Arrate Kultur Elkartearen eraberritze inauguraziorako egitaraua
Horrela, hurrengo egunetarako prestatutako egitaraua honako hau da:
-
Ekainak 15: Tabernaren irekiera eta tabernakoen eskutik ongietorria Eibartarrei eta Topalekuan Eguen zuri argazki lehiaketako argazkien erakusketa.
-
Ekainak 21: Tabernako bertso saioa, Ordua:19:30
Bertsolariak: Oier Aizpurua, Manu Goiogana eta Mikel Arrillaga
Gai Jartzailea: Asier Ibaibarriaga
-
Ekainak 22: Eibarko Kultur elkarteen arteko topaketa. Ordua:18:30
-
Ekainak 27: Ehe-ek landu duen dokumentalaren erakusketa, Ordua: 19:30. Gaia aurkezten: Igone Lamarain
-
Ekainak 28: Liburu eta diskoen truke azoka. Ordua: 18:30etatik aurrera
-
Ekainak 29: Mursegoren kontzertua (konfirmatu barik)
-
Ekainak 30: Elkartearen Batzarra eta elkartekide nagusiei ohorezko intsigniaren banaketa.
-
Uztailak 12: Iñaki Perurenaren Hitzaldia (ordua zehazkete)
- Uztailak 14: Asier Serranoren ibilbidearen inguruko emanaldia. Ordua: 20:00
-
Sorpresatxoren bat
Guztiok gonbidatuta zaudete.
Berriro ateak zabaltzeko prest
Martxoan hasi genituen eraberritze lanak bukatu ondoren, bihar ekainak 15 asteazkena, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara Arrate Kultur Elkarteak berriro zabalduko ditu ateak.
Arrate Kultur Elkarteak bazkide, lagun eta orokorrean eibartar guztiak astezkeneko inauguraziora gonbidatu egiten ditu.
Ostegunetik aurrera, ekainak 16, martxan normalean.arituko dira elkartea eta taberna.
Era berean, elkartean eta antolatzen dituen aktibitate guztietan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Azpian, zenbait argazki.
Eskerrik asko eta laster arte!
Taberna berrituta
Antzinako zinema aretoan zegoen zine-makina berrituta
Topaleku aretoa handituta eta berrituta