Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera

Kolpeka

Leire Narbaiza 2014/08/27 10:00
Horrela gabiltza etengabe

Gutxien espero denean kolpekatzen du, halakorik berriro ere gertatuko ez dela uste denean, ahaztuta zegoenean, adina handiegia zela pentsatzen zenean.

Ez du errukirik, eta hasieran fantasia eta amets munduan bilduta izan ostean, kank, hor dator lehenengo kolpea, errealitateaz emandakoa.

Jotzen du, eta aspaldi bezala, itzelezko mina sortu, ez da aldatu. Hori sumatzen zuen. Armadura jantzita zegoela iritzi arren, bigun harrapatzen du beti eta samina egin.

Jipoitu egiten du, behin eta berriz, etengabe, baina ez da minsor bihurtzen zauria. Kolpe bakoitzak mindutakoaren gainean astintzen du-eta. Kank-kank-kank-kank.

Kolpearen ondorioz, barruan gordeta bizi den nerabea agertu da, ziurtasun ezak burua atera du, lurreraino arrastaka eraman du egoa, eraikitako heldutasuna, atzera ere babesgabe eta makal laga arte.

Desamodioak egurtzen duenean, berdin da noiz, ume afektu gabe bihurtzen du edonor; sendoena ere, eta maitasun gosezto bilakatu.

Azken ilusioak txikituta, brintz eginda, zauritzen dute, lehergailuan jarritako metraila legez, eztanda egitean jaurtita, ziztatuz bihotz eta gogoa.

Fantasiak eta ilusioak amaiera dute. Kolpeka ekartzen dute lurrera, lurrartze izugarria, boxeolari zaharren gisan, jota behearen gainean  apurtuta.

Pasioak, desioak, kariñoak zart egin dute inpaktuan, ilusioa deuseztatu.

Aurreikusi zezakeen, baina liluraren bris-brisak itsutu egin zuen, ez zion errealitateaz jabetzen lagatzen, ilusioa eta ametsen lainoan mundua desitxuratuta ikusten delako, gogo bahitu dutelako.

Kolpeek hustuta lagatzen dute arima/gogoa/gorputza, ezdeus. Ezertan sinistu ezinda, txundidurari entzungor.

Xarma ez da existitzen.

 

Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Azken erantzunak
Irakurtzen dizkinat hire lanok, gustura. Segi.JOn Jon Etxabe, 2017/06/19 12:51
Iban! Zer esan nahi dok, ez dala bitxia? Kaleko ... leire, 2017/06/08 16:54
Bitxiak... edo "kaleko kontuak" :-( Iban Arantzabal, 2017/06/08 16:38
Artikulu bikaina Leire. Serafin, 2017/06/04 20:25
Gainera, estadistikak ematean, nazionalizatuta ... Ni, 2017/05/23 22:41
Hona hemen aurreko albistearen lotura: ... Emakume Eibartar erahila, 2017/05/15 12:51
Pasa den astean beste emakume bat hil zuten ... Emakume Eibartar erahila, 2017/05/15 12:50
Politta testua. Artistia haiz gero! Serafin, 2017/05/11 14:44
Milla esker, Serafin! Laztan bat! leire, 2017/05/07 21:23
Oso ona Leire. Biba zu. Serafin, 2017/05/06 21:28
Artxiboa
2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua