Makilaje tailerra
URTARRILAK 26, MAKILAJE TAILERRA
Urtarrilaren 31tik otsailaren 5a bitarte ospatuko diren Aratoste giroan
sartzen joan eta larunbat arratsaldea era original batetan igarotzeko aukera
eskeini asmoz makilaje tailerra antolatu du Arrate kultur Elkarteak datorren
Urtarrilaren 26rako.
Koko jantzia gertu baina hau makilajeaz osatzeko argibide, proposamen edo
aholkuak behar dituztenei , apain-apain edo itxura beldurgarria hartzeko
aurpegia eraldatzeko sekretuak ( begia nola handitu, itzalen erabilera
etab.) ikasi nahi dituztenei zuzendutako tailer praktikoa jasotzeko aukera
izango dugu 17:00etatik aurrera Arrate Kultur Elkarteko lokaletan (tabernako
1go solairuan), ermuko Alain Dominguez K. aktore eta zuzendariaren eskutik.
Parte hartzea doakoa izango da eta bertaratzen direnek begietako arkatz
beltza eta ongi pasatzeko gogoa besterik ez dute ekarri beharko.
Animatu!
XI Eguen Zuri argazki Lehiaketa
Arrate Kultur Elkarteak, XI. EGUEN ZURI ARGAZKI LEHIAKETA antolatzen du. 2008an hamaikagarren edizioa izango da, lehiaketaren bidez, nolabait, aratoste edo Karnabaletako oroitzapen fisikoa gera dadin.
Lehiaketa "Arakosteak" (hau
da, inauteriak edo karnabalak) lemapean eta gai horrekin lotuta antolatzen
da, ez dute zertan Eibarko aratoste edo eguen zuriarenak izan beharrik.
Lehiaketa irekia eta librea da zaletu guztientzat.
Partehartzaile bakoitzak aurkeztu dezaken argazki kopuru gehiengoa lau (4) da eta argazkiak edozein tamainatan, koloretan, nahiz zuri beltzean, aurkez daitezke. Hori bai, soportea edo passpartout-a izatea eskatzen da. Gutxienez 20 x 30 zentimetro izango duelarik.
Argazkiak Arrate Kultur Elkarteko egoitzan (Zuloagatarren kalea, 3 EIBAR) entregatu behar dira. Lehen solairuko bulegoetan edota Taberna- kafetegian.
Argazkiak entregatzeko AZKEN EGUNA, karnabaleteko asteartea pasa eta lau astera izango da, hau da, MARTXOAREN 4a, asteartea, gaueko 21:00etan
Sariak: Argazki onenarentzat, 160 eurotako
saria. Bigarrena, 100 eurotako saria Hirugarrena 60 euroko saria
Sarien banaketa aste bete beranduago izango da, arratsaldeko 19:00etan.
Aukeratutako argazkiak ARRATE KULTUR ELKARTEKO lokaletan erakusgai izango dira.
Fernando Beorlegi hil da
Nafarroan 1928ko urtarrilaren 21ean jaio eta 1956az geroztik
Eibarren bizi eta bihotzez eibartarra izan den Fernando Beorlegui
pintore handia 2008ko urtarrilaren 6an hil da.

Harreman handia izan zuen elkartearekin eta 1963. urtean Arrate Elkartearen zuzendaritza-taldekoa izan zen, eta bai aurretik, bai geroztik ohizkoa zen Fernando ikustea Arrate Elkarteak antolatutako ekitaldietan, batez ere arte erakusketetan.
Eibarren egin zuen lanaren gehiena, besteak beste Txopitea, Marino Plaza eta Iñaki Larrañaga eibartarrak lagun zituela. 1974an, Goruntz taldea
sortu zuen, Txopitea eta Larrañagarekin batera.
2003an egin zuen erakusketa Topaleku aretoan. Rafael Castellano-k "Beorlegui: del damasquinado al jápening"
izeneko kronika idatzi zuen Kulturalean antolatutako erakusketa eta Fernandori buruz.
Fernando Beorlegiri buruzko informazioa zabala Egoibarra batzorderen webgunean
.