Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Matrallako Irratia

TAS-TAS IRRATI LIBREA.Okupazioaren I.Kongresua

arroita 2005/04/28 07:26

TAS-TAS IRRATI LIBREA

Kaixo denoi Dakizuenez apirilaren azken asteburuan egingo dute Okupazioaren I. Kongresua, Kukutza gaztetxean. "Erradikala izan sistema honen kontra" izango du lelo nagusia. Hauxe dela eta, Tas-Tas irrati Librean. prestatzen ari gara hainbat gauza berezi, orain kontatuko dizkizuedanak Apirilak 29, ostirala. Ordu beteko irratsaio berezia antolatzen ari gara. Arinago grabatuko dugu eta gure ideia litzateke asteazken edo ostegunerako zerbitzarian igota izatea. Pentsatzen dugu Irrati Libreontzat behintzat interesgarria izan daitekeela. Ostiralean, apirilak 22, ahalik eta gehien grabatzen saiatuko gara eta egun berean eskema igorriko dizuegu, hauxe bai. Dena ondo badoa, prentsan ere zer edo zer jarriko genuke. Orduan esan behar didazue ea emitituko duzuen ala ez, Dena den, honetaz Irantzurekin hitz egingo dut. Honetaz gain, Kongresuak iraun bitartean, egunero, arratsaldeko 20:00etan kongresuaren gaineko kronika bat, behintzat, eta elkarrizketa interesgarriak igoko ditugu zerbitzarira. Suposatzen dugu 21:00etarako denok eskuragarri izango dituzuela. Momentuz besterik ez. Ostiralean gainontzekoa helaraziko dizuegu. Adiorik ez Tx eta Jo

routerra

arroita 2005/04/05 21:38

Azkenean lortu dogu Router bat. Berrriro ere internetian zihar gabiz Arrosatik ipuin zamalanetan. Laster matrallako irratixan Resurrección María de Azcue-ren ipoñak eukikouz entzungai, bazkalostetan edo, ikusikou (Arrakal irratiaren ekoizpen garbi eta zuzena)

Hemendik esker aunitz Hala Bedi irratiko jendiari egindako eskeintzarengaitik.

Gogoratu Lokal baten beharrean gaudela. Ahal bada Eibarren eta oso oso merke... zuen laguntza irrati xume honendako eskertzen da.

Zoriontsuak gure iparraldeko lehengusuak hautezkunderik ez dutela....

Msgn Router Viruela+KURRINKA 14+EBB

arroita 2005/03/12 12:54

Fukatu zaigu routerra.

Erosi eta zortzi hilabetetara kras egin dau. Garantiak sei hilabete bakarrik irauten zituen nola ez (Timofonika Eskañolak badakizki gauzak ondo egiten).

Orain barrixa nahi badogu 250 bat Euro ordaindu behar ditxugu (to aizkorakadia kaskezurrian!!!)

Routerrik ez dakagunez, ez dekogu internetera konekziñorik.

Ez dakagunez internetera konekziñorik ezin gera Arrosa zerbitzarian sartu eta bertatik programak bajatu. Horrela Eibarren ezin dira Nafarrroa iparraldean egiten diren irratisaioak entzun (euren eskuara exotiko eta ulertzeko gatx xamarrakin). Edo Gasteiz Iruñea aldekoak (bai bai kolega, aluzina, baña han be geratzen dira bascuencez berba egiten dabenik....)

Horrek esan nahi dau baitxa Euskel Herriko beste toki batzutan ezingo dirala matrallako! irratiko programak entzun (hori da lasaitua batzuentzat...)

Esan nahi du baita ere ezin izan genuela 14. Korrikaren hasiera erretrasmitidu Arrosa barruan gaozen beste irrrati pilla batekin batera (irratsaio konjuntua)internet konexio falta dela medio.

Routerrik ez dakagunez, gure ordenagailuen arteko sarea ez dabil ezta.

Dirudienez sare hori routerran bidez gobernatzen zan eta oin ezin dogu gure programazioa behar bezala bete ezin baititugu programak errepikatu.

Norbait sarea kable bidez egiten badaki alponbra gorrixa jarrikotzau matrallako irratixan eta fabore handi bat egingo liguke.

Beste alde batetik ezin geratu komentau barik lehen Euskal Bloglarien Biltzarra.

Beraiek Blogs and Beers deitzen detze, beste batzuk Blog-a, Txakoliña,Sagardoa eta Jai-Alai izena jarri nahi detze.

matrallako!-k uste dau izenik aproposena Blogs,Beers & Joints izango zala.

Azkenaldian kritika garratzak entzun ostean blogekiko gure gusto estetikoaz, VI. asanbladan bilduta, matrallako!- erabaki dau Lehen EBB ra ezin dabela juan (tontakerixetaz aparte hautezkunde gaua matrallako irratixan, humorezko programa luzeenaren gaua izaten da, bi urtetan behin egiten dana edo...)

Dana dala, hemen dakazue I EBB ren informazio gehixao.

Badakizu parte hartzea, zerbait esatea edo birusak bialtzia nahi b(ad)ozu matrallako1"abildua"yahoo.es

ARROSA txirlegaz

arroita 2005/01/26 23:12

Azkenean lortu dou Arrosako zerbitzariarekin konektatzea eta bertatik irratsaio bat deskargatzea.

Matrallako irratixak gaur eguerdiko 12 etan emitidu dau programa hori goizeko eta arratsaldeko argindar etenen artean. (Gure Sai-ek ez dabe ezertarako balio eta argixa juaten dan bakoitzian emititzerai uzten diogu).

"11-M Nafarroan" edo holako zeozer zan izenburua, politikoen gizurrak, erahildakoak, Prisa eta CIA ren arteko erlazioa, badakizue eta hori dana "La pelota entu aska" tonotxoarekin, Miquel Laboaren musika fondoan, polizi sirenak...montaje politxa.

Arrosaren inbentuan bateron batek interesik badaka azalduko dot beste egunen baten. Gutxi gora behera: irrati ezberdin batzuk programa batzuk egiten ditugula eta serbitzari baten lagatzen douzela. Gero besteen programak hartzen ditugu gure irratietan jartzeko.

Irrikitan gaoz ea Iparraldeko irratiren batek noiz egiten daben programaren bat matrallakon jartzeko, badakizue gauza exotikoen bila beti...

Troya garaitu dugu, gora Patroklo !!!

arroita 2005/01/24 20:09

Azkenean lortu dugu Troyarra gure irratitxik bidaltzea.

Hasieran Elena izeneko neska hidrauliko batekin (first quality infaltable doll) tentatzen ahalegindu giñan.

Lehiotik bota gendun neska puzgarria, baña grieguak ez zeban nahi izan atzetik juaterik. Ez gendun onduegi ulertzen zer gertatzen zan.

Beranduago Linuxero hacker batek komentau zezkun mutil hidrauliko bat erabiltzeko neska bat beharrean, eta hala egin genuen.

Patroklo izeneko bat lortun gendun ( mutil puxka!)eta dirudienez hori bai gustau jakola ze ikusi bezain bizkor haren atzetik juan da ezpata eskuan !!

(eskerrikasko asko asko Inzierto eta Bizkay Aldeko Jakeatzaillieri.

Gora Troya

arroita 2005/01/18 16:09

Agertu jaku tipo bat minigona batekin eta buruan kaskoa zeramala.

Susto ederra, baña hamaikagarrenez han Elenarik ez zeuala esan ostian aldegin dau...hori pentsatu gendun.

Orain ondenagailuaren tripetan begiratzen badozu diko gogorretik egurrezko zaldi bat ataratzen dala ikusi leike...

Emisiño automatikuak eitxeko programa ere izorratu dau...

