Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria

Luistxo bideogile, historia penagarri bat

Luistxo Fernandez 2019/06/25 16:47
Ttap aldizkari digitalaren aurkezpena egin zen iazko udan eta kolaboratzeko aukera piztu zen ebentoan. Bost kolaborazio egin ditut jada, eta lehen hiruak bideoz eginak izan ziren. Bastante txarrak suertatu ziren, eta damutu naiz nire youtuber jardunaz. Baina bueno, nire blogean ere argitaratuak gera bitez.

Lehen bi bideoak 2018an argitaratu ziren: Hegoaldekoak ala Iparraldekoak izan zen lehena, eta gero Gabonetako espeziala etorri zen.

Hirugarrena, otsaileko, pixelazio fraktalarena. Ohartxo bat azken honetaz: kutsadura digitala agertu bezain misteriotsuki, desagertuz joan da bideoa agertu zenetik, seinale estralurtarrek nire bideoa ikusi zutela.

Jada bideo gehiago ez, baina jarraitzen dut kolaboratzen. Testuzko azken zutabea Ttap 37 alean argitaratu zen, Gipuzkoako edizioan. Politika minuskuloa du izenburua.

Ttap eskuratzeko: ttap.eus

Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.