Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Arrakalako zanen taupadak

Oier Gorosabel 2008/02/14 10:55
Harañegun juan giñan ba, gure EH guztiko entzuliendako fidel-fidel astero emoten dogun Aittitta Raduga saiua grabatzera. Behiñ dana grabau, etxera juan eta… ez dogu ikusten ba, megabyte ziztrin bateko programia geratu dala? Dana galdu. Sarian arazua, ez dakitt zer dala, ba dakitt zer dala… ez bat, ez bi: atzo irratira bueltau, eta SAIO BI grabau genduzen, bata bestian atzetik. Orraittiokan. Guri adarra joteko moduan… Ja!

Harañegun juan giñan ba, gure EH guztiko entzuliendako fidel-fidel astero emoten dogun Aittitta Raduga saiua grabatzera. Behiñ dana grabau, etxera juan eta… ez dogu ikusten ba, megabyte ziztrin bateko programia geratu dala? Dana galdu. Sarian arazua, ez dakitt zer dala, ba dakitt zer dala… ez bat, ez bi: atzo irratira bueltau, eta SAIO BI grabau genduzen, bata bestian atzetik. Orraittiokan. Guri adarra joteko moduan… Ja!

Gure bertsiñuan jokuan -saiuan ardatza azkenaldixan- kantu bi aztertu doguz beraz:

1. “I fought the law / Legea borrokatu / Luché contra la ley”,  Booby Fuller Fourren bertsiño ixa-orijinaletik hasi, Hertzaiñenetik segidu eta la Furia talde espaiñiarrakin amaittuta.

2. “Ya rayah”. Etorkiñei buruz sekulan idatzittako letrarik polittenakin, Rachid Taha algeriarrak lehelengo eta Giorgos Dalaras greziarrak emonda gero.

Horretara, aste honetan ale bi sartu doguz zerbitzarixan, helburu akumulatibuekin. Datorren astian ezingo dogu saiorik egin-eta. Programatzen gaittuzuen irratixendako: gogoratu Aittitta Raduga saio atenporala da, gure euskal aktualidade ittogarrittik sikieran astian ordubetetxo batez eskapau ahal izateko erabiltzen doguna. Ez dozuela beraz azken-azkena zertan programau bihar. 4-5 saiotako erreserba “bufferrian” gordeta eukitzia komeni, asteren baten fallo egitten badogu be (datorren astian kasu).

Adixooooo.

Mortadelo II y Filemon: Mision en Iñubija

Oier Gorosabel 2008/02/11 15:05
Goizian Lekittoko erakusketia montau eta gero, 9 lagun juan ziran txinora bazkaltzera. Arratsalderako plana Faunuan Laberintuan azpixan geratzen dan pasamano behekaldeko Meandrito Putito-tik errekara juan, 56 estaziñua lokalizau eta handik eskumako sektoria exploratu eta topografiau. Bazkaldu eta gero, X jaunak solemnidade haundiz Mortadelo II izendatu zeban espediziñoko “nostromo” eta bere armez –klinometro eta brujulia, papela eta harkatza- hornidu. Hala juan ziran paladin bixak sorgiñen zulora. Trepetxo guztiak soiñian jantzi eta gero –zaldun mediebalen antzo- hantxe juan ziran estratatik behera, pauso bakotxian metal hotsa egiñaz.


Mortadelo y Filemón (Foto: EL MUNDO)

080209: Mortadelo II eta Filemon.

Goizian Lekittoko erakusketia montau eta gero, 9 lagun juan ziran txinora bazkaltzera. Arratsalderako plana Faunuan Laberintuan azpixan geratzen dan pasamano behekaldeko Meandrito Putito-tik errekara juan, 56 estaziñua lokalizau eta handik eskumako sektoria exploratu eta topografiau. Bazkaldu eta gero, X jaunak solemnidade haundiz Mortadelo II izendatu zeban espediziñoko “nostromo” eta bere armez –klinometro eta brujulia, papela eta harkatza- hornidu. Hala juan ziran paladin bixak sorgiñen zulora. Trepetxo guztiak soiñian jantzi eta gero –zaldun mediebalen antzo- hantxe juan ziran estratatik behera, pauso bakotxian metal hotsa egiñaz.

Lezian sarrerako korapilluan 8-xa egitteko izan zeben arazuak ez zeben ezer onik iragarri hurrengo orduetarako. Eguzkixa beherutz zetorrela, sarrerako potzu bertijinosuetatik behera galdu ziran mundutik Mortadelo II eta Filemon abenturazaliak. 20 minutuko bidia kalkulau zeben Meandrito Putito-rarte. Baitta ondo kalkulau be. Pasamanotik behera lehelengo, eta gero bigarrengo zatixa gora egin eta gero, bertara allegau ziran-eta; baiña ikusi ez. Eta ondotik pasatu eta aurrera jarraittuta, lehelengo –“¡hamendik eztok!”- eta gora gero, Mortadelo II-aren lidergoa kili-kolo jartzen hasi zan. Gora ta gora Euzkadi... espediziñuan gidarixari etxakon ezagun-ezaguna be egitten bide hori, ukondo, belaun eta orkatilleko maleolo guztiak hormara heltzeko biharrezkua zana. ¡Besterik ez zeguan baiña! eta aurrera juan bihar.

Burixan izardifugotasuna ondo baiño hobeto probatzeko aukera parebako honen ostian, Mortadelo II nostromuak tunelan kurba eta forma ezagunak ezagutu zittuan "¡hamendik dok, Filemon!”. Bai, hamendik... goiko nibelera, Faunuan Laberintoko atarira. Nostromuan seguridadiak, Bagdadeko Sadamen estatuian pareko orekia zekan ordurako. Eta Filemon atzetik. Orduan, Mortadelo II-ari estuasunian bonbillia ixotu “Seguraski X jaunak esan destan pasamanua bigarrengo hau dok, laberintora jaistekua". Frio, frio... lekutan zeguan Meandrito Putitua. Hara juan ziran abenturazale intrepido bixak, eta Faunuan Laberintoko piso, pasabide, tximinixa, desfonde, meandro, harri solte, eskaladetan gora eta behera pasatu zeben denpora guztia erreferentzia baten billa. Gaitzerdi, bide nagusixa ez zebela galdu, eta horrekin erreferentzia guztiak; 3 ordu ibilliko ziran han bueltaka, errebuelta bakotxian sorpresia topau biharrian. Errebuelta bakotxetik 5-6 bidar pasatu eta gero, eta leku bardiñetan bueltaka zebizela konturatuta, Mortadelo II nostromo flamantiak duinttasuna oreka-desorekan, bide okerretik zebizen sigurtasun osua eskuratu zeban; lehelengo pasamanuan ostera, ez zebela hain miaketa exhaustiborik egin eta... azken saiakera bat etsi-etsian egittia deliberatu zeban; “edo han, edo kalera” buztana hanka tartian.

Lehelengo pasamanorako bide deseroso hori barriro egin eta gero –gora atarira, segi tuneletik, jaitsi Eskillaretatik- hantxe lotu ziran barriro sokara. Jaitsi, eta igo, eta... sokian lotura puntu onduan, arrakalatxo bat: Meandrito Putitua, betaurrian. Mortadelo II-ak, arimia katiusken maillara jausitta, buruz behera sartu eta konprobatzen dau, eta... “hauxe dok, bai”. ¿Zer egin?

Illuntze partian sartuta, eta onezkero lau bat ordu alperrik galduta, ¿sartu oin eta 56 puntutik aurrera neurtzen hasi, batek daki zer topau geinkela?... Mortadelo II-ak begiradia infinituan galdu eta belizidade aurpegixakin Filemoni “Hobe izango dok urtetzia Filemon; berandu dok eta gaur ez najagok egunik onenian”. Saturday night gaupasa berton egitteko gogorik ez.

Mortadelo II-ak bere informian idatzittakua “ADES taldekuen planuak hartu doguz oiñarritzat Iñubija I kobia exploratzen jarraitzeko; konturatu gara txarto eginda dagozela eta Diputaziñuari 12.000 bat euroko subentziñua eskatuko detsagu haitzulo honetan lanak ganoraz egitteko: gasoillez garbittu, ganorazko topografixia jaso… gaiñera, ezagun da ADES-ekuak ez dittuezela sokak ondo lotu, eze, galerixak lekuz mobidu egitten dira. Hori konpontzeko nahikuak izango dira beste 4.000 euro…”.

Joanak joan

Oier Gorosabel 2008/02/06 18:00
Yon Etxaide Itharte

 


Intzensu usaiñakin itto biharrian egonda be, liburu hau bikaiña begittandu jatak liburu moduan. Landuta jagok, eta igarri egitten dok. Zer duan egixa, zer asmakizuna... ez dok erreza bereizten, eta horregaittik asko eskertzen dittuk autoriak berak gehittutako aintzin eta gibel-solasak. Etxahun Barkoxekuan bizitziak lehendik be interesatzen jatan, eta hasierako amua horixe izan zuan; baiña esandako moduan, liburuan gertakarixen dosifikaziñua eta kontatzeko moduak otsuak harrapatzeko tranpiana egitten jok, harutz abixau eta irakortzen jarraitzetik bestelako urtenbiderik ez dabena emoten. Erdittik aurrera, benetan trepidantia eta gustora irakortzeko nobelia.

Nobelia, bai: ez da-eta erreza 1800 inguruan bizi izandako arlote baten bizimodua kontatzia, bere bertsuetan esan zittuanak eta herri-goguan geratu dirazenak kontuan hartuta. Hala idatzi juan Etxaidek liburu hau, 1955 aldian, eta nahi eta nahi ez jakiñeko gauzei berak asmautakuak gehittu jetsazen nobela modu bat antolatzeko. Hortxe sartzen dok diñoten intzensu úsaiña (giristino doktriñian aldeko diskurtsuak, Maider ume iñuxentia, bere bizitzia emonda, Jesüs-Krixt txiki antzera pekatarixak redimitzen dittuana...), eta baitta be gaur egunian grazixia egitten daben –baiña hain eraginkorra izaten jarraitzen diharduan- egittura melodramatikua (Maiderren eta Xaxin herixotzetan). Baiña Etxaiden alde, sasoi hartako bizitzian, izakeren, ohitturen eta adarren gordinttasuna etxok ezkutatzen (eta hau izan zan antza, bere sasoian nobela honek ekarri zeban barrikuntza haundixa), eta zati haundi baten Etxahunetaz dakiguna nahikua fidel isladatzen jok, ez hainbeste nobeliangaittik, bai ostera notas a pie de pagina ugarixengaittik. Izan be, Jean Haritxelharrek sakon ikertu jittuan dokumento historikuak hurrengo urtietan, eta horretara Etxaidek ez zekixazen hainbeste gauza agertu zittuan. Euretako asko, hónek nototan agertzen dittuk.

Intzensu úsaiña eta melodramiaz aparte –hau dibertigarrixa eta guzti izan lajeikek- pizkat gogaikarrixa bai egin jatana, azpiko notena izan dok. Gehixenak ondo dagoz, eta asko ikasten dok eurak irakorritta; baiña batzutan pasau egitten dok, eta irakorketia etenda be etxuagu ezer barririk ikasten. Esate baterako: Sentazi/Urdaits izenen gorabeheria, edo premu/prima, mendia/bortüa... ¡jasssaus, gizona! ¡behiñ esanda nahikua!

