Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

1996ko Sanfermiñak Eibarren

Oier Gorosabel 2010/07/06 10:40
XIX gizaldi erdikaldian, Espainian derrigorrezko soldautzia inposau zan gaztiendako. 1980 hamarkadatik aurrera erresistentzia mobimendua hasi zan, eta gero eta indar gehixago hartu zeban harik eta 2001ian derrigorra kendu zan arte. Eibarren be indar haundixa izan zeban mobimendu honek.

Oin dala hiru urte aittatu neban Eibarko Talde Antimilitaristiak egindako "entzierrua". Beste hainbeste ekintza gogoangarrin artian, ikusgarrixenetakua izan zan hau. Hiru intsumisok -tartian Patxi Argarate, gure Kalamuako Parlamentuan dibujantia- poliziakuengana jo zeben bere burua atxilo eskintzeko, modu orijinalian. Hamen dagoz orduko argazki batzu.

Lehelengo honetan, "biktima propiziatorixuak" Untzagan ikusten doguz, jangoikuei ofrendaka.

 Argazkiak.org | Klarete-txorixua © cc-by-sa: txikillana

 Hamen barriz prozesiño hasieria dakusagu, eurittarako plastiko eta guzti.

 

Argazkiak.org | A San Fermin venimos... © cc-by-sa: txikillana

 

 Eta hamen kaixolara doiazen hiru txoritxuak.

 

Argazkiak.org | Entzerratzekuak © cc-by-sa: txikillana

 

Argazki hau ixa ez da ezagutzen nun dan be. ¡Hain dago kanbixauta inguru hori! Torrekua ingurua da, baiña jentiak gehixago ezagutuko dau onduan zabaldu barri daben zentro komertzial haundi horrengaittik... zelan da... ¿"Kakalardokua Center"?

 Argazkiak.org | Eskalextripetik gora © cc-by-sa: txikillana

 Poliziakuen kuartel parera helduta, txapligua jaurti dabe entzierrua hasi dala erakusteko.

 Argazkiak.org | Pim pam pum © cc-by-sa: txikillana

Hor agertu dira ixkuak, bai.

 Argazkiak.org | Eta hárek entzun © cc-by-sa: txikillana

Eta, ¡¡¡ai ai ai!!! Fristixak korrikalari bat harrapau dau.

 

Argazkiak.org | Pazifistia kartzelara © cc-by-sa: txikillana

Alberiqueko eibartarren arrastua

Oier Gorosabel 2010/07/05 13:19
1936ko gerran, Eibarko andra-gizon asko ibilli ziran herrittik kanpo Errepublikiandako biharra egitten. Frentia nora mobidu, hara juaten ziran armeruak bere torno, makiña eta jakitturixiakin.
"Gerrako gure ibillerak" kantuan Pepe Bolunburuk grafikoki azaltzen dau ibilbide hórretako bat, kasu horretan Asturias aldera juandako eibartarrena. Beste askok, ostera, Mediterraneo alderutz jo zeben gerra industria garrantzitsuetan parte hartzeko, esate baterako, Alberiquera. Hango zaharrak ondiok goguan dakez gure emakumiak mahoizko erropa eta frakekin jantzitta; sasoi eta leku hartarako irudi harrigarrixa nunbaitt. Alberiqueko eibartarrak izan ziran esate baterako "Naranjerua" sortu zebenak, gerora hain famaua izango zan subfusilla.

 

 2002xan handikaldeko lagunak bisittatzera juan nintzan. Laranja-arbolen artian luze pasiau eta gero, La Font d'En Carrós herritxuan sartu nintzan, Alberique ondo-onduan. Bertako kale baten, bizikleta zahar-zahar baten ondotik pasau eta -umetako ohitturiari jarraittuta- automatikoki begiratu netsan markiari. Eibarren egindakua. Ixa seguridade osoz, 64 urte lehenago armeruak eruan eta erretiradan bertan geratutakua. ¡Eta ondiok martxan, orraittiok!

Argazkiak.org | La Font d'En Carròs © cc-by-sa: txikillana

 Argazkiak.org | Eibarkua © cc-by-sa: txikillana

Kondaira urbanuak eta istripu suizidak

Oier Gorosabel 2010/07/02 22:07
Gaurko irratsaiuan Markos oheburuko filosofua fin jarraitzen darraigu, kondaira urbanuak eta istripu suizidekin. Velvet undergrounden musikaz lagunduta. Eta Waliñok "Demokrata" ipoiña errun dau (Dortoka eta eskorpioia II). Bertsiño jokorik ez dogu egin, akatsa bai orraittiok. Eta Miguel Urroz oiztarrak tiragoma-depredator sasoiak gogora ekarri deskuz Ahotsak.comen.

http://mateosorto.files.wordpress.com/2009/10/silencio.jpg

Entzuizu hamentxe saiuori.

Eta saio guztiak hamen dakazuz entzuteko moduan. Bestalde, Aittitta Raduga uhiñetan entzun zeinke: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7, Oiartzun irratixan... Eta interneten, Arrosa Sareko podcast bikaiñian be topauko gaittuzu.

Denpora elastikua

Oier Gorosabel 2010/07/01 23:33
Oin dala urte pare bat gertatu jatan: bapatian konturatu nintzan aitta hil zanetik 18 urte mando pasau dirazela. Beste modu batera esanda: jaixo nintzanetik ordurarte, ordutik honako aiña denpora pasau dala. Eta irrealidade sentsaziñua haundixa izan zuan, eze, umetzarotik horrako denporiori eternua egin bajatan be, azken 18 urtiak hegaztaran pasau jatazak orraittiokan...

 Argazkiak.org | Erruduna © cc-by-sa: txikillana

 

Alfonbrako eta mahai azpiko sasoien gomutak; lanbro arteko aittitta-amamen arpegixak; jolasak, etxeko girua, bakardadiak, eskolako harrikarak, lagunen peskisak, uda luziak... gertakari eta bizipenez saturautako urtiak dirazelako edo, benetako iraupenan halako hamar lez begittantzen jatazak. Baiña azken 18 urtiak be ez dittuk makalak izan: ikasketak, neskak, ikasketak, antzerkixa, ikasketak, biajiak, ikasketak, mobida sozialak, biharra, irratixa, biharra, espeleologia, biharra, familixia, biharra... Errepikautako berbak daken errutinia izango da, kontizu, denporia laburtu dabena. ¿Baiña etxuek esaten ba, errutiniak luziago-itxuria emoten detsala denporiari?

Biharbada XX-n gaurko komentarixuan jagok erantzuna: “konturatu barik hazi jaku umia; ¡bizkorregi pasatzen dok, bizkorregi!”. ¿¿Bizkorregi?? (¡Guriak baiño urte erdi gitxiago jakak barren!). Hamen hasi naiz ikusten denpora elastiko honen beste paradojia: neri Nikon hazkunde prozesua luuuuuze baiño luziago doiala begittantzen jata-eta. Zentzu onian baiña.

Izan be, egunero-egunero egoten gaittuk alkarrekin (zapatuen salbuespenakin, andriari esker). Goizian ziharko etxeko-andros bizimoduan, etxetik kanpoko olgetan nahiz asperrunietan, beti gabizak eskutik helduta. Horretxeittik neretako Niko ez dok sekula hazten, beti antzeko ikusten juat. Jakiña: kakanarru honek ekarri nok atzera umetzaroko kronologiara, “olibonduan denporara”. Eskerrikasko umia, halan pasautako hillabetiak urtia lakotxiak egittiangaittik.

Halan be, paradojia: etxeko denporia dragia ipiñitta moduan badabil be, kanpoko bizimoduak lehengo erritmo bizkorra jaroiak ondiokan. Xelebriak, espazio-denporian konpartimento estankuak.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi juan san martin julen_gabiria kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019