Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Abaurrepea - Emagin bat eilalami artean

Oier Gorosabel 2009/03/12 09:00
Aezkoako eilalamiak, misteriotsuak, ederrak, erakargarrixak eta arriskutsuak. Bat kumia izateko dagola, emagin bat juaten jako zulora emagin biharretan. Biharra egiñ eta gero, lan-sari berezixa jasoko dau. Gaiñera, etxera bueltan atzera ez begiratzeko agintzen detse. Bestela...

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

***
"Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.

Goran Rupert!

Oier Gorosabel 2009/03/10 09:00
Goran Bregovic eta Rupert Ordorikan atmosfera gozuetan dzapart eginda, gaurko saiuan Jules Vernek Alexandre Dumas ezagutu zebanekua entzun dogu; Zapiaiñen abots inplakabliak puten aldeko aldarrixa bota dau; bertsiño jokuan, Estar Guay en el Cielo zer dan ezagutu dogu, Led Zeppelin eta Dread Zeppeliñen interpretaziñuetan. Plaentxiako Pedro eta Margaritak maisu errelijiosuen zigorren gaiñian dabiz. Dana merke-merke, zure sukaldeko irrati koipetsuan edo pixelez betetako ordenadore horretan entzutzeko.

Video thumbnail. Click to play
Click To Play

Aittitta Raduga. Interneten edonoiz entzungai: http://bitakora.arrosasarea.org
Eta uhiñetan:
* Lekeitioko Arrakala Irratija 107.7 FM - Ewastena 8.00 eta Barijakua 15.00
* Eibarko Matrallako Irratixa 102.8 FM - Eguastena 21.00 eta Zapatua 19.00
* Bittorixako Hala Bedi Irratia (Lautada 107,4, Trebiño 107,7, Aiara 96,5, sakana 90,6 FM) - Astelehena 19.00
* Plamponako Eguzki Irratia (107,7 FM) - Martitzena 13.00 eta astelehena 01.30)
* Bilboko Tas-Tas Irratia (97,0 FM) - Eguastena 19.00
* Oreretako “La Sinchili” (100,0 FM) - Martitzena 18.00
* Urruñako Info7 (podcast) - Astelehena 21.00

Basajauna adarra jotzen

Oier Gorosabel 2009/03/09 09:00
Aste honetan abenturian atiak barriro zabaldu diraz. Nabarniz eta Aulestiako lurren azpittik doian sistema erraldoian billa hasi gara barriro, oin dala 16 urte lagatako pistei jarraittuta:

Aste honetan abenturian atiak barriro zabaldu diraz. Nabarniz eta Aulestiako lurren azpittik doian sistema erraldoian billa hasi gara barriro, oin dala 16 urte lagatako pistei jarraittuta: Paltzuaranen begiratzeko falta diran eskaladia, laminadoria, sifoia... eta Airoko bloke anabasia, egun pasa polit baterako atxekixa izango dira udabarri partian. Picnic-base eta guzti, goiko arboladixan.

Geologikoki Airo  aldian hasten dan erreka ugarixak Lezatetik daka urteeria; erreka nagusixak 5 kilometro lurpetik egitten badittu be, ez dogu lortu kolektore nagusi horretara sartzia eta afluente "txikixak" ezagutzen doguz bakarrik: Iñeritze, Paltzuaran... kobatzar hauek afluentiak baiño ez badira, ¿zer izango ete da Lezate erreka nagusixa?. Horrekin hobeto ulertzen da ikerketa-ildo honengaittik dakagun ilusiñua.

Eguneko kronika zehatzagua.

Betiko moduan, gogoratu ADES espeleologia taldeko txangoak edonori zabalik dagozela. Interesa dakanak, nahikua dau gurekin harremanetan jartzia.

********************
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52

Berasueta 2006.1 audiobisuala

Oier Gorosabel 2009/03/06 09:00
2005ian Argentinako senidiak ezagutzera juan nintzan, hamenguen argazkixekin eta arbol genealogikuakin besapian; handik bueltan, gauza pillua ekarri neban hamenguei erakusteko. Tartian, audiobisualtxo hau montau neban. 55 minutu dittu eta ez dakitt nik interes haundirik eukiko daben familixakua ez dan batendako; biharbada XIX gizaldiko euskal joale/etorkin arrunt baten bizimodua irudikatzeko.

Hau da dokumentalori:

Documental "Berasueta 2006" from Oier Gorosabel Larrañaga on Vimeo.

Eta bidai hartako kronikia hamen, hamen, hamen eta hamen.