Leire, Ainiaiz, Beltxi, Irati, Onintza, holakuak bai baña Elenarik ez daola jope!

Baña ez dau juaterik nahi, sikiera grekera klasikoan programarik eingo balu...

El entzutzaile enmascarado

txiko 2005/01/13 18:20

Ejem, barkatu intomisiñua, baina... ¿zergaittik etzutzen dira bakarrik "kale barroka"ko kuñak? Beste pillo bat dagoz, oso polittak gainera, eta pena bat da alperrik egotia. Radixua entzutzen gagoz baina ez dakigu "Kiss-my-ass FM" edo zer ete gagozen entzutzen.

Enneeee... hau idazten nagoela, espainiako hymnua entzun dot! Oi ene bihotz abertzalea!

ORDENAGAILUAK IZORRATUTA

arroita 2005/01/11 08:44

Diruienez azkenean gure ordenagailuak izorratu egin dira.

Sarea ez dabil eta Raduga (emititzeko programa) zintzilikatuta geratzen da.

Birus-ak topatu ditugu baina ez dugu lortu hau lanean jartzea.

May Day May Day May Day !!!!!!!!

HABEMUS PARRILLIE

arroita 2005/01/01 22:41

Azkenean dirudienez lortu dou parrilla bat finkatzea. Urtea hastearekin batera, je je. Betiko moduan talde batzuk karteletik erori dira (denbora falta...) eta beste berri batzuk etorri ere.

Musika edukinak ere asko méjorau dabez, batzuk musika bloke bezala agertzen dira parrillan beña beste batzuk ez, egunian zihar aldatzen doiaz.

Gure parrilla berrixa ikustia nahi badozu zapaldu Kalashnikov jaunaren sudurra ( zapaldu, zanpatu, klikatu ????))

Paellako azken bilera

arroita 2004/12/18 21:33

Arrosako BATZAR OROKORREKO AKTA 04.12.11 larunbata, goizeko 10:30etan GASTEIZEN

  1. - Zerbitzariaren erabilera Zein den egoera. Prest dauden irratiak eta gutxi falta zaienak. Erabilerari begira eman beharreko urratsak.

Orokorrean 14 irrati dagoz Arrosako zerbitzariari lotuta eta martxan, irratirik irrati joanda hauek dira detaileak:

ETORRITAKOAK Matrallako - Eibar IP finkoaren atzetik, egun pare baten buruan izateko esperantzaz eta beraz konektatzeko bebai. Txapa - Bergara IP aldaketa dala, geratuta astebetez baina erabilera normalean. Erabilerarek BATZAR OROKORREKO AKTA 04.12.11 larunbata, goizeko 10:30etan GASTEIZEN

  1. - Zerbitzariaren erabilera Zein den egoera. Prest dauden irratiak eta gutxi falta zaienak. Erabilerari begira eman beharreko urratsak.

Orokorrean 14 irrati dagoz Arrosako zerbitzariari lotuta eta martxan, irratirik irrati joanda hauek dira detaileak:

ETORRITAKOAK Matrallako - Eibar IP finkoaren atzetik, egun pare baten buruan izateko esperantzaz eta beraz konektatzeko bebai. Txapa - Bergara IP aldaketa dala, geratuta astebetez baina erabilera normalean. Erabilerarekin arazo konkretuak (ezin dabez 5 irratsaio batera igorri, banan banan baino). Arrakala - Lekeitio Prekarioa (dirua agortzean zer gertatuko dan ez dakite) baina datorren astean lotuko da Arrosara, eta hilebete barru programak trukatzen hasiko da. Xorroxin - Irurita Konektatu ziran orain dala hilebete, baina birus arazoekin ibili dira. Informatika mailako arazoak dauke (soinu edizioa...). Ezin ailegatuta dagoz euren funzionamendu normalera. Baina ikasi ezkero konektatu leikez. Hala Bedi - Gasteiz Lokal aldaketan, zerbitzarixa deskolgauta egon da une batez eta IP aldaketa bat egon da, beraz jendeak ajustatu egin behar dau bere konexioa. Eguzki - Iruñea Musika emititzen, zerbitzarixa ez dabe erabiliko; 2005ko udabarrian zuzeneko saioak ekoizten hasteko esperantzan. Lokala hankaz gora. Eguzkikide kanpainarekin dabiz orain momentuan. Tas Tas - Bilbao zerbitzaria ondo erabiltzen dabiz, eta beste irratien materiala hartzeko irrikaz. Bulego teknikoa - Hernani Irrati ekoizpen zentru txiki bat dauke Irantzuk eta Gorkak, Arrosarako lan egiteko asmoz. Ez dabe uhinetara emititzen.

ETORRI EZ DIRANAK Zintzilik - Orereta Konektatuta eta operatiboak dagoz. Molotoff - Hernani Otsailean Arrosarekin trukean hasteko asmoz. Txolarre - Anoeta Baliabideak badaukez (azken bileran IP fijo faltan) baina ez dakigu konektatuta dagozen. Oiartzun - Oiartzun Lokal aldaketa, koordinadore aldaketa, emisio eten luzearen ostean hasi dira... konektatuta dagoz baina erabilpena etenda. Uhinak - Laudio Arazoak radio enlacearekin (ez da ondo entzutzen). Kultur etxe bateko ordutegien menpe dagoz. Halabediko emisioez aparte deskonexio informatiboak egiten dabez. Arrosako lotura ez dabe oraindiok egin. Karrape - Leitza Teknikoki ondo prestatuta, baina Arrosaz aparte ba dauke beste hainbeste arazo. Burokratikoak besteak beste. Esan Erran - Jaunsarats ADSLik ez dauke. Beleixe - Altsasua Langile bat dago eta ez da heltzen guztira. Antxeta - Hendaia / Gure Irratia - Baiona / Irulegi - Donibane Garazi / Xiberoko Botza - Maule Teknikoki listo. Orain lauren arteko funtzionamendua berplanteatzen dabiz. Irulegin Jojo dagoelako erabiltzen da zerbitzaria baina besteetan kontaktuko pertsona bat falta da.

Egoera hauxe izanda, hurrengo galdera zera da: Hauen dinamika pizteko zer egin?

  1. Sigurtatu irrati bakoitzean Arrosarekiko harremaneko arduradun bat dagoela. Harek egingo dau Arrosatik datozen ekimenen barri emon irratian, eta irratiaren iritzia Arrosari jakinarazi.
  2. Zabaldu zer daukan irrati bakoitzak trukatzeko. Bilerara heldutako irratietan gaineko begirada bat emonda, ba dagoz hainbeste ekoizpen EH mailan interesa izan leikeenak: - Arrakala: "Ugalak hartzen" 25 saio ordubetekoak, osasunaren autogestioari buruz (urtarriletik aurrera). - Matrallako: "Hurakan Hator" (umore heavy metala) - Eguzki: Nafarroa osoarentzako saioa, otsailetik aurrera. - Txapa: "Jailhouse rock" (literatura eta musika), "Kamchatka" (Lander eta bere gauzak). - Halabedi: "Ortzadarra" (literatura eta musika bukolikoa), "Bertxoko" (bertsoak eta umore arabarra), "Zaharrak berri" (historia), "Hiru kortxea" (musika emanaldiak), "Milla baietz" (EH kirol, jolas eta jokuen saioa) - Xorroxin: euren eguneroko jardueratik Arrosarako apropos egindako montajeak aise eta gustora egingo leukiezela diñue ("Baztan baitan"??). - Oiartzun: "Ajuria Crest" umorezko radionobela, 15 saio 15 minutukoak. Noski, hontaz aparte irrati bakoitzak gai konkretuei buruz egindako irratsaio berezi puntualak banatuko ditu, orain arteko modura, gai monografikoekin.

Hontaz aparte, Arrosako kide diran irratien artean zerbitzariaren potentziala ezagutarazi egin behar da: zer dagoen, zer behar dan, zer daukan irrati bakoitzak eskaintzeko. Momentuz emailez egingo da, baina beharbada modu eraginkorragoak aztertzen hasi beharko gara (bloga? Arrosa zerbitzaria bera?).

Fitxen kudeaketan arazoak ei dagoz: bulego teknikoko posta saturatuta egoten da, eta batzutan saioak eskegiten dira zerbitzarian baina fitxa teknikoak falta dira. Teorikoki, soinu atxiboa eta fitxa izen bardinarekin agertu behar dira zerbitzarian.

Aurrekoz bidaldutako irrati-datu zerrenda baliatuz, oraindik aurrera irrati batek programa eskegitzen dabenean, zuzenean abisua emon beharko detza beste irrati guztiei (orain arte bulegora abisatu izan dogu, euren esku propaganda lana lagata).

Zerbitzarian, "elkarrizketak" deritza karpetan kaos pixkat dago. Beharbada fetxaka edo gaika organizatzea komeniko litzake.

Egoera ekonomikoa Egoera ekonomikoaren berri eman. Irratien kuotak. Komentariyua.

  1. 000 euro dagoz momentu honetan. Dana dala Arrosak diru iturri regularrak behar ditu, eta kuoten ordainketan egunera egotea eskatzen da, batez be zerbitzariaz baliatzen ari diran irratiei.

Kuota erdira jaistea erabaki zan Mauleko azken bilera orokorrean, hilean 60 eurotik 30 eurotara (360 urtero). Zorren kontu aktualizatua egingo da eta irrati bakoitzari bidaldu, dirua ingresatzeko kontu zenbakiarekin batera.

Aurtengo funtzionamendua. Egoera juridikoa Egoera juridikoaren inguruan: kezkak eta proposamenak.

Izakera juridikoari buruz: argi dago GEIE izaera izanda (orain arteko moduan) galdu egiten dogula zergatan; eta ba dagozela formula egokiagoak. Dana dala ez da honi buruz ezer inbestigatu oraindiok. Txema Uriartek egingo dau.

Bestelakoak Hala Bedikoen etxe berriari bistazoa eta kritikak. Gauzak leuntzeko behar diren ardo eta pintxoen dastaketa (dagokienen eskutik, ein?) .... Ta auskalo ze bururatuko zaigun oraingoan.

Eguzki: Espainia aldetik irrati piratekiko politika gogortu behar ei ditue, eta hegoaldeko irratiak kezkatzeko modukoa da. Kontuan hartzeko eta argi ibiltzeko.

Hala Bedi: gabonzahar gabean egingo dabe kartzeletako presoei zuzendutako irratsaio bat. Beste irratiak euren emanaldiarekin lotzea proposatzen dabe, batez be kartzelen inguruan dagozen emisorak noski. Dana dala, eurekin kontaktuan jarri ditezela interesatuak (Aitziber).

Matrallako: galdetzen dau ea beste irratiak musika lortzeko zer gorabehera dauken. Disketxe batzu diskoak bidaltzen dabela, beste batzu ez... askok ez dituez irrati txikiak kontuan hartzen, edo nobedadeak barik sobran dauken diskoak bidaltzen dabezela.

Txapa: ba dauke infraestruktura kontzertuak grabatzeko, artistak entrebistatu... diskografikekin batera adostuta, momentu egoki bat aukeratu eta emanaldi serie bat egitea proposatzen detze Arrosari.

Xorroxin: irrati bakoitzeko ondare musikala mp3 besteei luzatzea proposatzen dabe. Zerbitzariaz aparte, irratien artean zuzenean onena, DVD diskoak erabiliaz.