Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera

Urte bete blogeatzen

Leire Narbaiza 2006/11/21 18:14

Zorionak blogari, zorionak blogari, zorionak… Gaur urte bete idatzi neban lelehengo post-a blog honetan. Guzurra dirudi!

Munduko zalantza guztiekin hasi nintzan bertan idazten. Erdi ezkutuan, esateko. Poliki-poliki, hasi naiz konfiantzia hartzen, eta gero eta gitxiago ardura desta jentiak jakitzia blog bat dakadala. Beti dago puñeteroren bat arpegi arraruak jarri, friki deittu eta adarra jotzen ahalegintzen dana. Ez jata gustatzen, baiña umetatik esan deste raria naizela; hortaz, ohittuta nago.

Pretensiño barik hasi neban bloga. Idaztia beti gustau izan jata, baitta nere eritxixa emotia be. Oiñ, orri honeri esker, nahi dodana, gura dodan moduan esateko aukeria dakat; gaiñera, edozeiñek erantzutzeko aukeria eukitta, askoz aberasgarrixagua da.

Ez naiz idazlia, ez naiz kazetarixa. Hori argi dakat. Ez zan nere helburua bestion gaiñian jartzia pontifikatzen. Hau nere txokua baiño ez da. Neria eta hurreratzen dan edozeiñena.

Blog hau eukitziak ideak ordenatzen lagundu desta. Pasau dodan “annus horribilis” honetan rebulsibo bat izan da, barruan nekazen hainbat ardura eta kezka kanporatzeko baliagarrixa.

Nere lagunak ez detse larregi erreparau, baten batek esan desta zeozer baiña ezer gutxi ardura detse. Famelixakuok iñoiz ez dira sartu, ezta kotilletzera be. Hori bai, ez dabe nahi euren gauzarik aittatzerik! Egixa esan, nere ego-an horrek izan dau eragiña: ez detse ardura egitten dodana. Baiña eurak galtzen dabe; Berriako blogtekak eta ikasbil-ek be artikulo bana etara deste. Uno kon otro…

Iban Arantzabalek hitzaldi baten esan ei zeban euskerazko blog asko txarrak dirala. Gure Ibanek, seguru nago,"Txargaindik Kalamuara" txarra dala pentsauko dabela. Egixa esan, on batek urtetzeko txar asko egon bihar dira, ezta? Nik nere esparrua betetzen dot, eta modan daguan “Long tail” edo “buztan luzia” euskeraz (Ze txarto emoten daben!) hamen nik botatakuak badaka nork jaso. Bloglinessen 17 harpidedu dittut, Iturrin sailkapenian sartzeko moduan nago!

Beste batzuek, Diego Martiartuk Berrian esan zeban moduan, “querido diario, nobixuak abandonau nau” estiloko blogak ei dira, eta blogarixok gure problemak kontatzen dittugu adoleszentiak izango bagiña moduan. Nik ez dakitt ze espero zeben, goi politika, goi maillako kritika literarixua, pensamiento filosofikua…Raria izan arren, normalegixa naiz. Blogari izatiak ez desta dohain berezirik emoten. Tira, Diegori edozer parkatuko neuskixo, magisterion berakin oso ondo pasau gendualako. Ez dau txispia galdu!

Blogak ez desta buruko miñik emon. Pozak baiño ez destazela ekarri esango neuke. Jozulinek blogerako idearik ez eukitziak ekartzen zetsan kezkia aittatu eban lehengo egunian. Neri gitxittan pasau jata hori. Ixa beti zeozer dakat erdi landuta publikatzeko. Badakadaz pare bat gogorregixak, eta seguru nago iñoiz ez dittudala publikauko. Baiña idazte-ariketak dira, ez gehixago.

Hau da urte honek emon destana. Espero dot, hamendik aurrera dana hobetzen juatia: idatzixak, bloga, nere egoeria, eta erantzun kopurua…:-).

Hortaz, eskerrik asko irakorri eta idatzi dozuen guztiori, blog hau neria da, baiña neurri haundi baten zeuena be bai Besarkada bat eta laztan asko

Minduta sentitzen naiz

Leire Narbaiza 2006/11/07 19:00

Minduta sentitzen naiz. Danok eskubide berak dittugula diñue, baiña guzurra da. Ni emakumia naiz eta ez dakaraz anaiak dittuan eskubide berak.

Gure aitxak soziedadia zekan, Jaiki soziedadia; soziedade talibana, benetan. Haundixa, toki onian daguana, hainbat edadetako gizonak dakana. Ez zeban kuadrilla betek sortu. Hori argi dago. Hasieratik.

Oin aitxa falta dogula, andrazkuok ez dakagu eskubiderik. Lehengo, gure ama ez da ezer eurendako: ez daka eskubiderik, eta kitto! Alargunduta, paria bihurtuta. Bigarrenik, anaiak badaka eskubidia: ondo, primeran ikusten dot. Eta hirugarrenez; ahiztiak eta bixok ez dakagu iñungo eskubiderik: oso-oso txarto, andrazkuak izatiagaittik. Baiña txarrena da, gehixen sututzen nabena, gure senarrak badakela eskubidia. Hau da, ezkonduta-edo egon ezkero, kanpoko batzuek badakela eskubidia. Umillauta sentitzen naiz, bigarren edo hirugarren maillakua; ez naiz persona zakillik ez dakatelako. Nire inteligentziak ezin dau ulertu.

Aitxari sarrittan esan netsan, esan gentsan ze bidegabia zan. Pakian lagatzeko esaten zeskun, gauzak holakuak zirala. Baiña, orduan be Eustakiok harrittu ginduan, atzera be.

Ikasle bat soziedadeko bazkidia zan, eta hurrengo egunian ez zala etorriko esan zestan urteko batzar hórretako bat zekelako. Hurrengo astian galdetu netsan ia ze moduz juan zan, eta formal ibili ziran. Berak baietz eta ia gure aitxanari zer eristen netsan. Jakiña, nik ez nekixan ezer. Gure aitxak ez zeban bere gauzarik kontatzen. Orduan jakin neban aitxak “ruegos y preguntas” aillegau zanian andrazkuen eskubidien gaiñian galdetu zebala. Hiruk edo (tartian nere ikaslia) alde urten zeben, baiña sekulako iskanbilla sortu ei zan.

Gurasuen etxera jaun nintzanian eskerrak emon netsan. Berak garrantzixa kendu zetsan aprobau ez zalako, eta ia hortik aurrera ixiltzen nintzan esanez. Benetan emozionau ninduan.

Holan ezagutu neban Eustakion beste alderdi bat, entzun eta konprenditzen dabena. Aitxa konturatu zan esaten genduana arrazoizkua zala, eta gu defenditzen ahalegindu zan. Bere apaltasuna be agerixan laga zeskun.

Gure aitxa ez zan oso modernua eta soziedade horretako zaharrenetakua zan. Zegaittik ez dakagu eskubiderik? Euren igualak ikusten ez gaittuelako, gizarte parekidia benetan nahi ez dabelako. Nora goiaz holan? Iñora be ez

Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua