Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / ARRATE KULTUR ELKARTEA

"kontatu didate ..." kontu kontaketa Topalekuan

Arrate Kultur Elkartea 2007/04/23 20:35

Datorren ostiralean hilaren 27an, arratsaldeko 20:00etan, "kontatu didate..." kontu-kontaketa saioa izango dugu Jokin Azpiazuren eskutik.

Saioak helduentzat zuzendutako ipuin kontaketa, ahozko trasmisioaren inguruko hausnarketak eta irakurketa dramatizatuak barnebiltzen ditu musikaz lagunduta.

Kontaketa hau Topalekuan burutuko da, Arrate Kultur Elkartearen erakusketa aretoan, eta aldi berean Haritz Gisasola Izeta margolari eibartarraren obrak egongo dira erakusgai.

Sarrera doan izango da.

Haritz Gisasola - Erakusketa Topalekuan

Arrate Kultur Elkartea 2007/04/21 00:25

Ostiralean, apirilak 20 Haritz Gisasola artistaren ERAKUSKETA inauguratu zen Arrate Kultur Elkarteko TOPALEKU aretoan, Eibarko Zuloagatarren, 3 kalean.

Erakusketa apirilaren 29 arte egongo da zabalik eta ordutegiak honako hauek izan dira:

  • Astegunetan: 19,00etatik 21,00etara
  • Larunbata eta jai egunetan: 12,00etatik 14,00etara eta 19,00etatik 21,00etara

Apaizak Obeto Jon Maia-ren eskutik

Arrate Kultur Elkartea 2007/04/17 12:35

Eibarko XLII Euskal Jaiaren egitarauaren barruan, datorren maiatzaren 17an arratsaldeko 19:00etatik aurrera Jon Maia izango dugu Kulturaleko lehen solairuan Apaizac Obeto proiektua aurkezten.

Sarrera doan.

Proiektuari buruzko informazioa: "albaola Apaizac Obeto" http://www.albaola.com/secciones/apaizac_obeto/index.php

Apaizak Obeto ibilbidea Tagzanian

Aurkezpena

Kulturala

Arrate Kultur Elkartea

Euskal Jaia Eibarren

Eguen zuri argazki lehiaketa

Txango kulturalak

Diaporamak

Topalekua

Margolaritza ikastaroak

Gastronomia Azaroan

Bertsolaritza

Ikastaroak

Hitzaldiak