Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera

Beste artista bat

Leire Narbaiza 2010/03/30 11:06
eibartarra ere bai. Baita Arrotajauregi ere.

Familia bereko beste artista bat. Hau ere oso originala. Musikaria, hau ere. Maite Arroitajauregi dugu. Berezi-berezia.

Poliki-poliki ibilbidea egiten dabil. Proposamen ausarta eta berritzailea. Luzea izan dadila bere jarduna!!

Artista bati elkarrizketa

Leire Narbaiza 2010/03/25 23:41
Eibartarra

Ander Arroitajauregi artista da. ez geneukan zalantzarik bera ezagututa. Baina bere lana jakinda zer den benetan haluzinatzeko modukoa da. Ia hilabete izango da etb-n agertu zena.

Nik interneten baino ez dut ikusi eta asko gustatu zait. Bideo polita egin diote, lehenengo ez den arren, honek badauka zerbait berezia.

Gustatzen zaidalako jarri dut hemen, baita Ander merezi duelako ere. Aupa, Martzinkus!!

 

...Handixik gora dago....

Leire Narbaiza 2010/03/22 18:18
Corte Inglesera bidia!!

Arrateko zelaiko bai floridadea, parafraseau bihar izan dot irudi hau ikusterakuan!

DSCF0012 1

Errebalen etara neban oin hamabost bat egun. Badirudi Corte Inglesa tokiz kanbixau dabela! Jardiñetara, hain zuzen be! Parkin da guzti.

Horretarako institutua botako zeben? :-)

Blogari euskaldunaren penak eta nekeak

Leire Narbaiza 2010/03/22 17:50
Niri neuri orain egun batzuk gertatutako "pasadizo" xelebrea.

Aspaldian ikusi bako beste lau neskarekin kafea hartzeko elkartu nintzen. Luzaroan egon gabe. Bata 18 urtean ikusi barik, beste bi 15 bat urtean, eta bestea sarriago, baina urtean hiru bat bider. Hainbeste urtean ikusi bakoen pista galduta neukan zeharo. Lan berezi batean lankideak izandakoak ginen eta ordu asko ematen genuen kontu kontari. Bostak maistrak eta nire edade ingurukoak gara. 

Horrelakoetan, elkarri gure bizitzaren berri ematen diogu. Egia esateko, nik ez neukan larregi kontatzeko; ez ezkontza, ez umerik, ez dibortziorik ez dudalako izan. Elkarrizketa aurrera egin ahala, Sustatuko kolaborazioa aipatzea bururatu zitzaidan, zerbait berri, kurioso eta garrantzitsu esate aldera. Nire blog pertsonala horrelakoetan ez dut aipatzen, blogak zer diren azaldu behar dudalako, arraro begiratzen didatelako, azken batean rollo bat delako blog bat zer den azaltzea. 

Beraz, Sustatukoa. Nire lehenengo galdera hauxe izan zen: "Badakizue zer den Sustatu?" Inork ez zekien, ezta hurrik eman ere! Interneteko kontu bat? esan zidaten. Batek ez zeukan ordenagailurik etxean, beste bik bai baina Internetik ez. Besteak seme-alaba adoleszenteak zituelako zeuzkan
biak!

Horretara, nire kuriositate, berritasun eta garrantzia, pikutara! frustrazioa ere sentitu nuen. Sustatu ezagutu ezik, nola esplikatu blogarena? ezinezkoa, zorakeria hutsa!

Zer iruditzen? Gogorra, e? Horregatik esaten dut sarritan, batzuetan komeni dela beste errealitate batzuk ezagutzea. Baina gogorrena iruditzen zait maistrak direla, gure umeen irakasleak izan litezkeela. Edo ikasketa buru, edo zuzendari; izan ere, euretako bat bada. Gainera, plazadunak dira!  Horrelako jendea ez badago egunean, gauza berriei begira, internet zientzia fikzioa bada eurendako, zer transmitituko dute? zelan irakasten dute?

Nahiz eta etsigarria izan ez naiz errenditu, eta hemen jarraituko dut abarketa ematen, denok aspertu arte! Isilean sufritu barik!

Neskendako litxarreriak (II)

Leire Narbaiza 2010/03/17 12:20
Sorpresarik sorpresa nabil.

Artikulua idatzi eta hurrengo egunean okindegira joan, eta ez nuen aurkitutu, bada, "prinzesas" izeneko litxarreria poltsa arrosa bat


Argazkiak.org | aurretik © cc-by-sa: txargain

Printzesa, printzearekin!


Argazkiak.org | printzesendako patatak © cc-by-sa: txargain

Bitxiak oparitzen ditu, eta Unicef ere aipatu!


Argazkiak.org | arrosak © cc-by-sa: txargain

Enpresa berekoak dira produktu biak. Mutikoendako ez dut ezer topatu bere web-ean. Zergatik ote espezifikotasun hau? Inork azal lizadake? Nik ez dut aditzen!

Neskendako litxarreriak

Leire Narbaiza 2010/03/15 18:18
Niri neuri gertatutakoa.

 

Domeka goiza taberna bateko barran. Baten alabak litxarreria poltsa amaitu barik laga, eta amak guri eskaini. Papadelta girls. Patataz egindako mokadutxoak, pakete txikietan. Girls? Bai, neskak ingelesez. Neskendako patatatxoak, alegia.

Neskendako? Gure taldean harridura aurpegiak. Zelan, baina? Badago boys? Arrosak ote dira? Ez, normalak, betiko kolore horixka daukate.....

