Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Matrallako Irratia

irratia.com

arroita 2004/12/14 09:58

Adi lagun eta entxuntzaileak !!!

www.irratia.com

Klikatu eta ikusi zeri buruz dan...

Check it out !!!

Marraskillo G.V.

arroita 2004/11/18 16:57

Aupaaaar,

Hemen doiaz internet zerrenda ospetsu batian agertutako mezu batzuk gure irratikide izandako Marraskilloren gainian (Orain Ermuko Arreta Irratira ihes egin desku, badakizue Ermuan intelektual gehixao, neskak guapiauak...)Momentuz argazkirik ez baña adi egon matrallakoblogari!!!

... Aho zabalik geratzu naiz gaur (zapatuko) periodikuan Angel Lertxundi Deuna'ren zutabia irakortzen... ¡Matrallakoko esataririk karismatikuenaren propaganda orri bat baino ez zan! Gainera bere izenaren aldaera erotikuarekin (Markos Gimeno Verga idazten dau, eta Vesga da) ez dakit ze harreman klase izango dau guru venerableak gure Marraskilluarekin... Badirudi, dana dala Markosek ondo kantsatu dabela burua. Kamisetak eta graffitiak egitten dihardu berak asmatutako palindromekin. Oso ingeniosuak eta zentzu ezkutuen sujerentiak: - Arteletra (bere proiektotxuaren izena) - Esanik erruz egi bat eta bi gezurrekin ase. - Nik eztiot otoitzekin. - Asto hitzak azti hotsa. - ... Antza, asteburu honetan Ermuko Samartin azokan jarri bihar dau saltoki bat. Propaganda honekin, baietz genero guztia saldu? Marraskillo....!!!! Gorde kamiseta bat...!!!! --- oier gorosabel larrañaga lekeitio - euskalherria

Zuen herrikide batek zera idatzi deust gaur, Markos Gimenoren gainean: "Ermura bisitxa ein netsan ta kamiseta bi enkargau. Umetatik eskola laguna, oso mutil argi, injenioso, azkarra da. Ta zerrenda hortaz aparte beste palindromo batzuk asmatu ditxu. Batzuk akojonantiak dira!!! Badao bat Bogart-ena, primerakua, baña eztot gogoratzen. Adi eon, laster modan jarrikoitxu ta. Nik kamisetetarako beste ideia bat banekan ta gustau ein jakon. Hori be erabilliko dauala esaeban."

Loreak Mendian barria Eibarren sortuko ei da! zer eta, gainera, palindromoakaz... Eta kamixeta horreen barri zelan euki geinke eibartar bihotzez baino ez garenok? Matrallakoren blogean argazkia ipinita igual? Eta eskuratzeko? --- Julen Gabiria

Euskaraz ezagutzen dudan onena:

Nik enara neraman amaren aranekin

  1. (AKA Xabier Mendiguren)

2004-05 Gora Bush (p.m.) !!

arroita 2004/11/17 21:43

Aupaaa

matrallako badator berriro be kurtso berri honetan (berandu betikomoduan...)

Blogaren edukietan gauza berri batzuk sartu deira eta beste batzuk desagertu. Programaziñuan ikusten den bezala programa morduak dakauz eta batzuk barrixak. Urtero bezala jende askok eman du izena baina programak egiten dabizenak betikuak dira +erdi lo agertzen diran rokanrolero batzuk domeka gabetan.

Auretn prógramak errepikatu beharrean tripikatu egingo ditugu (hau da 3 bat bider emititu) horrela posibilitate gehiago dituzu programak entzuteko eta talde haundi bat ( la hostia) garala dirudi. Baita ere, bloke musikalak definituago daude eta selektoagoak dira (zentzu guztietan... batzuk snobismoraino) café pretinho, Kantautordoak, Subidoia...Kale Barroka momentuz erretreta egin du baña e-mulea martxan jartzea lortzen denean Ferrabosco-z eta Hume-taz koskoil/ovario-etaraino amaituko duzue...

Nola ez LSDA linea dekogu baña ez dou ezertarako erabiltzen, Arrosa proiektuaren barruan be bagara baña erabili bez, gure zilborrari begira beste irratirik esistitxzen denentz jakin gabe (except Radio Arrate, of course). Internet arloan fitxaje berri bat lortu dugu Euzcadi-ko internet enpresa ospetsuenetik, d´Spistoff jauna eta espero dou laguntza ederra izango dala. Eta momentuz amaitzeko, Eibarkuak gara, eta ondiokan ez dakau CoQuein-en disko berria, ezezkuen ezta maketie pasau pez...

Matrallako eta Zinemaldia

e-Matrallako 2004/09/23 16:08

Halaxe da bai, eibarnauta beasaindar bat daukagu infiltratuta koktel eta galetan famosuekin ukondokadaka (¿zelan esaten da "codearse con..." eskueraz? batek daki). Eta agindutakuari zorrotz jarraittuz... Matrallakoko kamisetia dabil egunotan chanel, cocaina eta dom perignongo giruetan. Biharbada hurrengo eskarixa Harvey Keitel edo Alejandro Amenabarren eskutik etorriko ete jaku?

Kamiseta remesa barrixa

e-Matrallako 2004/09/07 21:18

Arratietan ez naiz korputzez zuekin egongo, baina ene arimia lagunduko zaitzaketekete. Jakin ezazue, seme alabok, ayatollah honek kamiseta eder guzti hauek saltzeko fatwa bat esango dabela bere minaretetik.

Zatozte, zatozte danak.

Inch Arrateko Ammah!

Erosi, merkia eta onaaaa!

Juan Mari Hilkutxa

BAGATOOOOOZ

metralla 2004/08/31 09:30

Aupa!!

Oporrak amaittu dira eta berriz ikastolara, danok illaran eskutik helduta.

Badirudi Condor legioya pasatu dela Eibartik baña honek aurrera jarraitzen dau.

Uda guztian zehar Mohikanoak bakarrik ibili dira programia eitten, (euren izaerari jarraituz) baña atzo hasi ziran Guizurretan eta martitzenean Marzinkus erretoreak era jarri dau martxan bere Alderdi Nazionalsozialistaren Boletin Informatiboa. Ez gaitu iñork geldituko !!!

Arrateetako jaietan ere egongo da matrallako irratixa.

Aurten gure txozna Custo Barcelonak diseñatutako bat izango da. Estruktura Zaha Hadid-ek gusto haundiz eraikia Agro arlokoa, gure nekazaritza tradizionalenean oinarritutakoa izango da.

Dirudienez cocktail berezirenbat egongo da ere...

Ah eta aurtengo programazio barriari buruzko berriak laster etorriko dira...

Musika =?ISO-8859-1?Q?emisi=F1o_automatikua?=

e-Matrallako 2004/07/30 04:02

Ni entzutzaile bat naiz, eta mezu honekin eztabaida linea bat zabaldu gura neuke. ¿Ze iritzi dauka entzuleguak emisiño automatikuan (hau da, zuzeneko programak ez dagozenian) entzutzen dan musikiari buruz? Iritzixa txarra ba da, ¿zer aldatuko leukie? ¿zer nahiko leukie entzun? ¿zeintzuk orduetan? Iritzixa emon gura dabenak erantzun deixola mezu honi.

Berryak

e-Matrallako 2004/07/23 00:02

Aupa danokkkk Dirudienez edukiak agertzen ari dira bloj honetan. Azkenengo berria telefono linea badaukagu, baina ez naiz zenbakiaz oroitzen. Datorren asteazkenean billera, gogoratu!!! Zuen edukiak hemen agertzea nahi badozue idatzi hor goiko helbidera,

Tony

E.T. telefonuuuuuuaaa

e-Matrallako 2004/07/20 21:26

Aupa entzule eta irratikideok Aurki, baña segiduan eh !! urrutizkina edo telefonua izango dugu. Seguramente bihar. Hori ere nola erabiltzen dan ikasi beharko dugu. Interneterako softuare eskelduna jarri biou. Tony

Matrallako Etxebarrian entzutzen da????????????

hilkutxa 2004/07/19 00:17

Hilkutxa Jaunak Uztailaren 18ko gabian, Ixutik behera Markiña aldera zoiala, ez zetsan Matrallako irratixa entzutziari laga ETXEBARRIArarte. Posible da??? Harrittuta geratu nintzan!

Iñor ete dabil repetidoreren batekin probak egitten? Sorgiñen gauzia ete da?