Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria

Atomoak eta bit-ak

Luistxo Fernandez 2007/11/20 16:22
Artikulu batzuk aurkitu ditut azken aldi honetan, ikerkuntza eta berrikuntzaren norabide berriez... Punta-puntako joerak ez omen doaz, joan den hamarkadatik hona azken 10 urteotan izan diren bezala, bit-en alorretik, baizik eta atomoen alorretik. Berriro jarri direla modan atomoak.

Azkar laburtzeko, gutxi gora-behera: 10 urtetan berrikuntza bit-etan zetorrela pentsatu dugu... baina, hara, atomoak berriro jarri dira modan. Gauza fisikoak egiten. Beharbada erregai fosil karbono-jaurtitzaileak garraiatzeko gauza erraldoiak baino, gehiago gauza berdeak-eta, baina hortik doaz tiroak. Esate baterako, hirugarren munduko umeentzako pentsaturiko PC sinple horretan indarra emateko erabiliko den manibela, Potenco izeneko enpresa berritzaile batena omen.

Han eta hemen ikusten dudan beste ideia oso fisiko bat kopiagailu tridimentsionalak da. Inprimagailuaren parekoak, baina objektu, material eta agian mekanismo tridimentsionalak sortzeko gai diren orotariko makina berriak.

Analogia bat terminologian: Think Tank aroan bizi izan gara. Pentsatzea helburu zuten batzordeak... Ba orain Make Tank aroan omen gaude. Ez dakit zehatz Tankeak Egin esan nahi duten, ala Egitekoak Egin Batzordeak, baina ulertuko didazue (akaso).

Interesgarria iruditzen zait kontua, eta honen inguruan pentsatzen. Hala ere, pertsonalki, zuhurtzariako motibo bi:
  • Aukeratu dudan norabide profesionaletik ez doa joera berri hori. Ni bit-etan nago...
  • Esparru fisiko honetan, patenteetan oinarritzen da aberastasun sorkuntza neurri handi batean. Ez naiz gehiegi fio kontu horrekin. Software librearen eta eduki askeen filosofiarekin bat egin dut azken urteotan, eta jakintzaren askatasunari balioa ematen diot, komentzimenduz.
Duela aste batzuk argazki bitxi bat ere atera nuen, transformazio honen metafora-edo izan daitekeena: bit batzuk, Microsoft-en software programa batzuk, beren ezaugarri fisikoengatik erabiliak Euskal Herriko bazter batean, CDak txorimalo gisa arto-saila zaintzen:

Microsoft arto-saila zaintzen

Manga, industria kultural esportatzailea

Luistxo Fernandez 2007/11/06 13:01
Kultur industriez erreportaia luzea irakurri nuen sarean duela egun batzuk: Manga edo komikien mundua Japonian.

Bi datu jakingarri, oso jakingarriak, iruditu zaizkidanak:
  • Japoniaren esportazio ekonomiko nagusia, une honetan, zera da: manga alorrean jatorria duten materialak (jokoak, frankiziak, telesailak). Ez elektronika, baizik eta sorkuntza kulturala saltzen du Japoniak. Elektronika eta manufaktuak, dakigun bezala, Txinan sortzen dira gaur egunean, ez Japonian.
  • Manga munduaren alderdirik interesgarrienetakoa piratak dira: Dojinshi edizioak, legez kanpo, pertsonaia eta istorioen egile eskubideei kasu egin gabe milaka fan-en artean eraikia dagoen merkatu paraleloa (ez ezkutukoa, baizik eta alegala, oso agerikoa baita mundu hori, komentzio ikaragarri popularretan elkartzen dira milaka). Hala ere, industria ofizialak ez du pirata hauen kontra egiten, bezero sutsuenak hor dituztela dakitelako, eta gero haiek industrialki esplotatu dezaketen sormenaren harrobia bertan dagoelako.
Bestalde, Lekerikoren blogean ezagututako cosplay horietako bat ikusi nuen atzo ETB1en: neska euskaldun bat (suposatzen dut, ze soinua kenduta neukan telebistan). Gipuzkoako Manga eta Anime elkarteko partaide bat, nonbait.
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.