Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera

Euskarazko beste letra bat Internaziolarendako

Leire Narbaiza 2014/04/30 12:15

Maiatzaren batean, atzera ere, beteko zaizkigu kaleak manifestazioz, eta berriro ere, akaberan Internazionala intonatzen ahaleginduko.

Batzuk mutu, txarto kantatzen dutelakoan; besteek, ordea, abesteko lotsa izango dute, bizitzak emaniko plazer txiki baina eder horietako bat (kantatzea) batzuetan ebatsi digutelako, errepresiorik gogorrenak (sentimenduena, alegia) gogor irendu nahi izan digutelako.

Halere, izango da jendea ausartuko dena, baina gura arren, eta ahalegindu arren eman dioten paperetik letrari jarraitzen, ezingo duena. Baina ganorazko euskalduna bada, ezingo du. Bai, ezinezkoa delako euskarazko bertsioa ulertu!

Ez da déjà-vu bat, bai, iaz ere idatzi nuen honetaz blogean. Errepikatua? Ez, ez dut piper gorririk ez azalorerik jan! Egon!

Iaz nioen konpondu egin behar zela. Irtenbide bat behar genuela. Orain 40 bat urte beste bertsioren bat kantatzen zela ere esan zidaten, baina inork ez zidan horren berri eman. Poetaren batek ere esan zidan egingo zuela zerbait, baina, hitz hutsak!

Errepublikaren egunean twitterren izandako elkarrizketa baten @txuriya-k bertsio honen berri eman zidan (espero dut ezer goratzea ez leporatzea inork):

Letra askoz egokiagoa da, ezta? Hemen letra:

Internazionala

Zutik munduko langileak

Zutik ogirik gabeak

Zapaltzaile denen aurrean

Altxa iraultzaileak

Iragana suntsitu behar da

Jende esklaboa jaiki

Aldaketak datoz mundura

Eta herriak badaki

Elkar gaitezen denok

Azken borrokara

Internazionala

Gure iraultza da

Elkar gaitezen denok

Azken borrokara

Internazionala

Gure iraultza da

 

Zabalduko dugu? Ni ausartu naiz eta etxean grabatu dut! Barkatuko didate zuen belarriek?

 

 

 

Amildegiaren ertzean

Leire Narbaiza 2014/04/27 12:53

Amildegiaren ertzean dago. Pausua noiz emango, aspaldi amesten. Inoiz ausartu barik, sekula indarrik batu gabe, inpultsoa hartu eta amiltzeko.

 

“Gizonarendako urrats txikia, baina gizateriarendako jauzi handia” esan zuen astronautak. Berak, alderantziz zioen: “jendearendako urrats ñimiñoa, pertsonarendako salto mortala”. Kontutako balu, barre egingo liokete, errukiz begiratuko.

 

Amildu da, ausartu. Marianetako fosa baino sakonagoa den zulora egin du jauzi, kostata. Uste baino errazago, uste baino naturalago. Premia baitzen.

 

Murgildu ondoren irten da, onik, baina nora ezean, jakin barik zer izan den ausarkeria hori. Sentimenduen burrunban, ahoa arima bihurtuta; ezpainak, gorputz oso.

 

Noragabean dago, pozik baina nahastua. Sinetsi ezinda. Lehen bezain aztoratu, deskubritu duelako oraindik hamaika amildegi falta zaizkiola, eta denetara egin beharko duela salto, denetatik irtengo dela artega, alai eta asaldatuta, etengabe. Ezjakin, halere, buru barruko amildegietan murgilean egiten ez baitu ikasi, arrain abisal izateko ez baita jaio.

http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/c/cf/Abismo_sagrado.jpg/1024px-Abismo_sagrado.jpg?uselang=eu

Juanita

Leire Narbaiza 2014/04/20 21:31

Juanita oiñ 18 bat urte ezagutuko neban, Aitor semia ezagutu eta denbora gitxira. Ordurako, gaztia bazan be, gaixorik zeguan, gaitz krudelak harrapatuta.

Ezezaguna zan emakume ha, lagun on baten ama bihurtu zan, eta deskubridu neban gurasuen gaztetako laguna be izan zala. Beraz, ezagutu bakua gertukua egin jatan.

Beragaz gitxittan egon arren, inguruko guztiak kariñoz aittatzen zeben bera, maittasun haundiz. Beran gaiñeko berba onak baiño ez dittut entzun beti. Zelan egin zetsan aurre bizitziak bialdutako kolpe latzeri, zuzen eta artez. Alkarren ezagutza egitteko aukerarik ez badogu izan be, bihotz baztertxo baten daroiat, beran famelixak eta geuriak hori transmitidu destelako, ondo ezagutu zebenak asko gura zetselako.

Zelan esan leikixo honeri? Maittasuna sinpatiaz, transmisiñoz? Ez dakit! Kontua da kariño hori zabaldu zebenak umezurtz geldittu dirala juan jakuelako, ez dabelako gehixagotan onduan edukiko. Alzheimerrak luze astindu eta mindu ostian, bakia hartu dabelako azkenian Juanitak.

Hogei urtian ahaztu ez dabenak dittut goguan: seme-alabak, loibak, famelixakuak. Musu haundi bana emongo detset, amanganako maittasuna zabaltzen jakin dabelako, ama amaiera arte maittatu dabelako: Lasai egon zeinkie, zuengan, gugan bizirik egongo dalako. Betiko.

Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua