Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Amuategi-Gisasola artxiboko materialen liberazioa (CC-BY-SA) - 2

Oier Gorosabel 2021/03/18 19:50
The following graphic material, whose owner I am, is published here in order it can be freely used under the terms of a CC-BY-SA license, by anyone who wishes to do it.

Hamen azaldutako moduan, artikulu honetako material grafikua CC-BY-SA lizentzixiakin argitaratzen dot hamen.

 

Argazkixotako batzuen autorerik ez dakigu, eta horretara ez dago lizentzia arazorik: argazkixak gure jabetzakuak dirazenez, erabilpen libria baimentzen dogu, eta kitto. Hónek, zuzenian, Wikimedia Commonsen kargauta dagoz.

 

Datozen bixak, 1915eko hauteskundietakuak izango dirala uste dot. Urte horretan, sozialistak lehelengo kontzejala etara zeben Eibarren (Akilino); imajinatzen dot ospakizun haundixa egingo zebela, eta eskumako lagun hori burukide sozialistaren bat izango dala. Ez dot identifikatzia lortu.

wc-06-hauteskunde-1
wc-07-hauteskunde-2

Hurrengo argazkixa, Guillermo Torrijosekin; buruzagi historikua hau be. 1917ko huelgian kontrako represiñuan ondorixoz, bixak Frantziara iges egin behar izan zeben (modu txarrian, gabaz mendixetatik, euripian... hor gaixotu zan aittitta). Nagusittuta agertzen da, ule zurixakin. Imajinatzen dot argazki hau atzerrixan hartutakua izango dala, familixakuei bialtzeko-edo. Oso gastauta dago.

wc-05-torrijosekin
Beste hau, sasoi beretsuan egindakua da, behiñ Eibarrera bueltatzia lortutakuan itxuraz. Nere burutaziñua da, bazekixela aittari etxakola asko geratzen; eta hortik argazki dotore bat hartu nahi izana; baiña burutaziñua da bakarrik. Saio horretako bi ale dakaguz: familixia osorik, eta aittitta bakarrik.
wc-09-familia-osorik
wc-10-bakarrik
Honaiñok, Akilinoren beraren argazkixak; 1917an gaixotu eta 1919an hil zan, eztarriko minbizixakin.

Amuategi-Gisasola artxiboko materialen liberazioa (CC-BY-SA) - 1

Oier Gorosabel 2021/03/18 16:40
The following graphic material, whose owner I am, is published here in order it can be freely used under the terms of a CC-BY-SA license, by anyone who wishes to do it.
Amuategi-Gisasola artxiboko materialen liberazioa (CC-BY-SA) - 1

Justu artikulu txorta hau prestatzen nenguala jasotako erregalo politta, Ixile trintxera-lagunan eskutik.

Zorionez, urtietan egindako bilketa eta toloste sistematikuak halako gauzak errezten dittu. Halan, aman pisua hustutzia tokau jakunian, argazki asuntua kontrolpian nekan (senidiekin artxibo grafiko guztia neuk gordetzia adostu dot, X urte barru kontsultau nahi daben ondorenguei gauzak errezteko) eta jatorri bakotxeko argazki moltzuak tolostu xamar: alde batetik Larrañaga Berasueta, bestetik Gorosabel eta bestetik Amuategi. Egunen baten dan-dana digitalizatzia etorri beharko da (bertigua emoten dau biharleku hori pentsatziak! momentu honetan behintzat ez dakat horretarako ez adorerik, ez astirik, ez baliabiderik) baiña tarteka banako "altxortxo" batzuk sareratu dittudaz, bere garaian argazkiak.org-en, eta hamendik aurrera (Arrateko Amakin adostuta) Wikimedia Commonsen segitzeko asmua dakat.

 

Nunbaittetik hastekotan, bistan da, interes jeneraleko gauzak aukeratu bihar: gehixen dakana, nere ustez, aittitta Akilinon gauzak diraz. Momentu honetan, Wikipedian gaztelerazko artikulua daka, txukuna, baiña nere ustez asko hobetu leikiana; euskeraz ez dago ondiok artikulorik: horra aukera ona, Akilinon ezaugarri izan zan hizkuntzia leku onian lagatzeko! Neuk ez dot egingo, jakiña (gogorik ez izatiaz gain, Wikipediako oiñarrixen kontra doia); ostera, iñoiz iñok egin nahi izan baleu, dakadazen materixalak eskuragarri ipintzen saiatuko naiz. Momentu honetan nik kontrolatzen doten materixala Akilinoren seme Tomasengandik eta alaba Inesengandik jasotakua da; gehixago be egon leike baiña, tia Doloresen ondorenguena (Salvador Marzana, eta senidiak) eta igual tia Aurorana.

 

Azkenaldixan konturatu naiz, lehen uste nebanan kontra, aittitta Akilino ez zetorrela familia pobre batetik. Ez dakitt zergaittik hartu neban iritzi hori: igual sozialistia zalako (pobrien alde), edo bere jaiotetxia (Amurutegi > Amutegi > Amuategi, Abuaga azpixan) gaur egun ruina bat dalako, eta han ezin bizi izanda kalera bajatu zan errentero familixia izango zala irudikatu nebalako. Baiña oin konturatu naiz hori ez zala halan izango: 1892 inguruan aittittak Bilboko estudixo baten etaratako argazki bat dakagu; beste bat Parisen, 1902 inguruan (bere "botadura" politikua, via Chastang? orduantxe ezagutuko ete zeban Jean Jaurès, "benetako sozialista" hori?); arpegixan ezagun dau gose haundirik ez zebala pasau; torero be ibillittakua zan; musikia ikasten, bonbardinua jotzen; endredu sindikaletan (horregaittik bialdu zeben Orbeanetik, amama Valentina atzetik urten zanian); bere tallar propixua ipintzeko aiña diru izan zeban; Untzagan piso eraiki barrixa erosi zeban (Txoko tabernako etxietan); politikia egitteko astixa etara zeban (1906 Bilbon, Espainiako Gazteri Sozialisten sorrera kongresuan egon zan)... Hórrek ez diraz ekonomikoki estu dabillen familia bateko semiak egitten dittuazen gauzak. Baiña dana konjeturak diraz: izan be, etxian jasotako lau detalle kenduta, Akilinori buruz dakitten guztia (politika kontuekin lotuta) kanpuan ikasi dot nik. Bere gurasuen gaiñian ez dakitt ezer: Zenona eta Jose Jacinto zekezela izenak, honek Andres izeneko anaia zekala (Txistoren-eta aittitta)... Erdi-erretako papeletatik errekuperautako izenak baiño ez diraz, Sabin Egiguren biblio-arratoiari esker eskuratuta. Eibarren bai, baiña nun jaixo ziran zehazki? Agiñan, kalian? Zer egin zeben XIX. mendeko 3 gerretan? Liberalak, karlistak? Hónen galderon erantzunik ez dakat; baiña ezagun da familixia ez zala estuasun haundixetan bizi izan.

 

Beste gauza bat, papelok tolostian begi bistan geratzen dana, Akilino Amuategik izan zeban karismiana da. Hasteko, hil eta 9 urtera halako omenaldixa antolatzeko; gero, 36ko gerran, batalloi bati bere izena emoteko (Gazterixa Sozialistako kidiak osatua, bera pertsonalki ezagutu ez zebenak); tio Tomasek jasotako kartia be oso esanguratsua da -ezkutuko miresle batek idatzitta, frankismo gogorrenian-. Bai; Eibar inguruan dagon "anomalia sozial"horretan (euskal abertzaliak nagusi diran eremu batian, "ugarte" sozialista bat) badirudi eragin haundixa izan zebala aittitta Akilinok; mundu abertzalera bideratuta zeguan publiko euskaldun elebakarran zati haundi bat bereganatu zeban, eta publiko horren loibak dira, ondiokan, gaur egunian Amuategi begirunez gogoratzen daben jente ugarixa. Etxeko sukaldian behiñ eta barriro entzundako kontuak errepikauta.

 

Guazen ba gure albumeko irudi batzuk argitaratzera, domeinu publikuan geratzeko moduan. Honen ostian artikulu serie bat dator.

"Arte lan totala"

Oier Gorosabel 2021/03/16 23:33
MOREAU, Jérémie. 2017. La saga de Grimr. Norma Editorial, Bartzelona 2020.

Kode grafiko berezixak; ez nere gustukuenak, inpresionistegi. Halan be, historia indartsua, Europa iparraldeko ahozko literaturako giruan, hain ezezaguna neretako. Eta Islandiako edertasun basatixa, komikixan alde guztietatik.

Milla urtian, danok senide

Oier Gorosabel 2021/03/16 23:28
GARCÍA SÁENZ DE URTURI, Eva. 2018. Los señores del tiempo. Planeta, Bartzelona.

Txalo bero bat, Urturi. Aurreko liburuan ostian, honetan barriro goixa jo dau: trama interesgarrixa, ondo josittakua, eta interesa mantentzeko gimmick-en manejo bikaiña. Benetako plazerra, liburu hau irakortzia. Bada detalle flojoren bat (gaizkillien etorri aitortzaillia), baiña kasu honetan ez dau iñundik iñora idazlanan biribilttasuna illuntzen.

 

Bistan danez, liburuan kako nagusixetako bat "los ricos también lloran" efektua da, kaleko jentiandako jauntxuei begira hain kontsolagarri izaten jakuna; diru eta lur asko bai, baiña... alfonbra azpiko zikiña be, ugari! Baiña liburuan amaieran ondo ikusten dan moduan (eta edozein azterketa genetiko/genealogikok erakusten daben legez), gutako ixa guztiak gara Erdi Aruan umiak izan zittuan ixa edozeiñen deszendiente, eta beraz ez daka zentzu haundirik "haiek eta gu" kontzeptuak bereiztia. Eta hori oso ondo dago.

 

Asko gustau jatan beste gauza bat: XII. mendeko Bittorixan rekreaziño historikua: hirigintza, herri barruko gatazkak, orduko politikia, gerria. Sasoi hartara biaje politta egitten dau irakorliak.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021