Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Odisea

txiko 2006/02/11 00:19

Oin dala urte batzu “Iliada” eta “Odisea” erosi najittuan, gaztelerazko itzulpenian. “Biblia”-kin amaittu nebanian ekin netzan Troyako gudian ipoñak irakortziari. ¡Aukera eskasa gero! Liburu astun baten ostian, beste astun bat. ¡Kostatu egin jatan irakortzia! ¡Gero...! Zenbat izen, zenbat burruka... pertsonajien ugarixa batetik, eta kontakizunan konfusiñua bestetik, nahikua desatsegiña egin jatan liburua amaitzia. Baiña tira, amaittu zan.

Ulises edo Odiseon ipoñekin jarraittu baiño lehenago, pizkat informatzia erabagi najuan. Iliadan erreferentzia pillua egitten ziran ba, jangoikuei, edo Greziako erritualei, edo... beste barik, Greziako kulturia aurretik apur bat ezagutu izatia bihar zeban hainbeste gauzen erreferentziak. Horretara, lagun historialari bati galdetu eta Robert Gravesen “Mitos Griegos”-en tomo bixak iruntsi najittuan. Hiztegi bat irakortzia legez izan zan, argumento barik eta erreferentzia kruzado pilluakin. Baiña goguak najeukazen, eta gauza kurioso askokin enteratu nintzuan. Asko gustatzen jatazak neuri, gauza kuriosuak.

Liburuak sartu eta urten egitten dittuk nere bizitzian, eta azkenaldixan zorixonez asko sartzen dabizak. Zenbat urte, halako erritmuan liburuak iruntsi ez nittuanak egitten... bajirudik 15 urtian irakorri ez dittudazen guztiak jan nahixan nabillela. Oso pozik najagok, nere egunian zihar azkenian librau dotelako tarte bat liburuendako. Zelako deskantsua dan, eta zelako gogoz egoten naizen haren zaiñ.

Bueno: liburuak sartu eta urtetzen dabizen horretan, egon dira beste ale batzu. Horregaittik, urtebete inguru pasatu da Robert Gravesenak amaittu eta Odiseakin hasi arte. Eta azken honen irakorketia, Iliadanan aldian oso desbardiña izan dok: ¡entretenidua! Takada baten irakorri juat: hasi Ulises Calipso jainkosiak harrapatuta daukan ugartetik, segi Itacako sorterrira bueltan juateko bidaiko penalidadietatik eta amaittu etxera heldu eta bere emaztian atzetik dabizen pretendiente guztiak akabatzen. Kuriosua: hainbeste lekutan Odiseari buruzkoerreferentziak irakorritta, uste neban bere bidaiko abentura eta trabak zirala istorixian muña, eta ez: liburuan herena be ez da zatixori. Sirenena, adibidez: zennnnbat bidar entzunda, igual Odiseako pasarterik ezagunena izango dok (kantua entzutiarren mastara lotuta doianekua) eta pagina erdi bat be ez da, liburuan.

Olerki bat da, azken fiñian: eta olerki gehixenetan legez (antxiñakuetan batez be), adorno eta jirabirak dira zati haundi bat. Iliadan bebai. Baiña esandakua: hamen abentura gehixago, planteamiento, nudo, desenlace... irakorterrezago behintzat.

Irudi sujerente asko, bertan: Grezia zaharra Helenismo modernora pasatu baiño lehenagoko zibilizaziño primitibuan hotsak... gizarte rudimentario bateko gudarixak, pelikula amerikarreko irudi naif horretatik oso urriñ... Eta neretako ederrenak, Escila eta Caribdis bildurgarrixak; baitta “haitz errante” misteriotsu eta arriskutsuak.

Musika Etnikua

orakulua 2006/02/07 22:40

Nere "lagun" baten kasua. Eibartarra bera, riojanuen alabia. Buen rollito, antiglobalizacion, musika etnikua, internazionalista... eta halakuen zalia. Horren atzian, euskal kulturiari refraktarixua, ladrilluen modura. Horretara, gustatzen jakon musika eta dantza etnikuak karibearrak, afrikanuak, zeltiarrak... dira, baiña sekulan bez bertokuak. Musika etnikua, euskal etniakua ez dan bittartian; internazionalistia, euskal naziñuana izan ezik.

Euskal diasporan be halakorik ezagutu izan dot. Argentinan euskal abertzale sutsuak, zapaltzaille frantses eta espaiñolak EH-tik kanporatzeko amorruz, eta... baiña maputxe naziñuari buruz galdetzian... horrek "indixo" zikin eta alperrak baiño ez dira, konparaziñorik bez.

Gora gu ta gutarrak!

¡¡¡¿Dónde está mi guitarra???!!

¡¡¡GORA!!!

Tiki-Tiki eta kiroldegiko kuadrillia.

orakulua 2006/02/06 00:05

img_411

Astian pare bat bidar “Operación Michelín” egittera juaten nok polikiroldegira. Han pasatzen dittudazen pare bat orduetan, bertako fauna artian ibiltzen naiz, eta han be –orraittiokan- parakaidista baten modura sentitzen nok. Biharbada pizkat pedantia ba naiz; etxakixat ia ni “espeziala” izango naizen, baiña kontua da han ibiltzen naizela isilik, nere ariketak egitten, inguruko lagunei begira-begira.

Eta benetan, ba dago nora begiratu.

Ba dago morroi bat, “Tiki-Tiki” esaten detzatena, nere kautan. Tipo indartsua, serixua, saiatua. Makiña guzti-guztiak pasatzen jittuk, eta karga erdi-maximuekin ibiltzen dok, mutil indartsua. Bere repetiziñuak egitten dittu, pufadaka, betozkoz, grabedade haundiz. Baiña ba dauka ezaugarri oso kuriosua: ariketak aldrebes egin bihar izaten jittuk beti. Hau da: makiña bat pektoralak lantzeko ba dok, bera aldrebes jarriko dok eta dortsalak erabilliko jittuk; edo bestela, mobimentu normala 0ºtatik 180ºtara ba dok, berak 20ºtik 60ºtara egingo jok, mobimendu txiki batekin, “tiki-tiki, tiki-tiki...”. Kontua dok, ariketak panelian deskribatutako moduan barik, bere erara egittia. Pertsonalidade haundiko morroia, duda barik... barriari ezin eutsitta ibiltzen nok.

Beste batekin etxuat barrerik egitten, ez. Akabau egingo najeukek. Gaztetxo bat dok, eta batez be dutxetan nabarmentzen dok: ariketak egin eta gero, guztiz errelajatuta gagozenian, hantxe sartzen dok zarataka. Txorradak esaten, bere lagunei adarra jotzen (edo), izugarri altu egitten jok berba, uliak puntan jartzeko beste. Benetan stressantia. Usteze etxian ez detzela kaso haundirik egitten, eta polideportibuan saiatzen dala atentziñua deitzen...

Gehixago jagozak, baiña momentuz nahikua. Batek daki ni zela ikusten naben, eta...

Apagoiaz gozatzen

orakulua 2006/02/02 23:15

Iberdrolari eskerrak, atzo aintziñako denporetako estampa baten barruan ibilli ahal izan giñan Lekeittion. Arratsaldeko 21.00ak aldera argixa barriro juan zuan, eta alde zaharretik bueltatxo bat emotera juan nintzuan.

Illuntasun TOTALA zer zan ez neban ezagutzen, herri barruan. Bildurra be sentidu najuan. Becquerren XIX mendeko alde zaharren deskripziñuen zirrara bera. Txilik XVI mendian ziharkatu zeban herri berian najenguan: aide baltzak ikusten lagatzen zestana, harek bere trabesia alkimiko hartan ikusten juan panorama bardiña zuan. Illunan lodixak nere eskua bera ixa-ixa jaten zeban; metro eta erdira ezebez. Hala ez najuan ozta-oztan jo parian geldirik neukan eskabadora bat, arpegi aurrian izan arte ikusi ez nebana.

Ha pasio ederra, sentsaziñoz beteta. Kaletarrok ez doguna ezagutzen. Bildurra...

Alde zaharretik urtetzen juan ahala, kotxien faruak sartzen ziran kantoietatik. Eraikuntza modernuetako leihuetatik, emerjentzia argixen argittasuna. Illunan lodittasuna argaltzen, eta San Antolinerako bidian Agustinen komentu ondoko santutxuko kandela gorri bakartixa...

Gozamen ederra, Iberdrolan hankasartuak.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi juan san martin julen_gabiria kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019