Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera

Ortografia

Leire Narbaiza 2007/12/12 17:18

Aspaldi izan dot gogua blogian bidiuak be jartzeko. Oiñ arte deti esan izan deste gatxa zala, eta hara nun Arrateko amaren akolitto jakintsuak esan destan oso erreza dala. Hamen probia

Ikusi nebanetik desiatzen egon naiz blogian pegatzeko, hortaz asetuta nere desiuak. Bien!

Jai arrotzak

Leire Narbaiza 2007/12/10 16:43

Urriaren 12an eta abenduaren 6an entzuten dugu euskaldunok ez dugula ezer ospatzeko. Ni ados nago, espainiarra ez naizen aldetik, baina nik zer daukat ospatzeko abenduaren 8an, abenduaren 24 eta 25ean, Aste Santuan, uztailaren 31n….

Jai bi baino ez dira ez erlijiosoak: abenduaren 6a eta maiatzaren bata. Beraz, zer Gabon Zaharra eta Urte Berriari kutsu erlijiosoa kendu eta hiru jairekin geldituko gara?

Jai euskaldun laikorik ez daukagu. Pentsatu beharko dugu, bada, gure jai propioetan. Niri ez ekinozioak eta solstizioak etortzen zaizkit ospatzeko moduan. Urtean zehar ondo banatuta daude, eta ia kultura guztietan, baita gurean ere ospatu izan dira. Ilargi beteko gauak ere sartuko nituzke. Zuei burutzen zaizue beste datarik?

Bitartean, dauzkagun jaiei eustea proposatzen dut. Baita festa frantsesak ospatzea ere, zazpi probintziok batera jai egin dezagun, eta festa alemaniarrak edota italiarrak ospatu behar badira, ni konforme. opor egitea beti dago ondo. Ez gaude Europan, ala?

Hará!

Leire Narbaiza 2007/12/04 21:00

Gaur goizean Euskadi Irratian Miguel Lazpiur Confebask-eko lehendakariari entzun diot. Euskaldun ona da gero, Lazpiur bergararra, batez ere bere euskaran egiten duenean, “usten det” eta horrelako gipuzkerakadak alde batera lagatzen baditu, behintzat. Antzeko zerbait gertatzen zaio Manix Mandiolari, Eibar futbol taldeko entrenatzaileari: berea egiten duenean ondo eta jator egiten du, baina ustezko dotorezietan hasten denean…

Gaur Lazpiurri zer esan duen ez diot kontuan hartuko (ia gauza batekin ere ez naiz ados egon), gaur zelan esan duen erreparatu diot, eta erdi ahaztuta neukan formula bat behi eta berriro errepeikatu du: Hará! Bai, azkeneko “a-n” jarrita indarra. Eta gu ikasleoi “bueno-ren” baliokidea topatu ezinik.

Egia da ahazten gabiltzala gure forma jatorrak, “bueno”, “bo”….eta mesedetan. “Tira-ka” “begira-ka” eta “begitu-ka” hasita geunden, baina Asier Sarasuaren alabak gogorarazi behar izan zigun “ondo dá!” esaten dela euskara jator eta naturalean. Gaurkoan Miguel Lazpiurri ere eskerrak eman beharko dizkiot burura ekarri didalako “Hará” formula.

Gehiagotan entzungo bagenitu horrelakoak!

Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua