su-etena erabilita atentatuak eginda baino. Bertako su-etenak lurrikara politikoa eragin du; Hipercorreko erasoarekin, ordea, ez zuten halakorik lortu". ¡Ene belarrixetarako musikia!.

Eibartar bat Mexikon

orakulua 2004/08/05 00:51

Irakorri, irakorri... www.euskojustice.org

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi juan san martin julen_gabiria kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019