Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria

Arte modernoaren izarrekin barre (Hirst eta Banksy)

Luistxo Fernandez 2012/08/18 07:20

Lehenago ere komentatu izan dut arte modernoa dibertigarria dela. Bada, arte modernoaren bi ikono handienetakoen erakusketak ikusi berritan, berresten dut esandakoa, barregarria eta barrez lehertzekoa da, zentzurik onenean.

Bi irudi hauen konbinazioak algarak eragin zizkidan Londresen. Lehena Damien Hirst-en puntutxoen adibide ugarietako bat, Tate Modern galerian. Azpian, Banksy kale-artistak egindako moldaketa sarkastikoa.

http://media-cache-lt0.pinterest.com/upload/28217935136130472_zLp8hFRn_c.jpg

http://media-cache-ec2.pinterest.com/upload/28217935136130432_m5Fc4Rzp_c.jpg

Oporretan Maider Unda ikustera joan Londresko Joko Olinpikoetara eta domina irabaztearekin disfrutatu! Sekulakoa izan da, ikurrinarekin arazorik eduki barik gainera. Baina turismo kulturala ere egin dugu. Musikal bat ikusi, adibidez. Eta erakusketa interesgarriak.

Bereziki, gogoa neukan erakusketa bat ikusteko Tate Modern-en: Damien Hirst-ena.

Artista terrible hori… Behiak, txahalak eta marrazoak formoletan. Instalazio biziak ikaragarriak iruditu zitzaizkidan. Behia usteltzen, eta eulien bizitza zikloa kutxa batzuetan haren inguruan. Eta tximeleta bizien gela, umeentzat ere zirraragarri. Horra tximeleta semearen bizkarrean, eta alaba inbidiatan (gero berari ere jarri zitzaizkion):

Dozena bat gelatan, laburra egin zitzaidan. Gustatu zitzaidalako. Heriotzarekin eta higuinarekin artea egin daiteke, edo epatatu, bederen, eta Hirst maisu bat da horretan. Bere lanaren alderdi mediko-farmakologikoa (eta zigarrokinekin egindako instalazioak) ez nuen ezagutzen, eta harrigarria egin zitzaidan.

Beldurgarriaren eta barregariaren artean, hor nonbait dago Damien Hirst.

 

Baina ez bakarrik Hirst. Gehiago ere ikusi genuen Tate Modern-en. Batetik, buelta bat eman nuen Poetry and Dream bilduma surrealistatik, eta baita klasiko batzuk han ikusi ere (De Chirico eta beste).

Baina gehiago disfrutatu nuen abangoardia hutsarekin. Batetik, turbinen gela esaten dioten espazio huts handi bat dago, eta han jendea zegoen/zebilen… kostatu zitzaidan konturatzea hura zela erakusketa, jende multzo bat, tarteka modu gutxi gora-behera koordinatuan mugitzen zena, erdi performance, erdi koreografia, erdi sorpresa… Ez zenekien oso seguru zenbat ziren aktoreak eta zenbat publikoa, ze azken batean gu ere sartu ginen pausoz pausoko dantza moduko hartan, urrats bat aurrera, buelta bat, beste urrats bat, denak batera mugitzen. Harrigarria eta gozagarria.

Baina tira, artea zen, eta izen bat zuen pieza hark: Tino Sehgal-en “These associations”.

Turbinen gelatik gertu, espazio berri bat ere ireki da Tate-n, Herzog eta Meuron arkitektoek diseinatua, The Tanks, eta han zenbait pieza ikusi genituen, zentzu sozial eta feminista omen zutenak, baina oso ondo ulertu ez genituenak.

Source: domusweb.it via Luistxo on Pinterest

Lehen irudi sortan, bi lan, lehenik bertako argazkietan, gero gero neuk ateratako argazkiak umeekin. Lanak dira Suzanne Lacy-ren The Crystal Quilt zeinak bideoa, soinuak, eta olio tanke erraldoi bat nahasten zituen, eta bestea Lis Rhodes-en Light Music argi eta soinu instalazioa.

Source: Uploaded by user via Luistxo on Pinterest

Azkenik, The Tanks ingurune horretan beste pieza bat ere ikusi genuen, Tania Bruguera kubatar epatatzailearena. Surplus Value zuen izena instalazioa, eta beheko irudiko zera ikusi genuen, baina eskala ilunago eta ikaragarriago batean. Langilea han ari zen, Auschwitz-eko sarrera ateko burdina letreroa soldatzen (Arbeit Macht Frei), baina areto ilun eta oso handi batean zen, eta ikusleak bakarrik bi/hirunaka sartzen uzten zigutenez, inpresioa eragiten zuen.

Londresko arte-eszena aurkitu genuen hurrengoa ustekabekoa izan zen. British Museum ikustera gindoazela, metroaren eta museoaren artean zegoen eraikin handi hau… Old Sorting Office almazen hutsa zen, New Oxford Street kalean.

Mr Brainwash jartzen zuen, Exit To The Gift Shop Banksy-ren film bitxian agertzen den fake-artista da Mr Brainwash hori. British-etik irtetean, berriro bertara itzuli eta irekia aurkitu genuen.

Oso ona da Banksy. Umorea eta irreberentzia. Txiste sinpleak (taxi bat jostailu kaxan), eskala hutsaren lilura (neumatikozko gorila), eta batez ere artearen auto-fagozitazioa, pop artearen pop fagozitazioa batez ere. Elvis eta Kalashnikovak, Campbell zopa espraian, Warholen mila aldagai, klasikoen berregiketa (Hopper eta Apple nahasketa gustatu zitzaidan), markak eta iraultza, pintura zipriztinak, brit-pop kitsch mordoa…

Amaieran, Banksy Van Gogh koadroa, Exit to the Gift Shop filmari erreferentzia eginez. Eta gift shop horretatik egin genuen exit, bai, opari eta guzti: postalak eta posterrak oparitu zizkiguten (sarrera doan zen!).

Hirst-ek heriotzarekin jokatzen duen bezala, umorearekin jokatzen du Banksyk. Biak dira barregarriak.

http://media-cache-lt0.pinterest.com/upload/28217935136130505_uk0xE5Xy_c.jpg

http://i.telegraph.co.uk/multimedia/archive/02183/hirst1_2183557b.jpg

http://media-cache-ec5.pinterest.com/upload/28217935136130484_67oCZqVk_c.jpg

http://media-cache-ec3.pinterest.com/upload/28217935136123619_93YMyfF0_c.jpg

http://media-cache-ec5.pinterest.com/upload/28217935136130477_SUoxCrr8_c.jpg

Filmen amaieran jatorrizko protagonista originalak azaltzen direnean

Luistxo Fernandez 2012/08/05 08:50

Lehengo batean Intouchables filma umeekin ikusi nuen. Ona iruditu zitzaidan. Amaitzean, jatorrizko istorioaren benetako protagonistak azaldu zirenean filmean, umeek esan zidaten: Hara, beti gertatzen da berdina!.

http://media-cache-ec6.pinterest.com/upload/8585055510023289_kL9SgTVA_f.jpg

Beti? Schindler's List besterik ez dut nik gogoan, erantzun nuen.

http://media-cache-ec2.pinterest.com/upload/8585055510023283_d15WGlh2_c.jpg


Ba, bai, Soul Surfer eta 127 hours aipatu zizkidaten. Ok. Seme-alabek jakintza zinematografikoan gainditzen zaituzten une deseroso hori...

http://media-cache0.pinterest.com/upload/8585055510023288_OlNUzd42_c.jpg

http://media-cache-ec3.pinterest.com/upload/8585055510023281_sVM5CdEc_c.jpg

Gero elkarrekin ikusi genuen beste film bat gogoratu nuen, Rabbit Proof-Fence, Australiako aborigenen zapalkuntzaren inguruan. Han ere, filmeko umeak, amaieran, zahartuta...

http://media-cache-ec4.pinterest.com/upload/8585055510023290_rzOjLXND_c.jpg


Eta berriki, beste film bat azpidatzi dut (Harkaitz Canoren laguntzarekin): Howl, Ulua, Allen Ginsberg-en poemaren inguruan. Eta amaieran, bai, Allen Ginsberg agertzen da.
http://media-cache-ec5.pinterest.com/upload/8585055510567809_GTTrdTs1_f.jpg

Irudi hauek gordeta ditut Azpitituluak Euskaraz proiektuaren Pinterest-eko bilduman.

Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.