Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera

Oporretarako hausnarketa

Leire Narbaiza 2008/07/18 13:32
Bideo biribila!

Hausnarrazten duen horietakoa. Niri bidali egin zidaten, eta ikaragarri gustatu zitzaidan. Pentsatzeko ematen du, ezta? Orain oporrak buruan baino ez daukagun honetan!

Hamabost egun abuztuan, edo hiru aste irailean, berdin dio, baina merezita

 

Gustatu zaizue?

Amarauna saioan tertuliakide

Leire Narbaiza 2008/07/16 12:25
Blogari izateak dauzkan gauzak!

 Pasa den domekan blogen gaineko, edo blogarien tertulian hartu nuen parte. Aurreko domekan hasi zen eta lehenengoan Patxi Traperok, Jozulinek, eta Josu Mendikutek hartu zuten parte. Bigarrenean, Patxik atzera ere, Iturrik eta hirurok.

Etxetik jardun nuen, telefonoz, goizeko 10,30etan da-eta. Goizegi domeka goiz baten Donostiaraino joateko. Gainera automobil barik. Gaur entzun dut tertulia, Patxik jarri baitu bere blogean: hementxe. (ia amaieran)

Berba gutxi egin nuen, ni naizen berritsua izateko. Biana momentu baten esan zidaten gehiegi mugitzen nenbilela, eta telefonoaren kablearekin zarata egiten ari nintzela. Orduan, ez mugitzearekin batera, mutu geratu nintzen! Enfin! Gero, esaldi bakoitzaren amaieran, "ezta?" bat esan eta barre algara! txotxola itxura hartuko zidan batek baino gehiagok. Hori bai, beste garabazio batzuetan ahotsari "pija" itxura hartu diot, eta oraingoan ez. Ederto!

Iturrik bahin baino gehiagotan egin zion erreferenztia gure adin handiari, eta egia esateko han ibili ginen aitona/amama Kipuletaren moduan: orain 10 urte; akordatzen zara duela lau urte; zazpi, ez sei....Horrela Iturri berrogei ez, laurogei dauzkagula ematen du!

Patxiren auekezpenak hasieran ez zidan grazia handirik egin. Pentsatu barik botatzen ditudala gauzak? Horrek zer uste izango du?. Gero, gainera, nire kritikorik zorrotzenak esan zidan berak uste zuela Patxik arrazoia zuela, eta kritikoak inkonsziente deitu zidan. Gaur entzutean, konturatu naiz Traperok horren ostean esaten duela xarma berezi bat ematen didala horrek. Hortaz, konpondu zuen.Eta Iturrik esan bezala Patxi Zalamero! Harritzekoa de, dena dela, belarria zein selektiboa den! eta gauza txarrei gehiago erreparatzen diegula.

Beste alde batetik, esan behar dut gure blogen izena ez zela aipatu, eta Umbralek esan zuena parafraseatuz: "Vengo a hablar de mi blog!". Horretara, inork ezin jakin non sartu behar duen kuxkuxeatzera! Ai, marketina ez da gure ofizioa, gero!

Datorren domekan Jozulin, Josu eta Iturri egongo dira. Hor Jozulin eta Iturriren arteko ahots lehiaketa izango da: biak ala biak oso radiofonikuak. Harrituta geratu naiz, biak ezagututa (Jozulinen lankidea izan naiz eta Iturriren  blog-komunitatekide eta GPSrako ahots-kide naiz) oso inpresio ona hartu nuen: ahots polita daukate irratirako. Disfrutatuko duzue, ziur.

Inork entzun zuen zuzenean? Orain entzun baduzue ere, zer iruditu zaizue? Kritikatu, kritikatu, horrela hurrengoan hobeto egingo dut.

Postaren posta: Iturriri eskatu diot nola jarri Patxiren grabazioa. Eta ea, berak amandako kodearekin (berari ere Patxik emanda) Voilà:

Mila esker, Iturri!

 

Esperimentuak egiten

Leire Narbaiza 2008/07/14 15:34
Blogetan inkestak egiteko aplikazio bat topatu dut.

Eta azpian jarri dudan inkesta proba egiteko baino ez da. Baina nahiko nuke irakurleek erantzutea, ondo dabilen ikusteko.

Galdera txotxolo bat jarri dut, besterik bururatzen ez zitzaidalako. Hortaz, erantzun gura duzuena:

 

 

Get your own Poll!

 

Ea zelan irteten den.

liburu artian, pozik

Leire Narbaiza 2008/07/08 12:00
Klasiak emotiaz aparte, uztail honetan liburutegixa atontzia be tokau jata.

Bihar politta duda barik, liburu artian literalki murgilduta nago:

liburu artian

Lehelenengo, apaletatik etara, autorien abizenan iniazialakin jarri multzoka. Autore gehixen An, En, Ln, Mn, Sn eta Zn dagoz. Gitxien Nn, bi: Nemorosky eta Narbaiza (ez ni, jakiña, Antxon!)

liburu multzuak

Ostian, letra bat hartu, ordenatu autoriak eta gero liburuak. letra barruko liburu guztiak ordenauta dagozenian maillakatu (hori eginda dago), baiña identifikatzeko bistazo baten kolore zehatz bateko gometsa jarri liburu-bizkarrian: euskalkixan dagozenak, zurixa; 1A maillakuak, horixa; 1B maillakuak naranjia; 2. maillakuak, urdiña; 3. maillakuak berdia, 4. maillakuak, gorrixa.

gometsak jartzen

Ondorik, apaletan txukun-txukun sartu. Holan literaturako liburu guztiekin.

Disfrutazen nabil,  nahitta eskuak siku-siku zuritzen, azala juaten dakadazen. Kremia emon eta emon nabil. Merezi dau, baiña. Eta gustora egitten nabil, gustoko musikia jarri, batzuetan kantuan be ibiltzen naiz, eta neretako liburu artian ibiltzia beti da plazera. Autore ezezagunak euzagutu, liburu zaharrak deskubridu, irakorrittakuak gogoratu, irakorri bakuak hartzeko gogua sortu,...halaxe, ederto batian! Eta hau lana da, orraittiok! Bai amamia dakadana!

Amaitzen dodanian, emaitza erakutsiko dot!

 

 

 

 

Sena eta kontzientzia

Leire Narbaiza 2008/07/07 17:03
Sena zer ete dan! Aurre-eritxi bateri kontra egitten netsalakuan, azkenian subkonzientiak errezoi

Martitzen arratsaldian Ezkurdin pasau jatan. Eguzkipian, nahiko sosiguz (ez da normala ni holan ibiltzia, beti antxitxiketan eta berandu ibiltzen naizelako), trenera nindoian, etxera itzultzeko. Halako baten, mutil bat hurreratu jatan eta irribarre batekin. Barruan alarman bat ixotu jatan: badator hau zeozer eskatzera, edo txapia emotera. Alertia jarritta nekan, umetatik gagoz hezitta horretarako, defensibara jartzera ohittuta, eraso bat jaso zain. Ez egizue pentsa normala danik gizonezkuak ni abordatzia edozien momentutan! Ezta gitxiagorik be! Dana dala, barruan pilototxo bat dakagu ñir-ñir "arriskua, arriskua" diñuana.

Pentsau neban, baina, aurre-eritxiz jositta neguala eta mutillak indikaziñon bat bat biharko zebala. Barriro zalantzia "perdona" haren ostian. Nik begiratu, berak segundu bateko dudia egiñ, eta ordua eskatu zestan. Esan, eta berriro piloto gorrixa joka.

-¿cómo te llamas? -Bera irribarretsu, eta ni barrutik aiamaka-.

-¿por? -Nik siku-

-Tu cara me suena. ¿Te llamas Sonia? -Bote prontuan pentsautakua erantzun-

-No.- Trenera bidian ni.

-¡Qué pena! (Sonia izatiak berandako zeozer berezixa zan?)

Han laga neban, irribarrez. 

Geltokixan sartzeko neguala, beste bat hurreratu jatan. (Baiña bueno, Zaldibartik danak askatu dittue gaur, ala?) Kiokosko baten gaiñian eztakizer galdetzen. Jaramonik be ez netsan egin. Batez be dirua eskatzera zetorrela pentsau nebalako. Igaul kiosko bate informaziñua bihar zeban. Ez dakitt

Lehen esan dodan moduan, andrazkuak hazitta eta hezitta gagoz, adiestrauta, holako egoeretan siku, takar eta zorrotzak izateko. Arriskua edonun daguala erakutsi deskuelako, beti holan ez dan arren. Dana dala, esan bihar dot askotan holako situaziñuetan aurre-eritxirik barik jokatzen ahalegintzen naizela, baiña gatxa da oso. Anekdota honek erakutsi desta senak asko dakixala, konszientziak baiño gehixago. Eta biharbada, inkoszientiak bialtzen deskuzen seiñaliak pentsatzen doguna baiño zuzenaguak dira. Bai, ezta?

Euskara, hizkuntza arriskutsu hori

Leire Narbaiza 2008/07/01 15:11
Azken aldi honetan sinetsarazi nahi digute gure hizkuntzak eraso egiten diola inguruko hizkuntza handiei.

Frantsesari ikaragarrizko kaltea egiten diogu, guregatik desagertu egingo da! Hala dio Frantziako akademiak parlamentuak Frantziako konstituzioan agertu behar zirela iragarri zuenean. Aipatze hutsak tsunamia eragingo omen du! Frantsesa deuseztu egingo da!

Espainiako intelektualak gaztelaniaren defentsan azaldu dira, euskarak -kastuoa, asturiera eta aragoierarekin batera- gaztelania baztertzen duelako. Gizajoak, koitaduak, euren hizkuntza ttikia koloso periferikoen artean janda! Ez dago eskubiderik, gero!

Hirurehun milioi hiztunekin, normala eraso izan dietela sentitzea. Gutxi izateak eta botere bakoak hori dauka, leku guztietan diskriminatzen dituzte, beti daude ahaztuta, errukigarriak! Itzelezko pena ematen didate, baztertuta, zokoratuta, euren hizkuntza debekatuta, ezin erabilita!

Gainera Euskal Herria kontzeptua ere ez dute konprenitzen, nahasgarria dela oso. Ulertzekoa da, burmuin maskaletan hain ideia elaboratu eta okerra ezin sartzea! hori da euren hizkuntza pobre horrek ezin dituelako goi mailako pentsamendu eta hausnarketa egin!

Inork ez dauka errurik, kulturarik eta pentsamendu garaturik ez badaukate. Hain dira primitiboak! Gainera, euskara bezalako hizkuntza handiaren eta nagusiaren aurrean normala kikilduta sentitzea, arriskuan sentitzea. Horregatik dihardugu gure hizkuntza txit printzipala beraiei irakasten, probetxuzko pertsonak izan daitezen!

 

Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Azken erantzunak
Gainera, estadistikak ematean, nazionalizatuta ... Ni, 2017/05/23 22:41
Hona hemen aurreko albistearen lotura: ... Emakume Eibartar erahila, 2017/05/15 12:51
Pasa den astean beste emakume bat hil zuten ... Emakume Eibartar erahila, 2017/05/15 12:50
Politta testua. Artistia haiz gero! Serafin, 2017/05/11 14:44
Milla esker, Serafin! Laztan bat! leire, 2017/05/07 21:23
Oso ona Leire. Biba zu. Serafin, 2017/05/06 21:28
Cadena Ser-ek, Eibarko emisoratik gertaera jazo ... Sosola, 2017/05/05 19:35
Begiratu BERRIA, ARGIA, EiTB, DEIAn... horietan ... Emakume Eibartar erahila, 2017/05/03 13:11
Ezkutatu? Nik ustezko hiltzailearen izen abizenak ... Sosola, 2017/05/03 12:32
Jakina gizonek hiltzen dituztela, gizonak ... Emakume Eibartar erahila, 2017/05/03 12:15
Artxiboa
2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua