Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Atzo goizerartekuan aktia

Oier Gorosabel 2023/09/09 13:18
Los Seles de Urdaibai. Paisaje, cultura y etnografía. Daniel Rementeria Arruza, Roberto Quintana Peña. Azal gogorra, 282 orrialde. Gaztelera hizkuntza. Eusko Jaurlaritza(e)k argitaratua. ISBN: 9788445732670

Ezinbesteko liburua. Kortak "atzo goizera arte" gure arbasuen lur-antolakuntza tresnia izan dittuk, glamourrik haundirik bakuak egixa esan, eta igual horregaittik, ordenamentuak aldatziakin batera (XIX mendeko gerren osteko herri lur salmentak, batez be) atzian geldittu dirazenak beste barik. Horren adibiderik garbixena dok, korta gehixenen zatiketa eta ezabatze fisikuez gain, 150 urte eskasetan euren oroimena be galdu dala: kortetan euretan bizi izan dirazen familixa gehixenetan, egitturia hori zer izan zuan gitxik jakixek, eta gitxiagok (%1-2) bere erabilpenan detalliak. Eskerrak dokumentaziñuari, horko pleituetan agertzen dirazen mugak eta krokisak gitxi gora beherako egitturia jasotzeko balixo dabelako, eta horixe dok autoriak egin dabena (ez dittuk bakarrak; beste bizpahiru lan monografiko be argitaratu dittuk gaixari buruz). Orduan, Erromatar Inperioko amaieratik ixa gaur arte iraun daben egittura hau jasota gelditzeko bihar politta dok hau. Eta esandakua, gure mendiko ibilleretan begixak honi (be) zabalik mantentzeko info klabia emoten jok.

Hamen beste iruzkin batzuk, Paperjale.eus-en argitaratutakuak (atzetik aurrera):

  • Sarrerako artikuluez gain, katalogua bera be irakortzen najabilk: une astunetan, irakorketa diagonala - eta detalle interesgarrixak agertzen dittuk handik eta hamendik. Esate baterako, Arrolako korta txikixak, tontorreko kastruan zati bat hartzen jok bere barruan. Bagauden denporako kortarixak gordeko ete juen memoriarik, 500 urte lehenago han bizi izandako jentiaz? Baietz pensau lajeikek.
  • Eta, nahiz eta Urdaibaiko kortei buruzko liburua izan, Erdi Aro aurretiko muga-eza nagusitzen dok (urixen fundaziño aurretikua). Horretara, ledanien artian gure ondoko mendi ezagunak jagozak: Haziro (Airo), Leia, Otoio edo Oiz inguruak. Zonako parajietatik ibiltzia tokatzen jatanian, mapak beste era batera begiratuko jittuadaz, bai horixe.
  • Beraz, XV-XVI gizaldixetako baby boomian (= Ameriketako urria), korten erabilpena asko aldatu zuan, lehengo abelzaintza tradizionaletik, nekazaritzara, eta bordak etxe bihurtuta. Gaur egungo alde zaharreko lonjak eta VTak gogoratu destaaz. 😉

Lekeitio 1797. Se necesitan corsarios

Oier Gorosabel 2023/09/09 13:00
2023-IX-28: EGUNERAKETA Kontu hau argitzeko ez zait pertsona egokiagorik bururatu, Maite Garamendi Lekeitioko Udaleko artxibozaina baino. Horretara, testuaren berri eman nion. Ez zuen ezagutzen, baina erantzun bat eman aurretik tentuz jokatu du: eta bere esku dauden tresna profesionalak erabilita, Lekeitioko Udal Artxiboko eta Bizkaiko Foru Aldundiko Artxiboko funtsak arakatu ditu, ustez hortik ateratako dokumentu orijinal horren bila.

2023-IX-28: EGUNERAKETA. Kontu hau argitzeko ez zait pertsona egokiagorik bururatu, Maite Garamendi Lekeitioko Udaleko artxibozaina baino. Horretara, testuaren berri eman nion. Ez zuen ezagutzen, baina erantzun bat eman aurretik tentuz jokatu du: eta bere esku dauden tresna profesionalak erabilita, Lekeitioko Udal Artxiboko eta Bizkaiko Foru Aldundiko Artxiboko funtsak arakatu ditu, ustez hortik ateratako dokumentu orijinal horren billa.

Emaitzetan, testuon agertzen direnen izenen bat topatu du (Domingo de Olave alkatearena, adibidez); baina ez gertakari honen berri zuzenik, ezta gutxiago ere “kontserbatu omen den “ kartel edo testu hori. Izan ere, Garamendiren arabera, arraroa da dokumentu administratiboetan hainbesteko detailerik agertzea: kartelaren testua, kokapen zehatza, egileen nondik norakoak... Detaile hauek, jasotzen badira, testigoek emaniko lekukotasun zuzenak izaten dira, epaitegietako pleituetan. Ontziaren jabetzaren eta eskifaiaren detaileak, berriz, armadoreen dokumentu komertzialetatik ateratakoak ere izan daitezke. Agian hauetako batetik ateratakoa da? Baina, informazioak inolako iturririk ez aipatzea, nonbaiten “kontserbatu dela” esateaz aparte, susmagarria da.

Izan ere, egi antzean osatutako iruzur dokumentalak aspaldikoak dira. Normalean, garaiko gizartea eta hizkera ondo ezagutzen duen pertsonek eginikoak izaten dira, dibertimentu bezala, haren zabalkundearekin gozatzeko. Gaur egunean sare sozialetatik egiten den bezala, lehenago ere fotokopien bidez hedatu izan dira (Llebrepuletiko gutuna), baita multikopistaz ere (Amuategiren aurkako paskina). Kasu honetan, ez nuke esango testua duela asko prestatutakoa denik, 5-10 asko jota.

Dokumentu hauen sinesgarritasuna defendatzen dutenek, ordea, oso erraz dute invent susmoak uxatzeko: iturria aipatzea (artxiboa, funtsa, signatura). Bitartean, ipuin polit baten aurrean gaudela pentsatu beharko dugu, honek ere duen balio positiboarekin: iraganeko garaiak modu atseginean irudikatzea, gure arbasoen bizimodua gogoratzeko. Horixe baita literaturaren ahalmen ederrenetako bat.

*******************

2023-IX-9: sare sozialetan ziklikoki zabaltzen den testu baten argitarapena. Saiatuko naiz argitzen, ea benetakoa den ala asmatua. Edonola ere, garai horretako euskal portuetan bizi izaten zen giroa usaintzeko balio digu. Hemen doa testua, sare sozialetan (Facebook eta Whatsapp) anonimoki zabaltzen den bertsioan, ezer gehitu edo kendu barik.

******************

LEKEITIO 1797. SE NECESITAN CORSARIOS.
Oferta de empleo para marinos lekeitiarras de menos de 40 años.
------------------------
"Cualquiera que se quisiere alistar en el corsario que se trabaja en Santander, acuda al señor Santiago de Uriarte que vive en Bermeo, quien le instruirá de lo que llevará (lo que cobrará).
Se advierte que pasando de cuarenta años a ninguno se le admitirá"

Este cartel de oferta de empleo para marineros vascos apareció clavado en la portalada del nuevo ayuntamiento de Lekeitio a las nueve y media de la noche del viernes 12 de mayo de 1797 y fue mandado retirar por el alcalde Domingo de Olave. Por eso se ha conservado. Es un documento muy simple, pero excepcional. El alcalde envió al alguacil municipal a la posada de Juan de Ugaldea para que arrestara a los autores del cartel: el joven capitán bermeano Santiago de Uriarte y Lorenzo de Ibarraran -vecino de Ibarrangelu en su puerto de Elantxobe- patrón de un cachemarín atracado en el puerto lekeitiarra. Después de ser interrogados, Uriarte fue amonestado por colgar el cartel en un edificio público sin permiso de la autoridad.
No hubo ningún otro reproche. Aquel año todos querían participar por libre en la guerra anglo-española que se estaba librando en el mar, pero el corso no es país para viejos.

ADENDA ACLARATORIA.
Este barco corsario de 1797, que no tenía nombre antes de su botadura, estaba siendo construido en el Astillero de Santander, probablemente para poder armarse con buenos cañones de la Real Fábrica de Liérganes y La Cavada, que aquel mismo año visitaba Jovellanos. Los armadores eran una sociedad mercantil vasco-montañesa liderada por el comerciante Pedro de Larrea y Acha, natural de Arrankudiaga, pero con doble vecindad en Bilbao y Santander, y junto a él estaba su socio habitual en las importaciones de azúcar y cacao antillano Antonio Campo. Otros socios menores eran Marcial Antonio de Altuna, Juan Gutierrez, Manuel Gómez y Francisco Sainz, todos implicados en el tráfico de coloniales que se estaba viendo muy perjudicado por el corso y la armada británica.
En cuanto a la tripulación del barco corsario, los que ya se habían alistado eran quince marineros de Portugalete, un santurzano, así como tres pilotos de la Escuela de Náutica y dos marineros de Plentzia. El reclutador bermeano Santiago de Ugarte, que había sido contratado como segundo capitán, ya había colgado carteles de alistamiento similares a este en Bermeo, Mundaka y Elantxobe, donde tenía apalabrados varios candidatos y esperaba completar el rol de la tripulación en Lekeitio y Ondarroa, cuando fue interrumpido por el picajoso alcalde lekeitiarra. Por lo que se ve, solo quería marineros vizcaínos jóvenes y fuertes a bordo.

Zentsoriak, amua ezpaiñian

Oier Gorosabel 2023/09/06 17:04
La frontera del hombre. Luis de Castresana. Azal gogorra, 238 orriak. Spanish hizkuntza. Plaza & Janés(e)k argitaratua.

Slovakiara biajia egin genduanian, gauza kuriosuenetako bat “gazte errebeldien” soziologixia izan zuan. https://eibar.org/blogak/orakulua/65 Normalian, munduari begiratzeko, bakotxak norbera ipintzen jok neurri modura, eta horretara, mundu guztian danak bardintsu jokatzen dabela pentsau izaten juagu. Bidaiatu arte. Nere kasuan, harrigarrixa izan zuan punk slovakiarren “garai heroikuen” barri izatia, errejimen komunistiakin txoke egitten zebenekua (EHxan, komunisten beste ikuspegi bat genkanian). Halako beste “dutxa hotz” bat euskal diasporan izan najuan: EHrako independentzia etabar sutsuki eta borrokalariki defenditzen juen lagun batzuk, baiña era berian “indio potrozorrixen” gaiñeko ikuspegi ezin inperialistago eta arrazistago batekin (Chiapasko altxamentuan urtiak zittuan). Gure garunetan kortozirkuitua eragitten juan ustezko kontraesan honek, eurendako normal-normala zuan.

Liburu honek be, Slovakiako 80 garaiko giro hori gogoratu jestak neurri baten. Kaso honetan, askatasun gosez dabillen jentia ez dok guk EHxan ezagututako parametruetan mobitzen, giza-anaitasun eta (pixkatxo bat) relijiño klabietan baiño. Liburua Alemanian girotuta badago be, uste juat Polonian-eta izan ziran disidentzia mobimenduen antzekuak izango zirala. Ez jittuadaz ondo ezagutzen garai horretan izan ziran mobimendu politikuak, baiña interesgarrixa begittantzen jataaz, batez be gerora penduluak bestekaldera egin daben bueltia ulertu ahal izateko.

Hau hala izanda, liburua amaitziakin batera atzoko begittantziñua berretsi juat: Kastrexanan liburu ustez sinple honek buelta bat baiño gehixago euki lajeikek. Izan be, bertan “salatzen” dan gizarte poliziala, zati haundi baten, frankismuari bete-betian aplikau leikixok, eta kuarteletan atxilotutako jentiari emoten jakon tratuak, behin eta barriro, pentsamentua hona ekartzen jeskuk (eta 60ko hamarkadan, gehixago!). Nahitta egin juan, nahi barik? Lehelengo kasua badok, liburu hau zentsuriari sartutako gol haundi bat izango litzakek. Eta bigarrena badok be, ondo idatzittako liburu intelijentia dok, kontakizun osuan tentsiño mailla egokixa mantentzen dakixena, eta gustora irakortzen dana.

Paperjale.eus-en argitaratutako iruzkinen bat (atzetik aurrera):

  • Azpi-azpixan bai somatu lajeikek gerra hitz giroko bipolarizaziñua gainditzeko gogua: komunismuan helburu jasoak erdi aittatzen dittuk, teorikoki onak dirazen gauza modura - Disidentiak, jakiña, argi eta garbi, gizaki askeen arteko anaittasun unibertsalakin amesten juek (naif xamarki).

  • Bestalde, albistien manipulaziñua, poliziakuen ustelkerixia eta torturia gordinki salatzen jittuk. Eta susmua jaukat, komunistak izatiangaittik lortzen daben askatasun hori, salaketa beste edonora zabaltzeko ez ete daben erabiltzen: behintzat, 1960ko frankismoko komisarixak ezagutzen zittueneri, hónek deskribapenok hotzikaria eragingo zetsela uste juat.

  • Liburua ondo idatzitta jagok, interesgarrixa dok, baiña irribarre maltzurrez irakortzen najabilk. Gerra Hotzeko eta desarrollismo frankistako sasoian idatzitta jagok, eta seguraski Castrejanak ez juan eukiko bapppe arazorik editoria topatzeko: Ekialdeko Alemaniako Stasiko funtzionarixo baten bidez, sozialismo errealan gristasunen eta miserien erretratua egitten jaku, AEBetako "lagunen" ikuspegixekin bat. Irribarre noiz? Funtzionarixo zorrotzak, iñor begira ez dagonian, whiskixa eskatzen dabenian; sozialismo errealian takian potian erabiltzen zittuan lelo politikuak parodiatzen dirazenian; askatasun pertsonalen zapalkuntzia zuritzen danian, ongizate orokorran alde... Halako topikoz beteta jagok liburua, eta frankismoko irakorliak, duda barik, pentsauko zeban Kastrejanak oso ondo ezagutzen zebala Altzairuzko Kurtiñian beste aldeko bizimodua halako gauzak hain ondo kontatzeko (ez zuan hala izan: errepublikazalien semia izanda, umetan Frantzian eta Belgikan ebakuatuta bizi izan zuan); baiña Espainia frankistara itzulitta jakin juan bai, zer egin bihar zuan bizimodua etaratzeko. Eta ez jetsat txarto eresten, e? Ulergarrixa jatak. Baiña halako fraka-bajatziak barregarrixak dittuk. Oin: ez dotena ulertzen da, zelan arraixo erosi juen liburu hau gure etxian (biharbada Castresanan beste libururen batzukin despistauta? edo sozialisten eta komunisten artian ez ziralako konpontzen?).

Kanape magiarra

Oier Gorosabel 2023/08/30 20:05
Interesgarrixa, magiar kultura oral aberatsan aurkezpena dan neurrixan. Hortik aurrera... lirismo lartxo nere gusturako (hau be ezaugarri magiar bat ei dok), autolaguntza usain(txo) uxagarrixa (igual idazlian aldetiko deformaziño profesionala) eta larregiko laburtasuna, ezertan sakontzeko astirik emoten ez dabena. Neuk, partikularki, AEBetako etorkin hungariarren historixia pixkat zabalago lantzia eskertuko neukian.

Paperjale.eus-en lagatako iruzkin bat:

  • Hauxe dok markia, bistan dok Hungariatik AEBetara juanda, hango mentalidadiakin bat egin dabela: lehelengo bost orrialdietan HIRU bidar adierazten jok liburuan kontatzen dirazen ipoiñak, kontakizunak, zatixak eta edozer copyrighta daukela, eta ezin dirala reproduzidu eta bla bla bla. Bale, lagun.😑

Ke kurtiñak

Oier Gorosabel 2023/08/30 20:00
Alonson "Kamemberta" najeukan irakorritta, eta ha moko fiñendako kapritxua bada be, hau dibertigarrixagua egin jatak. Umore gaiztua, zinemako tramoia arteko dobladilluen kontura, eta azken kapituluetan produktoriak egindako maisu-jokaldixa: Euzkadi S.A estiloko enpresari kanpetxanuak, euskaldun-gose dagon madero bati botatako amua, ke kurtiña ezin egokixagua zabalduta. Jolas politta, ondo pasatzekua.

Beste iruzkintxo bat, paperjale.eus-en botatakua:

  • Oso ondo jagok. Prota bakotxak bere ikuspegixa (eta hizkera errejistro berezixa!) jaukak, eta bistan da Alonsok aktorien mundillua ezagutzen dabela: izarren egoak, ekoizlien baldintzak, gidoilari antiheroia, berdintasun kontu anakronikuak... oso gustora irakortzen najabilk.

Imam sutsu euskaldun bat

Oier Gorosabel 2023/08/21 00:24
Elipsis haundi batekin (Itun Berria osorik; gazteleraz irakorri najuan, eta ez dakat barriro egitteko gogorik, nahiz eta euskalki batu erakargarri honetan izan) amaittutzat emongo juat erregalu politt honen irakorketia.

Prologua, oharrak eta extrak irakorri jittuadaz bakarrik (eta dana bez: Kristau Ikasbide eta halako txapak irunsteko gogorik be etxaukat eta). Hau da: Leizarragak bere abotsez emoten dittuan iritzixak interesatzen jataaz bakarrik; hórrek, gehixenak irakorri dittudazelakuan najagok.

Artian, 700 urte ziran kristautasuna Euskal Herrixan sartzen hasitta jeguala. Indarrez zabalduta, bistan dok ondiok asko falta zala herrittarrak "beretzat" sentitzeko, batez be gehixengo elebakarran artian. Estrategia barrixa izan zuan latinetik herri hizkuntzetara pasatzia, eta proselitismo horretan Leizarraga moduko elementuak ezinbesteko izan zittuan. Zentzu horretan, bere hizkera aberatsa eta sustrai jatorrekua (maileguz lepo), fondo mingotx hori jaukak. ZELAN esaten daben irakortzia plazer hutsa dok - ZER esaten daben, ostera... jente ezjakiña engaiñatzen daben predikadorien matrakia, kristauen dogma zentzubakuak (zeintzun egiazkotasun argumentu bakarra, 100.000 bidar errepikatu izatia dan), eta abadien kanpolarrosatasun biguntasun higoingarrixa barra-barra. Gaur egunian imam islamikuan ikuspegi topikua jagok, euren feligresen kaskarretan fundamentalismua eta itsukerixia sartzen - ba nik hamen, Leizarraga asmo horretxekin ikusten juat, sarrerako 12. orrialdian liburu honetako dotriñia perfektua, osua eta nahikua ereztian,"hunetan iracasten çaicunaz berçalde syllaba baten-ere iarten liçatena, behar da maradicatutan eduqui". Relijiñuak, hazteko, ignorantzia bihar jok.

Etnografikoki, sasoi horretan Arabia aldeko relijiñuen penetraziñua Euskal Herrixan ondiok txikixa zala erakusten jok testuak: I. mendeko judixuen eta VII. mendeko musulmanen eragiña testimoniala izan zala jirudik, baiña VIII. mendetik aurrera kristau iheslarixak agertzen hasi ziranian (musulmanengandik iges), oso-osorik bustiko ginttuan relijiño barrixak, gaur arte. Prozesua luzia izan zuan, halan be, eta ezagun dok XVI. gizaldixan ondiok berde jeguala: herri haundixetan, aberatsen artian, kristautasuna zala nagusi, baiña herri zehian artian ez. Horregaittik Leizarragak sinistunak animau bihar jitttuk, sinisbakuen aurrian ez lotsatzeko, eta sufrimentueri eusteko (kristauen idea fijo faborituetako bat 😄): "Badaquigu bide haur bera dela Iesus Christ Iauna iragan den bidea, haren discipulu nahi bagara, hari iarreiqui behar gaitzaitza: eta Euangelioari iarreiquiteagatic guiçonéz iniuriatu, menospreciatu, gaitzerran eta iraitzi içatea, etzaicu gaitzi içateco ez eztugu refusatzeco, Iaincoaren iugemenduan ohoratuac preçatuac eta glorificatuac içanen garela segurança ematen çaicunaren gainean". Halakuak irakorritta, Vicente Agirre Eibarko medikuan idatzixen aurreko sentsaziño gazigozua jaukat: poza, garai horretako euskerazko testu bat allegau jakulako - penia, beste gai batekin askoz be interesantiagua izan izango litzakelako (Agirre linguistika-fikziñuan bidetik galdu zan). Zein zuan orduko Euskal Herrixetako profil soziala? Hau irakorritta, emoten jok ondiok asko falta zala geroko "euskaldun fededun" topikua nagusitzeko.

Itun Barrixaz gain, liburuan amaieran hainbat apendize jatozak, kristautasuna euskeraz irakatsi bihar dabenendako errekurtsuak. Ez nauk gai bereizteko, ea katolikuekin aldia dagon (Leizarraga hüganota zuan), etxatak gaixa hainbeste interesatzen. Gauza batzuk antzekuak jirudixek, katezismua esate baterako (zelako torturia, lorituen modura hori ikasi bihar izan daben umiendako). Eta amaieran, ABC ikasbidian, ohar kurioso bat liburuan hizkeriari buruz: "Eta minçatzeko maneraz den becembatean, Heuscalherrian religionearen exercitioa den lekuco gendetara consideratione guehiago ukan dut, ezen ez bercetacoetara...". Liburuan euskalkixa ikusitta, xiberotarrendako apropos prestautako hiztegitxuakin, pentsau leike Zuberoa fedebakuen zakuan jeguala. Gaurko moduan lehen be, "egiazko üskaldünak" ohittura zaharrei eusten! 😉

Asmakizunok uste baiño zaharraguak diraz

Oier Gorosabel 2023/08/15 11:50
Gehixenetan, ikerketa arkeologikuetan injeniarixen ikuspegixa falta izan da. Horretara, interpretaziño akatsak ugarixak izaten diraz, batez be hidraulikari buruz: biltegixen erabilpenak, kanpoko uren ekarpenak...
Asmakizunok uste baiño zaharraguak diraz

Los Millares (Almeria). K.a. 4000 urteko ur hornikuntzia

Miguel “Choperas” speleo lagunan bidez izan dot hitzaldi interesgarri honen barri. Isaac Moreno Gallo, arkeologian askotan falta dan injeniari-ikuspegixa emoten. Gauza kuriosuak ikasi dittudaz, bestiak beste:

  • Hirixetako injeniaritza biharrak (obrak, bidiak, ur karriua) ez ziran erromatarrekin hasi. Millaka urte lehenagoko hirixetan be erabiltzen ziran.

  • Pitagorasen teoremia ez zeban Pitagorasek asmau; berak aurretik aspaldi ezagutzen zan trigonometria legia jaso eta formulau baiño ez zeban egin.

  • Lurra biribilla zala antxiñatik ezagutzen zan; Antzinaroan eta Erdi Aruan bebai. Kolon “suizidak” (jajaja) bazekixan bestekaldetik barriro etxera allegauko zala, eta biajia ordaindu zetsenak bebai. Terraplanismua oin dala gitxiko kontua da.

  • Harappa eta Mohenjo-Daro, Indo ibaixan: Europan kasorik egitten ez bajake be, Kristo aurreko 3000 urteko aztarnategixotan komunak, alkantarillak eta ur korrientia erabiltzen zirala ikusten da.

  • Niloko ufalak, historia liburu askotan kontatzen danan kontra, ez ziran erriberak azpixan hartzen zittuezen inundaziño deskontrolauak: inguruan kanalak zeguazen, ufala kontrolatzen eta bildutako ura ureztatzeko erabiltzen zittuezenak.

  • Zibilizaziño minoikuan (Inperio Erromatarra baiño 20 mende lehenago) komun “komunak” zeguazen, baiña kaka ez zeben “unamorixuan” egitten, eskobilla batekin ipurdixa garbittuta. Millaka bidar errepikatu izan dan beste mito historiko oker bat, Isaac Morenok askotan ezeztatu bihar izaten dabena.

Oillaskua ondo aprobetxatzeko

Oier Gorosabel 2023/07/23 22:27
Bajakixat gaur egunian oillaskua erostia (bb Eroskiko merkena) ez dala Naturaleziari egin leikixon mesederik onena.
Oillaskua ondo aprobetxatzeko

Azken fasian hasieria

Hori argi izanda, eta militantzia flexitariano sutsutik (etxian urtiak jaroiaguz Ostekue basarriko asteroko otzaria hartzen, eta oso pozik, esan najeikek nere bizialdi osuan ez dotela dietan honenbeste barazki hartu), astian behiñ-edo oillasko bat erosten juat.

Urtiak dittuk, baitta be, ez dotela oillasko zatirik erosten; osorik beti. Zergaittik? Badittuk oillaskotik gustokuen doten partiak, noski  (iztarra, nere kasuan), baiña etxatak gustatzen hori bakarrik hartzia. Txorrada bat izan lajeikek (nik ez badot erosten, beste batek egingo jok) baiña halakuetan, pentsamendu majiko-atabikuak hartuta edo, begittantzen jatak animalixakingo errespetu faltia-edo dala, bere gorputzan zati bakarra hartzia, bestia baztartuta.

