Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Matrallako Irratia

ondiokan bizi gara, 102.8 ko zure efeemean!!!

arroita 2006/07/22 21:54

Azkenengo garai hauek, ba dana moduan, jendea bere programak egiteari utzi dio eta produkzione propiyoko 3 programa bakarrik geratu dira, mobimientoko Segismundo, Gaztetxeko Kontrakua eta zoro batek eitxen daben Gora Euzcadi Chistulari "Urkiko Alderdi NazionalSozialitaren Boletin Informatiboa".

Hori bai hórrek hirurak fiñ ibili dira. Barruan Incierto jauna eta beste batzuk ere ibili dira ordenagailuak atontzen eta Hackeatzen (hachet edo haizkora-rekin emoten).

Beste alde batetik Arrosa irrati bilguneko programa asko erabili ditugu, danak euskeraz, eta a ze eúskerak!! Batzuk guztiz exotikuak (oraindik be entzun daitezkeenak martitzen ta barixakutan 19:00 ak aldean eta barixakuan 18:00 ta ostegun eta domeketan 14:00 etan) (lujua txo!)

Orain Arrosianoak oporretan juan dira eta gure irratian ba, musika on asko eta txapaltismo gitxiao igarrikozue, baña ala ta guztiz be, gustuora entzuteko moduan.

Ze, datorren kurtsorako ánimauko al zara programatxo bat eitxen??? Zabalik dago DANONTZAKO!!!

Pasatu zaitez Arrateko Amaren jaietan gure txoznatik, edo idatzi iezaiguzu matrallako1 a-bildua yahoo.es era

ARROSAko billera

arroita 2006/01/10 08:55

Kaixoooooo

Arrosa sareko irratiek billera dake zapatuan, urtarrillak 14 Eibarren Etxe Arrosa-ren azpian dagoen Beti Galdu soziedadian. Hemen dozuez detalle guztiak:

http://www.eibar.org/blogak/orakulua/430#more

(((m)))

Birprogramazionea

arroita 2005/12/04 20:25

Entxuntxaile maiteak !!!

Gure ordenagailuetako bat hil danez (goian bego) bat bakarra geratzen jaku ta gauzak berratondu egin izan behar dittugu.

Hori egin ondoren, berriz begiratu dezakezue hemen ezkerretara dakazuen programazioa. Honek gerua ta gehixao dirudi Arrosa Irrati Sarea matrallako irratixa baño...

Gabon egunian eguardixan txistorra kale salmenta egingo dogula uste dou, ia dirurik ataratzen doun...

Nahi badozu, matrallakoren laguntzaile bihurtu leikezu (zaitezke)hilian 5€ bideratuz Caja Laboraleko kontu korronte honetara:3035 0023 91 0230061080

edo Kutxa koa:2101 0035 13 0121412837

Dudarik bozu, edo programa egitia nahi badozu, edo ordenagailu bat erregalatu guri Olentzerotarako (beste pc a oso bakarrik sentitzen da eta..badakizu, traste hauek perikituen modukuak dira...)idatzieiguzu: matrallako1@@@yahoo.es (badakizu, kendu hoietako pare bat "a bildu"...

Aste 1 ixilik

arroita 2005/11/29 22:33

Aupa Dakizuen moduan ostiral honetan billera dakagu 19:30 etan. Konturatuko ziñazien aste guztia egon garala emitidu barik, ba hori ordenadorea popatik hartzera juan dalako da. Arazo (potolo) honen aurrean zer egin jakiteko ondo egongo zan biltzea (ahal dozuenok) Eta Ordenagailu bat lortzerik badakazue ONGIETORRI!!!!!!!

(((m)))

Dena berprogramatu behar izan dogu eta honen ondorioz kanpoko programa barri gehixao sartuko douz. Laster ikusi ahal izango dozue programazio atalean.

Ordenagailurik erregalatu7oparitu nahi badiguzue bialdu mezu bat hona (edo dana danerako): matrallako1"a bildua"yahoo.es

Aurrera pelotatxue !!!

PROGRAMAZIO BERRIA

arroita 2005/10/23 21:47

Berriztu dogu gure programaziñua !!!

Hemen ezkerretara dakazue programaziñuan barruan. Programa berri batzuk ikusiko dozue eta beste batzuk falta eitxen diranak, baña aspertu garanez jentian atzetik ibiltziana programak eitxeko eskatuz, ba hau da daona.

Konturatuko zarie pe Hala Bedi (Gasteiz) Zintzilik (Orereta) eta Xorroxin (Baztan,Malerreka,Bortziri..)irratiko programak dakauzela.

13:00 Kantautordoak 15:00 Kalimotxo 9:00 Mui txulo 14:00 blusa bezalako izena duten tarteak musika mota bat adierazten dabe,ordu hoixetan entzungo dana.

matrallako irratixa entzuten gozatu eta ikasiko duzuelakoan, hurrengorarte (zuen sujerentziak onartzen ditugu...) matrallako1 "a bildua" yahoo.es ASTELEHENA

7:30 Folk

11:00 Erregian arpegixa (R)

12:00 Karmakoma (R)

13:00 Kantautordoak

15:00 Kalimotxo

17:00 Waiting room (R)

19:00 GUZURRETAN Eibar eta mundu zabaleko informaziño guztia

21:30 SEGISMUNDO Gazteria jo ta ke

MARTITZENA

7:30 GORA EUZCADI CHISTULARI Urkiko alderdi nazionalsozialistaren boletin informatiboa "Euzko Gorotza"

9:00 Mui txulo

11:00 Gora Euzcadi Chistulari (R)

12:00 Errepide Galdua (R)

14:00 blusa

15:00 Mui txulo

20:00 ZAHARRAK BERRI Hala Bedi Irratia

EGUAZTENA

7:30 / 8:30 Café pretinho

9:00 Mui txulo

11:00 ZAHARRAK BERRI Hala Bedi Irratia

12:30 Ganbak Armairuan (R)

13:00 Kantautordoak

15:00 Kalimotxo

17:00 Guzurretan (R)

19:30 AEKONTUAK

EGUENA

7:30 Folk

11:00 A DESALAMBRAR Hala Bedi Irratia

13:00 Karmakoma(R)

14:00 blusa

15:00 Mui txulo

17:00 Erregian Aurpegixa (R)

19:45 / 20:45 WAITING ROOM Zure dentistianian entzungo ez dozun musikia

20:45 / 22:00 KONTRAKUA Kontrainformazioa kontramusika

BARIXAKUA

7:30 / 8:30 Café Pretinho

9:00 Mui txulo

11:00 SOTOTIK Zintzilik Irratia

12:00 Errepide Galdua (R)

14:00 Groofy

16.30 Kontrakua(R)

20:00 / 21:00 KAÑA DE ESPAÑA Hori,hori!

21:30 GANBAK ARMAIRUAN

22:30 / 24:00 KRISTOZULO KOBAZULO

ZAPATUA

4:00 / 6:00 Subidoia

6:00 / 7:00 Kale Barroka

11:00 AEKontuak (R)

12:00 ARGIZIRIN AITALDIA Xorroxin Irratia

13:00 Txakoli

16:00 Kalimotxo

17:00 Waiting room (R)

18:00 SOTOTIK Zintzilik Irratia

14:00 Groofy

DOMEKIA

4:00 / 6:00 Subidoia

6:00 / 7:00 Kale Barroka

11:00 Gora Euzcadi Chistulari (R)

12:00 ARGIZIRIN AITALDIA Xorroxin Irratia

13:00 Txakoli

16:00 Kalimotxo

18.30 Kontrakua (R)

20:00 KARMAKOMA

21:00 ERREGIAN ARPEGIXA Ondo lo eiñ!

22:00 / 23:00 ERREPIDE GALDUA

URTEKO BILERA ZABALA

arroita 2005/10/10 08:08

Aupa kideok;

  1. Deitzen zaituztegu datorren barixakuan URRIAK 14 ean CULTUko lokaletan egingo dan matrallakoko bilera zabalera etortzeko, arratsaldeko 19:30 etan.

Badakizue urteroko billera zabala ia jende gehixao animatzen dan gurekin parte hartzera.

  1. Mesedez zuen hileroko irratiko kuoten ordaoinketak domiziliatu Caja Laboraleko kontu korronte honetara 3035 0023 91 0230061080 , badakizue 5 edo 10 € programako (edo eskuzabala bazara, bakoitzak 10) Badakizue gure egoera finantzieroa garrafala dala eta ez gaozela ezer ezer egiten hori hobetzeko.
  2. Programaziño berrixakin aste honetan hasi behar gara. Zuen programak egin behar al dituzue??? eta ordu berdinean al dira ??? Aurten besteak beste Hala Bedi eta Zintzilik irratietako programak zabalduko ditugu...(hori hasteko, kurtsuan zehar sorpresa gehiago egongo dira).