Edozelan be, hurrengoz Barkoxera noianian, inguruko bidietako pasiuak eta leku izenak beste begi batzuez ikusi edo ezagutuko jittuadaz. Argazkixan baiño karga alkoholiko gitxiago izango ahal dot odolian, orraittiokan!

Zeu be disko jartzaille, Arrakala Irratijan

Oier Gorosabel 2008/02/05 21:00
Lekittoko Arrakala Irratijak ekimen barri bat abijatuko dau Otsailletik aurrera. Bere musika artxibo aberatsa erabillitta (25.000 kantutik gora), nahi dabenak ordu biko tartiak hartu ahal izango dittuz bere gustoko musikia jartzeko.

Dakizuenez, Arrakalak eguneko 24 ordutan bijaltzen dau bere seiñalia: zuzeneko saiuak ez dagozenian, musikia izaten da entzungai. Irratiko azpiegitura informatikuak emoten dabiezen aukerak baliatuta, hórrek 24 orduok zatikatu egingo doguz eta zati bakotxa DJ (diskojartzaile) bakotxan ardurapian itzi. Horretara, DJ horren esku geratuko da tarteka-tarteka jutia –astian behin gitxienez-eta “bere tartian” aste horretan entzungo dan musikia programatzia. Operaziño honek ordu erdi baiño ez dau kentzen astero.

Arrakalako ordenadoriak erabiltzen ikastia be gauza erreza baiño errezagua danez, nahi dabenak hamentxe daka bere aukeria:egunero ordu jakin batzutan –ikasten dagola, adibidez- musika egokixa sigurtatuta euki zeinke irrati aparatuan bertan, diskuak aldatzera jaikitzen ibilli barik. Interesa dakanak, idaztia daka arrakala@hotmail.com helbidera edo bestela gure billera batera etorri (hilleko lehelengo barijakutan, 19.00etan, irratijan bertan).

**
ARRAKALA IRRATIJA (Lekeitio) 107.7 FM

Kazetarixak eta kaosa

Oier Gorosabel 2008/02/03 21:00
Aste honetan, Abittaga-Trakamail sisteman gure ikerketekin segidu dogu. Kazetarixak atendidu eta gero (Euskadi Irratia eta Argazki Press) karlisten antxiñako gordelekura sartu giñan, handik barrurako areto espektakularretatik zihar "Pi" galerixako caos de bloques-ian Trakamailleko bigarrengo komunikaziñua billatzeko. Ordu batzu jardun genduan horretan, baiña ez genduan ezer argirik topau. Astero deskubrimendu zirraragarrixak ezin dirala egin konprobatuta, neka-neka eginda urten genduan; gure frustraziñua Oletan txorixo eta urdai prijiduakin bardindu eta gero, gaitzerdi.

[abita_panela6_web.jpg]

Datorren asteburuan plana ez dago argi: biharbada prospekziñuan ibilliko gara Iñubija aldian, ia lur azalian barruko kobian sarrera-arrastuak topatzen doguzen. Biharbada Lekittoko herriko kobetan ibilliko gara topografixa biharretan. Etorri nahi dabenak ADES speleo taldiakin kontaktuan jarri dedilla, eta jente disponiblian arabera erabakiko dogu zeregiña.

Bide batez, gogoratu datorren astelehenian hillak 11 Lekeitioko Kultur Etxian zabalduko dogula erakusketia.

  • Erakusketian 1º eguna: Otsaillan 11a. Ordutegixa: astegunetan 18.00-20.00, asteburuetan 12.00-14.00 eta 17.00-20.00.
  • Hitzaldixa: "Lurpeko mundura leihatilla bat" (ADES-eko kidien eskutik). Otsaillan 15a, 19.00etan.
  • Laburmetraiak: "Karlistaren leizea" eta "Solo en el silencio"  (ADES-en ekoizpenak). Otsailan 22a, 19.00etan.
  • Kobara exkurtsiñua: Otsaillan 23a, 10.00etan (erakusketan  apuntautakuendako bakarrik).
  • Desmontaje: Otsaillan 23a, arratsaldez.


********************
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52
http://www.actualid-ades.blogspot.com/

Tabernetatik lapikuetara

Oier Gorosabel 2008/02/03 00:15
Pizkat animalixak be ba gara gu. Gaztiak garan artian, ardura jakuan gauza bakarra fiestia, tabernak, dantzak dira. Beste berba batez: bikotia topatzia. Batzu bizi guztia pasatzen juek fiesta, taberna eta dantzetan. Eta hor ataskauta geratzen dittuk.


Argazkiak.org | The ingredients © cc-by-sa: txikillana

 

Beste batzu ostera, bikotia topatzeko suertia izaten juagu. Orduan –nere kasuan behintzat- pikauan jausten da fiesta, taberna eta dantzako gogua. Izan be ¿zertarako zaratia eta keia alperrik sufridu biharra? Neska bat lortzia zan helburu bakarra, eta behin lortuta agur.

Ez nok bakarra antza. Bajirudik interes aldaketa progresibo horren erakusgarrixa jateko-zaletasuna izaten dala. Edo jatekua berana barik, otorduen inguruan lagun-familiko unamorixuana. Afari, soziedade etabarren zaletasuna asko hazten dok 30 bat urtetatik gora. Eta nere kasuan, etxeko sukaldian erabilpena.

Esaten da estresatuta dagozen xekutibo agresibuak kotxia 250 km/orduko abixaran jarritta nasaitzen dirala. Jakiña: zentzu guztiak kotxia gidatzen jarri bihar izaten jittuk kamiñotik aidian ez urtetzeko, eta eguneroko arazuak halabiharrez ahaztutzen dittuk. Sukaldiak be balixo lajeikek horretarako. Gaur, lapiko baten azalorak egosten; mahaixan enpanadako oria egitten; bestetik labia berotzen; mexamelari buelta batzu ez pegatzeko, eta tarteka arrautza bati oskola kendu... benetan etxagok lekurik beste pentsamendutarako.

Jateko zaletasun hau batetik, eta bestetik biñatziak eragin ebidentia jakek fisikuan: loditzia, gorputzan zaintzian abandonaketia... ¿Zertarako zaindu? Oindik aurrera foballa tirantedun kamisetan ikusi, eta zerbeza latak maspildu. Harrapau dok bat, eta matrimonixua bizi guztirako zan... lehen. Kontuz ibilli bihar dok gaur egunian, sasoiak aldatzen joiazak-eta.

Oturuntzan lagun, mutil eta neskazaharrak izaten doguz. Gero eta gitxiago geratzen dittuk kuadrilla txikitero tradizionalian (gu sortu giñan enbor berian / fosilizatu dira), eta ez norberak aukeratuta; penia emoten jestak askotan, berrogei urteko tonsuradunak txikitua eskutan nesken ipurdixei begira, ezer gehixago egitteko adore barik... Badittudaz nik kuadrillan mutil guapo eta majuak, gorputz ederdunak gaiñera, txortaldi baterako eta berakin bizitzeko bardin balixo daben tipo fiñak... baiña lotsatixak, erredios. Ez nok ni alkahuete biharretarako jaixo, baiña sigur nago ahalegin minimo bat nahikua izango litzakela “zeozer” lortzeko. Penia emoten jok benetan: beti taberna bardiñian, zoko bardiñian fosilizatuta, jente bardiñakin, iñor barririk ezagutzeko aukerak auto-itxitta... Erosua dok hortik zihar ibiltzen garanondako; beti jakixagu nun egongo diran. Baiña hainbeste jente baliogarri –eta gogoz- baztarrian geratu biharra... Baiña tira, selekziño naturala izango dok, edo.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi juan san martin julen_gabiria kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019