Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Txorizoak.net

Txorizoak.net

Luistxo Fernandez 2010/12/23 13:06

Duela 12 urte, Elena Laka abokatuak bere lehen mezua idatzi zuen Eibartarrak zerrendan.

Zerrendakide berria Santo Tomas egunean (noizko
txorizoa eta ogia net?). Urte askotarako.
Gaur Angel Aldarondo ikus-entzunezkoen sortzaileak, haserre, zera idatzi du Noticias talderako: "Txistorra Download. ESTOY seguro de que si pudiéramos descargarnos de Internet txistorra y sidra lo haríamos sin dudar."

 

 

Jakina. Txistorra saretik jaistea doan balitz, jaitsiko genuke. Sekulakoa litzateke. Gosea ere konponduko zen munduan, bide batez.

 

Kontua dator Espainian dauden lege mugimendu horiekin... deskargen kontrako pertsekuzio zaila arautu nahi dutela sektore kultural eta politikoek, eta jendeak ez duela nahi.

 

Kultura ordaindu egin behar dela... Jendeak doan nahi du guztia. Edo merke. Nik liburuak doan "jaisten" ditut. Donostian dauden liburutegi publiko bikainetara joaten naiz, eta doan lortzen dut papela. Bueno, guztiz doan ez, ze autobusa edo parkina pagatzeko prest egoten naiz bi astean behin-edo zentroa aldera joan eta bizpahiru liburu hartu-itzultzeko. Liburuko 50 zentimo inguru ordaintzen ote dudan susmoa dut, hortaz. Hau merketu egingo zait orain, ze sekulako liburutegia zabaldu da etxetik gertu, Aieteko parkean Donostian, eta oinez gertu daukat hor, garraio gastuak aurreratzeko moduan beraz.

 

Nik suposatzen dut Angel Aldarondok kultura doan kontsumitzen duela, ahal duen guztietan, besteok bezala.

 

Seguru aski, ikus-entzunezkoen produkzio eta promozioaren munduan egonda, ba materialak jasotzeko bere bide propioak dituela, DVDetan materialak iristen zaizkiola eskuetara, ebentoren batean dagoela aukera izan dezakeela pase berezia lortzeko (besteok baino errazago), lagunen batek pelikula bat pasatzen badio disko batean, ez diola muzin egingo...

 

Horrez gain, txistorra erosi daiteke Internetez. Eta gaztaina erreak. deskontu.com weba ondo dago. Nik gaztainak erosi nituen joan den astean, eta aste honetan talo-txistorra eskaintza zegoen. Egunean eskaintza bat. Gaur sagardoa. Merke samar, gero fisikoki Donostian jaso behar duzun arren. Nik uste Topaguneko medio batzuk aliatu beharko liratekeela hori Donostian egiten duen mutilarekin, Txomin Jauregirekin

.

Angel Aldarondo
Angel Aldarondo dio:
2010/12/23 16:01

Aupale, Ez negoen haserre lagun, Santoto-ko ajearekin baizik. Noski nik ere kultura doain kontsumitzen dudala, baina ez ahal dudan guztietan, nahi dudanean baizik. Eta ez ditut materialak doain jasotzen... nun apuntatu behar naiz horrek lortzeko? Agian oraingoan ez da nabaria, baina nire meaculpa ere botatzen dot testuan.

Ondo ibili, a.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004