 Argazkiak.org | Berasuetatarrak 1890 inguruan © cc-by-sa: txikillana

 

 Argazkiak.org | Berasuetatarrak 2006 © cc-by-sa: txikillana

Berrian

Oier Gorosabel 2009/03/05 09:00
Atzo elkarrizketa majua argitaratu zesten Berrian, argazki xelebriakin. Ane Lardik etaratakua da, jakiña; berak egin bihar izaten destaz-eta kapritxuak, bentoleriak emoten destanian. Egun berian etaratako beste argazki batzu jarriko dittudaz be, adibide moduan.

 Argazkiak.org | El sueño de la razon © cc-by-sa: txikillana

2009-03-04

'Aittitta Raduga' irratsaioa sarean izango da aurrerantzean

Oier Gorosabel eibartarrak zuzentzen du, eta hainbat gairi buruzko bitxikeriak biltzen dituzte saioan

Uxua Larretxea.

Donostia

Oier Gorosabelen (Eibar, Gipuzkoa, 1972) eta irratiaren arteko lotura aspaldiko kontua da. Duela hamabi urte hasi zen esatari moduan lanean, Markinan (Bizkaia), Eskola Laboraleko Ganbara irratian. Gero, Eup! eta Matrallako irrati libreak ezagutu zituen, eta egun, Aittitta Raduga saioa egiten dihardu Lekeition (Bizkaia), Arrakalan. Hain justu, irratsaio hori sarean entzungo da aurrerantzean.

Arrakala irratia Arrosa sarearen barnean dago, beste hainbat irratiren antzera, hala nola Hala Bedi, Info7, Molotoff, Gazte Sarea eta abar. Denera, hogei irratik osatzen dute Euskal Herriko Irrati Ekoizpenerako Zentroa. Gorosabelen iritziz, ekimen horri esker «irratietako elkarlana areagotu egiten da, eta gure baliabideei hobeto ateratzen diegu probetxua».

Aittitta Raduga saioa -Arrosa sareko beste hainbat irratsaioren antzera- sarera eramateak aldaketa nabaria ekarri duela azpimarratu du: «Orain Arrosa sarea osatzen dugunon saioak Interneten edozein erabiltzaileren esku geratu dira», dio Gorosabelek. Ekimen horren barruko irrati guztiak webgune berean bildu dituzte.

Gorosabelek dio Arrosa sareak aukera eman duela «Euskal Herriko hainbat herritako irrati libreek elkar ezagutzeko», eta, gainera, «programazioa trukatzeko parada ere bai». Beraz, orain askoz ere programazio aberatsagoa dute, eta, gainera, euskalki bat baino gehiago entzun daitezke irrati bakarrean. Arrosa sarearen moduko ekimen bat aurrera eramaten saiatu ziren 80ko hamarkadan, baina beste ezer baino gehiago «sinbolikoa» izan zela dio Aittitta Raduga saioko esatariak.

Izena aldatu arren, irratsaioak eduki bera izan du urte hauetan guztietan: «Ordubetez gutxi gorabehera, aste guztian topatzen ditudan kontu bitxiak kontatzen ditut». Horretaz gain, irratsaioan musikak ere bere tartea du, «kontakizuna arintzeko». Eibarko esatariarentzat, irratia ihesbidea izan da beti. «Lanetik neka-neka eginda irten ondoren, irratira joatea askapena da niretzat». Lanbide ez, zaletasun du irratiko lana. 



Sarea, aukeren bilgune

Tokiko irrati batetik sarera igarotzeak aldaketa dakar, eta horretaz jabetuta dago esatari eibartarra. «Lehen, nire saioa sei edo zazpi irratitan ematen zen, baina banekien gutxi gorabehera zein jenderengana iristen zen; orain, baina, askoz ere zailagoa da hori kontrolatzea». Dena den, edukia ez du moldatu behar izan. Izan ere, Aittitta Raduga saioan «interes unibertsaleko eta denboraz gaindiko edukiak» jorratzen dira. Gainera, Gorosabelen aburuz, «entzuten gaituztenak Euskal Herriko jendearentzako saioa egiten dugulako entzuten gaituzte, eta, hortaz, ez du zentzurik edukia aldatzeak».