Poltsa aztertzen hasi ginen, eta ertz baten hauxe:

"Para ti y tus amigas" (Zureteako eta zure lagun neskendako). Friends pulseras (Friend eskuturrekoak). Con un mensaje (mezu batekin). Zer da hau? Paketeari buelta eman genion:

Eres una amiga genial (lagun aparta zara). Para que expreses tu amistad (zure adiskidetasuna adieraz dezazun). Laguntasunari deia, patatak saltzeko.

Duela astebete, martxoaren zazpia izan zen hau ikusi genuela, zortziaren bezpera. Denok aho bete hortz geunden. Eta 2010. urtean! Girls & boys; neskak eta mutilak; aurrez aurre jartzen gaituzte hasieratik, ez dute  balio denontzat litxarreriok. Umetatik produktu berezituak saltzen dizkigute, txikitatik desberdindu. Eta oraingoan, behintzat, mezuak nahiko positiboak dira: adiskidetasuna, girl power....Baina beharrezkoa da horrelakorik pikatzeko hauek saltzeko? Eta kezkagarriena, mutilendako kanpainetan, zein mezu bidaltzen dizkiete? Laguntasunarenak ez du balio, ala? Bigunegia akaso?

Ez dakit nola amaituko dugun! Laster frutei ere horrelako sloganak egingo dizkiete: Laranja girl, lagun gehiago izango dituzu/ sagarrak boys, punteria onena izango duzu baloia jaurtitzen. Jamaika ikusteko jaio ginen!

Ikus gaitzaten!

Leire Narbaiza 2010/03/12 09:30
Agerian gera gintezen!

Toki eta arlo guztietan andrazkoon presentzia nabaria eta agerikoa izan dadin, normaltsaunez eta naturaltasunez; gure ahotsa entzuteko nonahi eta noiznahi. Foro guztietan eta iritzi ezberdinekin!
Ahaz ez gaitzaten, bazterketatik irten dezagun!
 
"Harrapatutako" beste bideo bat, kantu zoragarri birekin: 

Desberdintasunak egiten gaitu berdin

Leire Narbaiza 2010/03/11 12:29
Bideo polita eta sakona.

Emakumeon nazioarteko egunaren inguruan blogetan gutxitxo ikusi dut. Nik jarraitzen ditudan blogetan, jakina. Izan liteke emakume blogari gutxiri segitzen diedala pista, ez urz ez dudalako, gitxitxo garelako baizik.
 
Zerbait esatekotan blogean hainbat kontu interesgarri aurkitu izan ditut, eta oraingoan bideo hau:

Asko gsuattu zait poesia, baita bideoaren tonoa ere. Zer esanik ez andre zaharraren berbak.

 

Beste bideoa ere aurrerago sartuko dut, ederra ere badelako.

 

Gure espazioa lortu arte, erreibidikazioa baino ez zaigu geratzen!

 

On egin diezazuela!

Emakumeak solasean

Leire Narbaiza 2010/03/08 01:00
Ibaizabal telebistako erreportajea.

Ibaizabal telebistako "8. kalea" saioak prestatutako erreportajea. Hainbat emakumek euren bizipenak kontatzen dituzte, baita antropologo batek nondik norakoak kontatu.

Interesgarriak benetan hainbat pasarte, batez ere, emakumeek euren bizipen pertsonalak kontatzen dituztenean.

 

Gizonezkoendako publizitatea?!

Leire Narbaiza 2010/03/02 12:10
Zelakoa litzateke gizonezkoei zuzendutako publizitatea?

Andrazkoak helburu duten iragarkiei buelta emango bagenie, nolakoak lirateke? Ez lerateke erridikulu samarrak geratuko? Inoiz zeure buruari hori galdetu izan badiozu, behean duzu ikusteko aukera.

Boltxe-tik hartu dut. Asko gustatu zait, eta uste dut balio duela gure lekuan jartzeko, sentitzeko zer den egunero etengabe horrelako mezuak jasotzea.

Irribarrea sortzen zaigu hainbat izen entzutean. Emakumeendako direnean, ordea, ez, hain dira ohikoak! Galdera da, emakumeendako hainbeste holako iragarki badaude, gizonezkoendako zergatik ez?

Ikusi, ikusi, ea zer iruditzen zaizuen!

Elebitasuna

Leire Narbaiza 2010/03/01 18:29
Espainiar askoren iritzian.
elebitasun

 Askorendako hau da koofizialitatea, elebitasuna eta parekotasuna. Berba baten: normaltasuna!

Hemendik hartuta

Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Azken erantzunak
Gainera, estadistikak ematean, nazionalizatuta ... Ni, 2017/05/23 22:41
Hona hemen aurreko albistearen lotura: ... Emakume Eibartar erahila, 2017/05/15 12:51
Pasa den astean beste emakume bat hil zuten ... Emakume Eibartar erahila, 2017/05/15 12:50
Politta testua. Artistia haiz gero! Serafin, 2017/05/11 14:44
Milla esker, Serafin! Laztan bat! leire, 2017/05/07 21:23
Oso ona Leire. Biba zu. Serafin, 2017/05/06 21:28
Cadena Ser-ek, Eibarko emisoratik gertaera jazo ... Sosola, 2017/05/05 19:35
Begiratu BERRIA, ARGIA, EiTB, DEIAn... horietan ... Emakume Eibartar erahila, 2017/05/03 13:11
Ezkutatu? Nik ustezko hiltzailearen izen abizenak ... Sosola, 2017/05/03 12:32
Jakina gizonek hiltzen dituztela, gizonak ... Emakume Eibartar erahila, 2017/05/03 12:15
Artxiboa
2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua