Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / ARRATE KULTUR ELKARTEA

Korrika: Heldu hitzari, lekukoari, elkarlanari, euskarari, herriari.

Arrate Kultur Elkartea 2007/03/25 00:25

Igandean ailegatuko da Korrika 15 eibarrera eta beti bezala gure laguntzatxoa eskainiko diogu euskararen aldeko ibilbideari, leloarekin bat eginez nola ez: Heldu hitzari, lekukoari, elkarlanari, euskarari, herriari.

Aurten Arrate Kultur Elkarteak Untzaga plazan hartuko du lekukoa eta Kalbetoi kaleko Maixa tabernaraino eramango du.

Argazkian, Arrate elkartearen inguruan 11. edizioko lekukoarekin:


Luis Agüera eta Mari Carmen Píriz Topalekuan

Arrate Kultur Elkartea 2007/03/24 10:25

Atzo, ostirala, martxoak 23, Luis Agüera eta Mari Carmen Píriz artisten margoen ERAKUSKETA inauguratu zen Arrate Kultur Elkarteko TOPALEKU aretoan, Eibarko Zuloagatarren, 3 kalean.

Erakusketa martxoaren 23tik apirilaren 1era egongo da zabalik eta ordutegiak honako hauek izan dira:

  • Astegunetan: 19,00etatik 21,00etara
  • Larunbata eta jai egunetan: 12,00etatik 14,00etara eta 19,00etatik 21,00etara

Grupo de Teatro Arrate edo antzerkia Kultun

Arrate Kultur Elkartea 2007/03/23 12:36


Aste honetan inauguratzen da Coliseo antzokia Eibarren. Arrate Kultur Elkartearen 50. urteurrenean egin zen ARRATE KULTUR ELKARTEA 1952-2002 (adi 700 KB .jpg formatuan) dokumentutik hartuta, Coliseoko azken emanaldia eta emanaldia eman zuen taldea gogoratzen duen idatzia ekartzen dugu hona, Ernesto Barrutia aktorearena:

A principios de los años 70 nace el "Grupo de Teatro Arrate". Ninguno de sus miembros contaba con la formación actoral, ni nada parecido, pero sí con mucha ilusión para hacer cosas. Fue tal nuestra osadía e ignorancia que habiendo caído en nuestras manos, ni más ni menos... que la obra "Marat Sade" de Peter Weiss nos propusimos montarla. Y así lo hicimos. Después de ocho largos meses de ensayos y cuando íbamos a representar, llega el Gobernador Civil de turno y nos comunica: " En uso de las atribuciones que me son conferidas, he resuelto no autorizar la representación teatral. Dicho queda.


A lo largo de los 24 montajes que realizó el Grupo, la censura y las prohibiciones gubernamentales fueron la tónica general; no obstante no pudieron con nuestra ilusión e incluso supimos torearles, presentando a censura textos nada comprometidos, para luego representar la obra que habíamos ensayado, jugándonos el tipo, claro.

Fundamentalmente las representaciones e hacían en el Salón de Actos de la Cultural, se cobraba una cantidad módica, que servía para autofinanciarse el grupo y también para poder traer a Eibar a grupos de teatro míticos, tales como "Mediodía", "Esperpento" de Sevilla, "Tábano" de Madrid, entre otros.

A lo largo de su historia mucha gente pasó por el Grupo de Teatro Arrate, algunos participaban en un montaje, otros en alguno más y a la mayoría ya les bastaba. No obstante desde su comienzo hasta su desaparición el Grupo siempre contó con un equipo de gente fija, un "alma mater" que consiguió mantener la antorcha viva, dando paso libre a toda persona que quisiera participar.

Son de reseñar, también, aquellos Festivales Benéficos (Hospital de Ancianos) que se organizaban anualmente en el Teatro Amaya, repleto de gente, donde el Grupo Arrate siempre tenía su espacio en la primera parte y acto seguido actuaban los cantantes locales, en diferentes estilos.

El Grupo de Teatro Arrate, se disolvió en el año 1986, justo después de representar la obra "Chocholila o el fin del mundo es el jueves". Curiosamente esta obra fue la última función que se representó en el Coliseo, local que permanece cerrado desde entonces.

-----

Baina badaude antzerkizaleen aztarna zaharragoak Kultuko artxiboetan ... auskalo noizkoak



Emakume Artisten Erakusketa

Arrate Kultur Elkartea 2007/03/12 12:36


Deialdiari erantzunez bi urteka behin bezala, 30 emakume eibartar izan dute bere artelanak erakusgai Topaleku aretoan. Eskerrik asko Eli Eguren eta Mari Fran Ereña bazkideei erakusketa antolatzen hartzen duten lanagatik.

argazkia: eta kitto

Bertsolariak argazki erakusketa Kultu Tabernan

Arrate Kultur Elkartea 2007/03/11 22:36


Argazki erakusketa antolatu dugu KULTUn aste honetarako antolatu diren bertso saioak girotzeko.

Argazkien egilea Jose Luis Irigoien eta erakusketa datorren asterarte mantenduko da.

Ostegunean, martxoaren 15ean, arratsaldeko 19:30etan Amaia Agirre eta Nahikari Gabilondo Kultu Tabernan. Sarrera doan.

Larunbatean, martxoaren 17an, eguardiko 14:30etan SEBASTIAN LIZASO eta ANDONI EGAÑA, lehen solairuan. Sarrera eta bazkari berezia 30 euro eta 27 euro (bazkideak).

Exposición fotográfica en la KULTU al objeto de ambientar las dos sesiones de bertsos que ha organizado Arrate Kultur Elkartea, el jueves a la tarde con Amaia Agirre y Nahikari Gabilondo y el sábado con la comida con ANDONI EGAÑA Y SEBASTIAN LIZASO.

Las muestra agrupa una colección de fotografías de Jose Luis Irigoien relacionadas con el bertsolarismo que permanecerá expuesta en la KULTU hasta la próxima semana.

Amaia Agirre eta Nahikari Gabilondo Eibarko Kultu Tabernan

Arrate Kultur Elkartea 2007/03/07 22:36

"ANDRA TXANDA" Bertso saioa, Amaia Agirre eta Nahikari Gabilondo, Martxoaren 15ean

BERTSO SAIOA Arrate Kultur Elkartean

Datorren Martxoak 15, eguena, arratsaldeko 19:30etan BERTSO SAIOA izango dugu Arrate Kultur Elkartearen Kultu tabernan (Zuloagatarren 3) AMAIA AGIRRE eta NAHIKARI GABILONDO bertsolarien eskutik. Sarrera DOAN izango da.

MARTXO PARTIAN IZATEN DOGU

BERTSO GIROKO ASTIA

EGUEN GABIAN EKITALDI BAT

ZAPATUAN DA BESTIA

HAMABOSTIAN ARRATS ALDERA

ANDRASKO BI IKUSTIA

KULTURALEKO TABERNA BERTAN

EZTA BAKARRIK USTIA

GUSTO BADOZU ETORRI ETA

GOZAU AHAL DOZUN GUZTIA

LARAN LARAN LARAN LARAN

NAGUSI EDO GAZTIA

Amaia Agirre eta Nahikari Gabilondo

AMAIA AGIRRE 1977an jaio zen Tolosaldeko Billabona herrian. Euskal filologian lizentziatua, etxetik datorkio hinkuntzarekiko zaletasuna. Etxeko garajetik hain zuzen ere, bere aitak bertan antolatu baitzuen Billabonako lehen euskaltegia. Ipurterre xamarra den horietako dugu Amaia; gazte gaztetatik mila saltsatan aritzen den horietakoa. 18 urterarte futbolean aritu bazen ere bertso giroak harrapatu zuen eta hortan jarduten du egun ere. "Hitzetik hortzera" bertsolaritzaren inguruko telebistako saioko erredaktorea izateaz gain, hainbat herritako bertso eskoletako irakaslea da, baita sortu berri den Hamaika Bertute taldeko kidea ere. Bertsogintzan plazaz plaza aritzeaz gain hainbat musika talderentzat hitzak eginikoa dugu, hala nola, Etxabe anaiak edo M-N ezten. Txapelketa desberdinetan parte hartu izan du; azkenengo gipuzkoako txapelketako finalista izatera iritsiz eta txapelketa nagusian bigarrenez parte hartuz finalerdietarako sailakatuz.

NAHIKARI GABILONDO 1976an jaio zen. Zarauztarrak erizaintza eta antropologia ikasketak burutu ditu. 05ean aurkeztu zen txapelketa nagusira lehenego aldiz. Bat bateko hainbat sai irabazitakoa dugu. Lizardi saria, bilintx saria, Aikorpe saria, Berritxu saia, Erniarraitz saria, Osinalde eta Xenpelar sariak besteak beste.

BERTSO SAIOA

  • Bertsolariak: Amaia Agirre eta Nahikari Gabilondo
  • Gai Jartzailea: librean
  • Noiz: Martxoak 15 Osteguna

-Ordua: Arratsaldeko 19:30 etan

  • Lekua: KULTU TABERNAN. Arrate Kultur Elkartea. Zuloagatarren 3, Eibar

-Sarrera doan

Aurkezpena

Kulturala

Arrate Kultur Elkartea

Euskal Jaia Eibarren

Eguen zuri argazki lehiaketa

Txango kulturalak

Diaporamak

Topalekua

Margolaritza ikastaroak

Gastronomia Azaroan

Bertsolaritza

Ikastaroak

Hitzaldiak