Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Lastarrikeko lezia

Oier Gorosabel 2008/10/15 09:00
Kortezubiko (lurpeko) piszina olinpikuan estropadak.

Asteburu honetan, Kortezubiko Lastarrikeko lezan egon gara espeleolaguntza lanak betetzen. Horretaz aparte, egun dibertigarrixa izan da benetan, eta zirraragarrixa da lurpeko PISZINA OLINPIKO horretan nabigatzen ibiltzia. Hamen dakazue egunan kronikia (ondarrutarrez idatzitta) eta argazkiren bat:
http://actualid-ades.blogspot.com/2008/10/lastarrikeko-lezia.html

Betiko moduan, gogoratu ADES espeleologia taldian txangoak edonori zabalik dagozela. Interesa dakanak, nahikua dau gurekin harremanetan jartzia.

********************
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52

Modorrak eta errefujio antiaereuak

Oier Gorosabel 2008/10/11 09:00
Urdaixa eta abixaria.

 

Argazkiak.org | Autoerretratua © cc-by-sa: txikillana

Bazkari iraltseriko baten ostian, gure modorria erreka inguruan pasiau juagu. Eta etxera abixatzeko ordua allegau danian, azken bisittia: Arrigorriagatik Zaratamora pasatzen dan pasarelan bestekaldian, Mendieta auzorutz igotzen dan aldaparan, errefujixo antiaereua. Alluitz lagunak pistia emonda, errez topau juagu: "U" formako tunel bat, marga harritzan excavauta, nahikua ondo eta legor kontserbatzen dana. Seguraski aurreko infraestrukturaren bat aprobetxau zan errefujixua prestatzeko (errepide hau eta autopista artian tolva eta kargaleku moroko batzun hondakiñak ikusten dittuk. Sinplia, baiña tira: hori baiño gauza txikixaguak gorde izan dittuk oroigarri modura. Errejistrauta geratu dok behintzat.

 

Argazkiak.org | Errefujio antiaereua © cc-by-sa: txikillana

Fermin Valencia kontzertuan

Oier Gorosabel 2008/10/10 09:00

 Argazkiak.org | Fermin Valencia 2 © cc-by-sa: txikillana

Andria flakiak nekala, kotxian sartu eta gure atxekira zuzendu gaittuk: Arrigorriagan, errepublikian alde hildakuei omenaldixa eta Fermin Valencia bakarlarixan kontzertua. Uruguayen izan najuan lehelengotz gizon honen barri, eta geroztik bere musika gordin eta zintzuak gogor jot izan nok; ez dok alperrik joterua. Diskorik etxakak oiñ arte, baiña interesa dakanak errez topatzen jok Fermin Valencia eta bere musikia interneten:

Berandu heldu gaittuk baiña azken kantu bixak entzutzeko aukeria izan juagu, ez edozelakuak: "Maravillas" eta "Navarra tiene cadenas". Horregaittik bakarrik, egun osua merezi izan jok.

 

Argazkiak.org | Fermin Valencia 1 © cc-by-sa: txikillana

Zolloko Ustara auzuan

Oier Gorosabel 2008/10/09 09:00
Ustara auzora bueltan, bigarrengo sorpresia: hamen, Bilbon bertan ixa-ixa, euskeraz egitten dala ondiok.

 Argazkiak.org | Ustaran 1 © cc-by-sa: txikillana

 Umiei hamaiketakua emoteko, basarri baten pretillian jarri gaittuk: bertatik urten jok Sagardui jaunak gurekin barriketan jardutera. Etorri ugarixakin, gaztelera dotore eta aberatsian -bape euskal azento bakuan gero- kontau jeskuk Montejurra tertziuan peripeziak, Ganekogorta eta Pagasarriko ardi eta bihorrak zaintzen ibiltzen zanekua... hala jardun juagu hamar minutoz. Halako baten, umetan gazteleraz ez zekixala ta... "¿Y habla usted vasco? ¿Euskaraz badakizu?" galdetu nik, eta "¡Etxuat jakingo ba!" handik aurrera dana euskeraz, gazteleraz besain ondo eta hika. Sorpresa atsegiña, eta hurrenguan kontuan hartzekua: Zollon, euskeraz.

 
Argazkiak.org | Ustara 3 © cc-by-sa: txikillana

Umiak negarrez hastiakin batera, katu gris-nabar eder bat etorri dok pipar landarien artetik, aspaldi ikusi doten polittenetakua. Kilikili batzu jaso eta gero, umiak ikuskatu eta bere bizimoduakin jarrattu dau, kalabaza artian galduta...

 

Argazkiak.org | Ustara 4 © cc-by-sa: txikillana

Bilbo Haundixian

Oier Gorosabel 2008/10/08 09:00
Bilbo Haundiko ingurura jausi gaittuk, atxeki arin batekin umien begi haundixez ezagutzen ez doguzen gauzei begiratzeko.

 Argazkiak.org | Zollo-Elexalde © cc-by-sa: txikillana

Zollo auzua zan ustian etorri gaittuk, eta herrixa dala jakinda urten: berrogetamar lagun inguru bizi ei dittuk bertan. Sorpresa majua, Ganekogortan hegoalde ezezagun eta ederra: Elexalde auzoko  basarri xelebriak -eskillarapeko arkuekin-, aldapan behera mahastixak nunnahi, Ustara auzotik behera Kortzetako urtegi txikira. Urtegi zaharra, porlanezkuak egitten hasi baiño lehenagokua. Atsegiña emoten juan, nahiz eta pareta nagusixan baiño ezin izan garan ibilli: urtegiko bueltia asfaltau bakua,momentuz burditxuekin gabizenondako yuyu-lurraldia...

 

Argazkiak.org | Kortzetako urtegixa © cc-by-sa: txikillana
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi juan san martin julen_gabiria kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019