Horretara, beti oillaskua osorik erosten juat. Oso-osorik bez, Eroskikuak burua, hankak eta erraixak kenduta izaten jittuk-eta. Baiña zatittu biharrekua, behintzat. Gustora egitten juat: hazurrak kraskauta, giltzadurak ebagitta, nere barruko txerokixa hildako kikirikixakin adiskidetzen dok. Eta labaiña-dantza ostian, kg 2ttako animalittik lau parte bereizi geratzen jataaz:
1. Bularkixa. Plantxan eginda, lau raziñotarako emoten jok.
2. Hankak. Iztarrak eta bernak, lau raziño erreta jateko.
3. Heguak. Esku, besaurre eta beso zatittuta, aparteko tupperware baten joiazak. Hiru oillaskoren heguak pillatzen dirazenian, prijitzeko (18 zati, 4 raziño).
4. Sobran gelditzen dan guztia. Hiru oillaskorena pillatzen dirazenian, saldia. 4 bat litro urtetzen dittuk. Parterik koipetsuena, fideuà edo arroza egitteko (olixuan ordez, berorren koipia balixo jok). Gelditzen danakin, fideuekin eta egosittako hazurren okela zatitxuekin, zopia (umiei asko gustatzen jakena).

Hamen dozue azken pausuko hori, Tomas Lardik hartutako bideo txiki baten.

Silling gaztelu baltza

Oier Gorosabel 2023/07/22 11:13
Las 120 Jornadas de Sodoma, Donatien-Alphonse-François de Sade. Azal biguna, 457 orrialde. Gaztelera hizkuntza. 1985ko urt. 1a(e)an Fundamentos(e)n argitaratua. ISBN: 9788424503000

Gauza birek kointzididu jestek gaur: kafia lagatzeko eguna (aplatanamendu orokorra eta buruko miña) eta Saderen "Sodomako 120 egunak" liburua amaitzia. #CurrentMood, buruan tiro egitteko moduan!

Liburu hau Ondarruko Liburutegiko bookcrossing puntuan topau najuan: azala izperringi-papelekin forrauta jeguan (bistan dok aurreko jabia ez zeguala oso harro bere liburuaz...), eta ikusi nebanian, nere klasiko-ehizako piloto automatikua martxan jarri jataan! Ezin hartu barik laga.

Pelikulian aurrekarixakin (kostata amaittu najuan), banajekixan irakorketia ez zala erreza izango. Gogo haundi barik ekin najetsan, egixa esan: sexu praktiken listin telefoniko bat irakortzia bezain "interesgarrixa" izango zala pentsauta. Ez dok hola izan. Alde horretatik, uste baiño liburu interesgarrixagua topau juat, idazkera eta egittura modernokua, eta umore askokin. Amaittu bako biharra dok: Sadek kartzelan erdi-idatzitta laga juan, 3/4ak eskema hutsian, eta idazle-oharrez beteta. Halan be, liburuan azken zatixa oso gogorra dok, eta pelikulia bera baiño desatsegiñagua egin jatak (hori asko esatia dok), kontatzen dittuan praktikengaittik: eta batez be, gogoz kontra egindako gauzak dirazelako. Kontsentimentua dagonian, jolas mota guztiak onargarrixak izan leikiaz: baiña 4 aberats ahalguztidunek egitten dittuezenian, bahittutako neska-mutil kuadrilla baten gaiñian, euren borondatian kontra, eta atzera bueltarik barik (Silling gazteluan ostatatutako gehixenak hilda amaitzen juek)... gauzia asko aldatzen dok.

Halan be, gogortasunak gora-behera, esan bihar dok liburu honen historixia eta testuingurua bera dirazela interesgarrixenak: bertan kontatzen dirazen astokerixa guztiak egixa izan edo ez, gustoko izan edo ez, argi jagok halako gauza asko beti egin egin izan dirazela, gure etxietan bebai. Zenbat bahiketa, ezkontzaz mozorrotuta? Zenbat pederastia? Zenbat bortxaketa, bikote barruan? Alde bakarra, gure familietan ixildu izan dirazela, eta Sadek papelian idatzi zittuala. Pekatu haundixa izan zuan hori, menderik mende Arabiar penintsula bueltako relijiñuan beratutako Europar gizartian: Frantziar Iraultzan arlo horretan asko aurreratu bazan be, gizartian morala ez dok hain errez aldatzen, eta Donatianok narrutik ordaindu juan hori. Liburu hau galdutzat emon zan, eta etxe baten gordeta egon zuan 120 urtez, harik eta Paris inguruko sikaliptikuak estraiñekotz argitaratu juen arte. Eta gaur egunian be, ondiok eskandalorako motibua dok.

Benetan, ala brometan idatzi ete juan? Kontautako guztia gustuko izango juan, edo ez? Katarsis moduan, probokatzeko asmoz egindako ganberrada hutsa ete zuan? Interpretaziñuak libre. Nere kasuan behintzat, irakorketia intentsua eta zurrunbillotsua izan dok, eta hainbeste burutaziño eragin jestaaz. Hamen paperjale.eus-en bota dittudazenak (atzetik aurrera):

  • 4.24 eguna be terriblia dok, Augustine hiltzen dabenian. Zeozergaittik, Sade inspirauta jeguan eta detallietan sakondu jok. Liburu askotan, amaierara allegatzeko desiatzen egoten nok, gertatuko dana ikusteko. Hamen barriz, amaierara allegatzeko desiatzen najabik, baiña zoramen hau behingotz amaittu daiñ.

  • Postureo bat dok. Idazlia ezin dok halakua izan, ezin juat siñistu. "Diabruan abokatu xtreme" bat egitten jabik. Hortik 4.125 eszenia zirriborratu eta gero (6 haurdunena), idazliak egitten daben oharra: "Curval, a quien esa pasión calienta mucho, interrumpe con alguna escena furiosa". Autore batek karikatura edo arketipo bufo bati egitten detsan oharra dok hori. Ezin da halako pertsonarik egon munduan!

  • Jode, 4.83 praktikiak jota laga nauk. Bihotza kendu, etc etc. Terrorezko pelikula zoruenetan be ez neukek halakorik pentsauko. Eskerrak eskema hutsa idatzi hebala, Donatiano. Garatu barik.

  • Bale, oin ulertzen juat. Laugarrenan "txistia" erailketia bera dok. Batzuk horrekin berotzia. Ez dok hirugarrena bezain gogorra egitten, "gore" eremuan sartu garalako: praktikak hain dittuk zoruak! Hirugarrenak, benetakuak izan zeikiazelako dittuk siniestruak. Hau sinisgatxagua dok.

  • Segi...! Ya hau ez dok bape atsegiña irakortzeko. Kuriosua begittantzen jatak, halan be, disoziaziño bat dagola. 3. zatiko eskema honetan, alde batetik kontalarixan kontuak dagozela (hórrek dittuk desatsegiñenak), eta bestetik 4 libertinuak euren "maitaliekin" egitten dittuezenak (momentuz "hain" gogorrak ez dirazenak). Pixkat eskizo. Edozelan be, honekin exzitatzen dan iñor badago munduan, ni neu ez nauk bere kuadrillakua izango.

  • Eta puf. BDSM korrientian gauzez aparte, tortura txunguak datoz, tipo Intxaurrondo. Medikuntzan esaten dan moduan, batzuk bizitziakin inkonpatibliak. Meh meh. 🤦‍♂️

  • Esango najeukek, zati honek, zirriborrotik ondiok gehixago dakala bigarrenak baiño. Emoten dabenez, Donatianok brainstorming pixkat egitten zeban Bastillako ziegan, txandaka pajak egiñez, eta notak hartuz. 😄 Presuan orduak oso luziak diraz eta! 😃

  • Eta oin hildakuekin. Meh. 🥵

  • Bueno, dana ez dok errepikapena: homo sapiensez besteko animalixekin jabizak (kontsentimentu barik noski), eta fantasia zoruekin: giza-ahuntz eta giza-behi kumiak sortuta.

  • Hirugarren partia, "praktika kriminalak" irakortzen hasitta, barkatuko dok Donatiano, baiña irakorrittakuak irakorritta, etxuat krimena iñundik iñora ikusten ("sade faktoria" aplikau eta gero, noski). Bai ostera, aurreko partian ikusittako sakrilegiotik asko (sarketak, hostiak eta mezak nahastian) - hau da, bizimodu zibillian kalterik ez daken gauzatxuak, eta jangoikozaliak baiño ez dittuezenak irainduko.

  • Bistan dok Donatianok ez zebala zuzenketak egitteko astirik izan. Errata- oharretan esan jok, eta hamen be akatsak jagozak (2.54 eta 2.67 errepikatuta). ZUZENKETIA: neu konfundidu nok, etxagok errepikatuta. Bixak dittuk fellatioak, baiña lehelengua KONFESAU eta gero, bigarrena JAUNA HARTU eta gero. Terminologia liturgikora ohittuta ez egotian gauzak...

  • Parte honetan profanaziño relijiosuak garrantzi berezixa jaukak, neri partikularki aztoratzen ez naben gauzia (salbu eta 2.61 praktikan, kristo gurutziltzatuan arpegixan gaiñian zaldika, grazia haundixa eragin destana) baiña bere sasoian, baitta hurrengo urtietan be, seguraski onarteziñenetakua izango zana.

  • Liburuan 4/5ak irakorritta, amaittu dok lehelengo partia, 150garren praktikia deskribauta (Sadek 600 praktika kontau nahi jittuan). Amaieran, errata-oharrak jatoaz: "hau aldatu, hau moldatu, garbira pasatzian indize bat egin...". Hunkigarrixa dok, eta pentsamendua Bastillara joiak nahi barik, Donatiano ziegako ordu luziak bihar monumental hau antolatzen entreteniduta, eta berau amaittu barik laga izanaz penatuta...

  • Hurrengo txatala ("Bigarren partia" izenakin hasten dana, nahiz eta liburuan amaieria izan) garatu bako eskemia dok.

  • Arraixua, Curval lehendakarixan diatribia 30. Jardunaldixan (365. or). Ez eskandalizau naizelako (hori baiño gehitxuago bihar juat nik...), ez bada eze, 1785kuak bakarrik ez, gaurko tabu moral guztien alarmak saltauarazten dittualako! (ein kontu, ez naizela pasartia kopixatzera ausartzen be...). Bakarrik esangot, momentuz liburu osoko markia hautsi dabela Sadek: parrafo eskas bittan, piloto gorrixa bost bidar ixotu jatak (euretatik 3tan, neronen tabuak hautsitta). 😅

  • Gauza bat ikusten najabik, halan be: oso libertino, oso ateo eta oso zera, baiña Sade ez dago bere garaiko aurreiritzixetatik libre: birjinttasunari emoten detsan garrantzixan igartzen dok hori: liburuan 3/4 pasau dok, edozer egin juek, edonundik, eta ondiok "pastel" hori gerorako erreserbatzen jabizak!! Ai, relijiñuak zelan tontotu gaittuen gero...

  • Ba hara, justo gogo txarra emoten daben zati honetan, pasarte barregarririk be topau juat: ipurdi bat laztanduz (apropos) hil eta ehortzitta izan nahi daben libertino xelebre horrena (24. eguna, 307. or.).

  • Liburua amaitzen joiak, eta "gero kontauko doguzen gauzak, oiñ ondiok kontau ezin doguzelako" gero eta gehixago diraz, eta susmatzen hasitta nago Sadek idatzi barik lagatako zatixian egotekuak zirala... fr.m.wikipedia.org/wiki/Les_Cent_Vingt_Journ%C3%A9es_de_Sodome Igual hobe, e?
  • Pekorotzak ondiokan presente jagozak (bistan dok, gure markexan gustokuak zirala) baiña ez aurreko kapituluen ugarittasunakin. Eskerrak. Oin umillaziñuekin eta krudeltasunakin hasi dittuk: higoiñik ez, baiña maitte dogunoi miñ emoteko zera horrek, halako deserosotasun bat emoten jok. Gññññ.
  • Ai ama. Eskatologia (espirituala ez, bestia) larregi nere gusturako. 😅 Eutsi!
  • Hara nun topau doten, gure arbasuen loaldi bixen erreferentzia politta: "(...) después de haberse divertido con ella hasta el momento de su primer sueño la relegó a un colchón colocado en el suelo para que dejase el lugar a la Fanchon, a la que siempre quería rener cerca cuando la lujuria lo despertaba, lo que sucedía casi todas las noches. Hacia las tres de la mañana se despertaba sobresaltado, juraba y blasfemaba como un condenado. Entonces era presa de una especie de furor lúbrico (...)". (13. Jardunaldixa)

  • Saderen bizitzian nundik norakuak ezagututa (gaiñe-gaiñetik), sigurtzat najeukan liburu hau ez zala bere bizialdixan argitaratu. Horrenbestez, eskuizkribuan argitalpenan historixia liburua bera bezain interesgarrixa izango dala uste juat. Eta hamen irakorritta baieztatu juat. es.m.wikipedia.org/wiki/Los_120_d%C3%ADas_de_Sodoma Idatzi eta 119 urtetara argitaratu zan, "sikaliptikuen" sasoian noski. Harrigarrixa (eta miresgarrixa) begittantzen jata horrenbeste denpora irautia, arima birtuosoren batek sutara bota barik.

  • Buf, 6. jardunaldixa. Ondo hasi dok (norbere gustuekin bat datozen gauzak dirazenian, zelan ez?). Baiña gomittuan asuntua... ba hori ez dok neretako. Ez jestak mokuenak bezainbesteko higoiñ emon, e? Baiña buf. Tira! Regla número tres aplikau (=horri kasorik bez) eta aurrera. Baiña, zelakuak dirazen gauzak, horren aurrian Curvalek bota dabenak (horen bertsiño "refinauaguak") barria be etara jestak. Ez dok Sadek erabiltzen daben umore errekurtso bakarra: esango najeukek, autoironia nabarmena dakala idazkeriak. Uste nebana baiño dibertigarrixagua izaten jiharduk hau!

  • Liburuan egitturia be, uste nebana baiño konplejuagua dala uste juat (hau onerako jiñuat). Ez dok listin telefonikua, behintzat. Lehelengo astia amaittu barri dotenian, planifikaziño literario bat ikusten dok: alboko oharrez aparte (argitaratu bako zirriborruanak emoten juek), egunian ziharko plan libertinuen kontakizuna ez dok guztiz lineala, eta gauza batzuk ezkutuan lagatzen dittuk, geruago kontatzeko.

  • Aluak, gertakarixon teatrua Alemania aldian ipintzen jok. Deprabau famia eukiko ete juen tedeskuak, XVIII gizaldixan? Silling gazteluan deskribapenian be, Sadek kontatzen danari buruzko bere iritzixa emoten jok: "¡Desgraciada, mil veces desgraciada la criatura que en tal abandono se encontraba a merced de un canalla sin ley y sin religión, a quien el crimen divertía y que no tenía allí otros intereses que sus pasiones y que no debía tomar otras medidas que las leyes imperiosas de sus pérfidas voluptuosidades! No sé qué ocurrirá allí, pero lo que puedo decir ahora sin perjudicar el interés del relato es que cuando se hizo al duque la descripción de aquello, descargó tres veces seguidas". Merittua jaukak gero, halako katalogo bat halako urtian idatzi izana. Saden biografixia irakorritta, badirudi gaixuari ez zetsela barkatu, eta ondo ordainduarazi zetsela ausardixia. Etnografikoki, baiña, balixo haundikua dala esango najeukek: hamen agertzen dirazenak, orduko libertinuak egitten zittuezen gauzak dittuk! Protagonistak arketipuak izanda, nekez egongo da halako bilduma osua praktikan jartzen edo gustoko daukan pertsonarik; baiña arrazoi berangaittik, bilduma horretan ixa edozeiñek topauko jittuk bere gustoko gauzak, edo gaur egungo jente liberalak konpleju barik egitten dittuazenak. Ai, XX mende hasierako euskal bilketa etnografikueri intzensu-usaiña kendu izan baletsen, gure amama-aittittak benetan gustoko zittuezen gauzak jasota! (Satrustegik pixkat egin zeban modura). Danon onerako izango litzaken. Eta honekin lotuta, pasarte barregarriren bat be bajagok: adibidez, libertino batek oin zikiñak txupatzia gustatzen jakola esaten (eta erakusten) dabenian, beste hirurei higoña emoten detsenian! Jode, liburuari gustua hartzen najabik. Ez kontatzen dittuan gauzengaittik (normal xamarrak begittantzen jataaz, ez najuek eskandalizatzen behintzat), ez bada eze, kontatzen dittuan moduangaittik: Sadek bajaukak retranka bat, lau libertinuen kontura (eta eurekin) umore fin bat, kontakizunakin distantzia bat jartzen dabena, honen mesedetan. Adibidez: oin (9. eguna, p.184) koprofilikuen ipoiñak hasi dittuk. Ba, Pasolinin pelikulan desatsegiñena egin jatan pasarte hau, liburuan, barre eragitten daben kontu xelebre bat baiño ez dok. Gehixago esango najeukek: nahiz eta Sadek ez daben afiziño hori partekatzen (kontatzen daben moduan igartzen dok hori), horren zaliak dirazen libertinuak, modu umoretsuan kontauta be, ez dittuk txarto lagatzen. Zeozelan esateko, hárek be xamurtasunez eta errespetuz tratatzen jittuk; zaletasun guztiak, arraruenak be, errespetagarrixak izan leikezela adierazitta.

  • Bueno, amaittu juagu lehelengo eguna, eta ederto hasi gaittuk: pasartietako baten begixak eta agiñak estutu jittuadaz, higoiñez. Eta hori plazer "normalekin" hasi baiño ez dogula. Pereza itzela emoten jestak 119 egun falta jatazela pentsatziak.
  • Begiratu bihar izan juat: - Albano eta bere aingeruak. es.m.wikipedia.org/wiki/Francesco_Albani

  • Gauza batzuk irakortzia gogorra eta desatsegiña egitten jatak. Ba jakixat antxiñan (absolutismotik atzerago, esan gura dot) gizartia infrañua zala, klase bajuendako. Askotan, aberatsen mendeko txirikillak baiño ez zitttuan, nahierara erabilli, ustiatu, bortxatu edo hil zeikiazenak kapritxo hutsez, eta dohan. Horixe erakusten dok hamen: protagonista kuadrilliak bere aprobetarako jiratzen dittuezen neska-mutillak ganadua dittuk, zentzu txarrian. Bahittuta, senidiak hilda... Terriblia dok konturatzia hori nahikua normala zala lehen, maitaliak eskuratzeko.

  • Eta gero pederastixian kontua jagok. Ea: batzutan adin legalakin zalantzak sortu leikez (vide Traci Lords), baiña hamengo "giza ganau" askok.... 12-15 urte jaukak! Nere ume bixen edadia dok hori. Latza dok hori irunstia, nahiz eta jakin antxiñan hori baiño gaztiagotik ezkontarazten zittuala, askotan gogoz kontra. Izan be, edadia gora behera, kontu nagusixa baietza dok: zertan oiñarrittu leike 40 urteko baten eta 12 urteko baten arteko harremana? Bardinttasunian, nekez. Gehixago, manipulaziñuan eta indarrian.

  • Egixa dok, momentuz, Sadek ez dabela hónek gauzok defenditzen: bere lau libertinuak karikaturak dittuk, eta testuan ez jittuk goresten. Kontrara: apropos gatxetsi be egitten ez bajittuk be, testuan argi geratzen dok oso "naturalak" (azepziño mutrikuarrian) ez dirazela. Bueno. Barruak mobitzen dittuan testua, erregular! Segidu daigun ba.

  • Bale, banajoiak ulertzen: 4 libertino, 4 emazte/alaba/ahizta (interkanbiabliak) eta 4 libertina. Azken 4rak hasiko juak katalogo lana: 150 praktika sexual normal, 150 praktika berezi, 150 praktika inmoral/ilegal/higuingarri, eta 150 praktika "snuff" kontau. Eta libertinuak praktikan ipiñi.
  • Pufa! Hau pelikulian bide beretik joiak. Uste eze katalogo bat edo listin telefonikua irakortzia bezain astuna izan leikiala, baiña tira: Biblixian tostoia irakortzia lortu baneban, hau ez? Horixe baietz. Hori bai, prologo/epilogo bat eskertuko najeukek, eta ez jaukak: interneten billauko juat, XVIII mendeko edozein idazlan hobeto ulertzeko ezinbestekua eresten jetsat-eta.
  • Pasoliniren pelikulia ikusi najuan, deseroso xamar. Liburutegiko bookcrossingian ikusi juat, eta kuriosidadia sortu jatak.

Gerra erraldoia ezagutzen

Oier Gorosabel 2023/07/21 14:52
WILMOTT, CROSS, MESSENGER. La Segunda Guerra Mundial. Spanish hizkuntza. 2004ko mai. 21a(e)an argitaratua. ISBN: 9788481094909

Hainbesteko sufrimendua ekarrittako gerriak (historiako haundiñak) danok ikutu ginttuan, amaittu eta gero jaixotakuori bebai. Horretara, gitxi-asko, nere belaunaldiko guztiok ezagutu juagu zatiren bat, zinian, literaturan... Liburu honek, panorama zatikatu horri batasun bat emoteko balixo izan jestak. Gaiñera, gaztetan bizi-bizi izandako Gerra Hotzan parametruak be orduantxe ezarri ziran, eta "ardatzan" purrutanakin batera, igual zati hori egin jatak interesgarrixena.

Liburu oso ona dok hau: mapa asko jittuk, zehaztasun ugarirekin, denpora-lerruekin, eta kontsultarako aproposa danez etxian gordetzeko morokua. Behiñ baiño gehixagotan pentsau juat zenbat gustauko jakon gure aittari (berak 10-15 urte zittuala gertatu zuan hau guzti hau). Harek lagatako izperringi-txatalen karpetia be, begi diferentiekin ikusiko juat oiñ.

Ez dok ahaztu bihar irabazlien aldetiko ikuspegixa jaukala. Orekatu xamarra jirudik, baiña halan be alboraketia igartzen dok: "ardatzekuen" eta sobietikuen triskantzak nabarmentzen dittuk bakarrik.

Corbis/Bettmannen azken argazkixak, barriz, Kajoitxun gerra ostekuak gogoratzen jestak: gerrian zoramena pasau eta gero, Akondiako frenteko lubaki gordiñak zeru urdin paketsuan azpixan.… Bonba hotsan ordez, ixilttasuna. Txorixen kantua be igarri leike, argazkixotan. Liburua amaitzeko, gerrian kontrako hausnarketa momentu egokixa.

corbis-bettmann

Hamen iruzkin gehixago, paperjale.eus-en lagatakuak, atzetik aurrera:

  • 2. Mundu Gerriari buruz, oso zabalduta dagon ikuspegixan arabera, sarraskixak alde bakarrak ("gaiztuenak") egin jittuan. Irabazlien literatura hutsa. Liburu honetan "gutarren" triskantzak ageri-agerixan gelditzen dittuk. Adibidez, 1945eko ilbeltzian Baltikuan iges zoiazen errefujiauekin hartutako mendekuak...
  • Bueno, gerria legez, astuna dok. Biharbada Antonio pikoletuak, historialari militarra bera, gustora jarraittuko jittuk gudari, dibisiño eta ejerzito guztien juan-etorrixak, erasuak, kontraerasuak, retiradak, u-bootiak, mongomerixak eta Rimmel mariskalak (La Zorra del Desierto), baiña neretako larregi dok. Etxaukat-eta HAINBESTEKO interesik. Amaittukot liburua, bai horixe: baiña plazerrezko irakorketia baiño, nere hutsune haundi hori betetzeko eginbihar modura hartzen dotelako. Aprobetxau egin bihar juat gaiñera: argitalpen ederra dok-eta, ondo maketauta, argazki ikusgarrixak, mapa ugari... beste edozein liburu asko be astunagua egingo jataan, seguro.
  • Eskandinabia inguruko burrukak, Sabaton taldian musikia entzutzen. Ezin egokixagua! 😄
  • Polonia inbadidu osteko gerrian pizkunde ofiziala, itsasoko mobimenduak, Graf Spee.. handik eta hamendik entzundako gauza soltiak harilkatzen. Batzutan astuna da... benetako gerria legeztxe!
  • Adabaki soltiez gain, ez juat sekulan historiako gerrarik haundiñan ikuspegi globalik hartu. Xabi Gk emondako liburu ilustratu honek balixoko jestak. Halan, gaiñera, igual aittak gaztetan bildutako izperringi rekortiak beste era batera ulertuko jittuadaz.
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024