Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

¡Qué kitsch es el flysch!

Oier Gorosabel 2010/11/09 14:26
Otegin askatasunerako siñadura bilketia, Motxo-Sakoneta-flysch, abizenen ordenan iñuxentekerixa hori (ostran be, Miren Agur Meabe horren gaiñian dihardu), katolikuen imam'an bisittia Bartzelonara. Gurekin plateau'an, Karmele Artetxe UEU-ko zuzendari barrixa.

Etxalarren goizian goiz

Oier Gorosabel 2010/11/08 14:04
Gizakixa esnatu barik, zaldixa kortan eta masmaratxia ihintzetan.

 

 

Argazkiak.org | Zaldixa ta masmia © cc-by-sa: txikillana

Ataun - San Pedroren urdaila

Oier Gorosabel 2010/11/07 00:59
Hamen dakaguz barriro, Jesukristo ta San Pedrok osatutako bikote berezixa. Oinguan gure augustuak ezin gosia ase, eta okindegixetan lapurtzen hasten da. Lotsatuta edo, jaunari laguntzia eskatu eta hor hasten da hau, viscerak extirpau eta atzera ipintzeko jokuan. ¡Halakorik!

Entzuizu hamen ipoiñori.

*** "Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.

Rum fool of mirrors

Oier Gorosabel 2010/11/06 13:37
Hirugarren posporua ¿kondairia, ala egixa? Ni badaezpada ez nitzake arriskauko trintxeran. Musikan, "La Negra" Sosa barriro. Waliñon ipoiña: "Hegazkina". Bertsiño jokuan, "Room full of mirrors" (Hendrix eta Pretenders). Eta ahotsak.cometik, Plaentxiako Arantza Lasa basarrittarrak gerraostian goserik pasau ez zebela.

http://lh5.ggpht.com/xicu41/RxPyEyRmuqI/AAAAAAAADYw/lKQf_kTwBdY/s800/En+la+trinchera.jpg

Listen here and repeat in the nearest free radio station chez vous.

Eta saio guztiak hamen dakazuz entzuteko moduan. Bestalde, Aittitta Raduga uhiñetan entzun zeinke: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7, Oiartzun irratixan... Eta interneten, Arrosa Sareko podcast bikaiñian be topauko gaittuzu.

Domekako bunkerradia

Oier Gorosabel 2010/11/05 00:43
Azkenian egiñ egiñ genduan, bai horixe. Munduko egualdi txarrenerako prest agertu bagiñan be, azkenengo orduan baiño ez zeskuan bota zaparrada gogorrik. Primerako taldia juntau giñan:

- Eibartarrak zerrendatik lau: Mikel Lizarralde eta Imanol Trebiño; Juanjo Araolaza be etorri bazan be, azkenian ez zan ibillaldixan sartu ondoezik zegualako.
- Frentes de Euzkadittik luxuzko aditu taldia: Jon Etxezarraga "Akondia", Francis "Montaud" eta Josu Algortakua.
- Markina-Xemeingo frentia ikertzen buru-belarri dabizen lagun bi: Alberto Unamuno "Aina" eta Patxi "Halabedi". 


IMG_4501
(Aina, Akondia, Trebi, Montaud, Oier. Argazkixa: Mikel Lizarralde)

Agiñatik hasi genduan ibilbidia: han Eibarren osorik geratzen dirazen porlanezko azken bunkerrak ikusi genduzen. Baitta ni aurretik erreparau bako detalle bat topau be: ametralladora-tripode baten markia lurrian. 

IMG_4488

 (Argazkixa: Mikel Lizarralde)

 Handik jaitsitta Bereinkuko sakonera jaitsi eta Makarda basarrira igo genduan, hau da, Itturretarutz. Kalamuako golpisten tiruen "haizebian" dagon lekua izanda, fortifikaziño arrastorik ez. Baldakotxuntxurrera igo ahala, ezagun da leku arriskutsua zala hori: hiru ametralladora-etxe (markiñarrezko izendapen tradizionala erabillitta), bere trintxera-sare eta bide babestuekin komunikauta, baitta zelatari postu eta polboriñen batekin be.


Argazkiak.org | Baldakotxuntxurra I © cc-by-sa: txikillana

IMG_4535
(Argazkixa: Mikel Lizarralde. Gure alderdi guapuena hartzen, bikaiña).

Markiñarutz hartuta, Markiz basarri parian beste bunker bat, lehertuta, Ainak lokalizauta (nik ez neban ezagutzen): espazio haundixa, blindaje gitxi, hiru leihatilla beherutzko aldaparara 45-60 gradutako inklinaziñuaz... adituen arabera, hórrek ezaugarrixok aginte postu batenak diraz.

IMG_4564

(Argazkixa: Mikel Lizarralde)

Laituara bueltan juanda, Kurutzebarrittik zihar segidu genduan eta Ainak Iturriaga basarri ondoko porlan zatixak erakutsi zeskuazen; ezin izan genduan argittu GCE arrastua dan edo bestelako eraikiña.

IMG_4572

 (Argazkixa: Mikel Lizarralde)

 Lurgarrietatik behera, hango trintxera sarietatik zihar, azken bunkerrera allegau giñan: Munibe jauregiko terrenuan dagona, "Iparragirre" izenez ezagutzen doguna: Kalamuan parez pare, ixa metro bateko blindajiakin (granada kolpia jasotzeko arriskuan proportzionala), ikusgarri-ikusgarrixa inguruko sasitzak garbittuta.

(Argazkixan, sasixak garbittu aurretik)

Erakustaldi politta izan dala uste dot (nahiz eta ni neu azkenian pizkat saturauta amaittu doten). Jakiña, posiziño guzti hórrek hobeto aztertu bihar diraz, lehelengo eta bigarren lineak bereiztu, arrastuak GCE dirazen edo ez sigurtatu... Markiñarrak darabixen ganoriakin, egingo dabe bai.

Hamen ibillaldixan ikusittako bunkerren kokapena:

 

Eta Mikelen azken argazkixa: "The troopers".

IMG_4547

 Mikel Lizarralden argazki guztiak, hamen

Eta ibillaldi honi buruzko Frentes de Euzkadi foroko mezuak, off topic eta guzti, hamen

.

 

Mariñel alu baten kontakizunak

Oier Gorosabel 2010/11/04 23:38
Tom Sawyerren hiru liburu (Mark Twain)

http://4.bp.blogspot.com/_N7H_ogGopao/S9cQf7bHsRI/AAAAAAAAAJg/1L7uD2hZB8Y/s1600/tom-sawyer.jpg

“Las aventuras de Tom Sawyer”, Mark Twain.

Zelako ondo erretratatzen daben umien izaeria mariñel alu honek. Begi zorrotza, parakaidista sentimentua, gauza txiki (sasoi horretan haundi) askori ume begiradia ipintzen dakixana, eta gero nagusixen ikuspegi sarkastikuakin (baiña ez gaiztoki, halan be) itzultzen. Liburu modernua begittandu jata bere sasoirako. Mutikuen kontakizuna da azken fiñian, konplikaziño askorik bakua beraz, baiña horretxegaittik be biharbada, orduko kanonen bat edo beste apurtzen dabela iruditzen jata (ez dakitt zihur eta ez dot jakingo, azterketa sakonik egitteko asmorik bez). Amerikanua be ba da idazlia, zentzu onian. Txorta bateko lehelengo liburua izan da hau, eta azken hiru kapitulutako abentura espeleologikua asko gustau jata, gehixago, jakin dotenian McDougalen koba hori benetan existitzen dala, turistikoki oso explotaua hori bai.

Atentziñua deittu destan beste gauzia, esklabuei buruz berba egitten dan naturalidadia. Nahiz eta bere bizitzan amaieran abolizionistia izan, Mark Twainek esklabutza sistemia bete-betian ezagutu zeban gaztaruan, baitta Konfederauekin gerria egiñ be. Halan be, egitten dirazen aittamenak oso humanuak dira eta, liburuetako beste hainbeste gauzekin batera, sarkastikuak eta kritikuak.

“Tom Sawyer detective” eta “Tom Sawyer en el extranjero”, ale berian etorri arren, zihero desbardiñak dittuk. Lehelengua, Europako gertakari baten kronikia Iparrameriketara transplantautakua da, idazliak berak diño; eta krimen baten inguruko endredu bat da, amaieran epaiketa eta abogauen kontakizun hain tipikuakin amaitzen dana. Tom Sawyer horrek ez daka ixa zerikusirik lehelengo liburukuakin. Ezagun da hogei urte geruago idatzitta dala; aipamen batzungaittik Tom Sawyer ondiok gaztia dala ikusi leike, baiña bere jokaeria gehixago da Sherlock Holmes zorrotz eta heldu batena.

Bai honetan eta bai hurrenguan be, kontakizunan denporan igartzen da aldia. Lehelengo liburu osuan umetzaroko denporia da, poliki-poliki doiana, detallez detalle eta ordubete barruan gertatu leikezen gauza guztietan geratuta. Beste bixetan barriz, egunak eta hilliak hegaztaran pasatzen diraz, desenlazera juateko prisaz moduan, eta hala suertatzen dira lehelengua baiño zatixa motzaguak.

Hirugarrena da harrigarrixena, igual. Globo baten egindako bidaixa (Jules Vernen sasoiko modan), basamortu gaiñetik pasatzian ikusittako irudixak bereziki ederrak dira (lehoi bakartixa iratargipian...). Bestalde, liburu osua atxekixa baiño ez dirudi, Tom “azkarra” bere lagun bixen kontrapuntuakin zirikatzeko (Huck, zuri homelessa eta Jim, esklabu baltza), Peru Abarka eta Maisu Juanen arteko berbaldixen antzian. Idazliak hainbeste konbentziño eta injustiziari erasotzen detsa modu honetan, sarkasmo fiñez (EEBB-etako politika exteriorrana, etc).

 

Gogo bi geratu jataz honen ostian: Tom Sawyerrena jatorrizko bertsiñuan irakortzia (ingles slangezkua) eta Huckleberry Fiñena (hau zain dakat armarixuan).

Ataun - San Martin eta Basajauna

Oier Gorosabel 2010/11/02 21:27
San Martin kanpotik Ataunera etorri zaneko kontuak. Bertako Basajaunak leku baten elixia egin nahi, eta San Martiñek gabaz mobidu (turnoko zelatarixari begixa kenduta). Gero, Basajaunari galazixak eta laborien sekretuak lapurtzen detsaz.

Entzuizu hamen ipoiñori.

*** "Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.

Desiderata

Oier Gorosabel 2010/11/01 22:10
Hil aurretik, gauza bi ikusi nahiko neukez.

 1. Itxinako maketa transparente bat, lurpeko haitzulo sarian 3 dimentsiñotako irudikapenakin. Oker ez banago hau egittia posible da onezkero, GAES eta beste espeleologia taldekuak dakezen datuak mendiko topografixekin erkatuta.

 2. Gerra aurreko Eibarren erreprodukziño birtuala, gaur eguneko bideo-jokuetan erabiltzen dirazen teknikekin. Seguru nago hau be teknikoki posible dala –gaur eguneko Eibar irudikatu izan da-.

 Halan be, gatxa ikusten dot: espeleologuen, historiazalien eta programatzaillien munduak alkarri bizkarra emonda bizi diraz-eta.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi juan san martin julen_gabiria kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019