Nolanahi ere, edukiaz aparte lan egiteko moduan aldaketa asko dakartza sarera jauzi egiteak, eta irrati bakoitzak «aldaketa horietara egokitu» beharko duela uste du. Irratia entzuteko modua bera bestelakoa izango da aurrerantzean, «gero eta gutxiago entzungo baita modu tradizionalean». Era berean, saioaren jatorriak garrantzia galduko duela uste du: «Entzuleak askotan ez du jakingo ezta zein irratiko saioa entzuten ari den ere». Aldaketarekin, irratiko lanaren kalitatea hobetu egingo dela pentsatzen du Gorosabelek.

 

Argazkiak.org | El artifice del buen juego © cc-by-sa: txikillana

Aezkoa - Jesus Maria ta Jose

Oier Gorosabel 2009/03/04 09:00
Gabaz urtetzia txarra da, danok dakigu; askoz be gehixago antxiñan, sorgin billera batekin topatzeko arriskua zeguanian. Hara zer gertatu jakon mutil azart honi, halako baten muzturra sartziangaittik.
Creative Commons License

 

lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

***
"Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.

Masmaratxak arpegixan

Oier Gorosabel 2009/03/03 09:00
Aste honetako saiuan, "txoritxo batek" Palestina aldera eruaten gaittu; gizaki zurixa beste kulturen begixetan emoten daben traza eskasak ezagutuko doguz; eta Zarautzen giro berotan etortzen diran momorruei buruz berba pixkat, amaitzeko.

 Aittitta Raduga. Interneten edonoiz entzungai: http://bitakora.arrosasarea.org
Eta uhiñetan:
* Lekeitioko Arrakala Irratija 107.7 FM - Ewastena 8.00 eta Barijakua 15.00
* Eibarko Matrallako Irratixa 102.8 FM - Eguastena 21.00 eta Zapatua 19.00
* Bittorixako Hala Bedi Irratia (Lautada 107,4, Trebiño 107,7, Aiara 96,5, sakana 90,6 FM) - Astelehena 19.00
* Plamponako Eguzki Irratia (107,7 FM) - Martitzena 13.00 eta astelehena 01.30)
* Bilboko Tas-Tas Irratia (97,0 FM) - Eguastena 19.00
* Oreretako “La Sinchili” (100,0 FM) - Martitzena 18.00
* Urruñako Info7 (podcast) - Astelehena 21.00

Itxinako labirynthoan

Oier Gorosabel 2009/03/02 09:00
Horretarako, talde bi sartu giñan arratsaldeko 15.00ak aldera, bakoitza leza batetik. Erlojuak sinkronizatuta, 19.00etan leza bixetan hasi genduan saiakeria: infrauhin bitarteko komunikaziño sistemiakin lagunduta, pasabide jakin batzutan kolpiak emon genduzen, eta baitta oihuak bota be. Seiñaliak jaso jaso bagenduzen be, ahulegi gauza onerako; harri tona larregi genkazen bittartian, desobstrukziño batek merezi izateko.


http://www.euskalespeleo.com/FotosDocs/logoGAES.jpg
Atzoko egunez, GAES Espeleologia Taldekuekin elkarlanian jardun genduan, Gorbeiako Parke Naturalian. Itxinako karst ikusgarrixan 500 haitzulo inguru dakez katalogauta gure Bilboko lagunak, dozenaka kilometrotako laberintua. Atzoko lana Otsabide sistema famatuko koba biren arteko konexiñua frogatu edo deskartatzia zan, ITX-448 eta ITX-14 izenekuak.

http://www.mendiak.net/Itxina00.jpg

Horretarako, talde bi sartu giñan arratsaldeko 15.00ak aldera, bakoitza leza batetik. Erlojuak sinkronizatuta, 19.00etan leza bixetan hasi genduan saiakeria: infrauhin bitarteko komunikaziño sistemiakin lagunduta, pasabide jakin batzutan kolpiak emon genduzen, eta baitta oihuak bota be. Seiñaliak jaso jaso bagenduzen be, ahulegi gauza onerako; harri tona larregi genkazen bittartian, desobstrukziño batek merezi izateko.

Inkognita bat gitxiago Itxinan, beraz. Gabeko 23.00ak aldian batu giñan lurrazalian talde bixak, zeru izartsu ederran pian. Gure partez, plazer haundixa izan da GAES moduko talde prestijiotsuakin elkarlanian jardutzia; sigur gagoz ez dala azkenengotz izango.

Detalle gehixago hamen.

Betiko moduan, gogoratu gure txangoak edonori zabalik dagozela. Interesa dakanak, nahikua dau gurekin harremanetan jartzia.
 
********************
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52
http://www.actualid-ades.blogspot.com/

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi juan san martin julen_gabiria kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019