5 more years!!
Matrallako irratixak 5 urte bete bihar ditxu. Ospatzeko jaixa prestatu dogu zapatuan, hillak 12, Tallarra gaztetxian. Arratsaldeko 9retan hasiko da ta talde biren kontzertua eukiko dogu: Insohmnio eta Kukka. Gaba luze osuan zihar musika jartzalliak egongo dira. Baitxa zozketaren bat... Mundu guztia dago gonbidatuta!!!!
MATRALLAKO JAIXA, 5 URTE UHINETAN
Datorren zapatuan, maiatzaren 12an, Matrallako Irratixak bere 5. urtea ospatzeko jaia antolatu du Eibarko Tallarra Gaztetxean. Gaueko bederatzietatik aurrera DJ-ak, KUKKA eta INSOHMNIO taldeen kontzertua, zozketak,... eta gau osoan zehar parranda latza!! Ikusi arte
Eta Kittora azkena, Info7z
Eta koitora bialdutako prentsa oharra. Ia publikatzen deskuen, ostixeeeeeeeeeeee!!! Aurreko astetik Matrallakok Info7 interneten bidezko irratixak ekoizten daben informatibua aireratzen hasi da. Egunero, eguardiko ordubatetan 20 minutu inguruko euskerazko albistegixa izango dogu. Albistiak Euskal Herri mallakuak dira ta nazioartekuak be jorratzen ditxu.
Info7 ren albistegiak
Eibarko matrallako irratixak egunero Info7 irratiarekin bat egingo du eguardiko 13:00etan albistegia emateko.
(((m))) 102.8fm Adi seinaleari!!!
GECH Iruñeko Eguzki Irratian
Zorionekoak iruinsemealabok!
Larunbatero 16.30-tik aurrera eta martitzenero 22.00etan matrallakoko stars sytemak eman duen kreazionerik loriatsuenaz gozatu ahal izango dute Eguzki Irratiko entxuntxaileak, Gora Euzcadi Chistulari saioaz hain zuzen ere. Goza ezazue, bizia laburra baita. (Gure apezpikuak dixit)
Ugalak hartzen programia aurrera!
"Otsallan 28tik aurrera, eguaztenero arratsaldeko 9retan, programa barri bati ekingo detsagu Matrallakon (102.8 FM). Izena Ugalak hartzen da. Geobiologiaz arituko da. Errezago ulertzeko, gure inguruak, batez be etxebizitzak, gure osasunian dakan eragiñaz eta bizitza osasungarrixaua izateko moduetaz. Gañera entzuliek parte hartzeko aukeria eukiko dabe, beren kontsultak zein iradokizunak jasotzeko."
Kontrakua jaixa zapatuan!!!
KONTRAKUA JAIXA ZAPATU HONTAN TALLARRA GAZTETXIAN Matrallako irratiko Kontrakua saioak jaia antolatu dau zapatu hontarako. Jaia gabeko 22:00etan hasiko da kontzertu HARDCORE-PUNK batekin. Bertan Donostialdeko EZIN IZAN harcore talde mitikuak, Zarautzeko TXIXAPARRAZTA talde indartsuak eta Alonsotegiko J.A.N. taldiak arituko dira. Kontzertuan zihar sorpresarenbat ere izango da. Kontzertu ostian disko jartzailiak egongo dira musikia jartzen, mozorroak eta ihauteri girua. Gogoratzia KONTRAKUA saioa ostegunero emititzen dala 14:00etatik 15:00etara eta errepikapenak ostegunian 21:00etatik 22:00etara, ostiralian 16:00etatik 17:00etara eta igandian 18:30etatik 19:30etara.
Musika karpetak
Irratixan ordenagallu barrira moldatzen gabiz. Holan, 24 orduko musika estiluen arabera prestatzen dihardugu. Irratsaio bat egittiaz aparte edozeñek bere musikian karpetak sortu leikiaz gero edozein ordutan Eibar ta inguruan entzutzeko. Kontakturako: matrallako1@yahoo.es
2007ko urtarrillan 19xan
Matrallako irratiko Kontrakua saiuak orduz aldatu dau. Eguenetan 14:00tatik 15:00tara izango da zuzenekoa eta errepikapenak egun bardiñian 20:45tan ta barixakuan 16:30tan. Astero-astero kontrainformaziño ta kontrakultura irratsaio bikaña. Gañera, otsallan 17xan Kontrakua Jaixa ospatuko da Tallarra gaztetxian. Honen barri aurrerao be izango dozue.