Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / ARRATE KULTUR ELKARTEA

Aurora Baskaran eta Charo Gil Topalekuan

Arrate Kultur Elkartea 2007/09/21 14:24

Juan Ramon Llavori-k eskaini zigun erakusketaren ondoren, Aurora Baskaran eta Charo Gil artisten margoak izango dira ikusgai gaurtik aurrera elkartearen Topaleku Aretoan.

Erakusketaren inaugurazioa Irailaren 21ean arratsaldeko 19:00etan izango da.

Aurora Baskaran eta Charo Gil-en erakusketa irailaren 21etik 30era egongo da irekita.

Erakusketa orduak honako hauek dira:

  • Astegunetan: 19,00etatik 21,00etara
  • Larunbata eta jai egunetan: 12,00etatik 14,00etara eta 19,00etatik 21,00etara

Txangoa: Museo de la Cultura del Vino - Ardoaren Kultur Museora

Arrate Kultur Elkartea 2007/09/20 22:24

Datorren Irailaren 29an, larunbata, ARRATE KULTUR ELKARTEAk TXANGO KULTURALA antolatu du Brionesera, Dinastía Vivanco Fundazioaren Museo de la Cultura del Vino delakora (Ardo Kulturaren Museoa).

Argibideak

Irteera goizeko 9:00etan Eibarko Autobus geltokitik, Ego-Gain kalean, izango da eta txangoaren prezioan bidaia, bazkaria menu bereziarekin La Bastida-n, museoetarako sarrerak eta gida barne daude.

El Museo de la Cultura del Vino de la Fundación Dinastía Vivanco ofrece un paseo por la historia y la cultura del vino, producto éste asociado a la mitología y la religión, con fuerte presencia social y cuya elaboración precisa, tanto en el campo como en la bodega, de trabajos que recogen la esencia de labores tradicionales.

El Museo acoge desde el 10 de agosto y hasta el 14 de octubre la exposición de Oteiza-Vallet, Piedra en el Paisaje. El vino es el nexo de unión entre actividades y paisaje, una fuente de inspiración y de arte en La Rioja. Con ella, la Fundación Oteiza recupera la memoria del Monumento al Padre Donostia que ya realizaran en su día Jorge Oteiza y Luis Vallet en el monte Agiña, con lo que se recuperará parte del trabajo artístico y la historia de los creadores y sus obras.

El proyecto, que comenzó en 1956 y se ejecutó en 1959, se centraba en la construcción de un monumento compuesto por una pequeña capilla y una pieza de piedra, en homenaje a José Zulaica y Arregui, en un paraje natural. Así, se erigía en un proyecto pionero de intervención artística en el paisaje, donde arquitectura, arte y naturaleza se funden en un conjunto único.

Izen emateak:

Ostegunetan Arrate Kultur Elkarteko idazkaritzan, 626.984.472 telefonoan edo arrate.kultu [a bildua] eibar.org helbide elektronikoan.

Eibarko IV Pintxo Lehiaketa San Andres Saria.

Arrate Kultur Elkartea 2007/09/19 14:24

Tupi Azpi. Originaltasunaren Saria. Orein hanburgesa mugurdi saltsa, barazki txip eta onddo infusioarekin

Azaroaren 22an, Eibarko pintxo onenaren bila: IV Pintxo Lehiaketa San Andres Saria.

Arrate Kultur Elkarteak, Eibarko Udala eta Eibarko Ostalarien laguntzarekin, Eibarko IVPintxo Lehiaketa. San Andres Saria antolatu du.

Eibarko Ostalaritza sektore osoa parte hartzera gonbidatu eta animatzen dugu!!

Arauak

Lehiaketan Eibarko osteleritza etxe guztiek parte hartu dezakete.

Taberna edo osteleria etxe bakoitzak pintxo mota bat aurkeztu dezake, bereziki lehiaketarako asmatutakoa eta izen bateaz identifikatuta egongo dena.

Prezio eta elaborazioagatik, pintxo bezela hartu beharko dute epaimahikideek.

Bestalde, bezeroen kontsumorako egon beharko du Azaroaren 22an eta bere prezioa euro bat eta 2 euro tartekoa izan beharko du.

Epaimahia Arrate Kultur Elkarteak izendatutako hiru pertsonek osatuko dute.

Lehaiketara aurkezten diren pintxoak azaroaren 22rako prestatu beharko dira.

Epaileek egun horretan pasatuko dira parte hartzaileen taberna eta jatetxeetatik.

Sari banaketa Azaroaren 30ean egingo da, Sanandres azokaren ekitaldien barnean.

Koskor. Aipamen berezia berrikuntzari

Aterpe. Pintxo onenaren Saria

Juan Ramon Llavori Topalekuan

Arrate Kultur Elkartea 2007/09/09 02:24

Udako oporraldien ostean, Juan Ramon Llavori argazkilari zumaiarrak ireki du Arrate Kultu Elkarteko Topalekuko erakusketen denboraldia.

Eta gero zer? deitzen da, Llavorik Arrate Kultur Elkarteko Topaleku Aretoan aurkeztu duen argazki bilduma.

Tsunamia jaso ondoren, 2005 urtean, Indian jasotako irudiak erakusten dizkigu Llavorik, Kanyákumari-n, Tamil Nadu inguruan jasotakoak.

Tsunamia pasa ondoren gizakia gera zen bakarrik, begiradak, ahotsak, isiltasunak. Erakusketa interesagarria benetan Juan Ramón Llavori zumaiarrarena.

Hona hemen argazki batzuk:

Jose Ramon Llavoriren Erakusketa irailaren 7tik 16ra egongo da irekita.

Erakusketa orduak honako hauek dira:

  • Astegunetan: 19,00etatik 21,00etara
  • Larunbata eta jai egunetan: 12,00etatik 14,00etara eta 19,00etatik 21,00etara
Aurkezpena

Kulturala

Arrate Kultur Elkartea

Euskal Jaia Eibarren

Eguen zuri argazki lehiaketa

Txango kulturalak

Diaporamak

Topalekua

Margolaritza ikastaroak

Gastronomia Azaroan

Bertsolaritza

Ikastaroak

Hitzaldiak