Aurrera pelotaxue!!!

Arrateko lokatzetan ez ginan ito, baina....

arroita 2005/09/30 20:14

Dakizuen moduan, Arrateko jaixetan ein zeskun egualdi negargarrixak jendia bildurtu, bezperako kontzertua suspendidu eta Matrallako irratixak dakan finantizabide potoluena, bere txozna hain zuzen be, majo flakatu ein eban. Hau dala ta, radixua behar ekonomiko gorrixan dago. Horregaittik, inoiz baino beharrezkuaua da jendia hurreratzia bere dinamikan parte hartzeko eta danon artian Matrallako irratixari bizittasuna emoteko.

Matrallakok behar zaittu!!!!!

Ah eta ahaztu baño lehenao, eskerrak emon lagundu zezkuen guztieri, txoznia montatzen, desmontatzen, Eibartik gauzak igotzen eta bajatzen eta bertan lanian (serbitzatzen).

Aurten benetan espektakularra txoznaren dekoraziñua, espekulazio inmobiliarioari buruz zan. Oso politxa geratu jakun G rupo d´ Erribar- en kartel eta guzti. Hori bai, inoiz baino jende gutxio agertu zan eta batzuk ez oso azkarrak, ze ezeben ondo ulertzen, txoznia irratikua ala inmobiliarixetakua zan.

Ah, eta bokadilluak..., jendiak zioenez, inoiz baino hobeak...Benetan High Tech izan baita aurtengo sukaldea. Eta inoiz baño askoz diru gutxiao atara... zeingotzau.

Euzcadik...ez ehh... Matrallakok behar zaitu!!!!!!

ADI AURTENGO PROGRAMAZIÑO BARRIXARI!!!!! Hala BediKO PROGRAMAK,Zintzilik EKOAK ETA Xorroxin IRRATIKOAK, POLIGLOTATU EIN GARA!!!!!!

MATRALLAKOk BEHAR ZAITU !!!

arroita 2005/07/30 13:10

Matrallako irratixak, bere azkenego kontzilioaren ondoren zera ondorioztatu du:

MATRALLAKO k BEHAR ZAITU !!!

IrratiKide gabe geratzen ari gara eta horrek diru iturriaren desagerpena eta programa falta dakar.

Aurtengo Arrateetako jaietan Txozna bat jarriko dogu urtero bezala, Iraileren 7 eta 8 an. Gu laguntzea nahi baduzu jarri gurekin harremanetan. Guapu/ia edo famosi/ua bazara be ondo etorriko jakun txoznan biharra eitxeko. Gasoleua gure kontu, makillajia zuen esku...

Hau da gure diruiturria eta bertan laguntzeko ez bagaude nahikoa kide txozna itxi beharko dugu eta ez bada dirurik lortzen 2006 ko Otsaila inguruan irratia itxiko dugu.

Bestalde Abuztuan zehar Gasteizko Hala Bedi eta Behe Nafarroako Irulegi irratiko programak eskeintzen hasiko gara.

Kalamuko Kontzilioko erretratuak

txiko 2005/07/17 21:09

Zapatuan, 2005ko Uztailak 16xan, Kalamu azpiko Armueta Zaharra basarrixan gertatu da Matrallako Irratiko Kontzilixua. Bertara Arrakala Irratiko kazetari bat juandako argazki erreportaia dozue hau. Bertan erabakittakuan barri, Soviet Nagusixan eskutik.

Gora Entzutzaileak!

Gora Iraultza Potentziala!

matrallako k 3 Urte

arroita 2005/05/15 19:34

matrallako irratixa-ren

  1. urteurrena

Maiatzak 20

Barixakua

_ZEA MAYS_ en kontzertua. Beraien azkenengo lana aurkezten "Sortuz, grabitatearen aurka" http://www.zea-mays.com/

Eibarko Tallarra gaztetxean Gabeko 10 etan

musika ona, koktelak...

Eibarko Tallarra Gaztetxean (Asua Erreka kalean, Urkizuko parketik behera...)

Maiatzak 21

Zapatua

Arratsaldeko 8 etan EIBAR SINGING,

Coliseo-aren inagurazio kontzertua

SCORPIONS eta DAVID BISBAL !!!

Arratseko 9 etatik aurrera.

Afari popularra, edari magikoa, Disko Jartzaileak, karaokea, JAIA

Eibarko Tallarra Gaztetxean (Asua Erreka kalean, Urkizuko parketik behera...)