Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

ELMA birringaillu bat

Oier Gorosabel 2023/12/29 21:55
Gure amama Inesenian zeguanan morokua, Valentzian topau najuan nik. Hamen bere argazkixa, eta erabilpena azalpen daben bideotxua.

Ume-umia nintzuan, baiña ondo gogoratzen juat Isasixan jeguan tramankulua; seguraski, ni entretenitzeko, ogi koskor batzuk emon eta ámamak maratilliari eragitten ipintzen nindualako.

Horregaittik, 1993an Valenciako Fira Alternatibuan bigarren eskuko bat ikusi nebanian, ez najuan zalantzarik egin: poltsara! Harrezkero, bizi izan naizen etxietan lagundu nok, eta gaur dok eguna korrientian erabiltzen dotela. Gure etxian ez dok ogi rallaurik erosi bihar izaten!

Oin dala aste batzuk instagramen esegi najuan argazki bat -betegarri modura-, eta arraixua! Zelako arrakastia gero! Jentiari asko kostau jakon zer dan asmatzia; dibertigarrixa izan zuan, eta hori dala eta, semiak lagunduta bideotxo bat egin juagu, hamen posteridaderako lagatzeko.

Ez nekixan, ostera, euskal produktua dala! Artikulua prestatzen nenguala egin juat billaketia, eta emoten dabenez, ELMA fabrikia Arrasaten sortu zuan. Historia luzia jaukak, baiña, eta enpresa askoren modura eskurik esku eta lekuz leku pasau jok urtietan zihar; hala, emoten dabenez, gaur egunian Bittorixan dago, eta ondiok elikagai manipulaziñoko tresnekin segitzen juek.

Prebisiblea

Oier Gorosabel 2023/12/29 13:35
La mujer de mi hermano, Jaime Bayly. Azal gogorra, 348 orrialde. Gaztelera hizkuntza. 2002ko urt. 1a(e)an Circulo de Lectores(e)n argitaratua. ISBN: 842269686

Erdittik aurrera ondo pasau juat, kontakizuna ondo harilkatuta dagolako. Fondua dok arazua, fondua: pertsonajiak oso topikuak dittuk, eta kontatzen daben historixian muiña, pastela. Oin dala 50 urteko pertsonia izan izan banintzok, tira: baiña nik zeozer gehixago eskatzen jetsat liburu bati.

Paperjale.eus-en lagatako iruzkiñak, atzetik aurrera:

  • Halan be, kontakizunan billakaeria oso ondo kontrolauta jagok, interesa mantentzeko; irakortzeko gogua emoten jok, eta atsegiña dok hori. Baiña... mentalidade karka xamarra usaintzen dok aldia guztietatik: "fideltasun" kontzeptua flotian jabilk denpora guztian (aldeko eta kontrako jarkerekin, ados, baiña kontzeptua bera kuestionau barik); gaur egunian bolo-bolo dabillen "soilik bai da baietz" ideia, ez dok esistitzen hamen (emakume protagonistiak "ez" esanez "bai" esaten jok); eta homosexualtasuna modu guztiz erreprimiduan bizitzen juek bai protagonista guztiak, bai idazliak berak.
  • Bueno, zorionez erdittik aurrera hobetu egin dok gauzia. Hiru pertsonaje nagusixak 1. pertsonan kontatzen juek bere zatixa, kontalari omniszientiakin txandaka; eta horregaittik, errejistro aldaketia eten bakua dok. Dana dala, ezin juat gaiñetik kendu telenobela txar baten gidoia irakortzian sentsaziñua. :-)
  • Asko estimatzen juat liburi baten hetxuria. Esan gura dot: azala, enkuadernaziñua, orrialdien papela, eurak doblatzeko gidak... zentzu horretan, argitalpen hau apartekua dok, aspaldixan ikusi doten onena. Horregaittik egitten jestak grazixia, barruko testuan kalidade eskasak. Zelako truñua, momentuz! 😂

Erretratu psikologiko onak

Oier Gorosabel 2023/12/18 20:06
El Principe de Las Mareas, Pat Conroy. Azal biguna. Spanish hizkuntza. 1993ko ira. 1a(e)an Ediciones B(e)n argitaratua. ISBN: 9788440639226

Gustau jatak liburua, nahiz eta erritmuakin arazotxuak euki dittudazen. "Amerikar ertaiñan" erretratu psikologiko bikaiñen artian, protagonista ezin sarkastikuaguan desbenturak, AEB Hegoaldeko itsasartien ekologia, eta foballa tartekatzen dittuk, eta halabeharrez (nobela oso luzia dok), gorabeherak egon bihar. Nabarmentzekuak, haundi-nahi-izan-eta-ezinda bizi dan amaren erretratua; eta helduaro bortitzetik aittitta-aro apalera pasatzen dan aittana.

Inglaterratik Jamaikara

Oier Gorosabel 2023/12/01 16:06
La sucesora, Diana Norman. Azal gogorra, 477 orrialde. 1998ko urt. 1a(e)an Emecé(e)n argitaratua. ISBN: 9789788478881

Nahi dan beste konplikau leikian irakorketia. Nobela historikua izanda, oso ondo dokumentauta jagok, eta horrek esan gura jok bilbe nagusittik aparteko hainbat hari solte dagozela, nahi dabenari gehixago jakitzeko edo billatzeko aukeria emonda. Nik batzutan egin juat: izan be, gauza gitxi jakixat nik XVIII mende hasierako Erresuma Batuari buruz, eta gitxiago Jamaikan gaiñian. Oso interesgarrixa egin jatak azken zati hori. Hori guztia, inperio britainian barruko gorabeheren testuinguruan, Frantziakin izandako tirabirak, kolonietako arazo propixuak, piratak, jauregixen "B aldea"... Dana dok interesgarrixa, baiña esan leikek autoriak gusto berezixa erakusten detsala Eskoziako auzixari, eta diplomatikuen gaytasunari (sic). Liburu "sopiña" esango geunkek, baiña adarretan galdu barik be, errez eta gustora jarraittu leikiana.

Hamen iruzkin gehixago, paperjale.eus-en argitaratutakuak (atzetik aurrera):

Muiñeko gristasuna gero

Oier Gorosabel 2023/11/02 15:08
Almas Grises. Philippe Claudel. Azal biguna, 224 orrialde. Spanish hizkuntza. 2005ko uzt. 30a(e)an Salamandra Publicacions Y Edicions(e)n argitaratua. ISBN: 9788478889327

Idazle "jaso" batek egin leikien ariketa interesgarrixenetako bat, pertsona kamuts baten azalian sartzia dok. Gristasuna ez dok intelektualki mailla bajua daken pertsonen ezaugarrixa (liburuan argi ikusten dok hori), eta kamustasun hori, elbarrittasun emozional hori, barruko hustasun hori islatzeko, hizkera sinple baiña eraginkorra erabiltzen jok idazliak. Lantzian behin happy endik bako kontakizunak irakortzia ondo dago; baiña, arraixua... hamen ez happy startik, mediumik ez endik etxagok! ;-) I Mundu Gerrako frenteko erretaguardiako herri bateko bizitzia kontatzen dok bertan, eta nahiz eta trukulentzia "fisikorik" ez egon, bertan kontatzen dirazen gauzak oso gogorrak dittuk, batez be kamustasun horren gradu gorena jaukan jentia dalako. Ondo idatzitta, kontakizun osuan interes gradua mantentzen dabena, baiña ez da irakorgairik onena triste hagonerako. ;-)

Hamen paperjale.eus-en botatako beste iruzkin batzuk (atzetik aurrera):

Valois vs. Bourbon burruken pasarte bat

Oier Gorosabel 2023/10/29 17:50
El paladín de la corona, Samuel Shellabarger. Azal gogorra, 393 orrialde. Gaztelera hizkuntza. Editorial Éxito(e)k 1951ean argitaratua.

1951ian ale hau inprimidu zanian aittak 22 urte jittuan; ondiok anai bixak Isasixan bizi zittuan, gurasuekin. Pentsatzekua dok amama Ines hil eta gero handik ekarrittako liburuen arteko bat izango dala, gaztetako beste abentura liburuekin batera. Izan be, horixe dok hau: abentura liburu eraginkor bat. Baiña ohiko duelo eta erromantziez gain, Aro Modernoko info historiko ugari be ba dakarren kalidadeko nobela historikua. Ez ei zuan autore honek egindako bakarra izan, beraz pentsau lajeijek haren beste nobelak irakortzia, modu entretenigarrixan ikasteko bide oso ona izango dala. Apuntauta!

Hona Paperjale.eus-en botatatako iruzkiñak, atzetik aurrera:

  • Nobela motia eta idatzittako garaixa kontuan hartuta, normala dok be topikuak agertzia: noblien berezko noblezia (mito hori), etsai gogorra baiña zintzua, emakumian ohoria (eufemismo hori)... Halan be, folletiñetan eta pelikula txarretan karikatura hutsa dan hau, hamen pertsonajien karakterizaziño onakin batera jatork. Beste mailla baten.
  • Asko gozatzen najabilk, ez najuan halakorik espero gurasueneko liburu zahar batengandik. Kalidadezko nobela historikua dok: bistan dok Shellabarger asko irakorrittakua zala, eta garai hartako gertakarixak eta bizimodua sakonki ezagutzen zittuala. Horrek guztiak, argumentu senduaz eta idazteko era erakargarrixaz lagunduta, emaitza oso ona lortzen jok.
  • Hara nun, protagonistak ilustre batekin bazkaltzera doiazen: Rotterdamgo Erasmus in person! (hainbeste gazteren beken atzian dagon tipo hori, bai bai!). Nik institutuan bere izena eta ezer gitxi gehixago ikasi najuan, eta gaur dok eguna beti kontatzen doten anekdota eskatologikuaz gain, berari buruz ez dakittela beste ezer. Ez bere pentsamentuaz, ez bere liburuez... ea ba, liburu honek Erasmo pixkat gehixago ezagutzeko bidia emoten destan.
  • Frantziako erregian korteko diru faltia (eta zorren pillaketa "alegria") be irudikatzen jok, kaballeria eta galanteria nobela arrosetatik aldenduta. Gero ta gustorago irakortzen najabilk.
  • Harrittuta naukak: Ivanhoe estiloko karikatura bat espero najuan, 1940 hamarkadako pelikula superfizialen estiluan, baiña ondo girotutako nobela bat topau juat, historia liburuetako gertakari nagusixez gain, XVI. mendeko Europako jentian bizimodua irudikatzen dabena.

Ittuen arteko bizitzia

Oier Gorosabel 2023/10/10 11:34
El Baile De Los Malditos. Irwin Shaw. Azal gogorra. Spanish hizkuntza. 1960ko eka. 25a(e)an Planeta(e)n argitaratua. ISBN: 9788401490194.

Faktore anakronikua aplikauta (beste garai bateko best sellerren estandarrak), liburu bikaina begittandu jatak. II Mundu Gerrako ittu nagusixak ezagunak dittuk, baiña liburuetan agertzen dirazen gertakari famosuen artian, jentia eta soldauak bizi egitten zittuan; horixe da liburu honek kontatzen dabena, eta interes berezixa emoten detsana. Hiru protagonisten historiak, gaiñera, modu "zikiñian" txirikordatuta jagozak, hau da, sinisgarrixa dan modu baten, artefakto literarixo askotan ikusten dogun modu perfektuan barik. Dana dala, azkenengo zatixan irabazlien kontakizuna eta moldiak nagusitzen dittuk (epikia, soldauen arteko elkartasuna, armada aliauen txungotasun guztian azpixan, zintzotasuna dagola, eta alemanen zintzotasunan azpixan, gaiztotasuna...) amaiera mingotx konbentzionalakin biribilduta.

Liburua amaittu arte, etxuat begiratu nahi izan autorian biografixarik. Oin hobeto ulertzen juat, autoriak lehen eskutik ezagutzen zebala antisemitismua, eta Europako gudu zelaixen girua. Ezagun dok bai, benetakotasun haundiko pasartiak jagozak eta.

Hamen paperjale.eus sare sozialian botatako beste iruzkin batzuk (atzetik aurrera):

  • Ikusten dok bai, nora doian nobelia: liburuan lehelengo erdi osua Normandiako burruketarako aurrekarixak izan dittuk eta, oin bai, kontakizun beliko hipnotiko baten sartuta gagozak.
  • Gauza bat jaukak ona, gerrako deskribapena: frenteko, kuarteleko zein erretaguardiako bizitzia ondo usaintzen dok (sic) eta bajirudik autoriak esperientzia nahikua dakala halako bizipenetan.
  • Ondo jagok, baiña esango najeukek itzulpena flojua dala eta horrek irakorketia oztopatzen dabela. Erritmua geldi xamarra, gaurko usarixorako: liburu erdixa pasau bihar izan dok hiru protagonistetatik birek alkarrekin tope egitteko.

Belaunaldixen arteko ehuna

Oier Gorosabel 2023/09/25 15:27
La Hija del Curandero, Amy Tan. Azal biguna. Spanish hizkuntza. 2005ko ira. 8a(e)an Debolsillo(e)n argitaratua. ISBN: 9788497593755

Fiña, atsegiña, pozgarrixa. Nahiz eta bestsellerren erara idatzitta egon (etxera etortzeko desiatzen, liburua irakortziarren!), nahiz eta AEBetako entretenimendu industrixan txertatuta egon (autoparodia pixkatekin, eta happy endetan jauzi barik), nahiz eta historixian ardatza emakumien arteko harremanak izan (ni be pixkat andratxua nok), originaltasun haundiko liburua begittandu jatak, eta esango najeukek kultura txinatarran eragiñez dala hori. Asko jaukagu deskubritzeko hor.

Paperjale.eus-en botatako iruzkin batzuk (atzetik aurrera):

  • A, eta bigarren zatixian be bajagok guraso zaharren zaintza eta alzheimerrari buruzko zatitxorik, kasu honetan umoretsua eta hunkigarrixa (Hong Kongeko lady Ina).
  • Buelta politta emon jok liburuak bigarren zatixian. Lehelengo parteko amama erretxiña horretatik, bere amesak eta arazuak dittuan gazte baten bizitza interesgarrixa ezagutzera pasau gaittuk. Ez jakixak nahitta ete dan, baiña hala bada oso errekurtso ona dok: lehelengo zatixan, "ixa berbetan ez dakixan" amama bat aurkezten jaku; bigarrenian, ostera, ondo baiño hobeto dakixan gazte bat agertzen dok... bere hizkuntzan noski. Beste kulturetatik datozen etorkiñen intelijentzia neurtzeko kontu haundixian euki biharko geunken gauzia.

  • Batan eta bestian artian, jakiña, Txinako kultura eta arau sozialak bebai agertzen jakuz, gurien aldian hain diferentiak. Umore briztadaren bat be bajagok: kortesian izenian gonbidapenei hiru bidar ezetz esan bihar jakela diñuan arau hori (absurdo xamarra, eta hamen be neurri txikixaguan ikusi izan dotena), kalkulu-errore barregarri pare baterako atxakixia.

  • Alde kulturalaz gain, ama ezkor eta larrixen erretratua ona dok - eta guraso zaharrak zaindu dittuan edozeiñek ondo ezagutzeko moduko egoera tragikomikuak deskribatzen jittuk.
  • Amaren "stock"etik beste aletxo bat, seguraski Radio Euskadiko "Pompas de Papel" saiuan rekomendaziñoren baten ostian erosittakua, amak askotan egitten zeban legez. Ondo hasi dok: probisionalki, "mujeres al borde de un ataque de nervios" azpigeneruan sailkatuko najeukek, baiña txinatar kulturian aldaeriakin.

Postestalinismo sasoiak

Oier Gorosabel 2023/09/22 14:11
La red del cazador. Helen MacInnes. Azal gogorra, 318 orrialde Español hizkuntza. 1975ko ira. 13a(e)an Mundo Actual de Ediciones(e)n argitaratua. ISBN: 9788485224036.

Euskal Herrixan neoestalinismua furixadan dagon honetan, kuriosua izan dok 70 hamarkada hasierako gerra hotzan giruan sartzia (hain luzia izan zan eze, fase asko izan ei jittuan). Oso gitxi jakixat horri buruz, baiña (hasieran uste nebanan kontra) idazliak ba jekixan zeozer bai. en.wikipedia.org/wiki/Helen_MacInnes Horretara, espia/diplomatiko/kazetari/politiko entsalada horretan esaten ez dirazen gauzak gehixago dittuk agerikuak baiño, eta horrek siñisgarrittasun haundixa emoten jetsak kontakizunari. Gaiñera, bigarren zatixian erritmo literarixua be pizten joiak (oso ondo graduauta jagok liburuan zihar), Italiatik Suitzara egindako igesaldixan kazarixak ehizara hurreratu ahala.

Paperjale.eus-en botatako beste iruzkintxo batzuk (atzetik aurrera):

  • Eta bere garaiko beste topiko bat: Irina, protagonistetako bat. Emakume despoderatua. Bizitzan luma galdua legez mobitzen dana, beti iñoren menpe. Pasmatua. Bakarrik izkiña guztietan desmaiatzia falta jakok.

  • Edozelan be, liburuan azken zatiko igesaldixa oso ondo kontauta jagok. Bide batez, Hegoaldeko Tirol ezagutzen (bihotzez austriarra, politikoki italiarra).

  • Despiste jokuan, idazliak eta pertsonajiak dana dakixela baiña irakorliak ostirik bez, hori sentsaziñua emoten jok. Nahitta ala nahi barik? Agatha Christien beste ha irakortzian sentidu neban gauza bera dok, biharbada espien eta diplomatikuen nobelen konbentziño bat?
  • Jode, gure etxian gerra hotzak asko molatzen juan, e? 🤣 Oinguan, "mundu librera" iges egin daben disidente txekiar baten ehizia. Kastrexanana baiño idazkera eskasagua jaukak (itzulpena ete?) eta tramia, ba tira, interesgarrixa dok baiña ez hainbeste. Momentuz, espia joko konbentzional xamarra, testosterona eta koñak usain askokin (Michael Caine setentero bat imajiñau, bere espia laguna seduzitzen).

Atzo goizerartekuan aktia

Oier Gorosabel 2023/09/09 13:18
Los Seles de Urdaibai. Paisaje, cultura y etnografía. Daniel Rementeria Arruza, Roberto Quintana Peña. Azal gogorra, 282 orrialde. Gaztelera hizkuntza. Eusko Jaurlaritza(e)k argitaratua. ISBN: 9788445732670

Ezinbesteko liburua. Kortak "atzo goizera arte" gure arbasuen lur-antolakuntza tresnia izan dittuk, glamourrik haundirik bakuak egixa esan, eta igual horregaittik, ordenamentuak aldatziakin batera (XIX mendeko gerren osteko herri lur salmentak, batez be) atzian geldittu dirazenak beste barik. Horren adibiderik garbixena dok, korta gehixenen zatiketa eta ezabatze fisikuez gain, 150 urte eskasetan euren oroimena be galdu dala: kortetan euretan bizi izan dirazen familixa gehixenetan, egitturia hori zer izan zuan gitxik jakixek, eta gitxiagok (%1-2) bere erabilpenan detalliak. Eskerrak dokumentaziñuari, horko pleituetan agertzen dirazen mugak eta krokisak gitxi gora beherako egitturia jasotzeko balixo dabelako, eta horixe dok autoriak egin dabena (ez dittuk bakarrak; beste bizpahiru lan monografiko be argitaratu dittuk gaixari buruz). Orduan, Erromatar Inperioko amaieratik ixa gaur arte iraun daben egittura hau jasota gelditzeko bihar politta dok hau. Eta esandakua, gure mendiko ibilleretan begixak honi (be) zabalik mantentzeko info klabia emoten jok.

Hamen beste iruzkin batzuk, Paperjale.eus-en argitaratutakuak (atzetik aurrera):

  • Sarrerako artikuluez gain, katalogua bera be irakortzen najabilk: une astunetan, irakorketa diagonala - eta detalle interesgarrixak agertzen dittuk handik eta hamendik. Esate baterako, Arrolako korta txikixak, tontorreko kastruan zati bat hartzen jok bere barruan. Bagauden denporako kortarixak gordeko ete juen memoriarik, 500 urte lehenago han bizi izandako jentiaz? Baietz pensau lajeikek.
  • Eta, nahiz eta Urdaibaiko kortei buruzko liburua izan, Erdi Aro aurretiko muga-eza nagusitzen dok (urixen fundaziño aurretikua). Horretara, ledanien artian gure ondoko mendi ezagunak jagozak: Haziro (Airo), Leia, Otoio edo Oiz inguruak. Zonako parajietatik ibiltzia tokatzen jatanian, mapak beste era batera begiratuko jittuadaz, bai horixe.
  • Beraz, XV-XVI gizaldixetako baby boomian (= Ameriketako urria), korten erabilpena asko aldatu zuan, lehengo abelzaintza tradizionaletik, nekazaritzara, eta bordak etxe bihurtuta. Gaur egungo alde zaharreko lonjak eta VTak gogoratu destaaz. 😉
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024